Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko apirilaren 27koa, Osasuneko sailburuarena, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 86
- Hurrenkera-zk.: 1938
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/04/27
- Argitaratze-data: 2026/05/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legeko 102.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2025eko urriaren 13ko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko dei publikoa egiten duenak, 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
Lehenengoa. Bete gabe uztea Osasun Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 149).
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 27a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.