Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko urriaren 8koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira 2025eko ekitaldia ixteko eragiketei buruzko 2025eko urriaren 2ko Aginduko hutsak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 198
- Hurrenkera-zk.: 4380
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/10/08
- Argitaratze-data: 2025/10/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
2025eko ekitaldia ixteko eragiketei buruzko 2025eko urriaren 2ko Aginduaren testuan huts bat atzeman denez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, zuzentzen da.
Honela dio:
Agindu honen edukia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta administrazio-erakunde autonomo hauen 2025eko ekitaldia ixteko eragiketei aplikatuko zaie: Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE), Administrazio Publikoaren Euskal Institutua (IVAP), Euskal Estatistika Erakundea (Eustat), Emakumearen Euskal Erakundea (Emakunde), Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (Osalan), Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, Kontsumoko Euskal Institutua (Kontsumobide), Lehiaren Euskal Agintaritza eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua (Gogora).
Hau esan behar du:
Agindu honen edukia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta administrazio-organismo autonomo hauen 2025eko ekitaldia ixteko eragiketei aplikatuko zaie: Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE), Administrazio Publikoaren Euskal Institutua (IVAP), Euskal Estatistika Erakundea (Eustat), Emakumearen Euskal Erakundea (Emakunde), Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (Osalan), Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, Kontsumoko Euskal Institutua (Kontsumobide), Lehiaren Euskal Agintaritza eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua (Gogora).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 8a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.