Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko abuztuaren 27koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez arrantza-enpresentzako de minimis araubideko 2026. urterako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta laguntzen deialdia egiten baita, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan dezaten. Itsasoratu programa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 169
- Hurrenkera-zk.: 3808
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/08/27
- Argitaratze-data: 2026/09/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren helburuetako bat da arrantzarekin zerikusia duten sektoreetako langileen trebakuntza sustatzeko politika egokiari eustea. Horregatik, arrantza-sektorearen premia eta berezitasun sozioekonomikoei erantzuteko, beharrezkoa da itsas langileen prestakuntza praktikoa sustatzea, eta, oro har, merkatuaren beharretara egokitutako prestakuntza jaso nahi duten guztiena, betiere Europaren eskaerari egokituta eta aipatutako arrantza-sektorearen mesedetan.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 13.1.f) artikuluan xedatutakoaren arabera, Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetzari dagokio «nautika eta arrantzako prestakuntza. Nautika eta arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea. Itsas ikasketak eta aisialdiko nabigazioko ikasketak». Bestalde, dekretu horren 14.1.p) artikuluak Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari esleitzen dio egiteko hau: «Nautika eta arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea».
Eskumen-esparru horretan, eta lehenengo paragrafoan aipatutako helburuari dagokionez, laguntza-deialdi hau egiten da, aurreko ekitaldietan hasitako politikari jarraipena ematen diona, eta, bertan, beken deialdia egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko zentroetan nautikako eta arrantzako ikasketak egiteko. Halere, deialdi honek beste hartzaile batzuk eta beste helburu bat ditu; izan ere, arrantza-enpresei zuzentzen zaie, horiek benetako lantokietan, hau da, arrantza-ontzietan, prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera eman dezaten. Ondorioz, laguntza hauek, nautikako eta arrantzako sektorean prestakuntza arautua sustatzeko ikasleei ematen zaizkienekin bateragarriak ez ezik, haien osagarriak ere badira. Horri lotuta, 2025eko ekitaldian, argitara eman zen Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko irailaren 2ko Agindua, zeinaren bidez arrantza-enpresei zuzendutako eta de minimis araubidean jasotako 2025. urterako laguntzen oinarri arautzaileak ezarri baitziren eta laguntzen deialdia egin baitzen, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan zezaten. Itsasoratu programa (2025eko irailaren 19ko EHAA, 178. zk.).
Deialdi honen helburuak dira arrantza-sektorearen errealitatera hurbiltzea, heziketa-zikloetako ikasleek beren prestakuntza profesionala, «itsasoko egunak» izenekoak, osatzeko behar duten ontziratzea erraztea, gazteen enplegua sustatzea arrantza-sektorean, flotako langileria gaztetzea, eta, azkenik, belaunaldi-erreleboa bermatzen laguntzea.
Laguntza hauek Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 2026-2028ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude, zeina Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko martxoaren 4ko Aginduaren bidez onartu baitzen (agindu horrek Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu zuen 2026ko, 2027ko eta 2028ko ekitaldietarako). Dirulaguntzen plan estrategiko hori Eusko Jaurlaritzaren web-orrian dago argitaratuta (www.euskadi.eus), sailaren webguneko goiburuan ageri den «Planak eta proiektuak» atalean, eta helbide honetan eskura daiteke: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 2026-2028ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa Eusko Jaurlaritza euskadi.eus
Laguntza hauek Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 2026-2028ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoko helburuak betetzen lagunduko dute; zehazki, nautikako eta arrantzako gaikuntza eta prestakuntzari dagokion helburua betetzen, zeren eta ikasleei arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera emango baitzaie.
Bestalde, de minimis araubideari lotutako laguntzak dira; hau da, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 27ko (EB) 717/2014 Erregelamenduan (EB) 2023/2391 Erregelamenduaren bidez emandako idazkuntza eta azaroaren 11ko 1139/2024 Errege Dekretuan jasotako araubideari lotuta daude. Araubide horren arabera, arrantza- eta akuikultura-sektoreko enpresa bakar bati ezin zaio eman, guztira, 40.000 eurotik gorako de minimis laguntzarik azken hiru ekitaldi fiskaletan.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako sailburuek, gobernukide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute. Bada, hori aplikatuz, hau
Arrantza-enpresentzako de minimis araubideko laguntzen 2026. urterako deialdiaren oinarriak onartzea, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egin ahal izan ditzaten (Itsasoratu Programa). Agindu honen eranskinean daude jasota oinarriak.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, betiere agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 27a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
oinarria. Xedea eta helburua.
Agindu honen xedea da arrantza-enpresentzako de minimis araubideko laguntzen 2026. urterako deialdia egitea, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egin ahal izan ditzaten (Itsasoratu programa).
Agindu honetan araututako laguntzen helburua da prestakuntza praktikoa sustatzea arrantza-sektorearen errealitatean; hori dela eta, erraztu egingo da arrantzako ontzi-konpainiek nautika eta arrantzako heziketa-zikloetako ikasleak ontziratzea, ontziratze-aldi bakoitzean sortuko dituzten gastuetarako laguntza ekonomikoa emanez.
oinarria. Araubide juridikoa.
Agindu honetan arautzen diren laguntzak, aginduan bertan xedatutako alderdiez gain, xedapen hauen pean kudeatuko dira: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak ezarritako oinarrizko manuak eta hura garatzeko erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartua), eta, hala dagokionean, haien ordez emandako araudia.
Halaber da aplikatzekoa Europako Batzordearen (EB) 717/2014 Erregelamendua, 2014ko ekainaren 27koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak arrantza- eta akuikultura-sektoreko de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa.
Hurrengo apartatuetako betekizunak biltzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izan ahalko dira agindu honek arautzen dituen laguntzen onuradunak.
Bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluarekin, ezingo dira onuradun izan kasu hauetakoren batean dauden entitateak:
Dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortutakoak edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortutakoak.
Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.
Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izan direnak.
Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dauzkatenak, bat etorriz Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da).
Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean dutenak.
Dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean ez dituztenak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako baldintzetan (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da).
Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta daudenak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako lanpostuen erreserba-kuota betetzen ez dutenak, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
Orobat, ezin izango dira onuradun izan egoera hauetako batean daudenak:
LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu dutenak, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne hartuta.
Berreskuratze-agindu baten mende daudenak, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
Bereziki, onuradun izateko, betekizun hauetako bat behintzat, a) edo b), bete beharko da:
Oinarri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen arrantza-ontzi baten armadorea izatea, betiere baldintza hauek ere betetzen baditu:
Ontzia Ontzien eta Enpresa Ontzi Ustiatzaileen Erregistroko hirugarren zerrendan egotea.
Ontzia alta-egoeran egotea Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian. Ontzia aktibo dagoela jotzen da, baldin eta Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian behin-behineko nahiz behin betiko alta-egoeran badago eta laguntza eskatu aurreko urtean zehar arrantzan jardun badu (aurreko 365 egunak zenbatzen dira, edo, aurreko urtea bisurtea bada, aurreko 366 egunak).
Arrantza-ontziak arrantza-lizentzia eta behar diren baimenak izatea balizko modalitate eta kaletarako.
Lan-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
Bigarren apartatuko b), d), e), f), g) eta j) letretan jaso diren debekuak automatikoki hartuko dira aintzat, eta bere horretan iraungo dute kasu bakoitzean zehaztutako egoerek irauten duten bitartean.
Bigarren apartatuko a), h) eta i) letretan jaso diren debekuak automatikoki hartuko dira aintzat. Epai edo ebazpen irmoak zehaztuko du debekuaren irismena. Halakorik ez bada, irismena erregelamenduz zehaztutako prozeduraren arabera finkatuko da, eta ezingo da bost urtetik gorakoa izan, debekua ez bada epai irmo baten ondoriozkoa.
Bigarren apartatuko e) eta g) letretan jasotako debekuak Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera hartuko dira aintzat (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko Agindua).
Artikulu honen 2. apartatuko c) letran jasota dagoen debekua aintzat hartzeko eta haren irismena zehazteko, sektore publikoko kontratazioa erregulatzen duen araudiak ezarritakoaren arabera jokatuko da.
Dirulaguntza emateko proposamena egin baino lehen egiaztatu beharko dute entitate eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela. Gutxienez, laguntzaren edo dirulaguntzaren azken ordainketa egiaztatzen den arte bete beharko dituzte betebehar horiek. Adierazitako betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, zerga-organo eskudunek edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko dira. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez, zuzenean eskatuko dizkie dokumentu horiek organo eskudunei. Entitate interesdunak horren aurka egiten badu, bere kabuz aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak.
Onuradun izatea galarazten duen debekurik ez dutela frogatzeko artikulu honen 2. eta 3. apartatuetan adierazten dira debekuak, bide hauek dituzte entitateek: lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu-transmisioak, betiere Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan xedatutakoaren arabera; edo, bestela, ziurtagiri administratiboa, kasuaren arabera. Agiri hori agintari eskudunak egiterik ez badu, haren ordez Administrazioko agintari edo notario publiko baten aurrean egindako erantzukizunpeko adierazpen bat aurkez daiteke.
Laguntza-eskabidea aurkezten denetik emango den dirulaguntza erabat justifikatu eta likidatzen den arte bete beharko dira eskakizun horiek.
Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dute eskabidea. Pertsona fisikoek, aldiz, erabaki dezakete Administrazioarekiko harremana bitarteko elektronikoen bidez izan edo ez, non eta ez dauden legez behartuak harremana bitarteko elektronikoen bidez izatera.
oinarria. Ikasleen betekizunak eta hautaketa.
Prestakuntza-egonaldiak egingo dituzten itsasoko eta arrantzako heziketa-zikloetako ikasleei betekizun hauek eskatuko zaizkie:
Ikasleek erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-ziklo hauetako bateko 1. mailan aritu behar dute ikasten, zentro hauetako batean: Pasaiako Blas de Lezo LHII, Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHII eta Ondarroako Antiguako Ama Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Eskola, non ikasketa hauek eskaintzen baitira:
Ontzi eta Itsasontzien Makineria Zainketa Antolatzeko goi-mailako teknikaria.
Itsas Garraioko eta Alturako Arrantzako goi-mailako teknikaria.
Ontzi eta Itsasontzien Makineria Zaintzeko eta Kontrolatzeko teknikaria.
Itsasertzeko Nabigazioko eta Arrantzako teknikaria.
Halaber egin ahalko dituzte agindu honetan aurreikusitako prestakuntza-egonaldiak Kostako Patroi Balioaniztun lanbide-titulazioa lortzeko ikastaroa egiten duten pertsona guztiek, bai eta adierazitako zentroetan oinarrizko heziketa-zikloa egiten ari diren pertsonek ere.
Ikasturteko ikasgai guztiak gaindituta izatea, eta justifikatu gabeko bertaratze-faltek ez hartzea ikaslearen eskola-orduen % 15 baino gehiago.
Prestakuntza-zentroek zerrenda bat egingo dute, non jasoko baitira betekizunak betetzen dituzten eta arrantza-ontzi batean prestakuntza-egonaldiak egin nahi dituztela idatziz adierazi duten ikasleen izen-abizenak. Zerrenda horiek arrantza-enpresen eskura jarriko dira, bina ikasle hauta ditzaten, gehienez, egonaldia egiteko. Egonaldirako hautatu den ikaslea emakumea bada, laguntza handitu egingo da 6. oinarrian ezarritakoaren arabera, emakumeek arrantza-sektorean duten presentzia sustatzeko.
oinarria. Prestakuntza-egonaldien ezaugarriak.
Egonaldia arrantza-ontzietan egingo da, bai oinarri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza-ontzietan, bai lan-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten armadoreen jabetzako arrantza-ontzietan.
Ontziratzearen iraupena marea baten adinakoa izango da, hau da, 20 edo 30 egun ingurukoa, hainbat faktore aldakorren arabera.
Onuradun bakoitzak gehienez ere bi ikasle hartu ahal izango ditu prestakuntza-egonaldi bakoitzean.
Heziketa-zikloaren irakastaldiaren amaieratik hurrengo ikastaldiaren hasierara bitartean egin beharko da prestakuntza-egonaldia.
Praktiketako ikaslearen jarraipena eta tutoretza egin beharko dira. Horrek esan nahi du egingo diren eginkizunen hasierako memoria bat egin behar dela, bai eta amaierako txosten bat ere, praktiketako aldia eta ikasleak jarduera hauen arabera ikasitakoa baloratzeko:
Enpresa-egitura eta -antolamendua identifikatzea: enpresaren arloko lan-prozedura, prestakuntza-baliabideak eta konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialenak, lantokian ezarritako kalitate-sistema eta segurtasun-sistemak.
Ohitura etikoak eta lan-ohiturak aplikatzea: jarrera pertsonalak (enpatia, puntualtasuna), jarrera profesionalak (ordena, garbitasuna, segurtasuna...), jarrera lan- eta ingurune-arriskuen prebentzioan, enpresako hierarkia, jarduera profesionalen agiriak, barne-arauen ezagutza eta aplikazioa, lan-jarraibideak eta lan-prozedurak.
Arrantza-ontzia prestatu eta mantentzea abiatzeko eta nabigazioan zehar: arrantza-ontzia abian jartzeko tramitazioa, itsasontziaren egonkortasuna egiaztatzea, kalak kontrolatzea eta hornidura zehaztea lasta-tankeetan, erregaian eta ur gezan, guneak, bitartekoak, ekipamenduak, etab. berrikustea, nabigazio-ibilbidea trazatzea, abiatzeko komunikazioak, makinen mantentze-kudeaketa, etab.
Nabigazio-kontrola: atrakatzeko, irteteko eta ainguratzeko maniobrak, brankako, txopako, aginte-zubiko eta makina-gelako zereginak, zubiko guardia egitea, abordatzeak prebenitzeko maniobrak, zubiko eta itsasbideko tresnetan jardutea, ISSMS aparatuak erabiltzeko protokoloak, segurtasun-arauak betetzea, kalitatea eta prestakuntza-erregistroa betetzea.
Arrantza-jarduerak: arrantzako instalazioak eta bertako ekipamenduak prestatu, mantendu eta konpontzea, arrain-sardak detektatu eta lokalizatzea, maniobrak arrantza-aparailuekin, kalatua, biratzea, desberdintasuna horien arteko aplikazioan arrantza-parkean eta zubian, harrapaketa-eragiketak, harrapaketen merkataritza-interesa eta kalitatea baloratzea, bisitatutako kalen errendimendu jasangarria baloratzea, harrapaketen prozesamendua eta karga gainbegiratzea, arrantza-araudia aplikatzea zereginetan, segurtasun-arauak aplikatzea, etab.
oinarria. Finantzaketa, diruz lagun daitezkeen jarduera eta gastuak; laguntzen zenbatekoa.
Agindu honetan jasotako laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko aurrekontu orokorrean horretarako ezarrita dauden kredituetatik etorriko dira soilik. Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 98.700,00 eurokoak dira.
Diruz lagundu ahal izango da nautika eta arrantzako heziketa-zikloetako ikasleek arrantza-ontzi batean prestakuntza-egonaldia egitea marea batek irauten duen bitartean, hau da, 20 eta 30 egun bitartean.
Hauek dira diruz lagun daitezkeen gastuak eta zenbatekoak:
Enpresak ikasle bakoitzari eman beharreko haborokina estaltzetik eratorritako gastuak. Haborokin horren zenbatekoa finkoa da ikasle eta ontziratze-aldi bakoitzeko: 2.000 euro.
Gizarte Segurantzan alta ematetik eratorritako gastuak; izan ere, arrantza-enpresak bermatu beharko du ikaslea estalita egongo dela egonaldi osoan gertakari arruntengatik eta lan-istripuengatik.
Prestakuntza-egonaldia arrantza-ontzian egiten duten ikasleen tutoretza eta monitorizaziotik eratorritako gastuak, baita haien mantenutik eta aldi horretan itsasontzian egin ditzaketen eginkizunak kontrolatu zein gainbegiratzetik eratorritakoak ere. Zenbatekoa honenbesteko 3.600 eurokoa da, ikasle bat nahiz gehiago hartuta ere. Ontziratzen den ikaslea emakumea bada, zenbateko horri 2.000 euro gehituko zaizkio.
Ekipamenduaren eta lan-arroparen gastuak. Gastu horiek finantzatzeko laguntzaren zenbatekoa 250 euro izango da, prestakuntza-egonaldia egiten duen ikasle bakoitzeko.
oinarria. Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidearekin batera, 8. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan. Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa esteka honetan dago (hor daude izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta haren bidez sar daiteke eskabide-inprimakira): https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1051109
Eskaera ordezkari baten bitartez egiten bada, egiaztatu egin beharko da ordezkaritza, dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera, dela Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko azaroaren 14ko Aginduaren arabera (agindu horren bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko ahalordeen erregistro elektronikoa, zuzenbide publikoari lotuta dituen prozeduretarako).
Ildo horretan, eta agindu honen esparruan, ordezkaritza egiaztatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan inskribatuta badago (https://www.euskadi.eus/ordezkariak). Ordezkaritza ez badago erregistro horretan inskribatuta, borondatezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua betez (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/) edo zuzenbidean onartutako beste edozein modutara egiaztatu beharko da ordezkaritza.
Eskabidearen ondorengo izapideak helbide elektroniko honetako «Nire kudeaketak» atalean egin eta jakinaraziko dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.1 artikuluaren arabera, pertsona fisikoek aukeratu dezakete Administrazioarekin harremanetan jartzea elektronikoak ez diren bitartekoen bidez; hau da, dagokion eskaera-inprimakiaren bidez eskatu ahal izango dute laguntza, eta inprimaki hori Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoetan eta www.euskadi.eus webgunean eskura dezakete; gero, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzara bidaliko dute inprimakia. Hona hemen Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoen helbideak:
Eusko Jaurlaritza. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea 1 01010 Vitoria-Gasteiz.
Eusko Jaurlaritza. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila. Arrantza Egituren Zerbitzua. Concha Jeneralaren kalea 23, 2. solairua 48010 Bilbao.
Eusko Jaurlaritza. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila. Arrantzaren Antolamendurako Zerbitzua. Easo kalea 10 20006 Donostia.
Halaber aurkez daiteke eskaera Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusten dituen tokietan.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 2. apartatuan xedatutakoarekin bat, dirulaguntza-eskabidea aurkeztuz gero, eskatzaileak baimena ematen du Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak zuzenean eskura ditzan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak, eskatzailearen NAN/IFZ nortasuna eta beste edozein administrazio publikok egindako agiri guztiak. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz uka dezake, baina, kasu horretan, adierazitako agiriak aurkeztu beharko ditu.
oinarria. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Agindu honetan arautzen diren laguntzak eskuratzeko, eskaera-inprimakia behar bezala beteta aurkeztu beharko da, I. eranskineko eredu normalizatuaren arabera, zeina aginduarekin batera onartu baita. Eredu horrek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikuluan adierazitako erantzukizunpeko adierazpena barne hartzen du, eta haren edukiak bat etorri behar du oinarriotan ezarritako aurreikuspenekin, eta ezingo du bildu aginduan jasota ez dagoen betekizunik, betebeharrik, baldintzarik edo alderdi erregulatzailerik.
Eskatzaileak berak edo entitate eskatzailearen legezko ordezkariak sinatu behar du eskabidea, eta, harekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira:
Eskatzailea pertsona fisikoa bada, haren NANaren kopia autentikoa. Pertsona juridikoa izanez gero, enpresaren IFZren kopia autentikoa, ahalordetze-eskriturarena, legezko ordezkariaren NANarena eta entitatearen eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia autentiko bana, dagokion erregistroak zigilatuak.
Erantzukizunpeko adierazpena, eskabidean bertan txertatua, alderdi hauek egiazkoak direla adierazteko:
Beste edozein administraziok edo ente publiko edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri eman duela.
Betetzen dituela agindu honen 3. oinarrian jasotzen diren baina agiri bidez egiaztatu ez dituen betekizunak.
Hauek biltzen dituen memoria:
Prestakuntza-egonaldiak egingo diren ontziaren datuak.
Prestakuntza-egonaldietarako hautatutako ikasleen datuak; gehienez bi ikasle hautatuko dira egonaldi bakoitzeko. Ikasle bakoitzak ontziratzeko eta egonaldia egiteko eman duen adostasun-agiria aurkeztu beharko da, bai eta ikastetxeak 4. oinarriko betekizunak betetzen direla ziurtatzeko egin duen agiria ere.
Prestakuntza-egonaldia egingo den ontzirako aurreikusitako ontziratze-aldian egingo den zeharkaldiaren datuak.
Eskatzaileak aurkeztu nahi duen dokumentu osagarri oro.
Dirulaguntza-eskabidea aurkezteak esan nahi du eskatzaileak baimena ematen diola Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari zuzenean eskuratu ditzan beste edozein administrazio publikok egindako agiri guztiak, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 2. apartatuan.
Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, eskatzaileek administrazio honetan edo beste edozein administrazio publikotan aurkeztu badituzte eskatutako agiriak, eta berariaz adierazten badute ez dela aldaketarik izan, ez dute agiri horiek aurkeztu beharrik izango, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin. Hala ere, dokumentu horiek noiz eta zer administrazio-organotan aurkeztu dituzten adierazi beharko dute. Prozeduran eskatzen diren datu eta agiriak kontsultatu edo bildu eta egiaztatuko ditu Administrazioak, eta ez da interesdunen adostasunik eskatuko Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 72.1 artikuluan aipatutako kasuetan.
Hala ere, interesdunek kontsultaren aurka egin ahal izango dute. Horrelakoetan, interesdunak berariaz alegatu beharko ditu aurka egitea eragin duten arrazoiak, eta tratamenduaren arduradunak haztatuko ditu. Interesdunak kontsultari aurka egiten diola adierazten badu, agiriak aurkeztu beharko ditu, hargatik eragotzi gabe eskabidearen hartzaile den organoaren egiaztatze-ahalak.
Entitate eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte laguntza-eskabidea eta hari erantsi beharreko gainerako agiriak. Gainera, laguntza-eskaeratik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Kudeaketa-organoak automatikoki egiaztatuko du laguntzak eskatzen dituzten entitateek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, bai eta NAN/IFK bidezko identifikazioa ere, horretarako haien baimena behar izan gabe. Hala ere, entitate eskatzaileak baimena ukatu ahal izango du, arrazoiak emanez, eta, hala eginez gero, dirulaguntzei buruzko araudian aurreikusitako ziurtagiriak eta identifikazioa aurkeztu beharko ditu. Dirulaguntza honi Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Agindua aplikatuko zaio, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko Agindua.
Eskatzaileak adierazi behar du eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak egiazkoak direla, eta, orobat, dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela. Erantzukizunpeko adierazpen baten barruan edo harekin batera aurkezten diren funtsezko datuak, adierazpenak edo dokumentuak zehatzak ez badira, faltsuak badira edo eman gabe uzten badira, gorabehera horiek ezagutzen direnetik aurrera, ezin izango da prozedurarekin jarraitu, hargatik eragotzi gabe erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eragitea.
Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko diren agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, hirugarrenen altaren kasuan izan ezik, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
oinarria. Laguntzen organo kudeatzailea eta laguntzak emateko prozedura.
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari dagokio prozedura hau kudeatzea, eta txosten bat egin beharko du, jasota uzteko eskura duen informaziotik ondorioztatzen dela onuradunek laguntzak eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela. Txosten hori Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordeari igorriko zaio, hark baitu prozedurari buruz ebazteko eskumena. Behin betiko ebazpena ere hark emango du.
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek eskabide bakoitzean egiaztatuko dute betekizunak betetzen direla, eta berariaz jasota utziko dute hala dela.
Baldintzak betetzen dituzten arrantza-enpresen arteko lehiarik gabeko konkurrentziaren bidez esleituko dira laguntzak. Baldin eta deialdiko zuzkidura ekonomikoa nahikoa bada kalkulatutako kopuruak emateko, guztiei emango zaie erabakitako zenbatekoa. Ezarritako gehieneko diru-kopuru globala ez bada nahikoa aurkeztutako eskabide guztiei erantzuteko, dirulaguntza hainbanatu egingo da onuradunen artean, harik eta funtsak erabat agortu arte.
