Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko otsailaren 21ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko behin-behineko langilea izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 44
  • Hurrenkera-zk.: 1030
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/02/21
  • Argitaratze-data: 2025/03/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan baita aplikagarria den gainerako araudian ere ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, hau

Lehenengoa. Gonzalo Martínez Etxeberria jauna Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko Araubide Juridikoko Arloko aholkulari izendatzea, zuzendari mailarekin (5347 kodea, 1 dotazioa).

Bigarrena. Interesdunak aholkuak emango dizkio Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.

Laugarrena. Izendapen honek 2025eko otsailaren 25ean izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.

Bosgarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 21a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik