Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko uztailaren 9koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskadiko liburutegietarako funts bibliografikoak sortu edota berritzeko dirulaguntzen 2025eko deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 162
  • Hurrenkera-zk.: 3683
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/07/09
  • Argitaratze-data: 2025/08/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legeak 20.4 artikuluan ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritzan kulturaren alorreko eskumena duen sailak liburutegietako funtsak handitzeko laguntza-programak ezarriko ditu urtero bere aurrekontuetan.

Era berean, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio liburutegien alorreko eskumenak, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 6.1.d) artikuluan.

Horiez gain, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 26ko 389/2024 Dekretuaren arabera, Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legearen esparruan Euskadiko Liburutegien Irakurketa Publikoko Sareari dagozkion planifikazio-, funtzionamendu- eta koordinazio-egitekoak garatu eta gauzatzea.

Araudi horrekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren (EIPS) barruan dauden liburutegietako titularrekin batera, bere gain hartu du liburutegi horiek funtsez hornitzeko ardura, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan erabiltzaileen beharrei behar bezala erantzuteko, betiere.

Era berean, agindu hau sailaren 2025-2028 epealdiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan (DPE 2025-2028) eta 2025eko Dirulaguntzen Urteko Planean (DUP 2025) jasota dago. Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko otsailaren 27ko Aginduaren bidez, batetik, sailaren 2025eko Dirulaguntzen Urteko Plana onetsi eta, bestetik, 2025-2028 epealdiko Dirulaguntza Plan Estrategikoa aldatu zen. Biak sailaren webgunean argitaratu ziren, helbide honetan: PES 2025-2028: Dirulaguntzen Plan Estrategikoa. // PAS 2025, 2026, 2027, 2028: Dirulaguntzen Urteko Planak. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila Euskadi.eus

Adierazi behar da laguntza-deialdi honek aipatutako DPEren (2025-2028) helburuak lortzen laguntzen duela, erabilera eta interes sozialeko jarduera bat sustatzen den heinean, hala nola liburutegi-funtsak sortzea eta mantentzea Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan. Zehazki, eta plan horretan zerrendatutako helburu estrategikoei dagokienez, deialdi hau bat dator liburutegien euskal sistema garatzeko helburuarekin.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskadiko liburutegietako funts bibliografikoak berritzearen alde egindako sustapen-lana Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legearen edukiak bermatzen du.

Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legean jasotako aurrekontu-kredituaren barruan.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

Agindu honen bidez, Euskadiko liburutegietako Funts bibliografikoak berritu edota handitzeko dirulaguntzak emateko 2025eko ekitaldirako deialdia egiten da.

  1. Agindu honetan iragarritako dirulaguntzak, gehienez ere, 1.000.000,00 eurokoak izango dira.

    Aurkeztutako eskabideak dagokion prozeduraren bidez izapidetuko dira deialdiaren xede den laguntza-lerro bakoitzean, eta prozedura horren ebazpenak erabakiko ditu erakunde interesdunek planteatutako gai guztiak.

  2. Zenbateko globala honela banakatuko da:

    15.000,00 euro, gehienez, liburutegi sortu berriek funts bibliografikoak eskuratu ditzaten.

    30.000,00 euro, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren euskal liburutegietako funtsak hornitzeko.

    1. 955.000,00 euro, lehendik Irakurketa Publikoko Sarean dauden liburutegiek funts bibliografikoak berritu ditzaten.

  3. Liburutegi sortu berrietarako fundazio-sortei eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren liburutegiei dagokien kopurua agortzen ez bada, soberakina Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako funts bibliografikoak berritzeko erabiliko da.

  1. Erakunde interesdunek, prozedura honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko, bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte nahitaez, honako hauen bidez: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako gainerako erregistro elektronikoak.

  2. Izapidetzeko-jarraibideak, ereduak eta eskabide-inprimakia eskuragarri jarriko dira administrazio-prozedurari buruzko informazio-fitxan, helbide hauetan:

    Liburutegi sortu berriak: https://euskadi.eus/zerbitzuak/1037520

    Sarekoak ez diren Liburutegiak: https://euskadi.eus/zerbitzuak/1037522

    Euskadiko irakurketa publikoko sareko Liburutegiak: https://euskadi.eus/zerbitzuak/1037521

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira arauak, laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak eta, hala badagokio, laguntza emateko proposamena egingo duten organoen osaera. Halaber, interesdunentzat garrantzitsuak diren eta orokorrean eragiten dieten egintzak argitaratuko dira.

  3. Eskaeraren ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez egingo dira, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta/

  4. Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutakoak, helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  5. Eskaera eta ondorengo izapideak ordezkari baten bidez ere egin ahal izango dira elektronikoki, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  6. Deialdiaren xedea betetzen ez duten eskabideak ez dira onartuko.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, liburutegi publikoen titular direnek, toki-erakunde eskudunek, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko udal liburutegi publikoen arloan eginkizunak esleituta dituzten udal erakundeek ere, baldin eta haien liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak badira, agindu honetan funtsak hornitzeko edota berritzeko ezarritako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte. Gainera, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak izanik toki-erakundeek kudeatzen ez dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko beste liburutegi batzuek ere jaso ahal izango dituzte laguntzak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegien titular diren eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren pertsona juridiko pribatuek ere jaso ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta artikulu honetako 4.2. atalean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

    EIPSko liburutegietarako dirulaguntzen lerroetan, udalerri bakoitzeko erakunde onuradun bakarra egon daiteke; beraz, eskabide bat baino gehiago dauden udalerrietan, lehentasuna izango du udalak, gainerako erakunde eskatzaileen aurretik.

    Eskatzaile bat baino gehiago badago, eta horietako bat ere ez bada udala, liburutegi gehien kudeatzen dituen erakundeak izango du lehentasuna. Azken kasu horretan, erakunde eskatzaileek liburutegi kopuru bera kudeatzen badute, lehentasuna izango du liburutegi-funts gehien dituenak.

  2. Dirulaguntzen Araubideari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako gainerako egoeraren batean dauden erakundeek ezin izango dituzte laguntzak eskuratu.

  3. Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, hala xedatuta baitago Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluaren e) letran, eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere ordainduta izan beharko dituzte, bai eskabidea egitean, bai likidazioa egitean.

  4. Baldintza hauek betetzea ere ezinbestekoa da:

  1. Liburutegi sortu berrietarako fundazio-sortak erosteko dirulaguntzak emateko:

    1. Erakunde eskatzaileak 2025erako edo azken ekitaldian partida ekonomiko propio bat izatea liburutegi sortu berria(k) funtsez hornitzeko, edo 2025ean diru-ekarpen hori egiteko konpromiso hartzea. Partida horren gutxieneko kopurua agindu honen 11. artikuluaren arabera bere biztanle-taldeari dagokion zenbatekoaren ¼ adinakoa izango da.

    2. Dirulaguntza jasoko du(t)en liburutegia(k) Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta egotea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako.

    3. Liburutegi horiek sortuak izatea eta jardunean egotea 2024ko Aginduaren eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agindu honetan eskabideak aurkezteko ezarritako azken egunera bitartean, eta helburu horretarako beste inolako dirulaguntzarik jaso ez izana Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskutik.

    4. Liburutegiak sortu berriak izatea, eta ez lehendik zirenak eta berriz zabaldu direnak.

    5. Liburutegi berriak etengabe jardunean izatea, eta ez aldizkako zerbitzu bereziak izatea edo aldian behingo ekitaldietarako sortuak.

    6. Liburutegi berrien titulartasuna udalarena edo toki-erakunde eskudunarena izatea, edota tokiko kapital publikoak % 100eko partaidetza duen entitate publiko batena.

  2. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren liburutegientzako dirulaguntzak:

    1. Liburutegiak Euskadiko Liburutegi Sistemakoak izatea.

    2. Liburutegi eskatzaileek beren funts bibliografikoak jendaurrean kontsultatzeko zerbitzua izatea.

    3. Funts bibliografikoen katalogoa Interneten eskuragarri egotea.

  3. Lehendik Irakurketa Publikoko Sarean dauden liburutegiei funts bibliografikoak berritzeko dirulaguntzak emateko:

    1. Entitate eskatzaileak 2025ean partida ekonomiko propio bat izatea funts bibliografikoak berritzeko, edo 2025ean diru-ekarpen hori egiteko konpromisoa hartzea. Partida horren gutxieneko kopurua agindu honen 11. artikuluaren arabera bere biztanle-taldeari dagokion kopuruaren 1/4 adinakoa izango da.

    2. Dirulaguntza jasoko duten liburutegiak Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren barruan sartuta egotea.

    3. Eskaera aurkezten den egunean liburutegi hori(ek) jardunean egotea.

  1. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako funtsen katalogoan sartuko diren liburuak, aldizkako argitalpenak, soinu-materialak edo ikus-entzunezkoak erosteko dirulaguntzak jaso ahal izango dira, bai eta liburutegiko katalogoan eskuratzeko ere, EIPSkoak ez direnen kasuan.

    Dirulaguntza horiek honako funts hauek erosteko diru-ekarpenak izango dira:

  1. Liburutegi sortu berrietarako fundazio funts bibliografikoak eskuratzeko.

  2. EIPSkoak ez diren liburutegietarako funts bibliografikoak eskuratzeko.

  3. Lehendik, Irakurketa Publikoko Sarean dauden liburutegietako funtsbibliografikoak berritzeko.

    Kasu guztietan beharrezkoa izango da dirulaguntzaren % 25 gutxienez euskaraz argitaratutako obrak erosteko erabiltzea.

  1. Diruz lagundu daitezkeen gastuak Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan ezarritakora egokituko dira. Zehazki, egindako gastutzat hartuko dira justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak. Halaber, diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoak gainditu egiten baditu Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean ezarritako zenbatekoak, erakunde onuradunak hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik.

  2. Erakunde onuradunak jarduera azpikontratatu ahal izango du, osorik edo zati batean, dirulaguntza arautzen duen araudiak hala aurreikusten duenean. Onuradunak hirugarrenekin azpikontratatzen duen diruz lagundutako jarduerak ez du dirulaguntzaren oinarri arautzaileetan finkatutako ehunekoa gaindituko. Aurreikuspen hori agertzen ez bada, onuradunak gehienez diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren ehuneko 50 azpikontratatu ahal izango du.

  1. Organo instrukzio-egileak automatikoki egiaztatuko du erakunde onuradunek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituztela, haiei baimenik eskatu beharrik izan gabe. Nolanahi ere, eskatzaileak organo instrukzio-egilearen ofiziozko egiaztatze horren aurka ager daitezke, horretarako arrazoiak emanda. Hala eginez gero, ordea, kasuan kasuko egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

  2. Eskabidea formatu elektronikoan egiteko inprimaki-ereduak barnean hartuko ditu beharrezko erantzukizunpeko adierazpenak, honako alderdi hauei buruzkoak:

    1. Helburua bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso badira beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik, horren berri eman beharko du.

    2. Erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, ez eta laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz.

    3. Erakunde eskatzailea Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako gainerako debekuetako batean ez egotea.

    4. Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela adieraztea.

    5. Adieraztea erakunde eskatzailea ez dagoela Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1.h) artikuluan ezarritako debekuen eraginpean.

    6. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

    7. Gainfinantzaketarik gertatzen ez dela adieraztea.

  3. Eskabidea legez eratutako toki-erakundeek edo liburutegi publikoen arloan eskumena dutenek egiten badute, agiri bidez egiaztatu beharko dute beren helburuen artean liburutegi publikoaren zerbitzua edo eskumena elkarrekin kudeatzea dagoela.

    Dokumentu hori Euskadiko Administrazio Orokorraren esku badago, ez da beharrezkoa izango berriro aurkeztea, baina eskatzaileak zer prozeduratan eta zer organori aurkeztu zion adierazi beharko du.

  1. Hilabetekoa izango da agindu honetan araututako eskabideak aurkezteko epea, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  2. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, agindu honen 3. artikuluan adierazitako egoitza elektronikoan.

    Entitate eskatzaileek eskabidea eta agiriak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete, nahi duten eran. Orobat, prozeduran zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren arduradunari dagokio agindu honen bidez araututako dirulaguntzak kudeatzeko egin beharrekoak egitea.

Ikusiz gero falta direla eskabidea izapidetzea onartzeko eskatzen diren agiriak edo horietan forma-akatsak daudela, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako agirietan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari hutsegitea konpontzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio, hori egin ezean, ulertuko dela haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela; betiere, aurrez dagokion ebazpena emango.

Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren arduradunari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea, bai eta dagokion ebazpen-proposamena egitea eta Kulturako sailburuordeari helaraztea ere.

Prozeduran interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogak baino ez direnez agertzen eta kontuan hartzen, proposamen hori behin betikoa izango da, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Laguntzak eskuratu ahal izateko ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak betetzen dituzten eskatzaileen artean banatuko dira agindu honen 2. artikuluan zehaztutako laguntza-lerro bakoitzaren diru-baliabideak. Banaketa-prozedura hautatzeko, «Liburutegi publikoen zerbitzua garatzeko IFLA/Unesco Jarraibideak» dokumentua hartu da oinarritzat, eta, bereziki, liburuak eskuratzeko eta ezabatzeko indize orokorrak, biztanleriaren arabera desiragarria den eskuratze-kopurua ezartzen dutenak. Irizpide horiek Euskal Autonomia Erkidegoko errealitatera eta berezitasunetara egokitzen saiatu da, liburutegi bakoitzaren xede-biztanleriarekiko banaketa proportzionala bilatuz, liburutegi txikienen aldeko konpentsazio txiki batzuekin.

  1. Liburutegi sortu berrietarako funts-sortak eskuratzeko dirulaguntzaren zenbatekoa finkatzeko orduan, prozedura hau beteko da.

    Liburutegi sortu berrien funts-sortei dagokien lerroan hasiko da banaketa, eta jarraian azaltzen diren zenbatekoak esleituko dira, biztanleria-irizpidearen arabera egindako taldeak aintzat hartuz:

    (Ikus .PDF)

    Biztanleen kopuruak ez die nahitaez erakunde onuradunaren udalerriko biztanle guztiei erreferentzia egiten, baizik eta diruz lagundu nahi d(ir)en liburutegi(ar)en eragin-eremuko biztanleei.

    Agindu honen 2.2.a) artikuluan adierazitako zenbatekoa nahikoa bada horrela kalkulatutako zenbatekoak ordaintzeko, kopuru horien arabera banatuko dira dirulaguntzak, eta, soberakinik geratzen bada, funts bibliografikoak berritzeko laguntzetara bideratuko da.

    Kalkulatutako kopuruen batura orokorrak banatzeko dagoen zuzkidura gainditzen bada, kopuru horien zenbatekoa proportzionalki murriztuko da, laguntzen bolumen osoak zuzkidura horrekin bat egin arte.

  2. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegietarako laguntzak honela finkatuko dira:

    1. Atal honetarako partida eskabide guztien artean banatuko da kopuru berdinetan, eta nolanahi ere, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntza ezin izango da 5.000,00 eurotik gorakoa izan.

    2. Murrizketen ondorioz soberan geratzen den kopuru osoa murrizketek eragiten ez dieten gainerako eskabideen artean banatuko da, aipatutako formula berriro aplikatuz eta lortutako zenbatekoei gehituz. Soberakinak banatzeko eragiketa hori behar beste aldiz egingo da, harik eta zuzkidura agortu arte, hala badagokio, edo dirulaguntza jakin guztien zenbatekoak baimendutako gehienekora iritsi arte.

      2.2.b) artikuluan adierazitako zuzkidura nahikoa bada horrela kalkulatutako zenbatekoak estaltzeko, zenbateko horien arabera esleituko dira laguntzak. Hala ez balitz, taldeko eskaera guztien artean hainbanaketa egingo litzateke. Hainbanaketarako, kasuan-kasuan esleitu beharreko zenbatekoa banaketa proportzionaleko sistemaren arabera finkatuko da, hiruko erregela soil baten bidez. Aitzitik, banaketak soberakin bat sortuko balu, funts bibliografikoak berritzeko lerroaren zuzkidura handituko litzateke.

  3. Azkenik, EIPSko liburutegietako funts bibliografikoak berritzeko dirulaguntzen lerroari dagokion zuzkidura banatuko da.

    1. Dauden diru-baliabideak agindu honetan ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak betetzen dituzten erakunde eskatzaileen artean banatuko dira.

    2. Eskatzaile bakoitzari eman beharreko kopuru zehatza zehazteko, biztanleria-irizpidea aplikatuko da.

    3. Banatu beharreko diru-kopurua zehazteko, honako irizpide hau erabiliko da:

      Biztanleria-irizpidea: erakunde onuradunaren udalerriak zenbat biztanle dituen hartuko da kontuan. Horretarako, biztanleen araberako multzoak ezartzen dira, zeinei indize homologatu batzuk eta indize zuzentzaile batzuk aplikatuko baitzaizkie: zenbat eta biztanle gutxiago izan onuradunek, orduan eta handiagoak izango dira indize zuzentzaileak.

    4. Biztanleria homologatua (P)

      Herri guztiak biztanle-kopuruaren arabera sailkatzen dira, eta, horrela, herrien P balore homologatua lortzen, sailkapen honen arabera:

      (Ikus .PDF)

      000tik 25.000ra jarraitzen du, bai biztanleriaren tartean, bai P-ri dagokionez ere.

      Adibideak: 3.248 biztanleko populazioa duen udalerri bat 4.000rekin parekatuko litzateke, eta 54.949 biztanlekoa duen beste bat 60.000rekin.

    5. Indize zuzentzailea (IZ)

      Honako koefiziente zuzentzaile hau ezarriko da:

      (Ikus .PDF)

    6. Formula.

      Formula hau aplikatuta kalkulatuko da dirulaguntza:

      (Ikus .PDF)

    7. Faktoreak:

    1. DK: agindu honetara bideratutako baliabide ekonomikoak, liburu-funtsak berritzera bideratutakoak, gehi, hala badagokio, liburutegi sortu berrientzako eta EIPSekoak ez diren liburutegientzako zuzkiduratik agortu gabeak.

    2. B: erakunde onuradun bakoitzari dagokion balorea, hau da, eskatzaile bakoitzaren P eta IZ faktoreen biderkadura.

    3. BB: erakunde onuradun guztien B baloreen batura.

      Formula hori aplikatzetik ateratzen den kopurua izango da dirulaguntzaren gehieneko muga, eta, gainera, ezin izango da inola ere izan erakunde eskatzaileak xede honetarako bideratutako baliabide propioen % 400 baino handiagoa izan, ezta 150.000,00 euro baino handiagoa ere. Beraz, ondoren aurreikusitako irizpideen arabera kalkulatutako hasierako zenbatekoa handiagoa bada adierazitako muga horiek baino, baimendutako mugetaraino murriztuko da kopuru hori.

  4. Azken dirulaguntza ez da inolaz ere egindako gastu guztiaren % 80 baino handiagoa izango. Dirulaguntza justifikatzeko eta likidatzeko agirietan ikusten bada baldintza hori ez dela betetzen, dirulaguntza murriztuko da behar den heineraino.

  5. Deialdi honetan aurreikusitako kalkulu-irizpideak aplikatuta lortutako zenbatekoak aurreko edo ondorengo zenbaki osora biribilduko dira. Biribiltzearen ondorioz, finantzatu beharreko guztizkoak deialdian finkatutako kreditua gainditzen badu, finantzaketa handieneko proiektutik kendu egingo da ateratzen den aldea.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Halakorik gertatuz gero, emandako dirulaguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

  1. Kulturako sailburuordeari dagokio, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren arduradunak egindako proposamena ikusita, deialdi honetako esleipen-ebazpenak ematea. Ebazpen horietan, honako informazio hau adieraziko da: eskatutako dirulaguntza ematea, ukatzea eta, hala badagokio, ez onartzea; ematen bada, erakunde onuradunaren izen soziala eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira. Ukapenen eta onartu gabe geratzen direnen kasuan, eskatzaileen izena edo izen soziala eta eskabidea ez onartzeko zergatiak azalduko dira.

  2. Hartutako ebazpenak bide elektronikoz jakinaraziko zaizkie erakunde interesdunei, «Nire karpeta» atalaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. Errekurtsoak aurkezteko kontuan hartu beharreko data, lehenik egiten den jakinarazpen edo argitalpenarena izango da.

    Ebazpena bide elektronikoz jakinarazi eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeaz gainera, abisu bat bidaliko da interesdunak adierazitako gailu elektronikora edo posta elektronikoko helbidera, jakinarazpena egoitza elektronikoan eskuragarri duela aditzera emateko. Abisu hori ez emanagatik ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da.

  3. Aurreko lerrokadan aipatzen diren ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote erakunde interesdunek Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpenak jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

  4. Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a artikuluan ezarritako ondorioetarako.

  5. Hala ere, aurreko lerrokadan adierazitakoa gorabehera, agindu honen 9. artikuluan aurreikusitakoa aplikatzekoa denean, ebazteko epea eten egingo da izapide horrek eskatzen duen denboraz, jakinarazpena jaso izanaren eta erantzuteko epearen arabera, betiere 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

  6. Dirulaguntza ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroa erregistratuta egon behar da. Erregistratuta egon ezean, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi izanez gero, alta edo aldaketa helbide honetan sartuta egingo da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa

  7. Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, oinarri arautzaileetan baimendutako kasuetatik kanpo aldi berean beste ekarpen batzuk lortzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatuko da, dirulaguntza arautzen duten oinarrietan ezarritako baldintzetan.

  8. Dirulaguntza ematen duen organoak, ofizioz edo interesdunak eskatuta, emandako dirulaguntza edo haren baldintzak aldatzea erabaki ahal izango du, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan zerrendatutako betekizunak betetzen direnean.

Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituzten erakunde onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamar egun balioduneko epean ez badiote dirulaguntzari espresuki uko egiten, onartu dutela ulertuko da.

  2. Jarduera aurrera eramatea, edo dirulaguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.

  3. Dirulaguntza eman duen erakundeari justifikatzea emate hori eragin duten edo laguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak betetzen direla eta jarduera bera aurrera eraman dela. Besteak beste, erakundeak egunean izan behar ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko zorrak ere.

  4. Laguntza eman duen erakundeak egiten dituen egiaztapenen mende eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak burutzen duen ikuskaritzaren mende egotea, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura eskuratzen diren laguntza edo dirulaguntzei dagokienez, eta, gainera, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziko neurrien mende ere egotea.

  5. Beste edozein administraziok, erakunde publikok edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea dirulaguntza eman duen erakundeari.

  6. Dirulaguntza jasotzeko kontuan hartu zen edozein egoera objektiboren edo subjektiboren aldaketa oro jakinaraztea dirulaguntza eman duen erakundeari.

  7. Beste erakunde publiko zein pribatu batzuei xede bererako laguntzarik eskatu bazaie, eta agindu honetako dirulaguntzetarako eskabidea aurkezteko unean ebatzi gabe bazeuden edo haien egoeraren berririk ez bazen, laguntza horien egoera zein den adieraztea.

  8. Hizkera sexistarik ez erabiltzea, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoa betez. Gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatuko dute.

  9. Oro har, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan jasotako beste edozein betebehar.

  10. Laguntza hauek jasotzen dituen onuraduna behartuta dago liburutegi informatizatuetako katalogoak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren esku jartzera, hain zuzen ere Euskadiko Katalogo Kolektiboan (Bilgunea) sar daitezen eta, horrela, herritarrek liburutegietan eskuragarri dauden funtsen berri izan dezaten.

  1. Dirulaguntzak aurretiaz emango dira ordainketa bakar batean, aurreko paragrafoetan jasotzen denez, Kultura sailburuordearen ebazpena argitaratu ondoren.

  2. Bitarteko telematikoen bidez baino ez dira aurkeztuko dirulaguntza justifikatzeko agiriak, 2025eko abenduaren 20a baino lehen.

    Ezarritako justifikazio-epea igaro eta administrazio-organo eskudunari aurkeztu ez bazaio, organo horrek onuradunari eskatuko dio hamabost egun balioduneko epe luzaezinean aurkez dezala. Dirulaguntzak itzultzeko prozedura ofizioz hasiko da, dirulaguntza eman duen organoaren erabakiz, bai bere ekimenez, bai goragoko agindu baten ondorioz, beste organo batzuen eskaera arrazoituaren ondorioz edo salaketa baten ondorioz. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak emandako dirulaguntzen finantza-kontrolaren txostenaren ondorioz ere hasiko da. Hala ere, espedientea hasteko eta izapidetzeko prozedura emakida-emailea ez den beste organo batean deskontzentratzeko aukera ezarri ahal izango da; nolanahi ere, espedientea ebaztea azken organo horri dagokio.

    Onuradunak aldez aurretik eskaera egiten badu, eta eskaera horrek behar bezala egiaztatzen badu justifikazioa ezarritako epean egitea eragozten duten arrazoiak, organo emaileak epe hori luzatzea erabaki ahal izango du, hura amaitu aurretik, betiere hirugarrenaren eskubideei kalterik egiten ez bazaie.

  3. Nolanahi ere, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

  4. Justifikazio dokumentala egiteko, kontu-hartzailearen edo idazkari kontu-hartzailearen «justifikazio-ziurtagiria» aurkeztu beharko da, non zehaztuko baitira egindako gastua eta helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen zerrenda, halakorik balego. Dokumentu hori eskuragarri dago administrazio-prozeduraren informazio-fitxan, helbide hauetan:

    Liburutegi sortu berriak: https://euskadi.eus/zerbitzuak/1037520

    Sarekoak ez diren Liburutegiak: https://euskadi.eus/zerbitzuak/1037522

    EIPSko Liburutegiak: https://euskadi.eus/zerbitzuak/1037521

    Halaber, Dirulaguntzak arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, gastuak egin direla egiaztatzeko, jatorrizko fakturak aurkeztu beharko dira, bai eta zuzenbide eta merkataritza-zirkulazioan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efikazia duten gainerako dokumentuak ere, betiere zorrotz beteta Dirulaguntzak arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen Erregelamenduko 73. artikuluan bildutako betekizunak.

    Aurkeztutako agiriak jasota eta aztertuta, edo epe hori igarota, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren arduradunak likidazio-ebazpenaren proposamena helaraziko dio Kulturako sailburuordeari, ebazpena eman dezan bi hilabeteko epean, justifikazioak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

Hauek dira ez-betetzeak:

  1. Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

  2. Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza emateko ebazpenean adierazitako baldintzak ez betetzea.

  3. Dirulaguntzen arloko edozein xedapenek ezarritako beste edozein betebehar orokor ez betetzea, eta, bereziki, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan ezarritakoa ez betetzea.

  4. Ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Zure datu pertsonalak tratatuko dira eta Kultura Ondarearen arloko laguntzak eta dirulaguntzak izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza. Kultura eta Hizkuntza-Politika Saila.

Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Araba.

Telefonoa: 945 018 000

Web-orria: https:/euskadi.eus

Xedea: Kultura Ondarearen arloko laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzea.

Legitimazioa: interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak gauzatzearen alde egindako misio bat betetzeko beharrezko tratamendua.

Hartzaileak: arlo honetan eskumenak dituzten administrazio publikoak.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jo web orri honetara: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/026100-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa https://www.boe.es/buscar/doc.php?lang=eu&id=BOE-A-2018-16673

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 9a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.