Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko abuztuaren 17koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Eki Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 193
  • Hurrenkera-zk.: 4164
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/08/17
  • Argitaratze-data: 2026/10/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. 2026ko ekainaren 10ean, eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean, «Eki Fundazioa» izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko

Bigarrena. Fundazioaren patronatuak 2026ko maiatzaren 21ean erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publikoan gauzatu zen Bilbon, 2026ko maiatzaren 29an, Almudena Fernández Ostolaza notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 493).

Hirugarrena. Patronatuaren bilerarako deia Fundazioko lehendakariak egin zuen, bi patrono berri izendatzea erabakitzeko. Izendapen horren ondorioz, fundazioaren estatutuen 14. artikulua aldatu behar izan zen, patronatuaren osaerari buruzko estatutu-erregulazioa egokitzeko, eta kideen gehieneko kopurua zazpitik zortzira handitu zen.

Lehenengoa. Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.

Bigarrena. Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2026ko maiatzaren 29an protokolizatzeko eskriturarekin batera aurkeztutakoa (493 protokolo-zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.

Hori guztia kontuan hartuta:

Lehenengoa. «Eki Fundazioa» izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Agindu honen datarekin, Almudena Fernández Ostolaza notarioaren aurrean 2026ko maiatzaren 29an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 493).

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 17a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik