Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko uztailaren 29koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, Mondragon Unibertsitateko unibertsitate-titulazio ofizialak ezartzeko baimena ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 168
- Hurrenkera-zk.: 3763
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/07/29
- Argitaratze-data: 2025/09/05
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak
Testu legala
Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8.2 artikuluak unibertsitate-titulu ofizialei buruz ezartzen duenez, honako hauek beharko ditu titulazio bat emateko ekimenak: autonomia-erkidegoko organo eskudunak, nahitaezkoa den aldeko txostena eman beharko du aurretik, dena delako unibertsitate-titulu ofiziala ezartzeko beharrizan eta bideragarritasun akademiko eta sozialari buruzkoa; dagokion kalitate-agentziak aldeko txostena eman beharko du ikasketa-planaren memoriaren kalitatea ziurtatzearen ondorioetarako; Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana ziurtatu beharko du eta autonomia-erkidego eskudunak ezarpena baimendu beharko du.
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 51. artikuluan arautzen da nola egokitu Goi Hezkuntzako Europar Eremura. Unibertsitate-gaietan eskumena duen sailak eta unibertsitateek ikasketa-planetako eta kreditu- eta balorazio-sistemetako nahitaezko egokitzapenak bultzatuko dituzte, eta, horiekin batera, behar diren gainerako neurriak hartuko dituzte euskal unibertsitate-sistema goi-mailako irakaskuntzako Europako sisteman sartzeko eta titulazioaren Europako gehigarriaren diploma emateko.
Ikasketa ofizialak nola ezarri bi xedapen hauetan araututa dago: Unibertsitate-irakaskuntzen antolaketa eta irakaskuntza horien kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen duen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuan eta Gradu-, master- eta doktorego-tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko abenduaren 19ko 274/2017 Dekretuan.
822/2021 Errege Dekretuaren 26. artikuluak ikasketa ofizialen ikasketa-planak egiaztatzeko prozedura arautzen du. 3. puntuaren arabera, autonomia-erkidegoek, beren lurralde-eremuko unibertsitate-programazioari eta titulazio ofizialen mapa antolatzeari buruzko eskumenak baliatuz, nahitaezko txosten bat egingo dute unibertsitate-titulu ofiziala ezartzeko behar eta bideragarritasun akademiko eta sozialari buruz, egiaztatze-prozedura hasi aurretik. Esku artean dugun prozedura honetan baimenduko diren titulazioek Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendariak ezartzeko proposatuak aldeko txostena jaso dute, beharrizan eta bideragarritasun akademiko eta sozialari buruzkoa.
Abenduaren 19ko 274/2017 Dekretuaren 15. artikuluan araututa dago zer prozedura bete behar den gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeko baimena lortzeko. Artikulu horren arabera, Unibertsitate Kontseiluak horiek egokiak direla ziurtatzen duen ebazpena eman ondoren, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak agindu-proposamena prestatu behar du, gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-irakaskuntza ofizialak ezartzea baimentzeko.
Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak edo ebaluazio-agentzia eskudunak, 822/2021 Errege Dekretuaren 26. artikuluaren 5., 6. eta 7. apartatuetan xedatutakoarekin bat, aldeko egiaztatze-txostenak egin dizkie Mondragon Unibertsitateak aurkeztutako gradu eta masterren unibertsitate-irakaskuntza ofizialak ezartzeko proposamenei (I. eta II. eranskinak) baita III. eranskineko titulazio ofiziala kentzeari ere.
Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak ebatzi du baieztatzea I. eta II. eranskinetan zerrendatutako graduko eta masterreko unibertsitate-irakaskuntza ofizialei dagozkien ikasketa-planak.
Horrenbestez, Gradu-, master- eta doktorego-tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko abenduaren 19ko 274/2017 Dekretuaren 15. artikulua aplikatuta, eta 2025eko uztailaren 16ko bilkuran Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari aurkeztu ondoren, jakinaren gainean egon dadin eta txostena eman dezan, hau
Lehenengo XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Unibertsitate Politikako Biltzar Nagusiari eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioari jakinaraztea, azken horrek Gobernuari igor diezaion tituluei ofizialtasuna emateko proposamena, eta tituluak Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan (RUCT) inskriba daitezen; eta agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
bigarren XEDAPEN GEHIGARRIA
Unibertsitate-titulu ofizialen egiaztapena berritzeko, aintzat hartuko dira Unibertsitate-ikasketen antolamendua eta horien kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren 34. eta 35. artikuluak.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 29a.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.
(Ikus .PDF)