Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko otsailaren 18koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 20.000 biztanletik beherako udalerrietan jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuak ezartzeko eta mantentzeko tokiko kirol- eta komunitate-egiturak eta -espazioak egokitzera eta hobetzera bideratutako 2025eko dirulaguntza-deialdiaren oinarriak, Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (SEEP).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 50
- Hurrenkera-zk.: 1161
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/02/18
- Argitaratze-data: 2025/03/13
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Agindu honen bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2025ean dirulaguntza-lerro bat ezarri nahi du 20.000 biztanletik beherako udalerrietan jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuak ezartzeko eta mantentzeko tokiko kirol- eta komunitate-egiturak eta -espazioak egokitzera eta hobetzera bideratuta, Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (SEEP). Egokitzapen eta hobekuntza horien emaitzak zehaztean kontuan hartu beharko da instalazioek trantsizio ekologikoarekin, digitalizazioarekin, berdintasunarekin, inklusioarekin, irisgarritasunarekin eta segurtasunarekin lotutako helburuak bete beharko dituztela.
Jarduera fisikorik ezak eta sedentarismoak arazo asko eragiten dituzte gizartean, jarduera fisikoaren bidez konpon daitezkeenak, eta deialdi honen bidez arazo horri erantzuna eman nahi zaio 20.000 biztanletik beherako udalerrietan.
Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legeak printzipio gidarietan xedatzen du kirola interes publikoko gizarte-jarduera dela, pertsonak bete-betean prestatzeko eta garatzeko, haien bizi-kalitatea hobetzeko eta norbanakoak eta gizartea ondo izateko lagungarria. Era berean, kirola askatasunez eta borondatez egitea pertsona guztien oinarrizko eskubidea dela aitortzen du. Horretarako, xedatzen du botere publikoek, beren eskumenen esparruan, eskubide hori behar den bezala erabiltzen dela bermatu behar dutela, kirol-jarduera gizarte-sektore guztietara hedatzeko, bereziki behartsuenetara, programa bereziak onartzeko eta gauzatzeko zereginean oinarritutako kirol-politika baten bidez.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen du. Mekanismo horrek indartu egiten du Batasunaren eta haren estatuen susperraldia lortzeko eta erresilientzia sendotzeko ideia, sei zutabetan egituratutako Europa mailako eremu politikoei dagozkien neurriak babestuz: trantsizio ekologikoa; eraldaketa digitala; hazkunde adimenduna, jasangarria eta integratzailea, barnean hartuko dituena kohesio ekonomikoa, enplegua, produktibitatea, lehiakortasuna, ikerketa, garapena eta berrikuntza, eta enpresa txiki eta ertain (ETE) sendoekin behar bezala funtzionatuko duen barne-merkatua izango duena; gizarte- eta lurralde-kohesioa; osasuna; eta erresilientzia ekonomikoa, soziala eta instituzionala. Mekanismo horren helburu espezifikoa izango da estatu kideei finantza-laguntza ematea; horretarako, EBk lankidetza estua eta gardena lortu nahi du estatu kide horiekin.
Hori guztia dela eta, ezinbestekoa eta premiazkoa da inbertsio- eta erreforma-plan hau abian jartzea, hiru helbururekin: epe laburrean, laguntza ematea osasun-krisiaren osteko susperraldiari; epe ertainean, egiturazko eraldaketa-prozesu bat bultzatzea, eta, epe luzera, garapen jasangarriago eta erresilienteago bat garatzea, ekonomiaren, finantzen, gizartearen, lurraldearen eta ingurumenaren ikuspegitik. Testuinguru horretan, Europar Batasuneko finantzaketa-tresna berriek (Next Generation EU) aparteko aukera ematen dute plan hori hedatzeko eta, modu horretan, pandemiak inbertsioan eta jarduera ekonomikoan izan duen eraginari aurre egiteko, bai eta susperraldia bultzatzeko eta Espainiako ekonomiaren modernizazioari ekiteko ere. Hala, helburu horiek lortzeko, Batasunak mekanismo bat diseinatu du, zeinaren helburu espezifikoa baita estatu kideei laguntza finantzarioa ematea, «Next Generation EU» funtsen bidez. Funts horiek aukera aparta ematen dute suspertze-plan espezifikoak hedatzeko eta pandemiak inbertsioan eta jarduera ekonomikoan izan duen eraginari aurre egiteko.
Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren esparruan funtsak eskuratu ahal izateko, estatu kideek suspertze- eta erresilientzia-plan bat aurkeztu behar izan zuten, eta, Espainiako Estatuak aurkeztutako planaren kasuan, 2021eko ekainaren 16an onartu zuen Europako Batzordeak.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana zeharkako lau ardatzen inguruan egituratuta dago: trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, genero-berdintasuna eta gizarte- eta lurralde-kohesioa. Lau ardatz horiek, era berean, hamar palanka-politikatan eta hogeita hamar osagaitan zehaztuta daude, eta haiek egituratzen dute 2023. urteari begirako erreformen eta inbertsioen programa. Osagai bakoitzean, erronka edo helburu zehatz batean jartzen da arreta, eta aipatutako helburuak lortzen laguntzen duten erreformak eta inbertsioak jasotzen dira. Horietarako guztietarako, erdibideko jomugak eta mugarriak identifikatzen dira, bai eta espero diren emaitzak, onuradunen kopurua eta elementu bakoitzaren kostu xehatua ere.
Bederatzigarren palanka-politikaren helburua da kultura- eta kirol-industria sustatzea, kirolaren sektorea nazioarteko erreferentzia bat eta erakargarri turistiko garrantzitsua delakoan eta herritarrak osasuntsu egoteko funtsezko elementua delakoan. Esparru horretan, 26. osagaiaren xedea kirol-sektorea sustatzeko plana da, hau da, kirol-sektorea dinamizatzea, berregituratzea eta modernizatzea eta eraldaketa digitalaren eta trantsizio ekologikoaren bidez errealitate sozioekonomiko berrira egokitzea.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 26. osagaiari dagokionez («Kirol-sektorea sustatzea»), 2023ko abenduaren 26ko Kirolaren Konferentzia Sektorialean, erabaki bat onartu zen, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio autonomia-erkidegoek eta Ceutako eta Melillako hiriek Kirol Kontseilu Gorenaren aurrekontuaren kargura kudeatutako kredituen lurralde-banaketaren eta banaketa-irizpideen proposamenari. Hala, 2023ko abenduaren 26ko Kirolaren Konferentzia Sektorialean, EAEk bat egin zuen Next Generation kredituak banatzeko proposamena eta horiek banatzeko irizpideak baimentzen dituen erabakiarekin. Horrez gain, 2024. eta 2025. urteetarako proiektu honetara esleitutako funtsak banatzeko irizpideak ere onetsi ziren konferentzia horretan (2024ko otsailaren 26ko BOE, 50. zk.).
Proiektuan sartzen diren inbertsioen artean dago honako hau: C26.I02.P03 «Jarduera fisikoa eta osasuna sustatzea eremu despopulatuetan. PAFER sarea». Hau da inbertsio horren deskripzioa: landa-eremuko biztanleen jarduera fisikoa areagotzea, landa-eremuetan jarduera fisikoaren sustatzaileen sare koordinatu bat sortuta (orientazio fisikoko zerbitzuak). Sustatzaile horiek arduratuko dira baliabideak sortu eta kudeatzeaz eta jarduera fisikoa sustatzeko eta aktibatzeko oinarrizko programak diseinatzeaz, bereziki eremu despopulatuenetan.
Azkenik, honako bi arauen bitartez osatzen da SEM laguntzen (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa) inguruko Estatuko corpus legegilea: batetik, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Agindua, zeinaren bitartez Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen baita; eta, bestetik, irailaren 29ko HFP/1031/2021 Agindua, zeinaren bitartez ezartzen baita Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek informazioa emateko prozedura eta formatua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaietako neurrien mugarri eta helburuen betetze-mailari eta neurrion aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenari jarraipena egiteko.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak egokitzat jotzen du 2025ean dirulaguntza-lerro bat arbitratzea jarduera fisikoaren arloko orientazio-zerbitzuak sortzeko eta garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko 20.000 biztanletik beherako toki-entitateetan. Dirulaguntza horiek Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen dira, eta Next Generation EU funtsek finantzatzen dute. Jarduketa hori aipatutako sailaren eskumen-eremuan sar daiteke, eta, horretarako, dirulaguntzak emango dira mota horretako orientazio-zerbitzuak antolatzeko.
Hala, Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, 6.1 artikuluko f) eta g) letretan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari esleitzen dizkio jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak sustatzeko eskumenak.
Bestalde, azaroaren 26ko 389/2024 Dekretuak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren esku uzten du jarduera fisikoa sustatzea eta arlo horretako politika integralak garatzea eta zeregin horietarako erakundearteko eta sailarteko lantaldeak koordinatzea.
Horregatik guztiagatik, jarduera fisikoaren arloko orientazio-zerbitzuak sortzeko eta garatzeko laguntzen lerroaren deialdia egiten zaie Euskal Autonomia Erkidegoko 20.000 biztanletik beherako toki-entitateei eta haiei atxikitako entitateei. Laguntzen lerro hori 26. osagaian dago sartuta: Kirolaren sektorea sustatzea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plan Nazionalaren Kultura eta Kirolaren Industria Bultzatzeko IX. palanka-politikan sartuta dagoena, zeinaren helburua baita, hain zuzen, kirolaren sektorea eraldatzea kirol-erakundeak digitalizatuz eta kirol-azpiegiturak garatuz, azpiegituren ingurumen-jasangarritasuna eta irisgarritasuna bermatzeko eta kirola osasunarekin lotuta sustatzeko. Zehazki, C26.I02.P03 da «Jarduera fisikoa eta osasuna sustatzea eremu despopulatuetan. PAFER sarea» izeneko inbertsioko proiektuetako bat.
Kontuan hartuta zer xedatzen duen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren II. tituluko IV. kapituluak, modu aktiboan hartuko da aintzat emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren helburua, dirulaguntza-programa hau landu eta aplikatzeko orduan.
Era berean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bitartez onartu zen Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Dirulaguntzen 2021-2024 Plan Estrategikoa, eta Eusko Jaurlaritzaren webgunean dago argitaratuta (www.euskadi.eus). Plan estrategiko horretan ez zegoen sartuta dirulaguntza-lerroa, zeren deialdi horretarako erabilitako kreditua Kultura Ministerioaren transferentzia batetik dator, 2023ko abenduaren 26an arloko batzar batean adostu zen moduan.
Oraindik ez da egin hurrengo aldiari dagokion Dirulaguntzen Plan Estrategikoa, eta, ondorioz, ezta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2025eko Dirulaguntzen Urteko Plana ere, zeinetan sartu beharko bailitzateke 2025ean 20.000 biztanletik beherako udalerrietan jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuak ezartzeko eta mantentzeko tokiko kirol- eta komunitate-egiturak eta -espazioak egokitzera eta hobetzera bideratutako dirulaguntzen deialdia, Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparrukoa (SEEP).
Horren harira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6. artikuluaren arabera, laguntzek sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota egon behar dute, eta plan horretan hauek zehaztu behar dira: dirulaguntzarekin zer helburu eta ondorio lortu nahi diren, zer epetan lortu behar diren, zenbateko kostuak aurreikusten diren eta zer finantzaketa-iturri dituzten dagokion ekitaldirako.
Dena den, zehaztu behar da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legearen 7.1 artikuluak irekita uzten duela deialdi bat planean jasota egon gabe ere onartzeko aukera.
Dirulaguntza bakoitza erregulatzeko oinarrietan, adierazi behar da dirulaguntza zer dirulaguntza-plan estrategikotan dagoen sartuta eta nola laguntzen duen helburuak lortzen; bestela, arrazoitu egin beharko da zergatik den beharrezkoa dirulaguntza berri bat ezartzea, planean aurreikusi ez bada ere, eta nola eragiten dion horrek plana betetzeari.
Hori dela eta, 20.000 biztanletik beherako udalerrietan jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuak ezartzeko eta mantentzeko tokiko kirol- eta komunitate-egiturak eta -espazioak egokitzera eta hobetzera bideratutako 2025eko dirulaguntzak Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (SEEP) deitutakoak 2025-2029 aldirako onartzen den plan estrategikoan sartu beharko badira ere, uste dugu deialdi hau izapidetzeko beharrezko baldintzak betetzen direla.
Horrenbestez, hau
Oinarri arautzaile hauetan arautzen diren dirulaguntzak dagokion deialdiaren eta dirulaguntza emateko ebazpenaren arabera ere arautuko dira, oinarrietan xedatutakoaz gain, baita honako arau hauetan xedatutakoaren arabera ere:
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena.
36/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, zeinaren bidez presako neurriak onartzen baitira Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko.
HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duena.
HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen dituena Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaietako neurrien mugarriak eta helburuak betetzen ote diren kontrolatzeko eta neurrion aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenaren jarraipena egiteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legearen V. kapitulua.
20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.
38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.
1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.
HFP/55/2023 Agindua, urtarrilaren 24koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko prozeduretan interes-gatazkak sortzeko arriskuaren analisi sistematikoari buruzkoa.
Hauek ere aplikatuko dira:
Gobernu Kontseiluaren Erabakia, 2022ko otsailaren 8koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketen eta proiektuen aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa, argitaratu zena Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 1eko 30/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko martxoaren 4ko EHAA, 46. zk.).
Gobernu Kontseiluaren Erabakia, 2022ko martxoaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko eskatzen diren iruzurraren aurkako borrokari, interes-gatazkei, finantzaketa bikoitzari eta estatu-laguntzei buruzko betekizunak eta ingurumenari kalte nabarmenik ez egitekoak betetzeko neurrien plana onartzen duena, argitaratu zena Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak aipatu erabakia argitaratzeko emandako apirilaren 6ko 40/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko apirilaren 13ko EHAA, 74. zk.).
Era berean, entitate onuradunek nahitaez bete beharko dituzte laguntza ematen duen administrazioak, Estatuko eta Europako gainerako agintari eskudunek xede horretarako ezarritako arauak, bai eta aipatutako finantzaketa-iturrien arabera laguntza hauen onuradun izateagatik ezarritako betebehar guztiak ere.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdi honen babesean emandako laguntzak ez dira estatu-laguntzak. Izan ere, ez dute murrizten Europar Batasunaren barruko lehia askea, eta ez dute faltsutzen lehia edo aldatzen merkataritza-trukeak, edo ez dakarte truke horiek aldatzeko arriskurik.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 18a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
OINARRIAK
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko 20.000 biztanletik beherako udalerrietan jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuak ezartzeko tokiko kirol- eta komunitate-egiturak egokitzera eta hobetzera bideratutako dirulaguntzen oinarriak ezartzea eta deialdiak egitea.
Egokitzapen eta hobekuntza horien emaitzak zehaztean kontuan hartu beharko da instalazioek trantsizio ekologikoarekin, digitalizazioarekin, berdintasunarekin, inklusioarekin, irisgarritasunarekin eta segurtasunarekin lotutako helburuak bete beharko dituztela.
Deialdi honen ondoreetarako, honi esaten zaio jarduera fisikoaren lotutako orientazio-zerbitzu: jarduera fisikorik egiten ez dutenak jarduera fisikoa egiteko behar duten aholkua, gidaritza eta laguntza jasotzea profesional baten eskutik, jarduera fisikoa maiztasunez egiteko ohitura har dezaten.
Dirulaguntza Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean dago jasota; zehazki hemen: 26. osagaia, «Kirolaren sektorea sustatzea»; 2. inbertsioa, «Kirol-instalazioen trantsizio ekologikorako plana»; 3. proiektua, «Jarduera fisikoa eta osasuna sustatzea eremu despopulatuetan. PAFER sarea».
Onuradunek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsen kargura jasotako zenbatekoen bitartez garatutako proiektuek bete egin beharko dute Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onartzeari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakiaren (Council Implementing Decision CID) 373. helburua.
Oinarri hauen arabera emandako dirulaguntzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatuko dira (aurrerantzean, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamendua).
Europako funtsekin finantza daitezkeen dirulaguntza horiek izapidetzeko eta emateko, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzeko abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuan ezarritakoa aplikatuko da, hargatik eragotzi gabe aplikatzekoa den gainerako araudia.
Dirulaguntza hauetarako, 170.761,82 euro jarriko dira guztira, eta zenbateko guztia 2025. urteari dagokio.
Eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko adierazitako zenbatekoa.
Aipatutako zuzkidura ekonomikoa Europako Suspertze Tresnatik (Next Generation EU) eratorritako finantza-baliabideen bitartez finantzatzen da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzekoak) ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez.
Deialdia egiten duen Administrazioko enplegatu publikoek eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kargura finantzatutako funtsen onuradun diren entitateko langileek Etika eta Jokabide Kodea bete beharko dute (I. eranskina).
Alde horretatik, egiaztatuko balitz II. eranskinean identifikatutako kasuren bat gertatu dela, egoera hori iruzur-zantzu gisa hartu ahal izango litzateke.
Onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateak eta horiei atxikitako entitateak, baldin eta 20.000 biztanle baino gutxiago badituzte toki-entitateak berak agindu honen datan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako azken biztanleria-erroldaren arabera.
Entitate onuradunak dira proiektua aurkeztutako aurrekontuaren arabera garatzearen eta gastua ere hala betearaztearen erantzuleak.
Honako hauek ezin izango dituzte jaso agindu honetan araututako dirulaguntzak:
Bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluan xedatutakoarekin: sexuaren ziozko bereizkeria egiten duten jarduerek edo 3.1 artikuluan adierazitako diskriminazio anizkoitzeko inguruabarretan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerek, ez eta sexuan oinarrituta diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoek ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan.
LGTBIfobia egiten, bultzatzen edo sustatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek, izan publikoak, pribatuak edo finantzaketa mistokoak, bihurketa-terapiak sustatzen edo egiten dituztenak barne, bat etorriz Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan xedatutakoarekin.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako gainerako egoeraren batean dauden entitateek.
Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu bateratuarekin bateraezintzat jo ondoren berreskuratzeko agindu baten mende dauden erakundeek.
1. 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan jarduera fisikoko zerbitzuak ezartzen diren tokiko kirol- eta komunitate-egiturak eta -espazioak egokitzeko eta hobetzeko 2020ko otsailaren 1etik deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunera arte egindako jarduketak finantzatuko dira.
Jarduketa horien artean egon beharko da jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuak ezartzeko tokiko kirol- eta komunitate-egiturak eta -espazioak egokitzea eta hobetzea.
Moldaketa, egokitzapen eta hobekuntza horien emaitzak zehaztean, kontuan hartu beharko da instalazioek trantsizio ekologikoarekin, digitalizazioarekin, berdintasunarekin, inklusioarekin, irisgarritasunarekin eta segurtasunarekin lotutako helburuak betetzea.
Zerbitzu horiek, gainera, eskakizun hauek bete behar dituzte:
Jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuak deribazioak jaso behar ditu osasun-zentrotik, Osabide Global plataforma informatikoaren bidez.
Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko ekainaren 30eko 8/2022 Legean xedatutakoaren arabera, orientazio-zerbitzuaren ardura duten teknikariek jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietan graduatuak izan behar dute, lege horren 8. artikuluko 7. apartatuan agindu bezala. Gainera, jarduera fisikoko orientatzaileentzat Kirolaren Euskal Eskolak emandako prestakuntza izan behar dute.
Orientazio-zerbitzuek sortuta egon beharko dute deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu aurretik, eta funtzionatzen jarraitu behar dute dirulaguntzaren eskaera egiten den egunean.
Proiektuek honako hauek bete behar dituzte: alde batetik, ingurumenari kalte handirik ez eragiteko printzipioa (DNSH printzipioa) eta, bestetik, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean ezarritako etiketatze berde eta digitalaren baldintzak (III. eranskina).
Arau orokor gisa, SEMak soilik finantzatuko ditu egiturazko aldaketa eragiten duten eta erresilientzia ekonomiko eta sozialean, epe luzeko lehiakortasunean, jasangarritasunean eta digitalizazioan eta enpleguan eragin iraunkorra duten gastu ez-errepikariak.
Agindu honen bidez deitako laguntzekin finantzatuko diren jarduketak bat etorriko dira abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoarekin, SEEPren araudi-esparruaren arabera hautatuak izan daitezkeen jarduketak finantzatzeko helburuarekin.
Diruz lagundutako jardueraren izaerari inongo zalantzarik gabe erantzuten diotenak jotzen dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat, baldin eta behar-beharrezkoak badira eta 2020ko otsailaren 1aren eta deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren artean egin badira. Alegia, jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuek erabiltzen dituzten instalazioetan gauzatu nahi diren jarduketak, baldin eta trantsizio ekologikoarekin, digitalizazioarekin, berdintasunarekin, inklusioarekin, irisgarritasunarekin edo segurtasunarekin lotuta badaude.
Zehazki, hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:
Jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuek erabilitako kirol-instalazioetan egin beharreko egokitze- eta hobekuntza-jarduketekin zerikusia dutenak; adibidez:
Jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuek ingurune osasungarrietan erabiltzen dituzten instalazioak eraberritzea.
Kirol-zentroetako irisgarritasuna hobetzeko lanak egitea; esate baterako, arrapalak edo igogailuak instalatzea.
Espazio publikoak egokitzea ibilbide edo zirkuitu osasungarriak sortzeko, seinaleak jartzea barne.
Kirol-instalazioetan argiztapen jasangarriko sistemak ezartzea (LED argiak).
Energia-birgaikuntzekin lotuta gauzatzen diren jarduketek ingurumenari «kalte handirik ez eragiteko printzipioa» (DNSH) bete beharko dute. Printzipio hori araututa dago inbertsio jasangarriak ahalbidetzeko esparru bat ezartzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 28ko 2020/852 (EB) Erregelamenduan, zeinak aldatu egiten baitu 2019/2088 (EB) Erregelamendua; eta biak daude jasota agindu honen 23. artikuluan.
Kirol-ekipamendua erostearekin zerikusia dutenak; adibidez:
Jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuen sareko instalazio edo espazioetarako kirol-ekipoak erostea.
Jarduera fisikoa egiteko kanpoko guneetarako altzari espezializatuak erostea.
Beste gastu batzuk, hala nola gimnasio mugikorra eta antzekoak.
Jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuen sarearen hedapen-kanpainak gauzatzearekin zerikusia dutenak:
Promozio-materialak garatzea, hala nola liburuxkak, kartelak eta eduki digitala, jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuen sarearen programetako parte-hartzea areagotzeko.
Marketin digitaleko zerbitzuak kontratatzea, jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuen sarearen eta bere programen berri emateko.
Ekitaldi publikoak antolatzea, ingurune osasungarrietan jarduera fisikoa egiteak dakartzan onuren berri emateko.
Jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuen sarearentzako plataforma digitalak gauzatzearekin zerikusia dutenak:
Mugikorrerako aplikazioak edo web plataformak sortzea, jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuen sarearen programetan errazago izena emateko eta programa horien jarraipena egiteko, baita sarearekin lotura duten beste programa batzuena ere.
Tokiko kirol-instalazioak edo komunitate-espazioak kudeatzeko sistemak ezartzea, baliabideen erabilera eta parte-hartzea hobetzeko.
Ez dira diruz lagunduko Europar Batasunak klimaren eta ingurumenaren arloan dituen arauak eta lehentasunak eta «kalte handirik ez eragiteko» printzipioa («do no significant harm DNSH» printzipioa) erabat betetzen ez dituzten proiektuak, agindu honen 23. artikuluaren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluaren ildotik. Entitate onuradunek bermatu behar dute horiek betetzen direla.
Zehazki, ez dira diruz lagunduko gastu hauek:
Askotan errepikatzen diren soldata-gastuak:
Langileen beren soldatak.
Jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuen sarea gainbegiratzeaz eta mantentzeaz arduratzen diren langileei behin baino gehiagotan egin beharreko ordainketak.
Lan-kontratuarekin edo jarduera fisikoko programak gauzatzeko behin baino gehiagotan kontratatutako entrenatzaileen edo irakasleen ordainsariak.
Ohiko mantentze-lanen kostuak.
Instalazioen aldizkako mantentze-lanekin zerikusia duten gastuak; adibidez, instalazioak garbitzea eta egunero erabiltzen diren ekipoak aldatzea.
Kirol-ekipoen edo instalazioen konponketa txikiak, eguneroko kudeaketaren parte direnak.
Instalazioen ohiko kudeaketarekin zerikusia duten gastuak:
Eguneroko lanen ondoriozko kostuak; esate baterako, oinarrizko zerbitzuak ordaintzea (ura, elektrizitatea, Internet).
Instalazioen etengabeko administrazioaz arduratzen diren kudeatzaile edo koordinatzaileei ordaintzea, jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuen sarearen helburu espezifikoetatik kanpo.
Dirulaguntza jaso dezaketen gastuetan, erosketa-kostua inoiz ez da izango merkatuko balioa baino handiagoa.
Azpikontratazioa: entitate onuradunek hirugarrenekin itundu dezakete diruz lagundutako jardueraren % 100 gauzatzea, azpikontratu guztien prezioak batuta, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Azpikontratazioak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, aldez aurreko baimena beharko da eta kontratua idatziz egin beharko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31.3 artikuluan adierazitakoaren arabera.
Ez da azpikontrataziotzat hartuko onuradunak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kontura gauzatu ahal izateko egin behar dituen gastuak.
Hala badagokio, hirugarrenekin itunduko den eta diruz lagunduko den gastuaren zenbatekoak gainditu egiten baditu Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikietarako ezarritako zenbatekoak, hiru eskaintza eskatu beharko dira.
Organo emaileak kontratista eta azpikontratista posibleen identifikazio-datuak gorde behar ditu, hala badagokio, funtsen azken hartzaile gisa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrez gain, kontratistarik edo azpikontratistarik badago, entitate onuradunek SEEPko betebeharretan zehaztuta dagoen dokumentazioa eskatu eta behar bezala bete beharko dute (onuradunek betetako eranskin berberak).
Nolanahi ere, onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa bete behar dute. Horretarako, egiaztatu behar dute diruz lagundu daitezkeen gastuak erabat beharrezkoak direla diruz lagundutako jarduerarako, gastu horiek merkatuko balioarekin bat datozela, eta, onuradunak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.3 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean egonez gero, baldintza horiek beteko dituztela.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskabideak modu elektronikoan aurkeztu beharko dira, apartatu honetan adierazitako helbidetik Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikora sartuta.
Eskabide-inprimakia eta tramitazioari buruzko azalpenak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragai: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1074005
Eskabide elektronikoaren osteko izapideak bide elektronikoz egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez: https://euskadi.eus/nirekarpeta
Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutakoak, helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/
Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez egin daiteke. Pertsona hori aldez aurretik egon daiteke inskribatuta Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan (helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/), edo prozeduran egiaztatu daiteke ordezkari gisa.
Entitate eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ditzakete eskabidea eta horri erantsi beharreko gainerako agiriak. Era berean, eskaeratik eratorritako jarduketetan, eta prozedura guztian, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.
Eskabidea aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.
Entitate eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du. Erakunde batek eskabide bat baino gehiago egin badu, erregistro-dataren arabera azkena aurkeztu duen eskabidea ebaluatuko da. Ondorioz, gainerako eskabideetan atzera egin duela ulertuko da, eta horrek prozedura amaitzea ekarriko du. Horretarako, legez ezarritako moduan, dagokion ebazpena emango da.
Aurkeztutako dokumentu elektronikoek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dauden eta jaisteko modukoak diren ereduak erabiliko dira, eta ereduaren formatu berean aurkeztuko dira.
Gainerako dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, ahal izanez gero.
Proiektuari buruzko dokumentazioa:
Eskabidearekin batera, jardueraren amaierako memoria aurkeztu behar da: diruz lagundutako proiektuan aurreikusitako jarduketak gauzatzeari buruzko txostena eta horiek egin izana egiaztatzen duten materialak edo elementuak. Era berean, deialdi honen 1. artikuluan aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruzko ebaluazioa ere aurkeztu behar da. Proiektuaren garapenean izandako edozein aldaketa jaso behar da memorian.
Gainera, 13. artikuluan barne hartutako baloratu beharreko alderdiak jaso beharko dira.
Egiturazko inbertsioak egiten badira, diruz lagundutako proiektuaren azalpen-memoria eta aurreikusitako helburuak betetzeko egiten duten ekarpenaren azalpena aurkeztu beharko dira.
Gauzatutako jardueren kostuaren justifikazio-memoria ekonomikoa, jarduketarekin lotutako gastuak eta diru-sarrerak zehaztuta. Gastuei eta inbertsioei dagokienez, hauek identifikatu beharko dira: hartzekoduna, dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta ordainketa-data. Jarduketak beste iturri batzuekin finantzatu badira, justifikazioan egiaztatu beharko da diruz lagundutako jarduera horietarako erabilitako funtsen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa.
Gainera, memoria ekonomikoan, hauek sartuko dira:
1. Diruz lagundutako jarduketari dagozkion gastuen eta sarreren balantzearen erantzukizunpeko adierazpena.
2. Diruz lagundutako jarduketa gauzatzearen ondoriozko gastuak justifikatzen dituzten dokumentu guztien zerrenda sailkatua, bai eta proiektua garatzeko egon diren diru-sarreren zerrenda sailkatua ere. Gastu bakoitzari dagokionez, hauek identifikatu beharko dira: hartzekoduna, dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta ordainketa-data.
Proiektuaren garapenean egindako gastuak justifikatzen dituzten egiaztagiriak eta fakturak.
Berrikuntzaren aurreko eta ondorengo energia-eraginkortasunaren ziurtagiriak, eta lortutako energia-aurrezpena.
Obrak amaitu izanaren ziurtagiria.
Dagokion jarduketa gauzatzeko hirugarrenek (kontratistak edo azpikontratistak) egin dituzten lanei buruzko dokumentuak. Hauek izango dira dokumentuak: kontratu-espediente osoa, hirugarrenek aurkeztutako fakturak, SEEPko betebeharren erantzukizunpeko adierazpenak, 2023ko urtarrilaren 26tik aurrera egindako jarduketen MINERVA txostena eta Planaren kudeaketak eskatzen duen beste edozein dokumentu, agindu honen 16.2 artikuluko j) eta k) letretan zehazten den moduan.
Dokumentu edo promozio-elementu grafikoak, non berariaz aipatuko baita Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Next Generation EU funtsen babesa, agindu honen 16.2 artikuluko h) letran zehazten den moduan.
Eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, honako betebehar hauek bete direla egiaztatu ahal izango da:
Xede bera duten eta bestelako administrazio edo entitate publiko zein pribatuei eskatu zaizkien eta, hala badagokio, haiengandik jaso diren dirulaguntzen, laguntzen, diru-sarreren edo baliabideen berri ematea.
Entitate eskatzailea ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor administratibo edo penalen baten eraginpean edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekuren baten eraginpean, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Entitate eskatzailea ez egotea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluan ezarritako gainerako debekuen eraginpean.
Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta betetzen direla laguntza hauen entitate onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak.
Adieraztea indarrean duela berdintasun-plana, eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituela, edo, hala badagokio, ez duela dokumentazio hori eduki beharrik, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluan ezarritakoarekin.
Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko dokumentazio gehigarria.
Aurreko apartatuetan adierazitako dokumentuez gain, pertsona eta entitate eskatzaileek honako dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte (eredu normalizatuak euskadi.eus webgunean daude eskuragarri, oinarri hauen eranskinen arabera).
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko (SEEP) jarduketak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (III. eranskina).
Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (IGEA) (IV. eranskina).
Iruzurraren aurkako politika ezagutzen delako eta harekin bat egiten delako adierazpena (V. eranskina).
Auditoriak egiteko eta funtsen erabilera kontrolatzeko asmoz eta indarrean dagoen araudiaren arabera administrazio publiko inplikatuen artean datuak lagatzea eta tratatzea onartzeko adierazpena (VI. eranskina).
Europako Batzordeak, Iruzurraren aurkako Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta Estatuko agintaritza eskudunek sarbidea izateko berariazko baimena (VII. eranskina), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduak (aurrerantzean, Finantza Erregelamendua) 129. artikuluko 1. apartatuan aitortutako eskubideak balia ditzaten,bat etorriz Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduan xedatutakoarekin.
Sei ingurumen-helburuei «kalte handirik ez eragiteko printzipioa» (DNSH) betetzen duela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena, bat etorriz 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan jasotakoarekin (VIII. eranskina).
Finantzaketa bikoitzik ez dagoela ziurtatzeko erantzukizunpeko adierazpena (IX. eranskina).
Horri dagokionez, ohartarazi behar da entitate onuradunen datuak Titulartasun Errealen Erregistroan jasoko direla. Arlo horretan eskumena duten administrazioek erregistro horretara sartzeko aukera izango dute, eta informazio hori Europako Funtsen sistemari laga ahal izango zaio.
Eskabidearen izapidetzea onartzeko beharrezkoa den dokumenturen bat falta bada edo dokumentu horietan zerbait gaizki dagoela ikusten bada, edo baloratzeko aurkeztutako dokumentazioan akatsak aurkitzen badira, hamar egun balioduneko epea emango zaio pertsona edo entitate interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio ezen, eskatutakoa egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela edo izapideak egiteko eskubidea galdu duela ulertuko dela.
Entitate interesdunek eskabidea aurrez aurre aurkezten badute, administrazio publikoek eskatuko diete eskabidea elektronikoki aurkezteko. Halakoetan, zuzenketa egin den eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.
Zuzenketa-fasea amaitu ondoren, organo kudeatzaileak aztertu egingo ditu aurkeztutako eskabideak eta dokumentuak, kasu bakoitzean egiaztatuko du 4. artikuluan ezarritako deialdiaren baldintza orokorrak betetzen direla, eta balorazio-batzordearen esku jarriko du aurkeztutako eskabideen zerrenda, onarpen-irizpideak betetzen direla adierazita, eta gauza bera egingo du baloratu beharreko proiektuei dagozkien dokumentuekin ere.
Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariari dagokio deialdi honetan jasotako dirulaguntzak kudeatzea, ebazpen-proposamena idaztea eta Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari aurkeztea.
Laguntzen zenbatekoa zehazteko, lehiaketaz bestelako lehia-konkurrentziako prozedura erabiliko da, objektibotasunaren, gardentasunaren, berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta publizitatearen printzipioei jarraituz; haren arabera, 13. artikuluan jasotako irizpideak aplikatuta eskabideek balorazio-fasean lortutako puntuazioarekiko proportzioan banatuko da agindu honen 2. artikuluan esleitutako zuzkidura ekonomikoa.
Balorazio-batzorde batek ebaluatuko ditu deialdi honetara aurkeztutako jarduketak. Hauek osatuko dute batzordea:
Batzordeburua: Gorka Iturriaga Madariaga, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria. Hura ez badago, batzordekide zaharrenak ordeztuko du.
Bokalak: Elisabet Altube Bengoa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna; eta Mikel Bringas Diez, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria.
Idazkaria: Amaia Izaguirre Díaz, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria. Idazkaritzako lanez arduratuko da, eta hitza izango du, baina botorik ez.
Batzordea balio osoz eratuko da, batzordeburua, idazkaria eta, gutxienez, gainerako batzordekideetako bat bertan direla.
Aztertu beharreko gaien inguruko jakintza espezifikoa duten pertsonak ere joan daitezke balorazio-batzordearen bileretara, bertaratutako gehienek onartuz gero. Pertsona horiek hitza izango dute, baina botorik ez. Kasu horretan, bertaratuek Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (IGEA) sinatu beharko dute.
Hauek dira balorazio-batzordearen zereginak:
Proiektuek deialdiaren xedea eta 5. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen ote dituzten egiaztatzea, eta aurkeztutako proiektuak 13. artikuluan ezarritako irizpideen arabera baloratzea, konparatiboki.
Kudeaketa-organoari balorazio-txosten bat aurkeztea, eduki honekin:
Baloratutako proiektuen zerrenda eta balorazio-irizpide bakoitzean lortutako puntuazioa, diruz lagunduko diren pertsonak, entitateak eta proiektuak identifikatuz eta proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuz.
Laguntza ukatu zaien pertsonen, entitateen eta proiektuen zerrenda, eta ukatu izanaren arrazoiak; bai eta onartu ez diren pertsonak, entitateak eta proiektuak eta onartu ez izanaren arrazoiak ere.
Balorazio-batzordeko kideen osaketan, emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izateko ahalegina egingo da, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan zehaztutako irizpideen arabera.
Balorazio-batzordearen funtzionamendua bat etorriko da Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoentzat ezarritako araubidearekin. Nolanahi ere, balorazio-batzordeak egokitzat jotzen dituen txostenak eta iritziak eskatu ahal izango ditu, esleituak dituen eginbeharrak bete ahal izateko.
Balorazio-batzordeak jasotako eskabideetan aurkeztu diren azalpen-memoriak aztertuko ditu, eta zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu, baremo eta irizpide hauen arabera:
IPAQ edo haren baliokidea erabiliz erabiltzaileen jarduera fisikoaren zenbaterainokoa kuantifikatzea: 0 eta 2 puntu artean.
Helduen (15-69 urte) jarduera fisikoaren maila aztertzeko galde-sorta da jarduera fisikoari buruzko nazioarteko inkesta (international physical activity questionnaire edo IPAQ).
Dibertsitaterako arreta kudeatzea (hots, hauentzako arreta kudeatzea): ezberdintasun sozioekonomikoak dituztenak, bakarrik bizi direnak, mendekotasuna dutenak, instituzionalizatuak, zaintzaileak edo genero-ezberdintasunak: 0 eta 3 puntu artean.
Zerbitzuaren komunikazioa, komunikabideen, sare sozialen edo beste bitarteko batzuen bidezkoa: 0 eta 2 puntu artean.
Jarraipen-adierazleak eta zerbitzuaren ebaluazio-irizpideak: 0 eta 3 puntu artean.
Erabiltzaileen kopurua: zerbitzua erabili duten pertsonen kopurua.
Hitzorduen kopurua: elkarrizketen guztizko kopurua.
Jokabide aktiboaren ehunekoa: lehen jarduera fisikorik egiten ez zuten eta orain egiten duten pertsonen ehunekoa, edo jarduera fisikoa egiten zuten eta orain ere egiten duten pertsonen ehunekoa.
Utzitakoen kopurua: jarduera fisikoaren programa amaitu aurretik eta orientatzailearen «alta» hartu aurretik zerbitzua utzi dutenak.
Osasun-zentrotik egindako deribazioen kopurua: osasun-zentrotik egindako deribazioen bidez zerbitzura iritsi diren pertsonen kopurua.
Herritarrei arreta kirol-instalazio batetik kanpo toki bakar batean ematea edo txandakako tokietan ematea: 0 eta 5 puntu artean.
Osasun-zentroan: 3 puntu.
Beste toki batzuetan: 0 eta 2 puntu artean.
Orientazio-zerbitzura bideratzen duen eragile-kopurua (ez pertsonak, baizik eta entitateak: anbulatorioa, zerbitzu sozialak, eskola, berdintasun-zerbitzua...); memorian adierazi behar da eragileen zerrenda. 1-3 eragile: 5 puntu; 4 eragile edo gehiago: 10 puntu.
Orientazio-zerbitzua eskaintzen duten pertsonen kontratuan zehaztutako asteko orduen kopurua, orientaziora bideratua (kontratuan ezarritakoaren kopia autentikoaren bidez egiaztatua). 6-10 ordu: 10 puntu; 11-15 ordu: 15 puntu; 16-20 ordu: 20 puntu; 21 ordu edo gehiago: 25 puntu.
