Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko apirilaren 21ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2026ko ekitaldian literatura-argitalpenen ekoizpenerako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena eta dirulaguntza horietarako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 1974
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/04/21
  • Argitaratze-data: 2026/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio arte- eta kultura-jarduerei eta haien sustapenari eta hedapenari buruzko egitekoak eta jardun-arloak. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 389/2024 Dekretuaren bidez, eginkizun horiek Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari esleitzen zaizkio, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren barruan.

Euskal Autonomia Erkidegoan literatura-lanak argitaratzeko ahalegina sustatze aldera, sail honek ezinbestekotzat jotzen du material horiek argitaratzeko dirulaguntzen sistema ezartzea.

Kulturarako estatu-laguntzei buruzko EBren araudia 2014ko uztailaren 1ean aldatu zen, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua indarrean jarri zenean. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (2014-06-26ko AO, L 187). Erregelamendu horren berrikuntza nagusietako bat Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (EBFT) 108. artikuluaren 3. apartatuan aurreikusitako estatu-laguntzak jakinarazteko betebeharretik salbuetsita zeuden kategoriak zabaltzea izan zen. Kategoria horien artean daude kulturarako eta ondarea kontserbatzeko laguntzak, eta, zehazkiago, musika eta literatura editatzea.

Agindu honetako dirulaguntzak 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren babespean ematen dira (53. artikuluari eta I. kapituluari lotuta). Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (2014-06-26ko AO, L 187).

Beraz, literatura-argitalpenen ekoizpenerako dirulaguntzak Tratatuaren 108. artikuluaren 3. apartatuan ezarritako jakinarazpen-betebeharretik salbuetsita daude.

Agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartu da (Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko otsailaren 27ko Aginduaren bidez onartutako plana), bai eta 2026ko Dirulaguntzen Urteko Planean ere (Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko otsailaren 17ko Aginduaren bidez onartutako plana).

Horiek horrela, hau

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 21a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

  1. Oinarri hauek 2026. urterako euskarazko eta gaztelaniazko literatura-argitalpenetarako dirulaguntzen araubidea ezartzen dute. Dirulaguntzak literaturaren edizioa sustatzera bideratuta daude, eta, horretarako, 2026. urteari dagokionez argitalpen-izaerako enpresek garatu beharreko euskarazko eta gaztelaniazko literatura-lanen eta euskarazko audioliburuen urteko argitalpen-planen kostuen zati bat ordainduko da.

Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzeko lanak egitea, eta Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria izango da horien organo arduraduna.

  1. Agindu honetan jasotako dirulaguntzak finantzatzeko, 760.000 euro erabiliko dira, diruz lagundu daitezkeen arlo edo jarduera-modalitate hauen arabera banatuta:

    1. Euskarazko literatura-argitalpenen ekoizpena: 575.000 euroko zuzkidura izango du.

    2. Gaztelaniazko literatura-argitalpenen ekoizpena: 125.000 euroko zuzkidura izango du.

    3. Euskarazko audioliburuen literatura-argitalpenen ekoizpena: 60.000 euroko zuzkidura izango du.

  2. Modalitate bakoitzean adierazitako zuzkidurak ezertan eragotzi gabe, baldin eta modalitateren batean ezarritako zenbatekoa agortzen ez bada eskabiderik ez dagoelako, eskakizunak betetzen ez direlako edo aurkeztutako eskabideek kalitaterik ez dutelako, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendariak Kulturako sailburuordeari proposatuko dio, behar bezala arrazoituta, beste modalitate bati esleitutako zuzkidura handitzea, sortutako soberakinarekin. Beraz, a) modalitateko zuzkidura agortzen ez bada, soberakina, lehenik eta behin, b) modalitatera igaroko da, eta, bigarrenik, c) modalitatera, eta b) edo c) modalitatean soberakina badago, a) modalitatera igaroko da lehenik. Eragiketa hori gauzatzeko, soberakina sortzen den arlo edo modalitateari buruzko prozedura aldez aurretik ebatzi beharko da, eta modalitate hartzaileari buruzkoa ebatzi gabe egon beharko da.

  1. Argitaletxeek argitalpen-planen proiektu bereiziak aurkeztu ahal izango dituzte laguntza-deialdi honetako modalitate bakoitzerako, eta modalitate bakoitzeko planetan, liburu hauek sartzen dira:

    1. modalitatea: 2026. urtean argitaratuko diren euskarazko literatura-liburuak, paperean edo formatu digital irakurgarrian.

    2. modalitatea: 2026. urtean argitaratuko diren gaztelaniazko literatura-liburuak, paperean edo formatu digital irakurgarrian.

    3. modalitatea: 2026. urtean argitaratuko diren giza ahotsez grabatutako euskarazko literatura-audioliburuak.

      Liburuak haur, gazte edo helduentzat izan daitezke, eta genero hauetakoak izan daitezke: eleberria, ipuinak, poesia, antzerkia, komikia eta literatura-saiakera. Liburuaren kontzeptua Irakurketari, Liburuei eta Liburutegiei buruzko ekainaren 22ko 10/2007 Legeak emandako definizioaren arabera ulertuko da, eta inprimatuta edo irakurtzeko moduko beste edozein euskarritan argitara daiteke.

  2. Aurkezten diren argitalpen-planetako liburuek ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

    1. Jabego intelektualari dagokionez indarrean dagoen arautegia betez argitaratu behar dira, eta ISBN eta lege-gordailua eskuratzeko egin beharreko lege-izapide guztiak betez.

    2. Paperean inprimatutako lana denean, euskarazko lanen kasuan gutxienez 800 aleko tirada izan behar dute, alde batera utzita itzulitako lanak, poesia, entseguak, antzerki-lanak, eta irakurketa errazeko lanak, horietan 300 alekoa izango baita. Eta gaztelaniazko lanen kasuan, gutxienez 1.000 aleko tirada izan behar dute, alde batera utzita poesia, entseguak, antzerki-lanak eta irakurketa errazeko lanak, horietan 750 alekoa izango baita.

      Irakurketa errazeko formatuko obratzat hartzen dira hizkuntzari, edukiari eta formari dagokienez IFLA federazioaren (International Federation of Library Associations an Institutions) eta Inclusion Europe elkartearen nazioarteko jarraibideak betetzen dituzten argitalpenak.

    3. Gutxienez 50 orrialdeko testua izan behar dute, alde batera utzita komikiak, haurrentzako liburuak, poesia liburuak, antzerki-lanak eta irakurketa errazeko formatua dutenak.

    4. Paperean inprimatutako lanen kasuan, liburu-dendetan gutxienez 500 ale merkaturatu behar dira, alde batera utzita euskarara itzulitako lanak, euskarazko poesia, euskarazko entseguak, euskarazko antzerki-lanak eta irakurketa errazeko beste edozein euskarazko lan, horietan nahikoa izango baita 200 ale merkaturatzea. Eta euskarri digitalean argitaratutako lana denean, plataforma digital batean salgai egon behar da.

    5. Lehen argitaraldiak izan behar dute, edo berrargitalpenak ere bai, baldin eta tituluaren aurreko argitalpenak 6 urte baino gehiago baditu. Berrargitalpentzat hartzeko, ISBN berria eta laguntza-deialdiari dagokion urteko lege-gordailua izan beharko dituzte.

    6. Euskarazko audioliburuen kasuan, obra beraren euskarazko aurreko argitalpen bat egon behar da, edo aldi berean paperean argitaratu beharko da.

  1. Deialdi honen bidez ez dira diruz lagunduko atal hauetako batean sartuta dauden liburuak:

    1. Testuliburuak, liburu zientifikoak, dibulgaziozko liburuak, bidaia edo beste gai batzuei buruzko gidak, sukaldaritza-errezeten liburuak, entziklopediak, hiztegiak eta hezkuntzara zuzendutako argitalpenak.

    2. Bibliofilo-liburuak eta argitalpen mugatua eta zenbakitua dutenak.

    3. Eguneratu daitezkeen lanak, atalka argitaratu daitezkeenak eta koadernatu gabeko orrietan argitaratutakoak, lan osoari kalterik egin gabe kendu edo alda daitezkeen zatiak dituztenak.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren administrazio instituzionalak diruz lagunduta argitaratzen diren lanak.

    5. Agindu honen xede diren dirulaguntzak jaso ezin dituzten entitateen (instituzio publikoak, argitaletxeak ez diren enpresak, irabazi-asmorik gabeko entitateak...) enkarguz onuradun izan daitezkeen entitateek argitaratutako lanak.

    6. Liburugileek beraiek argitaratutako lanak, salgarri ez direnak eta argitaratzaileak berak egindako antologiak.

    7. Epeka saltzeko lanak, eta liburu-klubek edo antzekoek bazkideentzat edo kideentzat bakarrik argitaraturiko lanak.

    8. Albumak, ebakigarriak, pintatzeko liburuak, eranskailudunak, denbora-pasakoak eta kaligrafia koadernoak.

    9. Urtekariak, aldizkako argitalpenak eta eranskinak edo horien zenbaki monografikoak, dietarioak eta antzekoak.

    10. Bi hizkuntza edo gehiagoko testuak dituzten lanak, jatorrizko testua duten poesia-liburuak izan ezik.

    11. Berrinprimatutako obrak.

  2. Laguntza hauen aurreko deialdietan dirulaguntza jaso duten liburuak ere ezin izango dira diruz lagundu.

  1. Diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko da liburu bakoitzaren argitalpen-kostua, zeina bi hauetatik txikiena izango baita: enpresa argitaratzaile eskatzaileak emandako informazio ekonomikoa, eta deialdi hau argitaratzen denean indarrean dauden prezioak, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Orokorrean argitaratzeko. Argitalpen-kostua ezartzeko, argitalpen-lanetan adituak diren aholkulariengana jo ahal izango da.

  2. Liburu bakoitzaren argitalpen-kostuaren kontzeptuaren barruan, a) eta b) modalitateetan, honako hauek sartzen dira: maketazioaren kostu mekanikoak, 1.000 ale inprimatu eta koadernatzea (edo gutxiago badira, egingo direnak) eta obraren digitalizazioa, bai eta jatorrizkoak prestatzea eta beharrezkoa den argitalpen-diseinua ere. Euskarazko audioliburuen kasuan, obra bihurtzeko prestatzeko kostua, grabatzeko baliabide teknikoak eta interpreteentzako ordainketa. Gainera, diruz lagundu daitezkeen kostutzat hartuko dira egiletza-eskubideen aurrerapen gisa egindako ordainketak.

  3. Argitaletxe bakoitzak aurkeztutako argitalpen-planen argitalpen-kostua 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituen liburu bakoitzaren kostuak batuta ezarriko da, kontuan hartuta a) eta b) modalitateetan sartutako obretarako gehieneko kostua 9.000 eurokoa izango dela eta c) modalitatean, berriz, 5.000 eurokoa.

  4. Dirulaguntza eskatzen den edizio-planean diruz lagundu daitekeen kostuaren % 70era irits daiteke dirulaguntza.

  5. Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, pertsona edo entitate onuradunak hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, obrarako konpromisoa hartu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez badago behar beste entitate, horiek egiteko edo emateko edo horien hornidura egiteko. Aurkezten diren eskaintzak (justifikazioan edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskabidean aurkeztu beharko dira) aukeratzeko orduan, efizientzia- eta ekonomia-irizpideak hartuko dira kontuan, eta, proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez bada, berariaz justifikatu beharko da memoria batean.

  1. Deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten argitalpen-enpresa guztiek eskuratu ahal izango dituzte agindu honetako dirulaguntzak. Argitaletxetzat hartuko dira soilik 2024tik 2025era bitartean gutxienez hiru egileren paperezko edo formatu digital irakurgarriko bost titulu argitaratu dituzten merkataritza-entitate pribatuak edo pertsona fisikoak. Pertsona fisikoek zein juridikoek alta emanda egon beharko dute 476.1 epigrafean (Ekonomia-jardueren gaineko zergaren liburuak argitaratzea).

    Elkarteak eta fundazioak ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan.

  2. Euskarazko literatura-ekoizpenaren eta euskarazko audioliburuen literatura-ekoizpenaren modalitateetarako, pertsona edo entitate eskatzaileek Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatuta egon beharko dute, eta, eskabidea aurkezten duten unean, konpromisoa hartu beharko dute euskararen eremu geografikoan establezimendu iraunkor bat irekitzeko, dirulaguntza emanez gero. Euskararen eremu geografikoa hau da: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Iparraldeko Mankomunitate Bakarra. Gainera, euskarazko audioliburuen literatura-ekoizpenaren modalitatean laguntza jaso ahal izateko, pertsona edo entitate eskatzaileek aurtengo edo aurreko bost urteetako euskarazko literatura-argitalpenen modalitateko laguntza jaso behar izan dute.

    Gaztelaniazko literatura-ekoizpenaren modalitaterako, pertsona edo entitate eskatzaileek Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatuta egon beharko dute, eta eskaera aurkezteko unean konpromisoa hartu beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkor bat irekitzeko, dirulaguntzaren onuradun izanez gero.

    Pertsona fisiko edo juridiko batek establezimendu iraunkor baten bidez jarduten duen zehazteko, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 21.2 artikuluan xedatutakoa beteko da.

  3. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskuratzeko, pertsona fisiko eta juridiko onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzen osoarenak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa). Betebehar horiek betetzea ezinbestekoa izango da pertsona edo entitate onuradun izaten jarraitzeko, eta, beraz, dirulaguntza emateko unean eta ordainketak egiteko unean egiaztatuko da betebehar horiek betetzen direla.

  4. Pertsona edo entitate eskatzaileek ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskatu, baldin eta dirulaguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen administratibo edo penalen bat badute edo dirulaguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dien legezko debekuren bat badute.

  5. Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ez eta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan.

    Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.

  6. Ezin izango dituzte deialdi honetako dirulaguntzak eskuratu krisialdian dauden enpresek, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014-06-26ko AO L 187).

  7. Ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik jaso berreskuratzeko agindu baten pean dauden enpresek edo entitateek, Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela adierazten badu.

  8. Era berean, ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik jaso Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako gainerako egoeraren batean dauden pertsonek edo entitateek.

  1. Deialdi honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzak eskatzen dituzten pertsonek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela, bai eta nortasunari buruzko informazioa ere, haien baimenik behar izan gabe. Hala ere, eskatzaileak egiaztapen horren aurka egin ahal izango du, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du. Zerga-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeari dagokionez, eskatzaileen baimena beharko da egiaztapena egiteko. Era berean, eskatzaileak egiaztapen horren aurka egin ahal izango du, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.

  2. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikulua aplikatuz, eskabidearekin batera egindako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, betekizun hauek egiaztatuko dira:

    1. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.

    2. Ez dagoela krisialdian, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014-06-26ko AO L 187).

    3. Ez dagoela berreskuratze-agindu baten mende, Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela.

    4. Beste edozein administraziotatik edo ente publiko nahiz pribatutatik helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu eta, hala badagokio, lortu direla jakinaraztea, eta gainfinantzaketarik ez izateko konpromisoa hartzea.

    5. Euskararen eremu geografikoan establezimendu iraunkor bat duela edo irekitzeko konpromisoa hartzen duela, euskarazko literatura-ekoizpenaren eta euskarazko audioliburuen literatura-argitalpenaren modalitateen kasuan, edo EAEn, gaztelaniazko literatura-ekoizpenaren modalitatean.

    6. Eskabideko eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak direla, eta pertsona edo entitate eskatzaileak betetzen dituela deialdi honetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarri diren betekizunak.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Modalitate bakarrerako laguntza eskatu ahal izango da euskarazko literatura-argitalpenen ekoizpena, gaztelaniazko literatura-argitalpenen ekoizpena eta euskarazko audioliburuen ekoizpena, horietako birako edo hiruretarako. Eskabide bereiziak aurkeztu beharko dira hiru modalitateetako bakoitzerako, eta modalitate bakoitzari dagozkion baldintzak bete beharko dira. Liburu bera ezin izango da modalitate desberdinetan aurkeztutako planetan sartu.

  3. Eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira, artikulu honen 5. apartatuan adierazitako helbideen bidez.

  4. Pertsona edo entitate eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz hautatzen duten hizkuntzan aurkez ditzakete eskabidea eta dokumentazioa. Halaber, prozedura osoan zehar, pertsona edo entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  5. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak izapidetzeko moduari buruzko zehaztasunak helbide elektroniko hauetan daude eskuragarri:

    Euskarazko literatura-argitalpenen ekoizpena: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0094426

    Gaztelaniazko literatura-argitalpenen ekoizpena: https://www.euskadi.eus/servicios/0094427

    Euskarazko audio-liburuen ekoizpena: https://www.euskadi.eus/servicios/0094428

  6. Eskabidearen osteko izapideak bide elektronikoz egingo dira, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

  7. Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  8. Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak, baina horrek ez du esan nahi aurkaratu ezin direnik, Aginduaren azken xedapenetako lehenengoan aurreikusten den bezala.

  9. Modalitate bakoitzean aurkeztu beharreko proiektuari buruzko dokumentazioa:

    1. Euskarazko literatura-ekoizpenerako, gaztelaniazko literatura-ekoizpenerako eta euskarazko audioliburuen ekoizpenerako Edizio Plan bereizia. Plan horretan, argitaletxeak plana proposatutako ezaugarriekin gauzatzeko dirulaguntzaren beharra duela justifikatu beharko du. Horietako bakoitzean 2026an argitaratu beharreko liburuak sartuko dira, bakoitzarentzat edukia eta ikuspegia, egilearen ibilbidea eta argitaratzeko aurreikusitako epea adierazita. Gainera, euskarazko audioliburuen kasuan, ekoizpen-prozesua, interpreteak eta salmenta-kanalak (dokumentu bakarra, formatu digitalean).

    2. Modalitate bakoitzari dagokion argitaletxearen ibilbidea, azken 10 urteetako bakoitzean argitaratutako obrak eta horien formatuak eta azken 10 urteetako bakoitzean birinprimatutako obrak adierazita, bai eta argitaratutako euskarazko audioliburuak eta e-liburutegian eskuragarri dauden obrak ere, euskadi.eus egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

    3. Katalogo editoriala (dokumentu bakarra formatu digitalean).

    4. Modalitate bakoitzari dagokion marketin-plana, segmentazio-estrategiak eta hartzaileak, komunikazio-estrategia, banaketa-kanalak eta nazioartekotze-estrategia adierazita, euskadi.eus egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

    5. Edizio-planean sartutako liburu bakoitzerako: datu orokorrak, argitalpenaren ezaugarri teknikoak eta edizioaren kostua, euskadi.eus egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

      Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, baloraziorako aurkezten den proiektuan ezingo da aldaketarik egin.

  10. Aurkeztu beharreko dokumentu elektronikoek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

    1. Deskargatu daitezkeen ereduak erabiliko dira, eta, ahal dela, ereduaren formatu berean aurkeztuko dira.

    2. Gainerako dokumentazioa, ahal dela, PDF formatuan aurkeztuko da.

    3. Aurkeztutako dokumentazio elektroniko guztiaren gehieneko tamaina 30 Mb izango da.

    4. Katalogoak aurkezteko, web-helbide bat eman ahal izango da.

Ikusten bada eskabidea izapidetzea onartzeko eskatzen den dokumenturen bat falta dela edo dokumentu horietan forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztutako dokumentazioan akatsak daudela, pertsona edo entitate interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko dokumentuak aurkezteko, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskabidean atzera egin duela edo izapideak egiteko eskubidea galdu duela ulertuko dela, ebazpena eman ondoren.

  1. Eranskin honetako 3.1 artikuluko hiru modalitateetarako, balorazio-batzorde bati egokituko zaio 4. artikuluan ezarritako baldintzen arabera aurkeztutako eskabideak aztertzea, aurkeztutako argitalpen-planak baloratzea eta dagokion txostena egitea.

  2. Balorazio-batzordea eratzeko unean, ahalegina egingo da emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izan dadin, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 3.10 artikuluan ezarritakoaren arabera (martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako testu bategina).

  3. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.5 artikuluan xedatutakoa betez, balorazio-batzordeko kideek adierazpen bat aurkeztu beharko dute, non zin egingo baitute, besteak beste, ez daudela 40/2015 Legean aurreikusitako abstentzio-kausetan.

  4. Hauek izango dira Balorazio-batzordeko kideak:

    Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria; batzordeburua izango da, eta kalitateko botoa izango du, boto-berdinketa gertatuz gero azken erabakia emateko. Batzordeburua ez badago, batzordekide zaharrena izango da batzordeburua.

    Kulturako sailburuordeak edizioan adituak direnen artean izendatutako hiru eta bost pertsona artean.

    Balorazio-batzordeko idazkaria Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikari bat izango da, balorazio-batzordeko kide izango ez dena, eta hitza izango du, baina botorik ez.

  5. Balorazio-batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, lehenengo bilera egin baino lehen.

Eman beharreko dirulaguntzak zehazteko, modalitate bakoitzean aurkeztutako argitalpen-planak baloratzeko irizpideak hauek izango dira:

  1. Urteko Edizio Planean sartutako lanen interes kulturala, % 50 gehienez ere. Plana bere osotasunean hartuta, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

    Obren kalitatea (% 10).

    Obren edukia (% 10).

    Egileen ibilbidea (% 10).

  1. eta c) modalitateetan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Iparraldeko Mankomunitate Bakarrean jaio edo bizi diren egileek idatzitako obren proportzioa (% 10); 10 puntu lortuko dira obren % 60 edo gehiago EAEn, Nafarroako Foru Komunitatean edo Iparraldeko Mankomunitate Bakarrean jaio edo bizi diren egileek idatzi badituzte, eta 5 puntu obren ehuneko hori % 40ra iristen bada. b) modalitatean, Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren egileak baino ez dira kontuan hartuko. Lanak idazle bat baino gehiago baditu, guztiek bete beharko dute baldintza hori.

    Emakumeek idatzitako obren proportzioa (% 10); 10 puntu lortzen dira obren % 60 edo gehiago emakumeek idazten badituzte, eta 5 puntu emakumeek idatzitako obren ehunekoa % 40ra iristen bada. Lanak idazle bat baino gehiago baditu, guztiak izan beharko dira emakumeak.

  2. Argitaletxe eskatzailearen katalogoa eta ibilbidea modalitate bakoitzari dagokionez, gehienez ere % 33. Honako hauek hartuko dira kontuan:

    Azken hamar urteetan euskaraz edo gaztelaniaz argitaratutako literatura-lanak, modalitatearen arabera (% 10).

    Azken bost urteetan euskaraz edo gaztelaniaz berrinprimatutako literatura-lanak, modalitatearen arabera (% 5). 5 puntu lortuko dira laguntza-deialdi honen aurreko bost urteetan dirulaguntzaren xede den hizkuntzan paperean argitaratutako literatura-lanen % 40, gutxienez, berrinprimatu bada; 3 puntu, % 25 berrinprimatu badira, eta puntu bat, % 10 izan badira.

    Argitalpeneko marketin-plana (% 15): segmentazio-estrategia 3 puntura arte, komunikazio-estrategia 4 puntura arte, banaketa-kanalak 5 puntura arte eta nazioartekotze-estrategia 3 puntura arte.

    Argitaletxearen lanak Eusko Jaurlaritzaren eLiburutegiko liburu digitalen mailegu-plataforman egotea (% 3). 3 puntu lortuko dira laguntza-deialdi honen aurreko hiru urteetan paperean argitaratutako literatura-lanen % 50, gutxienez, eLiburutegian eskuragarri badaude; 2 puntu, % 25era iritsiz gero, eta puntu 1, % 5era iritsiz gero.

  3. Proposatutako edizio-planaren ezaugarri teknikoak: % 17.

  1. eta b) modalitateetan honako hauek hartuko dira kontuan:

    Euskarri digitalaren erabilera (% 7): 7 puntu, urteko Argitalpen Planean jasotako lanen % 90 gutxienez digitalean argitaratzen badira; 3,5, digitala bada; % 50, digitala bada; eta 1,5, % 20ra iristen bada.

    Paperezko liburuaren formatua, azal mota, paperaren gramajea eta inprimaketa mota (% 10). Paperezko libururik ez badago, produktu digitalaren kalitatea.

  1. modalitatean honako hauek hartuko dira kontuan:

    Euskarazko audioliburuaren ekoizpen-prozesua (% 2).

    Interpreteen profesionaltasuna (% 5).

    Audioliburuetan espezializatutako nazioarteko plataforma batean salgai egotea (% 10).

    Balorazio-baremoko puntuen % 60 gutxienez lortzen ez dutenak baztertu egingo dira, eta ezingo dira sartu hautatutako proiektuen artean.

  1. Dirulaguntzen zenbatekoa zehazteko, norgehiagoka-prozedura erabiliko da, eta proportzionaltasun-irizpidea aplikatuko da. Horren arabera, diru-hornidura aurreko paragrafoan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu duten argitalpen-planen artean banatuko da, betiere argitalpen-planaren kostuaren arabera. Argitalpen-plan bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, ezarritako irizpideen arabera balorazio-fasean lortutako puntuazioari dagokion zuzenketa-koefizientea aplikatuko zaio argitalpen-planen kostu orokorrari: 1 => 60 eta < 70 puntuetarako, 1,5 => 70 eta < 80 puntuetarako eta 2 => 80 puntuetarako.

  2. Prozedura bakoitzean, Balorazio-batzordeak, ezarritako adjudikazio-irizpideen aplikazioan oinarrituta, txosten bat egingo du, eta egindako ebaluazioaren emaitza jasoko du.

  3. Organo kudeatzaileak, espedientea eta Balorazio-batzordearen txostena ikusita, behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du. Proposamen hori interesdunei jakinarazi beharko zaie, eta 10 eguneko epea emango da alegazioak aurkezteko. Interesdunek aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen pertsona eta entitate onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela jakinarazteko idazkia jaso eta hamar egun balioduneko epean entitate onuradunek dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari beren eginkizunetan dihardutela deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzei buruz eskatzen duten informazioa ematea.

  3. Dirulaguntza zertarako eman den, horretarako erabiltzea.

  4. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntza berariaz aipatzea diruz lagundutako liburuetan.

  5. Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari jakinaraztea dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein inguruabar objektibo edo subjektibo aldatu dela, jakin bezain laster eta, nolanahi ere, aurretik edo jasotako funtsei emandako erabilera justifikatzeko unean.

  6. Dirulaguntzaren onuraduna enpresa bat denean, merkataritza-eragiketetan egindako gastu diruz lagungarriak sektoreko araudi aplikagarrian aurreikusitako ordainketa-epeetan ordainduta egon beharko dira, edo, halakorik ezean, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeetan.

  7. Laguntza eman zaiela jakinarazten zaienetik, pertsona edo entitate onuradunek hamar egun balioduneko epea izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkorra dutela egiaztatzen duten agiriak aurkezteko.

  8. Enpresa-deslokalizaziorik ez egitea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  9. Oro har, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 23/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan jasotako beste edozein betebehar.

1. 3.1 artikuluko prozedura bakoitzean, Kulturako sailburuordeari dagokio aurkeztutako eskabideak ebaztea, organo kudeatzaileak proposatuta. Ebazpena 6 hilabeteko epean jakinaraziko da, deialdi-agindu hau indarrean jartzen den egunetik zenbatzen hasita, eta, hala badagokio, eskatutako dirulaguntzak eman edo ukatu diren zehaztuko du. Eman badira, pertsona edo entitate onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira. Ukatutako eskabideei dagokienez, eskatzaileen nortasuna eta laguntza zergatik ukatu den adieraziko da.

  1. Aurreko paragrafoan aipatzen diren ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  2. Ebazpenak elektronikoki jakinaraziko zaizkie pertsona eta entitate interesdunei, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta). Jakinarazpen horretaz gain, ebazpen horien edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Lehenik egin den jakinarazpen-data hartuko da jakinarazpen-datatzat, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.7 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  3. Ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea igarota, pertsona edo entitate interesdunak ezetsitzat jo ahal izango du eskabidea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

  4. Eskatutako dirulaguntzen ebazpenak emateko eta jakinarazteko epeak zenbatzeko, eranskin honen 10. artikuluan aurreikusitakoa aplikatzekoa denean, ebazpena emateko epea eten egingo da izapide horrek behar duen beste denboraz, jakinarazpena jaso eta horri erantzuteko epearen arabera.

  5. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, betiere dirulaguntzaren xedea betetzat jotzen bada, eta, hala badagokio, beste administrazio batzuetatik edo ente publiko nahiz pribatu batzuetatik beste dirulaguntza batzuk jasotzen badira, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 23/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  1. Dirulaguntza 2027ko martxoaren 10era arte justifikatu ahal izango da agiri bidez.

    Dirulaguntza ematen duen organoak epe hori luzatzea erabaki ahal izango du, epea amaitu baino lehen. Gehienez ere, epearen erdia luzatu ahal izango da, eta, horretarako, onuradunak eskaera egin beharko du, justifikazioa ezarritako epean egitea eragozten duten arrazoiak behar bezala justifikatzeko, betiere hirugarrenen eskubideei kalterik egiten ez bazaie.

  2. Justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  1. Diruz lagundutako argitalpen-planaren exekuzio gisa argitaratutako liburuen zerrenda, izenburua, egilea, ISBN, lege-gordailua eta argitalpen-data adierazita, euskadi.eus egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

  2. Obra bakoitzerako gastua justifikatzen duten dokumentu guztien azalpen-zerrenda xehatua, euskadi.eus egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

    Ezingo da diruz lagundu daitekeen gastutzat hartu BEZ kengarriaren zenbatekoa.

  3. Diruz lagundutako edizio-planean sartutako lan bakoitza editatzeko egindako gastuen egiaztagiriak, inprimatze-fakturetan zenbat ale ekoitzi diren adierazita.

  4. Paperean eta euskarazko edizio digitalen edo audioliburuen fitxategian argitaratutako lanen ale bat.

  5. Paperean inprimatutako argitalpenen kasuan: enpresa banatzailearen ziurtagiria, liburu-dendetan banatzeko jasotako obra kopurua egiaztatzen duena.

  6. Edizio-kontratua testuaren, ilustrazioen eta itzulpenaren egile-eskubideen titularrekin, edo obra jabari publikoko araubidean egotearen justifikazioa.

  1. Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira:

    1. Lehen ordainketa, % 50ekoa, ebazpena jakinarazten denetik aurrera eta 14 a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren, tartean uko egin ez bada.

    2. Azken ordainketa, gainerako % 50a, agindu honetan adierazitako baldintzak betetzen direla justifikatu ondoren, eta, betiere, 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera.

  2. Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez baditu edo dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean ez baditu.

  3. Erregistratuta ez badago edo Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, helbide honen bidez egingo da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Agindu honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraz eta haren Administrazio Instituzionalaz bestelako organismo publiko edo pribatuek xede bererako emandako beste edozeinekin, betiere, guztira, ezarritako edizio-planaren kostuaren % 70eko finantzaketa gainditzen ez badute. Halakorik gertatuz gero, deialdi honen bidez emandako dirulaguntzaren zenbatekoa murriztuko da, soberakinari dagokion zenbatekoan.

  1. Pertsona edo entitate onuradunak hirugarrenekin itundu ahal izango du diruz lagundutako jarduera gauzatzea, gehienez ere diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50era arte, azpikontratu guztien prezioak batuta. Kontzeptu horretatik kanpo geratzen dira argitaratzaileak diruz lagundutako plana bere kabuz egiteko egin behar dituen gastuak.

  2. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 23/2023 Legearen 30.3 artikuluaren arabera, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, entitate onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez 3 eskaintza eskatu beharko ditu obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago behar beste entitate horiek egiteko edo emateko edo horien hornidura egiteko, edo salbu eta gastua dirulaguntza baino lehen egin bada.

  1. Honako hauek izango dira itzultzeko arrazoiak:

    1. Jasotako dirulaguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan aurreikusitako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

    2. Agindu honetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

    3. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan ezarritako gainerako itzulketa-arrazoietako edozein.

  2. Kasu horietakoren bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, honako hauetan xedatutakoaren arabera: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko araubide orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua aplikatzeko oinarrizko manuak.

Zure datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: literatura-argitalpenetarako dirulaguntzak.

Arduraduna: Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Helburua: kultura- eta sormen-sektoreko laguntza ekonomikoak eta dirulaguntzak kudeatzea.

Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.

Hartzaileak: arloan eskumena duten administrazioak.

Eskubideak: eskubidea duzu zure datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta datuen tratamendua mugatzeko edo haren aurka egiteko ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jo webgune honetara: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/

Laguntza-deialdi hau Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren bidez barne-merkatuarekin bateragarritzat jotako laguntza-kategorietan sartzen da, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik