Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko otsailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita Loiu udalerriko (Bizkaia) «Ayalde» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitate bat gehitzeagatik eta irakaskuntza hau berrantolatzeagatik.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 47
- Hurrenkera-zk.: 1116
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/02/20
- Argitaratze-data: 2025/03/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Loiu udalerriko «Ayalde» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Sopensa S.A.» erakundeak hasitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, unitateen gehikuntza eskatzen da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua); 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan), eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Lehenengoa. 2025-2026 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako lehen zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzat unitate bat gehitzeko eta irakaskuntza honen berrantolaketa egiteko baimena ematea, Loiuko «Ayalde» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 014844 (EAE) eta 48003734 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Ayalde».
Titularra: «Sopensa S.A.».
Helbidea: Aiartza, 5.
Udalerria: Loiu.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, honelako edukierakoak:
1 urteko haurrentzako unitate 1, 8 ikaspostutarako edukierarekin.
2 urteko haurrentzako 2 unitate, 13 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.
3 urteko haurrentzako 3 unitate, 18 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukierarekin.
Lehen Hezkuntza: 24 unitate, 600 ikaspostutarako edukierarekin.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostutarako edukierarekin.
Batxilergoa: Zientziak eta Teknologia, Giza eta Gizarte Zientziak eta Artea modalitateak: 6 unitate, 210 ikaspostutarako edukierarekin.
Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.
Bigarrena. Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.
Hirugarrena. Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskabide edo komunikazio guztietan, dokumentazio propioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa, espezifikoa eta ikastetxearen kodea erabili beharko ditu, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.
Laugarrena. Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Bosgarrena. Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 20a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.