Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko uztailaren 14koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundean hizkuntza eta/edo lanpostuagatik bereziturik dauden Auzitegiko Medikuen kidegoko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 142
- Hurrenkera-zk.: 3312
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/07/14
- Argitaratze-data: 2025/07/29
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Ikusi da Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketa espezifikoaren ondorioz izapidetutako espedientea. Agindu horren bidez, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundean hizkuntza eta/edo lanpostu berezituak dituzten lanpostuak betetzeko deialdia egin zen.
Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren VI. liburuko VIII. tituluan eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak onartutako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriz, hau
Lanpostu bat zerbitzu-eginkizunetan betetzen ari diren funtzionarioen kasuan, lanpostuaz jabetzeko epeei dagokienez, zerbitzua ematen ari diren herria hartuko da «funtzionarioaren herritzat».
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, aukeran, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Aldi berean argitaratzea lortzen ez bada, epeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 14a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
(Ikus .PDF)