Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko urriaren 28koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onetsi egiten baita merezimendu-baremo erkide eta bateratua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko kategoria honetako lanpostu hutsak: betearazpen eskalako komisariondoko kategoria, Ertzaintzan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 216
- Hurrenkera-zk.: 4759
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/10/28
- Argitaratze-data: 2025/11/10
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 95. artikuluan xedatutakoaren arabera, lehiaketa da lanpostuak betetzeko ohiko sistema. Sistema horretan, dagokion deialdian ezarritako merezimenduak balioetsiko dira, eta edonola ere, aipatutako manuak ezartzen duen gutxieneko edukia jaso beharko du deialdiak.
Ildo berean, aurrekoa garatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako langile funtzionarioen lanpostuak betetzeari buruzko erregelamenduak, apirilaren 4ko 58/2023 Dekretuaren bidez onetsitakoak, 12. artikuluan ezartzen du eskaintzen diren lanpostuen ezaugarrietarako egokiak diren merezimenduak balioetsi beharko direla lehiaketetan, deialdi bakoitzak ezarritako eran, eta, zehazki, berariaz aipatutakoak, manu horretan adierazitako irizpideekin bat etorrita.
Ondorioz, eta lehiaketa bidez lanpostu hutsak betetzeko etorkizuneko deialdiaren aurreko fase gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 125. artikuluan aurreikusitako Mahaiaren 2025eko urriaren 21eko bilkuran aztertu eta negoziatu ondoren, Ertzaintzaren Kontseilua entzunda, egun berean egindako bileran, eta bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako langile funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onartzen duen apirilaren 4ko 58/2023 Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak emandako gaikuntzarekin, bai eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuak emandako eskumenekin, hau
Onetsi egiten da agindu honetan jasota dagoen merezimendu-baremo erkide eta bateratua. Baremo hori aplikatuko da merezimendu-lehiaketaren bidez kategoria honetako lanpostu hutsak betetzeko: betearazpen eskalako komisariondoko kategoria, Ertzaintzan. Hori guztia Euskal Autonomoa Erkidegoko kidegoetako langile funtzionarioen lanpostuak betetzeko indarrean dagoen erregelamenduan ezarritako baldintzetan.
Merezimendu-baremoaren kontzeptu ezberdinen balio globala 100 puntuk osatuko dute. Puntu horiek proportzio honetan banatuko dira, adierazten den gehieneko puntuazioarekin:
Antzinatasuna: 45 puntu.
Garapen profesionalaren maila: 8 puntu.
Egindako lana: 45 puntu.
Kondekorazio eta aintzatespen profesionalak: 2 puntu.
Euskararen ezagutza-maila balioestea. Euskararen ezagutza-maila merezimendu gisa balioetsiko da lanpostuaren betekizuntzat eskatzen ez denean. Honen arabera balioetsiko da:
hizkuntza-eskakizuna (C1C1) duten lanpostuetarako:
1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izateagatik: 11 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izateagatik: 20 puntu.
Ertzaintzako antzinatasuna zenbatzeko, zerbitzu aktiboko egoeran eta bigarren jarduerako egoeran emandako denbora hartzen da kontuan, praktiketako funtzionario gisa igarotako denbora barne. Era berean, honako egoera hauetan emandako denbora ere zenbatzen da: seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzian; ordezkaritza-organo publikoetarako hauteskundeetan hautagai gisa parte hartzeko borondatezko eszedentzian; genero-indarkeriagatiko eszedentzian; nahitaezko eszedentzian; zerbitzu berezietan; eta beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuen administrazio-egoeran. Zerbitzu aktiboko edo bigarren jarduerako egoera aldatzen ez duten lizentziek eta baimenek ere ez dute antzinatasunaren zenbaketa eteten.
Ertzaintzako antzinatasunaren kontzeptua zenbatzen hasteko data hauxe izango da: izangaia Ertzaintzako karrerako funtzionario izatera iritsi den prozedura barruan, praktikaldiko funtzionarioaren izendapenaren ondore-datari dagokiona.
Hutsegite arinen ondoriozko eginkizun-gabetzeak ez du antzinatasunaren zenbaketa eteten.
Hutsegite astunen kasuan ere ez da antzinatasun-denbora murriztuko, baldin eta eginkizun-gabetzearen ondoriozko zehapena Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 146. artikuluko bosgarren paragrafoan ezarritako modalitatearen bidez bete bada.
Ertzaintzako antzinatasuna gehienez 45 punturekin balioetsiko da; honela: 1,125 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Garapen profesionaleko maila bat edukitzeagatik, gehienez 8 puntu emango dira.
Indarrean dagoen azken mailaketa-prozeduran aitortutako garapen profesionalaren maila hartuko da kontuan, betiere lanpostuak betetzeko prozeduraren eskabideak aurkezteko epearen barnean.
Puntu hauek emango dira:
maila: 6 puntu.
maila: 8 puntu.
Eginiko lana balioesteko, dagokion kategorian karrerako funtzionario izendapen-data hartuko da erreferentziatzat, hurrengo arauen arabera. Zerbitzu aktiboko edo bigarren jarduerako egoeran eginiko lana balioetsiko da, bai eta seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzia eta genero-indarkeriagatiko eszedentzia; eta, ondorioz, ez dira zenbatuko bestelako administrazio-egoeretan eginiko aldiak.
Ez dira eginiko lantzat joko norberaren gauzetarako baimen gisa hartutako aldiak, zerbitzu aktiboko edo bigarren jarduerako administrazio-egoeretan.
Hilabete osoa, hau da, 30 egun natural, baino gutxiago irauten duten goragoko kategoriako eta/edo beste espezialitate bateko lan-aldiak, dagokion kategoriako eta/edo espezialitateko jardunari gehituko zaizkio.
Egindako lana baloratzeko, espezialitate-betekizuna duten lanpostutzat hartuko dira lanpostu-zerrendan hala aurreikusita dutenak, bai eta, lanpostu-zerrenda horretan eskatzen ez bada ere, lortu nahi den lanpostuaren eremu funtzional berekoak direnak ere.
Lanpostuak betetzeko prozesuaren deialdiaren aurre-aurreko 25 urteetan Ertzaintzan eginiko lana balioetsiko da, gehienez ere 45 punturekin, baremo partzial honen arabera:
Espezialitate-eskakizunik gabeko lanpostuak eskatzen direnean:
Espezialitate-eskakizunik gabeko lanpostuetan egindako lanagatik, horiek egungo lanpostuaren kategoria berekoak edo goragokoak direnean, kategoria horrekin parte hartzen baitu prozeduran: 0,15 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Espezialitate-eskakizunik gabeko lanpostuetan egindako lanagatik, horien kategoria egungo lanpostuarena baino beheragokoa denean, kategoria horrekin parte hartzen baitu prozeduran: 0,15 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Espezialitate-betekizuna duten lanpostuetan egindako lanagatik, horiek egungo lanpostuaren kategoria berekoak edo goragokoak direnean, kategoria horrekin parte hartzen baitu prozeduran: 0,15 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Espezialitate-betekizuna duten lanpostuetan egindako lanagatik, horien kategoria egungo lanpostuarena baino beheragokoa denean, kategoria horrekin parte hartzen baitu prozeduran: 0,15 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Espezialitate-betekizuna duten lanpostuak eskatzen direnean:
Lortu nahi den horren espezialitate-betekizun bera duten lanpostuetan egindako lanagatik, espezialitate hori egiaztatu zenetik, lanpostu horiek egungo lanpostuaren kategoria berekoak edo goragokoak direnean, kategoria horrekin parte hartzen baitu prozeduran: 0,15 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Lortu nahi den horren espezialitate-betekizun bera duten lanpostuetan egindako lanagatik, espezialitate hori egiaztatu zenetik, horien kategoria egungo lanpostuarena baino beheragokoa denean, kategoria horrekin parte hartzen baitu prozeduran: 0,095 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Espezialitate-betekizunik gabeko edo lortu nahi denak ez bezalako espezialitate-betekizuna duten lanpostuetan egindako lanagatik, lanpostu horiek egungo lanpostuaren kategoria berekoak edo goragokoak direnean, kategoria horrekin parte hartzen baitu prozeduran: 0,095 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Espezialitate-betekizunik gabeko edo lortu nahi denak ez bezalako espezialitate-betekizuna duten lanpostuetan egindako lanagatik, horien kategoria egungo lanpostuarena baino beheragokoa denean, kategoria horrekin parte hartzen baitu prozeduran: 0,095 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Espezialitate-betekizunik gabeko eskalako lanpostuak eskatzen direnean:
Espezialitate-betekizunik gabeko eskala bereko edo goragoko edozein kategoriatako lanpostuetan egindako lanagatik, baldin eta gaur egun eskala horretako kategoria batekoa bada: 0,15 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Espezialitate-betekizunik gabeko lanpostuetan egindako lanagatik, horiek egungo lanpostua baino beheragoko eskalako edozein kategoriatakoak direnean: 0,095 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Espezialitate-betekizuna duten eskala bereko edo goragoko edozein kategoriatako lanpostuetan egindako lanagatik, baldin eta gaur egun eskala horretako kategoria batekoa bada: 0,095 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Espezialitate-betekizuna duten lanpostuetan egindako lanagatik, horiek egungo lanpostua baino beheragoko eskalako edozein kategoriatakoak direnean: 0,095 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Espezialitate-betekizuna duten eskalako lanpostuak eskatzen direnean:
Lortu nahi den horren espezialitate-betekizun bera duten lanpostuetan egindako lanagatik, espezialitate hori egiaztatu zenetik, lanpostu horiek eskala bereko edozein kategoriatarakoak direnean, baldin eta egun eskala horretako kategoria batekoa bada: 0,15 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Lortu nahi den horren espezialitate-betekizun bera duten lanpostuetan egindako lanagatik, espezialitate hori egiaztatu zenetik, horiek egungo lanpostua baino beheragoko eskalako edozein kategoriatakoak direnean: 0,095 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Espezialitate-betekizunik gabeko edo lortu nahi denak ez bezalako espezialitate-betekizuna duten lanpostuetan egindako lanagatik, lanpostu horiek eskala bereko edozein kategoriatakoak direnean, baldin eta egun eskala horretako kategoria batekoa bada: 0,095 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Espezialitate-betekizunik gabeko edo lortu nahi denak ez bezalako espezialitate-betekizuna duten lanpostuetan egindako lanagatik, horiek egungo lanpostua baino beheragoko eskalako edozein kategoriatakoak direnean: 0,095 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Artikulu honen 4. apartatuko a) eta c) letretan xedatutakoa aplikatzeko, espezialitatea egiaztatuta ez duten langileek espezialitate-betekizuna duten lanpostuetan emandako denbora espezialitate-eskakizunik gabeko lanpostuetan emandako denboratzat hartuko da.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian irakaskuntza-, hautaketa- edo ikerketa-eginkizunetako zerbitzu-eginkizunetan emandako denbora baloratzean, eginkizuna indarrean egon den bitartean atxikita egon den Ertzaintzaren egiturako lanpostuan edo, hala badagokio, kategoria- eta espezialitate-baldintzak betetzen dituen lanpostu batean emandakotzat hartuko da.
146/2022 Dekretuak, abenduaren 7koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren esparruan polizia-merezimenduagatiko dominak, zorionak eta ohorezko gainerako kondekorazioak emateko araubideari buruzkoak, kondekorazioak eta aintzatespen profesionalak arautzen ditu. Bada, gehienez 2 punturekin baloratuko dira, ondoren azaltzen denaren arabera:
146/2022 Dekretuko bereizgarri gorridun polizia-merezimenduagatiko domina, 202/2012 Dekretuko bereizgarri gorridun domina eta 71/2004 Dekretuaren arabera emandako polizia-lanarengatiko domina: 2 puntu.
146/2022 Dekretuko bereizgarri berdedun polizia-merezimenduagatiko domina, 202/2012 Dekretuko bereizgarri berdedun domina eta 71/2004 Dekretuaren arabera emandako zorion-adierazpena: 1,5 puntu.
146/2022 Dekretuko bereizgarri zuridun polizia-merezimenduagatiko domina eta 202/2012 Dekretuko bereizgarri zuridun domina: puntu 1.
Agindu honen bidez onesten diren baremoek nahitaez ezartzen dituzten hilabeteen zenbaketa guztiak formula honen arabera egingo dira:
(egun-kopurua x 12) / 365, dezimalak kenduta
Puntuazioan berdinketa gertatuz gero, emakumezkoari lehentasuna emango zaio baldin eta dagokion lanpostu-kodean emakumezkoak % 40 baino gutxiago badira. Berdinketak irauten badu, kategorian duen antzinatasunak izango du lehentasuna, eta, nahikoa ez bada, kategoria horretan sartzeko hautaketa-prozesuan izandako lehentasun-hurrenkera erabiliko da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 28a.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.