Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko abuztuaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Aretxabaleta udalerriko (Gipuzkoa) «Aretxabaleta» Udal Haur Eskolaren baimena aldatzen duena, instalazioak birmoldatzeagatik, unitateak kentzeagatik eta izen espezifikoa aldatzeagatik.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 169
  • Hurrenkera-zk.: 3807
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/08/27
  • Argitaratze-data: 2026/09/04

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aretxabaletako (Gipuzkoa) «Aretxabaleta» Udal Haur Eskolaren baimena aldatzeko, Aretxabaletako Udalak eskatuta hasitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten organismoek hari buruzko txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua); 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena. Azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan; eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Lehenengoa. Aretxabaletako (Gipuzkoa) «Aretxabaleta» Udal Haur Eskolaren baimena aldatzea, instalazioak birmoldatzeagatik, 2-3 urteko haurrentzako bi unitate kentzeagatik eta izen espezifikoa aldatzeagatik.

2026ko irailaren 1etik aurrera, ikastetxe hori erregistro-datu hauekin inskribatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan:

Kode-zenbakiak: 013220 (EAE) eta 013220 (unibertsala).

Izen generikoa: Udal-Haur Eskola (UHE).

Izen espezifikoa: «Aretxabaletako Haurreskola - Pausoka».

Titularra: Aretxabaletako Udala.

Helbidea: Belorrieta, 8.

Udalerria: Aretxabaleta.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa:

  1. 1 urte bitarteko haurrentzako 3 unitate, 8 ikaspostuko edukierako bakoitza.

  2. 2 urte bitarteko haurrentzako 4 unitate, 13 ikaspostuko edukierako bakoitza.

    Bigarrena. Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du erabili erregistroko inskripzioan agertzen den izena ez den beste izenik.

    Hirugarrena. Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen entitate titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

    Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

    Laugarrena. Ikastetxearen entitate titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

    Bosgarrena. Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren entitate titularrari dagokio.

    AZKEN XEDAPEN BAKARRA

    Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 27a.

    Hezkuntzako sailburua,

    MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik