Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko urtarrilaren 22koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez, epaia betez, deialdia egiten baita Analisi Estatistikoen Arloko buruaren lanpostua behin betiko betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunentzat enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuaren barruan (prozesu hori 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez hasi zen), eta onartzen baitira deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 22
- Hurrenkera-zk.: 524
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/01/22
- Argitaratze-data: 2025/02/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Bilboko Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak 2024ko urriaren 15ean 815/2022 Lan Arloko Prozedura Arruntaren autoetan emandako epaiak, 2024ko abenduaren 3ko irmotasunarekin, adierazten du Analisi Estatistikoen Arloko buruaren lanpostua (3183 kodea) sartzen dela Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrien aplikazio-eremuan, eta, beraz, sartu egin behar dela araudi horrek aurreikusten duen iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdian.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez xedatu zen 2022ko maiatzaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza (aurrerantzean EPE) onartzeko erabakia, eta haren barruan, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileena.
Jaurlaritzako orduko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez (abenduaren 30eko EHAA, 249. zk.), onartu egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunentzat gordetako eta lehen artikuluan adierazitako lanpostuetako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak, eta lehen artikuluan adierazitako lanpostuetako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuen deialdia egin zen, lanpostu bakoitzaren oinarri espezifikoak onartuta, zeinak hitzarmen kolektiboaren negoziazio-batzordean negoziatu baitziren.
Oinarri orokor horiek deialdia egin duen organoari esleitzen dizkiote prozedura ebazteko funtzioak eta eskumenak. Hala ere, Jaurlaritzako orduko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2024ko urtarrilaren 23ko Aginduaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariari eskuordetu zitzaizkion deialdiaren oinarri orokorretatik eratorritako eta eskuordetzan eman zitezkeen funtzio edo eskumen guztiak, organo eskudunari esleituta zeudenak, bat etorriz ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 39.4 artikuluarekin, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin eta Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 25. artikuluarekin, Egitura Organikoaren Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoari dagokionez.
Segurtasun Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 12.3.e) artikuluak Giza Baliabideen Zuzendaritzari berresten dio Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunen kudeaketa, bai eta langile lan-kontratudun finko izateko hautaketa-proben oinarriak, programak eta edukia prestatzeko lana, proba horien epaimahai kalifikatzaileen izendapena eta hautaketa-prozesuaren antolaketa eta kudeaketa ere.
Komenigarria da oinarri orokorretan zehaztutako hautaketa-prozesua arintzeko neurriak hartzea, eta, beraz, egokitzat jotzen da dagozkion funtzioak eta eskumenak Giza Baliabideen Zuzendaritzaren esku uztea. Era berean, lanpostu bakarrerako deialdia denez, ez da beharrezkoa 13. oinarri orokorrean aurreikusitako lanpostuak hautatzeko fasea.
Ondorioz, bat etorriz Konstituzioaren 118. artikuluarekin eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.2 artikuluarekin; kontuan hartuta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez onartutako 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintzan ezarritakoa (2022-05-30eko EHAA), Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langileen hitzarmenaren 10. eta 12. artikuluak, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea, eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 61.7 artikulua; eta Segurtasun Sailaren urriaren 29ko 318/2024 Egitura Organikoaren Dekretuak emandako eskumenen arabera, bete egin behar da Bilboko Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak 2024ko urriaren 15eko 815/2022 Lan Arloko Prozedura Arruntaren autoetan emandako epaia, eta, horretarako, honako hau
Deialdi hau orduko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorrek arautuko dute (abenduaren 30eko EHAA, 249. zk.), Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako, dagozkien espezialitateekin.
Deialdi honetan ez da aplikatuko lanpostuak hautatzeko faseari buruzko 13. oinarri orokorra.
Betekizunak egiaztatzeko dokumentazioa eskatzea (8.2.7 apartatua).
Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duen ebazpena ematea (11.1 eta 11.2 apartatuak).
Prozesua gainditu dutenen behin-behineko eta behin betiko kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen zerrendak argitaratzeko agintzen duen ebazpena ematea (12.3.4 apartatua).
Hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin-behineko eta behin betiko zerrenda ebaztea eta argitaratzea (15. apartatua).
Hautatutako pertsonen zerrenda Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari helarazteko ebazpena ematea (17. apartatua).
Inguruabar hori jaso beharko da eskuordetze honen ondorioz ematen diren ebazpen eta egintzetan.
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoaren arabera, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoa jarri zenetik hilabete igaro eta ebazpen espresurik eman ez bada, errekurtsoa ezetsitzat joko da, eta, bi hilabeteko epean, lan-demanda aurkeztu ahal izango da zerbitzuak emango diren hiriko edo demandatuaren bizilekuko (Vitoria-Gasteiz) lan-arloko epaitegian (demandatzaileak aukeratuko du), bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 69. artikuluarekin eta, zehazki, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen azken xedapenetako hirugarrenean jasotako testuarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 22a.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
Deialdian eskainitako plaza.
3183 lanpostuko plaza baterako deialdia egiten da, txanda irekian, eta ez du nahitaezko hizkuntza-eskakizunik. Banaketa honen araberakoa izango da:
Sarbide orokorreko modalitatea: 1.
Plazaren ezaugarriak:
Izena: Analisi Estatistikoen Arloko burua
Saila: Segurtasuna
Zentro organikoa: Analisi Estatistikoen Arloa
Herria: Erandio
Ordainsari-maila: 15
Hizkuntza-eskakizuna: 3
Derrigortasun-data:
Parte hartzeko betekizunak.
Plaza eskuratu nahi dutenek oinarri orokorretako 2.3 atalean ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.
Langileak hautatzeko deialdian izena emategatik ordaindu beharreko tasaren zenbatekoa 20,27 euro da.
Oinarri orokorretako 2.3e) atalean xedatutakoari dagokionez, esperientzia eta titulazio hauek eskatzen dira deialdiko lanpostua lortzeko:
Soziologia eta Politika Zientzietako lizentzia edo baliokidea, eta 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.
Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorretako 13.2 atalean egiten zaio erreferentzia honako hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, lanpostuaren saila edo organismoa, lanpostua kokatua dagoen zentro organikoa, destinoko udalerria, ordainsari-maila, hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data eta lanposturako beharrezkoak diren betekizun espezifikoak.
Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema lehiaketa izango da, eta prozesuaren kalifikazioa ondoren adierazten den baremoaren arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du. Prozesuan jarraitzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira.
Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira I. titulazio-taldeko lanpostuetan jarduteagatik (doktorea, lizentzia, gradua, ingeniaritza, arkitektura edo baliokidea) edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne) eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko ente publikoetan emandakoak, alde batera utzita funtzionario-harremana edo lan-kontratuko harremana den.
Esperientziari 0,0625 puntu emango zaizkio lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 15 puntura arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, behin hori amaituta, hilabetetik beherako zatiak baztertuko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientzia espezifikoa.
Modu espezifikoan, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboko lanpostuetan emandako zerbitzu hauek baloratuko dira, gehienez 45 punturekin:
Analisi Estatistikoen Arloko buruaren lanpostuan (3186 kodea), 0,1875 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko.
Deialdiko I. titulazio-taldeaz besteko lanpostuetan, 0,12 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 20 puntura arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, behin hori amaituta, hilabetetik beherako zatiak baztertuko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Titulazioak.
Gehienez ere 12 puntu emango zaizkie sartzeko alegatutakoaz bestelako titulu akademiko edo unibertsitario ofizialei, baremo honen arabera:
Lizentzia, gradu, ingeniaritza edo arkitekturako titulua edo baliokidea egiaztatzeagatik: 8 puntu titulu bakoitzeko.
Doktore, ingeniaritza tekniko, unibertsitateko diploma edo arkitektura teknikoko titulua edo baliokidea egiaztatzeagatik: 6 puntu titulu bakoitzeko.
Unibertsitate-masterreko titulu bat egiaztatzeagatik: 4 puntu titulu bakoitzeko.
Lanpostura sartzeko titulazioaren betekizuna Soziologiako edo Politika Zientzietako lizentziaren bidez egiaztatzeagatik (GHKEE 3): 4 puntu.
Bigarren mailako lanbide-heziketako titulua edo baliokidea egiaztatzeagatik: 2 puntu titulu bakoitzeko.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, lanpostura sartzeko aukera ematen duen Segurtasun Sailaren lehentasun goreneko lan-poltsetako batean egoteagatik; lan-poltsa horiek Giza Baliabideen zuzendariaren 2022ko urriaren 3ko Ebazpenaren bidez eguneratu ziren (2022ko urriaren 17ko EHAA).
Atal hau baloratzeko, kontuan hartuko da soilik pertsona benetan al dagoen baloratu beharreko lan-poltsan, etenik gabe 2022. urtetik atzerantz, baremo honen arabera:
15 puntu, 2008. urteko eguneratzeaz geroztik lan-poltsan etenik gabe egoteagatik.
13 puntu, 2010. urteko eguneratzeaz geroztik lan-poltsan etenik gabe egoteagatik.
11 puntu, 2012. urteko eguneratzeaz geroztik lan-poltsan etenik gabe egoteagatik.
9 puntu, 2014. urteko eguneratzeaz geroztik lan-poltsan etenik gabe egoteagatik.
7 puntu, 2016. urteko eguneratzeaz geroztik lan-poltsan etenik gabe egoteagatik.
5 puntu, 2018. urteko eguneratzeaz geroztik lan-poltsan etenik gabe egoteagatik.
3 puntu, 2020. urteko eguneratzeaz geroztik lan-poltsan etenik gabe egoteagatik.
Puntu 1, 2022. urteko eguneratzeaz geroztik lan-poltsan etenik gabe egoteagatik.
Informatika-ezagutza.
Informatika-ezagutzari dagokienez, 2 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko, gehienez ere 8 puntura arte:
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Internet oinarrizkoa.
Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
Microsoft Outlook XP/2003/2010.
Microsoft PowerPoint 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
Internet aurreratua.
IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da moduluak gainditu diren, 9.2.5 oinarri orokorrean adierazitakoaren arabera. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen badira, bakarra baloratuko da.
Hizkuntza-ezagutza.
Ingelesaren, alemanaren eta frantsesaren ezagutza baloratuko da Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauetan, gehienez ere 5 puntura arte, eta hizkuntza bereko mailarik altuena bakarrik kontuan hartuta, baremo honen arabera:
C1 maila edo handiagoa: 3 puntu hizkuntza bakoitzeko.
B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
B1 maila: puntu 1 hizkuntza bakoitzeko.
Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien baliokidetasuna ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuen hautatze- eta hornitze-prozesuetarako.
Euskararen ezagutza.
hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 5 puntu.
hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 10 puntu.
hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 15 puntu.
hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 20 puntu.
Lehentasun-klausula aplikatzea.
Ez da aplikatuko Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikuluan berdinketa hausteko ezarritako klausula, lanpostu honetan emakumeen ordezkaritza ez baita dagokion neurritik beherakoa.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (7)
- Ikus: EBAZPENA, 2025eko irailaren 23koa, Giza Baliabideen zuzendariarena. Honen bidez, Segurtasuneko sailburuordeari aurkezten zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetan lan-kontratuko langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonaren datuak, dagokion lan-kontratua formalizatzeko.
- Ikus: EBAZPENA, 2025eko uztailaren 23koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Enplegu Publikoaren Atarian 2025eko uztailaren 23ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, argitara ematen da Analisi Estatistikoen Arloko buruaren lanpostuaren behin betiko esleipena, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan.
- Ikus: EBAZPENA, 2025eko uztailaren 4koa, Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Enplegu Publikoaren Atarian 2025eko uztailaren 4ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez argitara ematen dira izangaien behin betiko kalifikazioak eta Analisi Estatistikoen Arloko buruaren lanpostuaren behin-behineko esleipena, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan.
- Ikus: EBAZPENA, 2025eko apirilaren 9koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratu den Enplegu Publikoaren Atarian 2025eko apirilaren 9ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, onartzen baita onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, izendatzen baitira epaimahai kalifikatzaileak eta ezartzen baita noiz irekiko den Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako merezimenduak alegatzeko epea, Azterketa Estatistikoen Arloko buruaren lanposturako (Segurtasuneko sailburuaren 2025eko urtarrilaren 22ko Aginduan dago adierazita lanpostu hori).
- Ikus: EBAZPENA, 2025eko martxoaren 11koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Enplegu Publikoaren Atarian 2025eko martxoaren 11ko Ebazpena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda, Segurtasuneko sailburuaren 2025eko urtarrilaren 22ko Aginduan adierazitako Analisi Estatistikoen Arloko buruaren lanposturako.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abenduaren 5ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudunen enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuen deialdia egiten baita eta prozesu horiek arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzen baitira.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abenduaren 5ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.