Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 16koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 469
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/01/16
  • Argitaratze-data: 2025/01/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kabinete eta komunikazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua hutsik dago (520010 kodea, 18 dotazioa). Beraz, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoari bat etorriz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ostean, eranskinean zehaztutako lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea erabaki du sail honek, betiere oinarri hauekin:

OINARRIAK

Lehenengoa. Agindu honen eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena. Izangaiek Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, eta, bertan, beren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dituzte. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena. Izangaiek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:

  1. Titulu akademikoak.

  2. Administrazio publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

  3. Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merezimenduak.

    Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Ogasun eta Finantza Saileko sailburuaren aginduz ebatziko da, eta xedapen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Ogasun eta Finantzetako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agentziaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 16a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL DANJOU OLAIZOLA.

Deialdiko lanpostua:

Izena: goi-kargudunaren Idazkaria (kodea: 520010, dotazioa: 18).

Lekua: Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.

Lantokia: Vitoria-Gasteiz.

Kidegoa: C1 edo C2.

Lanpostu-mailako osagarria: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data: 2002-10-31.

Lanpostuan aritzeko eskakizunak:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionarioa izanik, jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

Administrari-laguntzaileen eskalakoa edo administrarien eskalakoa izatea.

Era berean, aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak jarduneko zerbitzura itzuli ahal izango dira eta deialdian parte hartu, baldin eta beste administrazio publiko batzuetan zerbitzuan ari eta nahitaezko eszedentzian badaude, etenaldi egoeran badaude edo borondatezko eszedentzian badaude. Baina, horretarako, egoera horientzako ezarritako epea beteta eduki behar dute.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik