Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko uztailaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Mikeldi» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 154
  • Hurrenkera-zk.: 3580
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/07/17
  • Argitaratze-data: 2025/08/18

Testu legala

«Mikeldi» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako goi-mailako espezializazio-kurtso berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); 659/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); 143/2024 Errege Dekretua, otsailaren 6koa, Bilatzaileetako Posizionamenduko (SEO/SEM) eta Sare sozialetako Komunikazioko goi-mailako Lanbide Heziketako espezializazio-kurtsoa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena, eta ekainaren 27ko 546/2023 Errege Dekretua eta uztailaren 4ko 569/2023 Errege Dekretua aldatzen dituena (otsailaren 24ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Ikastetxearen kodeak: 014669 (EAE) eta 48003412 (unibertsala).

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Mikeldi».

Titularra: Centro de Estudios Mikeldi SL.

Helbidea: Autonomia 60-62.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Bilatzaileetako posizionamenduari (SEO/SEM) eta sare sozialetako komunikazioari buruzko goi-mailako espezializazio-kurtso bat emateko baimena ematen da, arratsaldeko txandan.

  1. Lanbide-arloa: Jarduera fisikoak eta kirolak.

    1. Gizarte- eta kirol-irakaskuntza eta -animazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

    2. Egokitzapen fisikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  2. Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

    1. Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

    3. Zuzendaritzari laguntzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  3. Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

    1. Merkataritza-jarduerak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. Nazioarteko merkataritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    4. Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    5. Garraioa eta logistika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    6. Bilatzaileetako posizionamendua (SEO/SEM) eta sare sozialetako komunikazioa, goi-mailako espezializazio-kurtsoa: Edukiera: kurtso 1.

  4. Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.

    1. Bidaia-agentziak eta ekitaldien kudeaketa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  5. Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

    1. Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

    3. Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

    4. Web-aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  6. Lanbide-arloa: Osasungintza:

    1. Osasun-dokumentazioa eta -administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera- eta ixte-baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioa.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure web-orrian:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Araudi Orokorra:

(https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa:

(https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik