Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko uztailaren 29koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten eta argitara ematen baita eguneroko informazioa ematen duten komunikabide profesionalek zabaltzen dituzten edukiak sortzean, lantzean eta argitaratzean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzeko 2025erako dirulaguntzen esleipena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3449
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/07/29
  • Argitaratze-data: 2025/08/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2025eko maiatzaren 12an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko apirilaren 30eko Agindua, eguneroko informazioa ematen duten komunikabide profesionalek zabaltzen dituzten edukiak sortzean, lantzean eta argitaratzean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzeko 2025erako dirulaguntzen deialdia egiten duena.

Agindu horren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, organo kudeatzaileak, espedientea eta dagokion balorazio-batzordearen txostena ikusita, aurkeztutako eskaerei buruzko ebazpen-proposamena egin zuen. Proposamen hori Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari helarazi zitzaion, ebazpena eman zezan.

Ondorioz, organo kudeatzaileak aurkeztutako ebazpen-proposamena ikusita, eta aipatutako aginduaren 12.2 artikuluak ezarritako funtzioak betez, honako hau

Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatutako entitateei dirulaguntzak ematea, bertan adierazitako zenbatekoetan, horiek baitira 2025eko apirilaren 30eko Aginduaren bidez egindako deialdiaren xedera ondoen egokitzen direnak.

Bigarrena. II. eranskinean ageri diren entitateei dirulaguntza-eskaerak ukatzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena. Agindu hau interesdunei jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, deialdi-aginduaren 12.4 artikuluan araututakoaren arabera.

Laugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 29a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)