Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko uztailaren 30ekoa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetan Instantzia-auzitegietako Bulego judizialak, udalerrietan eta haien elkarteetan Erregistro Zibileko Bulego Orokorrak eta Justizia-bulegoak ezartzearen ondorioz eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketara deitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 155
- Hurrenkera-zk.: 3587
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/07/30
- Argitaratze-data: 2025/08/19
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Justiziaren Zerbitzu Publikoaren Efizientziaren Arloko Neurrien urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoak (EAO, 3. zenbakia, 2025eko urtarrilaren 3koa).birdefinitu egiten du bulego judiziala, eta zerbitzu erkideen bidez garatu behar dela ezartzen du. Era berean, bulego judizialean txertatuta ez dauden unitate gisa eratu dira erregistro zibilak, baina Justizia Administrazioko antolaketaren eremuan sartzen da, erregistro zibileko zerbitzu publikoaz arduratzeko. Legea ezartzeak berekin dakar, beste neurri batzuen artean, bulego judizial, erregistro zibil eta udal-justiziako bulego bakoitzeko lanpostu-zerrendak onartzea eta, ondorioz, zentro horietan behin betiko destinoa duten funtzionarioen egokitzapena.
Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521. 522. eta 523. artikuluetan eta Justizia Administrazioko funtzionarioen sarbiderako, lanpostu-hornikuntzarako eta lanbide-sustapenerako arautegia onartu zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 48. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz, auzialdiko epaitegi horiek egokitzeko prozesuan, lehen fasea lehiaketa espezifiko bidez bereizitako lanpostuak betetzea da.
Aipatutako artikuluen arabera, eta Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuan esleitutako funtzioak betez, hauxe
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoan, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidegoetako funtzionarioen artean, hizkuntza-eskakizun berezia duten lanpostuak eta/edo kudeatzaile arduradunaren lanpostuak betetzeko berariazko merezimendu-lehiaketaren deialdia argitaratzea.
Bigarrena. Deialdiaren oinarriak onartzea. Agindu honen I. eranskinean daude jasota.
Errekurtsoak:
Deialdi honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bi aldizkarietan aldi berean argitaratzerik ez badago, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira epeak.
Berraztertzeko errekurtsoa jarri eta hilabetera ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, errekurtsoa ezetsitzat joko da, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, lehen adierazitako moduan.
Aplikatzekoa den ordezko zuzenbidea:
Deialdi honek zehazki aurreikusten ez dituzten kontu guztietan, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Justizia Administrazioko funtzionarioen sarbiderako, lanpostu-hornikuntzarako eta lanbide-sustapenerako arautegia onartu zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 43. artikulua eta hurrengoak aplikatuko dira eta, horien osagarri, funtzio publikoari buruzko legeria orokorra aplikatuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 30a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
Lehenengoa Lehiaketa honen xedea. Eskainitako lanpostuak.
Lehiaketa honen xedea da hizkuntza-eskakizun bereziak dituzten lanpostuak hornitzea Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko, eta Laguntza Judizialeko kidegoetan, eta/edo Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko kudeatzaile arduradunaren lanpostuetan.
Lehiaketa honen bidez hornitu beharreko lanpostuak Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetan instantzia-auzitegietako bulego judizialetako, udalerrietan eta haien elkarteetan erregistro zibileko bulego orokorreko eta justizia-bulegoko lanpostu-zerrendetan bereizita agertzen direnak dira. Hau da:
Derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten eskakizun bereziko lanpostuak, kudeatzaile arduradunaren lanpostuak barne.
Hizkuntza-eskakizunik gabeko kudeatzaile arduradunaren lanpostuak.
Bigarrena. Parte hartzeko baldintzak.
Parte hartu ahal izango dute, esklusiboki eta behin bakarrik, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidegoetako karrerako funtzionarioek, udalerrian behin betiko jarduneko zerbitzuan badaude edo lanpostua gordeta badute Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako instantzia-auzitegietako bulego judizialetan, udalerrietako eta haien elkarteetako erregistro zibileko bulego orokorretan eta justizia-bulegoetan, betiere deialdi honetako baldintzak eta eskakizunak betetzen badituzte parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta lehiaketaren behin betiko ebazpena eman arte mantentzen badituzte.
Hizkuntza-eskakizun berezia duen lanpostura (derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duen kudeatzaile arduradunarena barne) aurkezten diren hautagaiek, euskararen hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dute eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, lanpostu-zerrendak zehazten duenaren arabera.
Kudeatzaile arduradunaren lanpostura aurkezten diren hautagaiek Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegokoak izan beharko dute eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Egokitze-prozesua denez, honako hauek ezin izango dute parte hartu:
Lanpostua erreserbatu gabe borondatezko eszedentzian dauden langileak.
Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita dutenak, egoera horrek dirauen bitartean.
Nahitaezko lekualdatzearekin zigortuta daudenak. Zigorra ezarri zitzaien udalerrian destinoa lortzeko lehiaketan ezin izango dute parte hartu urte bat edo hiru igaro arte, falta astuna edo oso astuna izan den kontuan hartuta, hurrenez hurren.
Berariazko lehiaketa honetan parte hartzeko gutxieneko denbora arautzeko, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 49.7 artikuluan xedatutakoarekin bat, ez da aplikatuko dekretu horren 46.1 artikuluan ezarritako muga.
Egokitze-prozesua xede den udalerrira mugatzen da, eta, beraz, udalerri horretan soilik egin beharko da lehiaketa.
Hirugarrena. Eskabideak eta aurkezteko epea.
Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten langileek bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dituzte honako izapide hauek:
Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztea.
Merezimenduak alegatzea.
Eta, hala badagokio, alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztea, honako hauek izan ezik: administrazio-egoera egiaztatzea, antzinatasuna kidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzaile arduradunaren lanpostuetan emandako zerbitzuak eta euskararen ezagutza, horiek ofizioz egiaztatuko baitira.
Izapide horiek egiteko, parte hartzen duten funtzionarioek Eusko Jaurlaritzak onartutako sinadura elektronikoko ziurtagiriak erabili beharko dituzte. Ziurtagiri horiek hemen daude jasota: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/; besteak beste:
Izenpek pertsona fisikoei emandako ziurtagiriak, B@kQ barne.
Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren software-formatuko sinadura elektronikoaren ziurtagiriak (pertsona fisikoenak).
NAN elektronikoa.
Parte hartzeko eskabidea eta, hala badagokio, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko, eta destinoa aukeratzeko, horretarako diseinatutako inprimatu elektronikoa erabiliko da. Hemen dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/concurso_especifico/proceso_acoplamiento/web01-tramite/es
Beste edozein bitartekoren bidez aurkeztutako eskabideak eta deialdiari loturiko bestelako dokumentuak aurkeztu gabekotzat hartuko dira.
Deialditik eratorritako jarduketak EIZU justiziako langileen atarian eta euskadi.eus webgunean argitaratuko dira. Horrek ez du kentzen beste bitarteko batzuetan ere argitaratzea oinarri hauetan xedatutakoarekin bat etorriz. Espedienteetara sartzeko eta espedienteak izapidetu eta haien jarraipena egiteko, egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
2025eko irailaren 1etik 5era bitartean aurkeztu beharko dira eskabideak, hargatik eragotzi gabe deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Parte-hartzaile bakoitzak behin betiko destinoa duen udalerrian eskainitako lanpostuak eskatu ahal izango ditu, lehentasun-ordenaren arabera, betiere eskatutako baldintzak betetzen baditu.
Interesdunak aurkeztutako eskabidea aldatu edo baliogabetu nahi badu, epea amaitu arte egin ahal izango du. Horretarako, beste eskabide bat aurkeztu beharko du. Lehiaketa honetan parte hartzen duen pertsona bakoitzak eskabide bakarra egingo du; beraz, epe barruan aurkeztutako azken eskabidearen edukia baino ez da kontuan hartuko.
Eskabideak aurkezteko aldia bukatu ondoren, egindako eskaera loteslea izango da.
Laugarrena. Lehiaketaren faseak.
Lehiaketa honek bi fase ditu.
Lehenengoan, kidegoko antzinatasuneko merezimendu orokorrak eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatu eta baloratuko dira.
Bigarren fasean, berariazko merezimenduak baloratuko dira, eskatu beharreko lanposturako gaitasun zehatzak baloratzeko.
Bosgarrena. Merezimenduak.
Derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten eskakizun bereziko lanpostuetarako merezimenduak:
1,1. Merezimendu orokorrak.
Antzinatasuna kidegoan.
Lanpostuan jarduteko eskatzen den euskararen jakite-maila baino altuagoa egiaztatzea.
Berariazko merezimenduak.
Derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duen eskakizun bereziko lanpostuan jardun izana, eginkizun eta zeregin berberekin eta, hala badagokio, jurisdikzio eta/edo espezializazio berean, ondoren adierazitakoaren arabera:
Zerbitzu erkide orokorrean eginkizunak bete dituzten Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidegoetako pertsonei zerbitzu erkide orokorrean destinoko lanpostu baterako esperientzia baloratuko zaie.
Zuzeneko laguntza emateko unitateetan edo betearazpeneko zerbitzu erkidean lan egin duten Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidegoetako pertsonei izapidetze-zerbitzu erkideko lanpostu baterako esperientzia baloratuko zaie.
Erregistro zibilean eginkizunak eta zereginak bete dituzten Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidegoetako langileei esperientzia baloratuko zaie erregistro zibileko parte izateko.
Bake-epaitegian eginkizunak eta zereginak bete dituzten Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidegoetako langileei esperientzia baloratuko zaie udal-justiziako bulegoen parte izateko.
Derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten kudeatzaile arduradunaren lanpostuetarako merezimenduak:
Merezimendu orokorrak.
Antzinatasuna kidegoan.
Lanpostuan jarduteko eskatzen den euskararen jakite-maila baino altuagoa egiaztatzea.
Berariazko merezimenduak.
Zuzenbideko lizentziatura edo gradua izatea.
Beste lizentziatura edo gradu batzuk izatea.
Kudeatzaile Prozesal eta Administratiboaren lanpostu batean jardun izana, eginkizun eta zeregin berberekin eta, hala badagokio, jurisdikzio eta/edo espezializazio berean, eta lanpostu hori honako honen arabera hautatu izana:
Zerbitzu erkide orokorrean Prozesu eta Administrazio kudeatzailearen eginkizunak eta zereginak bete izana, zerbitzu erkide orokorrean Prozesu eta Administrazio kudeatzailearen lanpostua hautatzeko.
Izapidetze-zerbitzu erkidean Kudeatzaile Prozesal eta Administratiboaren eginkizunak eta zereginak bete izana zuzeneko laguntza emateko unitate batean edo betearazpen-zerbitzuan, Prozesu eta Administrazio kudeatzailearen lanpostua hautatzeko.
Justizia Administrazioko kudeatzaile arduradunaren lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Hizkuntza-eskakizunik gabeko kudeatzaile arduradun lanpostuetarako merezimenduak:
Merezimendu orokorrak.
Antzinatasuna kidegoan.
Euskara maila.
Berariazko merezimenduak.
Zuzenbideko lizentziatura edo gradua izatea.
Beste lizentziatura edo gradu batzuk izatea.
Kudeatzaile Prozesal eta Administratiboaren lanpostu batean jardun izana, eginkizun eta zeregin berberekin eta, hala badagokio, jurisdikzio eta/edo espezializazio berean, eta lanpostu hori honako honen arabera hautatu izana:
Zerbitzu erkide orokorrean Prozesu eta Administrazio kudeatzailearen eginkizunak eta zereginak bete izana, zerbitzu erkide orokorrean Prozesu eta Administrazio kudeatzailearen lanpostua hautatzeko.
Izapidetze-zerbitzu erkidean Kudeatzaile Prozesal eta Administratiboaren eginkizunak eta zereginak bete izana zuzeneko laguntza emateko unitate batean edo betearazpen-zerbitzuan, Prozesu eta Administrazio kudeatzailearen lanpostua hautatzeko.
Justizia Administrazioko kudeatzaile arduradunaren lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Seigarrena. Baremoa.
Hizkuntza eskakizun bereziko lanpostuetako merezimenduetarako baremoa:
Merezimendu orokorrak: 72 puntu gehienez.
Antzinatasuna hautatzen den kidegoan: 60 puntu gehienez. Kidegoan emandako zerbitzuengatik, bi puntu emango dira zerbitzuan emandako urte oso bakoitzeko; epe laburragoak, berriz, proportzionalki zenbatuko dira (0,0055555 eguneko). Horretarako, hilabeteak hogeita hamar egunekoak izango dira, eta urteak 360 egunekoak.
Lanpostuan jarduteko eskatzen den euskararen jakite-maila baino altuagoa egiaztatzea. 12 puntu gehienez
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzari buruzko ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuan eta autonomia-erkidego horren eremuan gauzatu ahal izango diren euskararen normalizazio-planetatik eratorritako gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
B2B2 hizkuntza-eskakizuna esleituta duten lanpostuak:
C1C1 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea: 8 puntu.
C2C2 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.
C1C1 hizkuntza-eskakizuna esleituta duten lanpostuak:
C2C2 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.
Berariazko merezimenduak: 43 puntu gehienez.
Derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duen eskakizun bereziko lanpostu batean jardun izana, eginkizun eta zeregin berberekin eta, jurisdikzio eta/edo espezializazio berean: 43 puntu gehienez. 4 puntu emango dira karrerako zein bitarteko funtzionario gisa lan egindako urte oso bakoitzeko, eta epe laburragoak proportzionalki zenbatuko dira (0,01111 eguneko); 0,33 puntu hilabete oso bakoitzeko. Horretarako, hilabeteak hogeita hamar egunekoak izango dira, eta urteak 360 egunekoak.
Derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten kudeatzaile arduradunaren lanpostuetarako erabiliko den baremoa:
Merezimendu orokorrak: 72 puntu gehienez.
Antzinatasuna Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan: 60 puntu gehienez. Kidegoan emandako zerbitzuengatik, bi puntu emango dira zerbitzuan emandako urte oso bakoitzeko; epe laburragoak, berriz, proportzionalki zenbatuko dira (0,0055555 eguneko). Horretarako, hilabeteak hogeita hamar egunekoak izango dira, eta urteak 360 egunekoak.
Lanpostuan jarduteko eskatzen den euskararen jakite-maila baino altuagoa egiaztatzea. 12 puntu gehienez
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzari buruzko ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuan eta autonomia-erkidego horren eremuan gauzatu ahal izango diren euskararen normalizazio-planetatik eratorritako gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
C1C1 hizkuntza-eskakizuna esleituta duten lanpostu horietarako:
C2C2 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.
Berariazko merezimenduak: 43 puntu gehienez.
Derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duen Kudeatzaile Prozesal eta Administratiboaren lanpostu batean jardun izana, eginkizun eta zeregin berberekin eta, jurisdikzio eta/edo espezializazio berean: 10 puntu gehienez. 2 puntu emango dira karrerako zein bitarteko funtzionario gisa lan egindako urte oso bakoitzeko, eta epe laburragoak proportzionalki zenbatuko dira (0,00555556 eguneko); 0,16 puntu hilabete oso bakoitzeko. Horretarako, hilabeteak hogeita hamar egunekoak izango dira, eta urteak 360 egunekoak.
Zuzenbideko lizentziatura edo gradua izatea: 10 puntu.
Beste lizentziatura edo gradu batzuk izatea: 4 puntu.
Justizia Administrazioko kudeatzaile arduradunaren lanpostuetan emandako zerbitzuak: 19 puntu gehienez. 2 puntu emango dira karrerako edo bitarteko funtzionario gisa lan egindako urte oso bakoitzeko, eta epe laburragoak proportzionalki zenbatuko dira (0,0055555 eguneko); 0,16 puntu hilabete oso bakoitzeko. Horretarako, hilabeteak hogeita hamar egunekoak izango dira, eta urteak 360 egunekoak.
Hizkuntza-eskakizunik gabeko kudeatzaile arduradun lanpostuetarako erabiliko den baremoa:
Merezimendu orokorrak: 72 puntu gehienez.
Antzinatasuna Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan: 60 puntu gehienez. Kidegoan emandako zerbitzuengatik, bi puntu emango dira zerbitzuan emandako urte oso bakoitzeko; epe laburragoak, berriz, proportzionalki zenbatuko dira (0,0055555 eguneko). Horretarako, hilabeteak hogeita hamar egunekoak izango dira, eta urteak 360 egunekoak.
Euskara jakitea. 12 puntu gehienez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzari buruzko ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuan eta autonomia-erkidego horren eremuan gauzatu ahal izango diren euskararen normalizazio-planetatik eratorritako gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
B1B1 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea: 3 puntu.
B2B2 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea: 6 puntu.
C1C1 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea: 8 puntu.
C2C2 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.
Berariazko merezimenduak: 43 puntu gehienez.
Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko lanpostu batean jardun izana, eginkizun eta zeregin berberekin eta, jurisdikzio eta/edo espezializazio berean: 10 puntu gehienez. 2 puntu emango dira karrerako edo bitarteko funtzionario gisa lan egindako urte oso bakoitzeko, eta epe laburragoak proportzionalki zenbatuko dira (0,00555556 eguneko); 0,16 puntu hilabete oso bakoitzeko. Horretarako, hilabeteak hogeita hamar egunekoak izango dira, eta urteak 360 egunekoak.
Zuzenbideko lizentziatura edo gradua izatea: 10 puntu.
Beste lizentziatura edo gradu batzuk izatea: 4 puntu.
Justizia Administrazioko kudeatzaile arduradunaren lanpostuetan emandako zerbitzuak: 19 puntu gehienez. 2 puntu emango dira karrerako edo bitarteko funtzionario gisa lan egindako urte oso bakoitzeko, eta epe laburragoak proportzionalki zenbatuko dira (0,0055555 eguneko); 0,16 puntu hilabete oso bakoitzeko. Horretarako, hilabeteak hogeita hamar egunekoak izango dira, eta urteak 360 egunekoak.
Zazpigarrena. Merezimenduak egiaztatzeko sistemak.
Justizia Administrazioko Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko ditu administrazio-egoeraren egiaztapena, antzinatasuna kidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoko kudeatzaile arduradunen lanpostuetan emandako zerbitzuak eta euskararen ezagutza.
Eskabidearekin batera, eskabidean alegatutako merezimenduak justifikatzen dituzten dokumentuak aurkeztu beharko ditu eskatzaileak, ofizioz egiaztatu beharrekoak izan ezik.
Zortzigarrena. Eskabideen balioespena.
Merezimenduak Balorazio Batzorde batek ebaluatuko ditu. Batzorde hori honako pertsona hauek osatuko dute:
Justizia Administrazioko Zuzendaritzako langileen zerbitzuko arduraduna, edo haren ordezkoa, presidente gisa jardungo duena.
Justizia Administrazioko Zuzendaritzako langileen zerbitzuko aholkulari juridiko bat, edo haren ordezkoa, idazkari gisa jardungo duena.
Justizia Administrazioko Zuzendaritzako zerbitzu orokorretako arduraduna, edo haren ordezkoa; bokal gisa jardungo du.
Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko pertsona bat, edo haren ordezkoa; bokal gisa jardungo du.
ELA, LAB, CCOO edo CSIFeko bi ordezkari edo haien ordezkoak.
Balorazio-batzorde horrek Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren aholkulariei parte hartzeko eskatu ahal izango die. Aholkulari gisa jardungo dute, hitzarekin baina botorik gabe.
Batzordea osatzean, emakumeen eta gizonen presentzia orekatua sustatuko da, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.
Justizia Administrazioko Zuzendaritzak aztertuko du parte-hartzaileek baldintzak betetzen dituzten, eta Batzordeari lagunduko dio merezimenduak baloratzen, parte-hartzaileen espediente pertsonalean dauden datuen eta parte-hartzaileek eskabideak aurkezteko epean aurkezten duten dokumentazioaren arabera.
Bederatzigarrena. Esleipenak.
Lanpostuak esleitzeko hurrenkera merezimenduak baloratu ondoren lorturiko guztizko puntuaziotik ateratzen dena izango da, bi faseetako azken emaitzak batuta.
Guztizko puntuazioan berdinketa gertatuz gero, dagokion kidegoan antzinatasun handiena duen kidegora joko da hori ebazteko, eta berdinketak jarraitzen badu, maila altuena duenak izango du lehentasuna.
Hamargarrena. Behin-behineko ebazpena.
Behin-behinean, Justizia Administrazioko zuzendariak ebatziko du deialdi hau, eta euskadi.eus webgunean argitaratuko da.
Behin-behineko ebazpenean adieraziko dira alegatutako merezimenduen balorazioan izandako puntuazioa eta behin-behinean esleitutako lanpostua.
Behin-behineko ebazpenaren aurka, alegazioak aurkeztu ahal izango dira, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hiru egun balioduneko epean.
Adierazitako epean erreklamaziorik egiten ez bada, ulertuko da eskatzailea ados dagoela eta onartzen dituela bildutako datuak, alegatutako merezimenduen balorazioan lortutako puntuazioa eta behin-behinean esleitutako lanpostua.
Behin-behinean emandako destinoek ez dute eskubiderik ematen, lehiaketaren behin betiko ebazpenari dagokionez.
Ezin izango zaie uko egin behin-behinean esleitutako destinoei.
Hamaikagarrena. Behin betiko ebazpena eta lanpostuez jabetzea.
Alegazioak ikusita, deialdi honen gaineko behin betiko ebazpena Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren agindu baten bidez emango da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Lehiaketa honen ebazpena hiru hileko epean emango da gehienez, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, 1451/2005 Errege Dekretuko 51.3 artikuluarekin bat etorriz.
Egokitze-prozeduraren fase guztiak amaitu ondoren, organo eskudunak ebazpena emango du, destino berriaz jabetzeko data zehazteko.
Hamabigarrena. Esleitutako destinoen izaera.
Lehiaketa honen ebazpenaren ondoriozko lekualdatzeak borondatezkotzat hartuko dira Zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako, eta, hortaz, ez dute inolako kalte-ordainik kobratzeko eskubiderik emango.
Esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin. Nolanahi ere, berariazko lehiaketa honen bidezko lanpostua lortu duen funtzionarioak uko egin ahal izango dio, baldin eta, lanpostuaz jabetzeko epea bukatu baino lehen, deialdi publiko baten bidez behin betiko beste destino bat lortu badu; hala izanez gero, langileak erakunde deitzaileari jakinarazi beharko dio. Jakinarazteko betebehar hori bete ezean, esleitu zaion lehen destinoa hartu beharko du jabetzan funtzionarioak.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: AGINDUA, 2025eko azaroaren 6koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetako auzialdiko auzitegien bulego judizialak, erregistro zibileko bulego orokorrak eta udalerriko eta horien elkarteetako justizia-bulegoak ezartzearen ondorioz eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa behin betiko ebazten duena.
- Ikus: AGINDUA, 2025eko irailaren 4koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez berariazko lehiaketako merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen baitira Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetan Instantzia-auzitegietako Bulego judizialak, udalerrietan eta haien elkarteetan Erregistro Zibileko Bulego Orokorrak eta Justizia-bulegoak ezartzearen ondorioz eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko.
- Ikus: AGINDUA, 2025eko uztailaren 2koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Erregistro Zibileko bulego orokorretan Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen lanpostu-zerrendak, barruti judizial hauetan: Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosa.