Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko apirilaren 23koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Ogasun eta Finantza Saileko behin-behineko langile bat izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 1928
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/04/23
  • Argitaratze-data: 2026/05/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan emandako ahalmenak erabiliz, Enplegu Publikoko Zuzendaritzak egindako txostenarekin bat etorriz eta beharrezkoa den aurrekontu-kreditua dagoenez, honako hau

Lehenengoa. Alaitz Zabala Zarate andrea Ogasun eta Finantza Saileko Ekonomia-Politikaren arloko aholkulari izendatzea, zuzendari-mailarekin (kodea: 5351; dotazioa: 1).

Bigarrena. Interesdunak aholkularitza-lanak egingo dizkio Ogasun eta Finantza Saileko titularrari.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, legez horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, goi-kargudunen ordainsariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta 5.1 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.

Laugarrena. Izendapen honek 2026ko apirilaren 24tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez behin-behineko langile gisa ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki azkenduko da konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzaile den agintariak kargua uzten duenean, hargatik eragotzi gabe aurreko edozein unetan ezeztatu ahal izatea.

Bosgarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 23a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik