Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko otsailaren 28koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko behin-behineko langile bat izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1139
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/02/28
  • Argitaratze-data: 2025/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikagarria den gainerako araudian ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, hau

Lehenengoa. Jose Antonio Armolea Solabarrieta jauna Arau garapen eta plangintzako aholkulari izendatzea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailean (5330 kodea, 1. dotazioa, sailburuorde maila).

Bigarrena. Egin beharreko zereginak aholkularitza-lanpostu bati dagozkionak eta atxikita dagoen eremuko zeregin espezifikoak izango dira.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplikatzeko.

Laugarrena. Izendapen honek 2025eko martxoaren 10etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-zerrenda automatikoki iraungiko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, hargatik eragotzi gabe aurretik edozein unetan ezeztatu ahal izatea.

Bosgarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi berari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 28a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik