Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko uztailaren 10ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena. Agindu honen bidez, deklaratzen da Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea abstenitu egingo dela Azpitek programaren eta Emaitek Industria Hobea programaren 2025eko deialdia ebazteko zereginetan, eta erabakitzen da Industria Sustatzeko sailburuordeak ordezkatuko duela.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 146
- Hurrenkera-zk.: 3413
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/07/10
- Argitaratze-data: 2025/08/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuak, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, lehenengo xedapen gehigarrian - ordezkapenen araubideari buruzkoan- ezartzen du dekretu horretan aipatzen diren organoetako titularren lanpostu hutsik daudenean, titularrak kanpoan daudenean edo gaixorik daudenean, bai eta abstentzioa edo errekusazioa deklaratu den kasuetan ere, honako arauei jarraikiz egingo direla ordezkapenak, sailburuak berariazko ebazpenik eman ezean:
Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen ordezkoa Industria Sustatzeko sailburuordea izango da, eta alderantziz.
2025eko uztailaren 7an, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak jakinarazi du abstenitu egingo dela Azpitek programaren eta Emaitek Industria Hobea programaren 2025eko deialdia ebazteko zereginetatik, interes-gatazkak daudelako eta hala egin behar duelako legez, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10. artikulua aplikatuta.
Horrenbestez, hau
Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea abstenitu egin dela deklaratzea, eta Industria Sustatzeko sailburuordea ordezkatzea erabakitzea, Azpitek programaren eta Emaitek Industria Hobea programaren 2025. deialdia ebazteko.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 10a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2025eko ekainaren 17koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez, 2025eko ekitaldirako Industria Hobea-Emaitek Programaren dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartzen baitira eta deialdia egiten baita.
- Ikus: AGINDUA, 2025eko ekainaren 17koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Azpitek 2025 programaren oinarriak onartzeko eta deialdia egiteko, ikerketa-azpiegiturak eskuratu eta eguneratzeko laguntzetarako.