Eskabideak baloratzen edo prozedura ebazten arituko diren pertsonek interes-gatazkarik izan ez dezaten, prozeduran esku hartzetik abstenituko dira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2 artikuluan adierazitako egoeraren batean daudenak, eta horren berri emango diote beren nagusi hurrenari.
oinarria. Behin-behineko ebazpen-proposamena.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak, espedientea eta zuzendaritzako zerbitzu teknikoen txostena ikusita, ebazpenaren behin-behineko proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, eta interesdunei jakinaraziko zaie soilik prozeduran agertzen direnean edo interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogak ez diren beste batzuk kontuan hartzen direnean. Jakinarazpenean, hala badagokio, hamar eguneko epea emango da alegazioak aurkezteko.
Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuaz gain, egindako ebazpen-proposamena behin betikoa izango da, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.3 artikuluan xedatutakoarekin.
oinarria. Behin betiko ebazpen-proposamena.
Alegazioak aztertuta, halakorik egonez gero, eta hurrengo apartatuetan xedatutako alderdiak egiaztatuta, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak ebazpenaren behin betiko proposamena egingo du. Bertan, laguntzen hartzaile izateko proposatzen diren eskatzaileen zerrenda eta laguntzaren zenbatekoa adierazi beharko ditu, eta, hala badagokio, ebaluazioa eta hura egiteko jarraitu diren balorazio irizpideak zehaztu beharko ditu.
Eskatzaileek dirulaguntzak itzultzeko betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute, laguntzaren behin betiko ebazpen-proposamena eman aurretik. Egiaztapen hori Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 7. artikuluaren arabera egingo da agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da. Zuzendaritza kudeatzailearen zerbitzu teknikoek, halaber, automatikoki egiaztatuko dute onuradunak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta haren IFZ identifikazioa ere. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin diezaioke uko egiaztatze horri; kasu horretan, adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko ditu.
Laguntzak emateko espedientean organo kudeatzailearen txostena egongo da, eta bertan adieraziko da, haren esku dagoen informazioaren arabera, eskatzaileek laguntzak eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.
Onuradun izateko proposatutako pertsonek erantzukizunpeko adierazpenean jasotakoak egiazkoak direla egiaztatu beharko dute, ordeztutako agiriak aurkeztuz.
Behin betiko ebazpen-proposamena prozedura ebazteko eskumena duen organoari helaraziko zaio.
Behin-behineko eta behin betiko ebazpen-proposamenek ez diete administrazio-arloko eskubiderik ekartzen onuradun izateko proposatutakoei.
oinarria. Prozedura ebaztea, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta publizitatea.
Deialdian aurkeztutako eskabideak dagokion prozeduraren bidez izapidetuko dira, eta Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordeari dagokio ebazpena ematea, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak proposatuta eta hark txostena egin ondoren. Txosten horretan jasota geratu beharko da ezen, bere esku dagoen informaziotik ondorioztatzen denez, onuradun izateko proposatutako entitateek dirulaguntzak jasotzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.
Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta 4. apartatuan ezarritako argitalpena egin ez bada, pertsona eta entitate interesdunek ulertu behar dute dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, oinarri honen 4. apartatuan adierazitako gora jotzeko administrazio-errekurtsoa jartzearen ondorioetarako.
Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitalpenak jakinarazpen-ondorioak izango ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluari jarraikiz. Dena den, interesdun guztiei banaka jakinaraziko zaie ebazpen osoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Nolanahi ere, argitalpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.
Laguntza emateko edo ukatzeko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo edozein unetan, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluarekin.
Ebazpena arrazoitua izango da, eta barnean hartu beharko ditu, gutxienez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.3 artikuluan aurreikusitako alderdiak eta informazio hau:
Hautatutako eskabideei dagokienez:
Enpresa onuradunen izena edo izen soziala, eta IFZ edo NANa.
Emandako dirulaguntza.
Ezetsitako edo onartu gabeko eskabideei dagokienez:
Eskatzaileen izena edo izen soziala, eta IFZ edo NANa.
Laguntza ukatzeko arrazoiak.
Administrazio-bidea amaitzen duen ala ez, zein errekurtso jar daitezkeen administrazio-bidean zein bide judizialean, zein organori aurkeztu behar zaizkion, eta zein epetan aurkeztu behar diren adieraztea. Interesdunek, hala ere, egoki iritzitako beste edozein ekintza egin ahalko dute.
Onuraduna dirulaguntzak itzultzeko prozeduraren batean badago, laguntza eman duen organoak ordainketak atxikitzea erabaki lezake, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 34. artikuluan xedatutakoaren arabera.
oinarria. Onuradunen betebeharrak.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzen onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 45. artikuluetan ezarritako betebeharrak eta agindu honetan jasotako betebehar espezifikoak bete beharko dituzte. Zehazki, hauek bete beharko dituzte:
Prestakuntza-egonaldia izatea eskabidean adierazitako eran eta ontziratze-aldietan.
Prestakuntza-egonaldia egin behar duen pertsonari laguntza ematea, eta bere jarduera ongi gauzatzeko behar dituen bitarteko, tresna edo ekipamenduak erabiltzeko aukera ematea.
Programa behar bezala garatzen dela zaintzea; ikasleari ezin zaio eskatu bere prestakuntzarekin lotuta ez dagoen beste jarduerarik egitea.
Prestakuntza-egonaldia egiten duen ikasle bakoitzari 2.000 euroko haborokina ordaintzea ontziratze-aldi bakoitzarengatik, prestakuntza-aldia amaitu eta astebetera, beranduenez.
Ikaslearen jarraipena eta tutoretza egitea eta 5. oinarrian aipatutako amaierako txostena aurkeztea.
Eman zaien dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hamabost eguneko epean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten dirulaguntzari, onartu egiten dutela ulertuko da.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari, Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia ematea.
Beste dirulaguntza edo laguntza batzuk eskatzen badizkiote administrazioren bati edo ente publiko edo pribaturen bati diruz laguntzen den ekintza bera finantzatzeko, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinarazi behar diote, eta, hala badagokio, eman egin dizkietela ere jakinarazi behar diote, idatziz, beste dirulaguntza edo laguntza horiek eman dizkietela jakin eta hamabost eguneko epean.
Dirulaguntza emateko kontuan hartu den edozein inguruabar objektiboren edo subjektiboren aldaketa jakinaraztea, idatziz, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari, jakin bezain laster eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu aurretik edo justifikatzeko unean.
Jasotako diru-funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gorde behar dituzte, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzetan erabil baitaitezke.
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoa betetzea.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen arabera exijitzekoak diren zabalkunde-neurriak hartzea, eta, hala badagokio, diruz lagundutako prestakuntza-egonaldiekin zerikusia duten dokumentu, komunikazio edo euskarrietan jasota uztea finantzaketa publikoa jaso dela, aplikatzekoak diren baldintzetan.
Enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa adierazi beharko dute onuradunek, Dirulaguntzen Araudia Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezartzen den moduan; halaber adierazi beharko dute gainfinantzaketarik ez eragiteko konpromisoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.h) artikuluan xedatutakoaren arabera.
oinarria. Laguntzak ordaintzea eta gastua justifikatzea.
Laguntzak ordaintzeko, gehienez, hiru hileko epea izango da, frogagiri hauek behar bezala aurkezten direnetik aurrera:
Prestakuntza-egonaldia egin duen pertsonak egindako zereginen eta jardueren txosten zehatza.
Ikasleei egindako banku-transferentzien kopiak, 13.4 oinarrian jasotako betebeharra bete dela egiaztatzen dutenak.
Gizarte Segurantzako altaren ziurtagiria.
Dirulaguntzak itzultzeagatik dagozkion betebeharrak ordaindu dituela eta izapidetzen ari den ezein zigor-prozeduratan ez dagoela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak automatikoki eta ofizioz egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dauden. Hala ere, onuradunak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14.f) artikuluan xedatutakoarekin bat.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki irizten badio, eta eskaera hori arrazoitu beharko du.
Laguntzak egoki kudeatu eta ordaintzen direla bermatzeko, diruz lagundutako jarduera gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak 2026ko urriaren 30ean aurkeztuko dira, beranduenez.
Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, onuradunek Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean egon beharko dute. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu daiteke (izapidetze elektronikoa egitera behartuta daudenek horrela egin beharko dute) dagokion zerbitzuaren bidez, baita egoitza elektronikoan ere, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak
Onuraduna dirulaguntzak itzultzeko prozeduraren batean badago, laguntza eman duen organoak ordainketak atxikitzea erabaki lezake, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 34. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ez da inolako ordainketarik egingo entitate onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-ebazpen batek adierazita zordun bada.
oinarria. Atzera egitea eta uko egitea.
Laguntza eskatzen duen entitateak atzera egin ahal izango du bere eskaeran. Eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi baino lehen egin beharko du atzera. Atzera egiteko, halaxe egin dela egiaztatzea ahalbidetzen duen edozein modu erabiliko da, eta Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria izango da, ebazpen baten bidez, atzera egite hori erabat onartu eta prozedura bukatutzat joko duena entitate horri dagokionez.
Emandako laguntzari uko egin ahal izango dio entitate onuradunak. Emandako laguntza onartu ondoren eta gastua egiten bukatu aurretik egin ahal izango dio uko laguntzari, baldin eta Administrazioak ez badu inolako ordainketarik egin. Uko egiteko, hala egin dela jasota uzten duen edozein bitarteko erabil daiteke. Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordeak berariaz onartuko du uko-egite hori, eta prozedura bukatutzat joko du entitate horri dagokionez.
Onuradunak uko egiteak ez du eragotziko ukoaren aurretik izandako gertakariengatik dagozkion itzulketa- edo zehapen-prozedurak eta ez-betetzeak deklaratzeko prozedurak izapidetzea eta aurrera egitea, aplikatzekoa den araudiaren arabera.
oinarria. Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea eta ez-betetzea.
Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetako bat aldatuz gero edo, hala badagokio, beste laguntza edo dirulaguntzaren bat eskuratuz gero, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio idatziz, eta gerta daiteke horren ondorioz dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea, Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordearen ebazpen baten bidez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Aldaketak ezin izango du berekin ekarri emandako zenbatekoa handitzea, ezta diruz lagundutako jarduera nabarmen aldatzea ere. Ondorio horietarako, jarduera nabarmen aldatu dela joko da, baldin eta aldaketak laguntzaren helburua edo prestakuntza-egonaldiaren funtsezko alderdiak ukitzen baditu edo aldaketa horrek, laguntza ematea erabakitzeko unean gertatu izanez gero, dirulaguntza ez ematea eragingo balu.
Nolanahi ere, baldin eta onuradunek ez badute betetzen agindu honetako betebeharren bat edo dirulaguntza emateko ebazpenak finkatzen duen baldintzaren bat, edota Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan dirulaguntzak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badaude, Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordeak, baldintzak ez betetzeagatiko espedientea izapidetu eta interesduna entzun eta gero, ebazpen baten bidez deklaratuko du ezen onuradunak dirulaguntza jasotzeko eskubidea osorik edo partez galdu duela eta, hala badagokio, kobratu dituen laguntzak eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak osorik edo partez itzuli beharko dizkiola Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan xedatutakoaren arabera, hargatik eragotzi gabe bidezko diren gainerako ekintzak.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.m) eta 36.3 artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, diruz lagundutako jardueraren betetze-maila erabateko betetze-mailara nabarmen hurbiltzen denean eta egiaztatzen denean jarduna hartutako konpromisoak betetzera bideratuta dagoela zalantzarik gabe, kobratzeko eskubidearen galera edo, kasua bada, dirua itzultzeko betebeharra mailakatu egingo da, alderdi hauen arabera: jardueraren betetze-maila, ez-betetzearen garrantzia, laguntzaren helburuan izan duen eragina eta proportzionaltasun-printzipioa.
Aipatutako diru-zenbateko horiek zuzenbide publikoko sarreratzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.
Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.
oinarria. Bateraezintasunak.
Agindu honetako dirulaguntzak bateraezinak dira beste edozein entitate publiko zein pribatuk xede berberaz emandakoekin. Orobat, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 27ko (EB) 717/2014 Erregelamenduan ezarritako de minimis araubidearen arabera, Europar Batasuneko estatu batek arrantza- eta akuikultura-sektoreko enpresa bakar bati emandako de minimis laguntzen zenbateko osoa ez da 40.000 eurotik gorakoa izango hiru ekitaldi fiskaleko ezein epetan.
oinarria. Datu pertsonalak babestea.
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak hitzematen du datuak tratatuko dituela Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritako babes-mailaren arabera.
Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko: Arrantza-sektorerako laguntzak.
Arduraduna: Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza; Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila.
Helburua: Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren laguntzen jarraipena, kontrola eta kudeaketa.
Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean misio bat egiteko edo tratamenduaren arduradunari aitortzen zaizkion botere publikoak egikaritzeko.
Hartzaileak:
Euskal Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa, Nekazaritza eta Arrantzako Estatistika Ofizialen Zerbitzua (SEAS).
Eskubideak: interesdunak eskubidea du datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta xehea duzu gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/001400-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).
Laguntza eskatzeko inprimakia web-orri honetan dago eskuragarri: http://www.euskadi.eus
Hau da inprimakiaren oinarrizko edukia:
Arrantza-enpresentzako laguntzak, Itsasoratu programa, 2025-2026 ikasturtea.
Kodea.
Instrukzio-organoari zuzendua.
Nortasun-datuak.
Titularra.
Ordezkaria.
Eskatzailearen datu fiskalak zer lurralde historikotan dauden.
Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala.
Abisuak jasotzeko datuak.
Jakinarazpen, komunikazio eta abisuetarako hizkuntza.
Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Zerga-egoitza.
Balorazio-irizpideak, aginduaren arabera.
Informazio osagarria.
Erantzukizunpeko adierazpena, non eskatzaileak adieraziko baitu agindu honetako betekizun guztiak betetzen dituela, aurkezten dituen agiri guztiak egiazkoak direla eta 3. oinarrian ezarritako betekizunak betetzen dituela, hori egiaztatzeko dokumentazioa duela, eta Administrazioak eskatzen duenean haren esku utziko duela. Era berean, eskaera-ereduan jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez (II. eranskina), alderdi hauek komunikatuko ditu eskatzaileak:
Diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dion administrazio publiko edo ente publiko edo pribaturen bati, eta halakorik eskuratu duen ala ez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan sartuta dagoen ala ez.
De minimis araubidearen barruan laguntzarik jaso duen, deialdi honen aurreko bi ekitaldi fiskaletan edo indarrean den ekitaldi fiskalean, kontzeptua edozein delarik ere.
Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduak dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
Halaber, eskatzaileak baimen inplizitua eman beharko du Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak automatikoki ziurta dezan zerga-betebeharrak bete direla eta Gizarte Segurantzako ordainketak egin direla; aukera izango du baimen hori espresuki ukatzeko, eta, kasu horretan, eskatzaileak berak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.
(Ikus .PDF)