Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko urtarrilaren 29koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 29
- Hurrenkera-zk.: 681
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/01/29
- Argitaratze-data: 2025/02/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan eta orduan Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritza deitutako goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen duen Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2024ko azaroaren 25eko Aginduaren hirugarren oinarrian (2024ko abenduaren 2ko EHAA) xedatutakoaren arabera, hau
Lehenengoa. Bete gabe uztea Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 155) izendapen askeko sistemaren bidez izendatzeko deialdia.
Bigarrena. Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke agindua eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 29a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARIA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.