Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko urriaren 1ekoa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, akatsak zuzentzekoa 2025eko irailaren 2ko Aginduan. Agindu horren bidez, dirulaguntza-deialdia egiten da euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak 2026-2029 aldian bultzatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 193
  • Hurrenkera-zk.: 4287
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/10/01
  • Argitaratze-data: 2025/10/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko irailaren 2ko Aginduaren bidez, dirulaguntza-deialdia egin zen euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak 2026-2029 aldian bultzatzeko.

Zuzenketa horren bidez, 4.2.b) artikuluaren 6. apartatua zuzenduko da, aginduaren gainerakoarekin bat.

39/2015 Legeari jarraikiz (urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena), hain zuzen ere, 109. artikuluan xedatutakoari, publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak. Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluan xedatutakoa ikusirik, zeinak ezartzen baitu argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada, Agindu honen bidez zuzenduko da aipatutako akatsa.

Horri jarraikiz, honako hau

Lehengoa. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko irailaren 2ko Aginduaren 4.2 b) artikuluaren 6. apartatua aldatzea agindu horren bidez dirulaguntza-deialdia egiten da euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak 2026-2029 aldian bultzatzeko. Hau ipini behar du:

  1. 15 kide doktore edo gehiago dituzten taldeek ikerkide nagusi bat ere izan dezakete.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren webgunean argitaratuko da.

Agindu honen aurka interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 1a.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.