Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 31koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2025eko urtarrilaren 16ko Agindua (urtarrilaren 24ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duena Justizia Administrazioaren kidego eta eskala hauetako funtzionarioentzat: Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzea eta Laguntza Judiziala.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 723
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/01/31
  • Argitaratze-data: 2025/02/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko urtarrilaren 16ko Aginduaren bidez, lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten da Justizia Administrazioaren kidego eta eskala hauetako funtzionarioentzat: Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzea eta Laguntza Judiziala.

Akats bat aurkitu da I. eranskinean (eskainitako lanpostu hutsen zerrenda). Hori dela eta, aldatu beharra dago I. eranskin hori, behean adierazten diren lanpostuak kenduz, funtzionario titularrek betetzen baitituzte. Sortzen diren erresultei eutsi egingo zaie. Horrela, ordena-zenbakiak erresulta-zerrendan jasota daudela ulertu behar da, eta, beraz, haiek eskatu dituzten funtzionarioek erresulta gisara eskatu dituztela joko da:

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 31.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Kidegoa: Prozesu eta Administrazio Kudeaketa.

(Ikus .PDF)

Kidegoa: Prozesu eta Administrazio Izapidetza.

(Ikus .PDF)