Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko urriaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Salesianos Deusto» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 201
- Hurrenkera-zk.: 4450
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/10/06
- Argitaratze-data: 2025/10/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Bilboko (Bizkaia) «Salesianos Deusto» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren legezko ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gela egonkor baterako baimena eskatzen da 2025-2026 ikasturterako.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek aldeko txostena eman dute.
Aztertu dira: 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (131/2010 Errege Dekretuak aldatua); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzen dituena eta ikasle horiek hezkuntza-sistemako etapa guztietan behar bezala artatzeko baliabideak ematen dituena; eta gai horretan aplikagarriak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Lehenengoa. Bilboko (Bizkaia) «Salesianos Deusto» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimena ematea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gela egonkor bat gehitzeko (ikastetxearen kode-zenbakiak: 015845 eta 48019420).
2025-2026 ikasturtetik aurrera, «Salesianos Deusto» HLBHIP Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, erregistro-datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 015845 (EAE) eta 48019420 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua (HLHIP).
Izen espezifikoa: «Salesianos Deusto».
Titularra: Salestarrak.
Helbidea: Agirre Lehendakariaren etorbidea 75.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 8 unitate, honako edukierakoak.
1 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitza 8 ikaspostutarako edukierakoa.
2 urteko haurrentzako 3 unitate, bakoitza 13 ikaspostutarako edukierakoa.
3 urteko haurrentzako 3 unitate, bakoitza, 18 ikaspostutarako edukierakoa.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.
Lehen Hezkuntza: 12 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 13 unitate, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierakoa.
Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak», 10 unitate, bakoitza 35 ikaspostutarako edukierakoa.
Hezkuntza Berezia: 7 unitate.
Gela irekiak: 5 unitate.
Gela egonkorrak: 2 unitate.
Bigarrena. Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezin izango du bere burua identifikatzeko dagokion erregistro-inskripzioan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.
Hirugarrena. Ikastetxearen erakunde titularra behartuta dago indarrean dagoen araudia betetzera ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari, hizkuntza-eskakizunari eta aplikagarriak diren indarreko gainerako legeei dagokienez, bai eta baimena aldatzeko eskatzera ere, ikastetxeko erregistro-datuetan aldaketak egin behar direnean. Bestela, emandako baimena baliogabetuko litzateke.
Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 6a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.