Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko otsailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baita Jon Kortabarria Mantzizidor jauna Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozesuetan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 39
- Hurrenkera-zk.: 900
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/02/21
- Argitaratze-data: 2025/02/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza Saileko Langileriaren kudeaketa zuzendariaren 2025eko otsailaren 10eko Ebazpenak aldatu egin du Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2024ko maiatzaren 23ko Ebazpena, zeinaren bidez argitara eman baitziren oposizio-faseko guztizko kalifikazioak, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesu hauetakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzekoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketaren bidez, eta aipatutako kidegoetan sartzekoa eta kidego horietara iristekoa, ohiko oposizio-lehiaketaren bidez. Era berean, Hezkuntzako sailburuaren 2025eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez aldatu da Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 11ko Agindua, argitara eman zituena aipatutako hautaketa-prozesuetan hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak.
Aldaketa horiek egin dira Jon Kortabarria Mantzizidor jaunak 2024ko ekainaren 11ko Agindu horren aurka aurkeztu zuen berraztertzeko errekurtsoa baietsi dutelako, eta, ondorioz, izangai hori hautatua izan delako ohiko oposizio-lehiaketan, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Biologia eta Geologia espezialitatean, txanda irekian.
Hautatutako izangaiak aurkeztu ditu Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 12.1 oinarrian eskatutako agiriak, eta galdegindako eskakizunak betetzen dituela egiaztatuta, bidezko da praktiketako funtzionario izendatzea.
Hautatutako izangaiak praktikak egingo ditu 2024/2025 ikasturtean esleitu zaion plazan, hautatua gertatu den espezialitatean.
Hortaz,
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2025eko otsailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez honako agindu hau aldatzen baita: Agindua, 2024ko ekainaren 11koa, zeinaren bidez argitara ematen baitira hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere, hautaketa-prozesuetan (Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deituak).
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abenduaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesuetarako zenbait deialdi egiten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere.