Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko uztailaren 14koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bidez 2025eko otsailaren 14ko Aginduko hamahirugarren oinarrian ezarritako Balorazio Batzordearen kide izendatutako pertsonak kargutik kentzen diren eta Balorazio Batzorde berria izendatzen baita. Agindu horren bidez, 2025ean gazteen mugikortasunerako edo trukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzen deialdia egin eta dirulaguntzak emateko araubidea ezarri zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 171
  • Hurrenkera-zk.: 3792
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/07/14
  • Argitaratze-data: 2025/09/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 14ko Aginduaren bidez (2025eko martxoaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 52 zk.), Balorazio Batzordea osatuko zuten pertsonak izendatu ziren, hain zuzen, 2025eko gazteen mugikortasunerako edo trukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzen onuradun izateko aurkezten diren eskabideak analizatu eta ebaluatzeko Balorazio Batzordea osatuko dutenak.

Gaur egun, ordea, 2025eko otsailaren 14ko Aginduaren hamahirugarren oinarrian Balorazio Batzordeko kide izendatutako pertsonek ez dute zerbitzurik ematen Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzan, eta, beraz, beharrezkoa da Batzordea egokitzea.

Horregatik, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 14ko Aginduan ezarritakoaren arabera (agindu horren bidez, 2025eko gazteen mugikortasunerako edo trukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzen deialdia egin eta dirulaguntzak emateko araubidea ezarri zen), hau

Lehenengoa. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 14ko Aginduaren hamahirugarren oinarrian ezarritako Balorazio Batzordeko kide izendatutako pertsonak kargutik kentzea (agindu horren bidez, 2025ean gazteen mugikortasunerako edo trukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzen deialdia egin eta arautzen da).

Bigarrena. Pertsona hauek Balorazio Batzordeko kide izendatzea:

  1. Batzordeburua: Oskar Longo Imaz, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako arduraduna.

  2. Batzordekidea: Alvaro Rodriguez Martinez de Luna, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria. Ordezkoa: Irune Urbitarte Artano, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikariak.

  3. Batzordekidea: Maider Alcayaga Tolosa, aholkulari juridikoa; idazkaria ere izango da. Ordezkoa: Nora Igartua Ugarte, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikariak.

    Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 14a.

    Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,

    NEREA MELGOSA VEGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.