Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko azaroaren 10ekoa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baita Adituen Batzordea, Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko 2022-2025 urteetarako laguntzen deialdia egiten duen 2021eko irailaren 7ko Aginduaren 21.2 oinarrian aurreikusitakoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 222
- Hurrenkera-zk.: 4962
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/11/10
- Argitaratze-data: 2026/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2021eko irailaren 7ko Aginduaren bidez, Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa-taldeen 2022-2025 aldirako jarduerak bultzatzeko laguntzen deialdia egin zen.
Agindu horren 21.2 oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, laguntzak gauzatzeko epea amaitu ondoren, kalitate- eta jarraipen-adierazleen betetze-maila zehaztuko da, 19.2 artikuluan aurreikusitako ekoizpen zientifikoko txostenen bidez. Lortutako betetze-koefiziente osoa 50 puntu baino txikiagoa bada, emakida-ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ez direla ulertuko da.
Kasu horietan, eta erakunde onuradunei dagokien entzunaldi-izapidea egin ondoren, dagokion ezagutza-arloko adituen batzorde batek ebaluatu beharko ditu egindako txosten teknikoak eta alegazioak, aginduaren 2. artikuluan aurreikusitakoen artetik.
Era berean, 21.2 oinarriak xedatzen du batzorde horien osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dela, dagozkion ebaluazioak egin aurretik.
Ondorioz, aipatutako 21.2 oinarrian aurreikusitako prozedurak eragindako espedienteak ebaluatzeaz arduratuko den aditu-batzordeko kideak izendatu behar dira.
Horrenbestez, honako hau
Lehenengoa. Aginduaren 2. artikuluan aurreikusitako arloetarako ebaluazio-batzordeko kide izendatzea eranskinean zerrendatutako pertsonak.
Bigarrena. Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia izendatzea laguntza tekniko eta metodologikoko lanak egiteko, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Estatutuak onartzen dituen apirilaren 16ko 204/2013 Dekretuaren 6.2 artikuluaren arabera.
Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Laugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 10a.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.
Arloa: Zientzia Esperimentalak.
Miguel Medina Padilla.
José Abel Flores Villarejo.
Sergi Sabater Cortés.
Arloa: Gizarte eta Lege Zientziak.
Jordi Suriñach Caralt.
María José Sánchez Bueno.
Javier González Benito.
Arloa: Ingeniaritza eta Arkitektura.
Henar Miguelez Garrido.
José Manuel Pastor García.
Arturo de la Escalera Hueso.