Zerbitzua 2023ko apirilaren 27a baino beranduago hasi bazitzaien eskaintzen herritarrei: 50 puntu.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, espedientea eta kide anitzeko organoaren txostena ikusita, ebazpen-proposamena egingo du, eta proposamen hori zuzenean igorriko zaio Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.3 artikuluan ezarritakoarekin.
Kudeaketa-organoak egindako proposamena ikusta, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak deialdi honetako dirulaguntzak emateko agindua emango du.
Onartzen den agindua banan-banan jakinaraziko zaie entitate interesdunei. Aipatutako jakinarazpenak egiteaz gain, agindu horren edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Lehenik egin den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat. Agindua elektronikoki jakinaraziko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko 5.1 artikuluko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, entitate interesdunek pentsatu beharko dute dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin zaiela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.
Bigarren puntuan aipatutako aginduak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei jarraikiz.
Kasu horietatik kanpo, entitatea ezingo da onuradun izan dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak bete gabe baditu, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketarako Erregelamendu Orokorra onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriarekin.
Agindu honetan ezarritako laguntzak bateragarriak dira helburu bera duen eta kostu berberak finantzatzen dituen beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, baina ez Europar Batasuneko beste egitura-funts batzuekin, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren 9. artikuluaren arabera.
Nolanahi ere, ezin izango da gainfinantzaketarik sortu; hau da: laguntza horrek, beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin batera, ezin izango du gainditu onuradunak egiten duen jardueraren kostua.
Beste entitate batzuek emandako laguntzen edo finantzaketaren ondorioz gainfinantzaketarik badago, murriztu egingo da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, dagokion gehieneko mugaraino.
Agindu honetan ezarritakoaren arabera ezarritako dirulaguntzak jasotzen dituzten entitateek honako betebehar hauek dituzte:
Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza emateko aginduaren jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak emango du agindu hori entitate onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egin dutela pentsatuko da.
Diruz lagundutako jarduketa deialdira aurkeztu den baldintzetan egikaritu izana.
Estatuko edo nazioarteko beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batek emandako dirulaguntzak edo laguntzak eskuratu badira, eta jasotako laguntza horrek helburu bera badu, horren berri ematea dirulaguntza eman duen organoari.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritakoak.
Laguntza eman duen administrazioak nahiz Estatuko eta Europako gainerako agintariek finantzaketaren jatorriagatik ezartzen dituzten betebeharrak betetzea, eta, bereziki, hurrengo apartatuan jasotako berariazko betebeharrak.
Finantzaketa Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsen bidezkoa dela-eta onuradunek dituzten betebehar espezifikoak:
«Ingurumenari kalte handirik ez egitek printzipioa» (DNSH Do Not Significant Harm) erabat betetzen dela bermatzea proiektuak gauzatzeko diseinuaren fase guztietan eta jarduketa bakoitzerako modu indibidualean, honako hauek ezarritakoarekin bat: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana; Kontseiluaren Exekuzio Erabakia, Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onartzeari buruzkoa (Council Implementing Decision CID); Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamendua; eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 5. artikulua, zeinaren bitartez Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eta hura garatzeko araudia eratzen baitira.
Gainera, onuradunek printzipio hori betetzen dela egiaztatzeko mekanismoak eta neurri zuzentzaileak aurreikusiko dituzte, eta horren berri emango dute dirulaguntza justifikatzeko memorian.
Bermatzea ez dagoela interes-gatazkarik, iruzurrik eta ustelkeriarik, eta baldintzarik eta erreparorik gabe onartzea dirulaguntza eman duen administrazioak onartutako Iruzurraren aurkako Neurrien Plana (iruzurrak, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeari, aurkitzeari eta zuzentzeari dagokionez). Hala, horren xedapenen mende egongo da erabat, eta guztiz beteko ditu autonomia-erkidegoko, Estatuko eta Europako araudiak, bai eta Europar Batasuneko erakundeek beren finantza-interesak babesteari buruz hartzen dituzten erabakiak ere.
Onuradunak dirulaguntzak ematen dituen administrazioari jakinarazi beharko dio helburu bererako beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jaso dituela Espainiako edo nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publikotatik, baina kostu beraren gaineko finantzaketa bikoitzik ez duela.
Europako Batzordeak, Iruzurraren aurkako Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiak eta Europako Fiskaltzak ezarritako kontrolak onartzea. Horretarako, dirulaguntzari buruz eskatutako informazio guztia emango zaie organo horiei, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Entitateak bermatu behar du badakiela laguntza horren finantzaketa Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik datorrela, eta, beraz, bere gain hartzen dituela Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendutik eta finantzaketa horri aplikatu beharreko gainerako Europar Batasuneko arauetatik edo Espainiako arauetatik eratorritako betebehar guztiak. Hori erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatu behar da.
Batzordeari, Iruzurraren aurkako Europako Bulegoari (OLAF), Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari Finantza Erregelamenduaren 129. artikuluaren 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko baimena ematea, eta Suspertze eta Erresilientzia Planean sartutako zaharberritzeak eta inbertsio-proiektuak aplikatzeko neurrietarako ordaindutako funtsen azken hartzaile guztiak behartzea, edo aplikazioan esku hartzen duten gainerako pertsona edo entitate guztiak behartzea.
Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak zaintzea eta gordetzea bost urtez, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapen- eta kontrol-jarduketak egin ahal izan daitezen, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluan eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren 22.2.f) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema zehazten duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikuluak ezarritako komunikazio-betebeharrak betetzea. Bereziki, inbertsioak garatzen dituzten jarduketen informazio- eta komunikazio-neurrietan (informazio-kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak eta elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, webguneak, iragarkiak eta prentsako iragarkiak, ziurtagiriak eta abar), logo hauek jarri beharko dira:
Europar Batasunaren ikurra;
Europar Batasunaren ikurrarekin batera, testu hau jarriko da: «Europar Batasunaren Next Generation EUk finantzatua»;
821/2014 Exekuzio Erregelamenduaren II. eranskinean ezarritako arau grafikoak eta kolore normalizatuak hartuko dira kontuan.
Identifikazio-datuak datu-base bakarrean sartzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluan adierazitakoaren arabera.
Diruz lagundutako jarduketen fidagarritasunaren eta jarraipenaren erantzule izatea, une oro jakin ahal izateko jarduketa bakoitza zenbateraino bete den.
Horretarako, Europako funtsak kudeatzen dituen plataforman CoFFEE plataforma adierazi beharko dituzte gauzatutako jarduketa guztiak, eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak eskatzen dituen dokumentu guztiak erantsi beharko dituzte (kontratazio-espediente osoak, fakturak, interes-gatazkarik ezaren erantzukizunpeko adierazpenak, DNSH, etab.).
Horrez gain, 2023ko urtarrilaren 26tik aurrera gauzatutako jarduketa guztien kasuan, urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduaren 4.2 artikuluko bigarren paragrafoak arautzen duen interes-gatazka egoteko arriskuaren analisi sistematikoari dagokion egiaztapena egin beharko dute.
Hirugarrenek egin beharreko jarduketen kasuan, mekanismoak ezartzea bermatzeko aurreikusitako jarduketak aurrera eramaten lagunduko dutela eta hirugarren horiek Suspertze Planaren adierazle, mugarri eta helburu egokien balioa zehazteko beharrezkoa den informazioa emango dutela, hala badagokio.
Horretarako, hirugarren horiek (kontratistak edo azpikontratistak) bere garaian entitate onuradunek sinatutako erantzukizunpeko adierazpenak sinatu beharko dituzte, eta kontratatzailearen esku utzi beharko dituzte, hark CoFFEEren aplikazioan sar dezan dokumentazio guztia.
Tartean diren administrazio publikoen artean datuak lagatzea onartzea, aplikatzekoa den Europako araudia betetzeko, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin eta funtsen azken hartzailearen identifikazioa arautzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluarekin bat etorriz, bere osotasunean. Informazio horrek eskuragarri egon behar du irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduaren 10. artikuluaren arabera, eta hori guztia Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikulua garatzeko.
Ematen diren laguntzen azken justifikazioa Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzan egin behar da, dirulaguntza-eskabidearekin batera.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak, era berean, finantzatutako proiektuari buruzko informazioa eskatuko die entitate interesdunei, funtsen jatorriaren araberako jarraipena egiteko.
Laguntzen onuradun izan diren entitateek proiektuko gastu guztiak justifikatu behar dituzte, eta ez soilik jasotako laguntzari dagokion zatia.
Entitate onuradun guztiek dokumentazio hau aurkeztu behar dute:
Jarduketaren amaierako memoria: diruz lagundutako proiektuan aurreikusitako jarduketak gauzatzeari buruzko txostena eta horiek egin direla egiaztatzen duten materialak edo elementuak. Era berean, deialdi honen 1. artikuluan aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruzko ebaluazioa ere aurkeztu behar da. Proiektuaren garapenean izandako edozein aldaketa jaso behar da memorian.
Memoria ekonomikoa. Memoria horrek honako hauek jaso behar ditu:
1. Diruz lagundutako proiektuari dagozkion gastuen eta sarreren balantzearen erantzukizunpeko adierazpena.
2. Diruz lagundutako proiektua gauzatzearen ondoriozko gastuak justifikatzen dituzten dokumentu guztien zerrenda sailkatua, bai eta proiektua garatzeko egon diren diru-sarreren zerrenda sailkatua ere. Gastu bakoitzari dagokionez, hauek identifikatu beharko dira: hartzekoduna, dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta ordainketa-data.
Proiektuaren garapenean egindako gastuak justifikatzen dituzten egiaztagiriak eta fakturak.
Berrikuntzaren aurreko eta ondorengo energia-eraginkortasunaren ziurtagiriak, eta lortutako energia-aurrezpena.
Obrak amaitu izanaren ziurtagiria.
Dagokion jarduketa gauzatzeko hirugarrenek (kontratistak edo azpikontratistak) egin dituzten lanei buruzko dokumentuak. Hauek izango dira dokumentuak: kontratu-espediente osoa, hirugarrenek aurkeztutako fakturak, SEEPko betebeharren erantzukizunpeko adierazpenak, 2023ko urtarrilaren 26tik aurrera egindako jarduketen MINERVA txostena eta Planaren kudeaketak eskatzen duen beste edozein dokumentu, agindu honen 16.2 artikuluko j) eta k) letretan zehazten den moduan.
Dokumentu edo promozio-elementu grafikoak, non berariaz aipatuko baita Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Next Generation EU funtsen babesa, agindu honen 16.2 artikuluko h) letran zehazten den moduan.
Laguntza 60.000 eurotik beherakoa bada, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorraren 75. artikuluan (justifikazio-kontu sinplifikatuaren modalitateari buruzkoa) aurreikusitako moduan justifikatuko da, hargatik eragotzi gabe aurreko apartatuko d) letran adierazitako dokumentazioa aurkeztu behar izatea.
Justifikazioak elektronikoki aurkeztu beharko dira, agindu honen 8.2 artikuluan aipatutako helbide elektronikoaren bitartez. Horretarako zehaztapenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, artikulu horretan adierazitako helbidean.
Era berean, artikulu honen 1. apartatuan adierazitako xederako, proiektuen jarraipena egiteko dokumentazio nahikoa eskatuko da hiru hilean behin, modu honetan:
Proiektua gauzatzeari, neurriak ezartzeari eta mugarriak eta helburuak lortzeari buruzko informazioa.
Desbideratzeei buruzko informazioa: kostu errealak zenbatetsitako kostuarekiko izan ditzakeen desbideratzeak, inbertsio osoarekiko izan ditzakeenak, eta hura osatzen duten neurrietako bakoitzarekiko izan ditzakeenak.
Bereziki, administrazio emaileek datu-kategoria harmonizatuak bilduko dituzte, formatu elektronikoan, funtsen erabilera ikuskatu eta kontrolatzeko, hala xedatzen baitu Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluak.
Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira betiere dirulaguntzaren xedea beteta edo beste entitate publiko zein pribatu batzuetatik beste dirulaguntzaren edo laguntzaren bat jaso bada, dirulaguntza emateko agindua aldatu egin daiteke. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak dagokion likidazio-agindua emango du, esleitutako dirulaguntzen zenbatekoak doitzeko.
Dirulaguntza ordainketa bakar batean ordainduko da, emandako dirulaguntza berariaz edo isilbidez onartu ondoren, oinarri hauen 16.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Entitate onuradunak bere banku-datuak aurkeztu edo eguneratu behar ditu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu ahal izango da, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
20 artikulua. Ez-betetzeak eta itzulketak.
Honako hauek dira ez-betetzeak:
Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.
Agindu honetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.
Dirulaguntzaren likidazioa egiteko aginduan adierazitako zenbatekoa epe barruan ez itzultzea, hala badagokio.
DNSH printzipioa ez betetzea.
Dirulaguntzei buruzko xedapenetan oro har ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.
Betetze partzialen kasuan, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, proportzionaltasun-printzipioa aplikatuko da, eta kontuan hartuko da aipatutako betetzea nabarmen hurbildu ote den erabateko betearazpenera, eta egiaztatu ote den entitate onuradunek konpromisoak betetzeko joera argia izan dutela.
Kasu horietakoren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, osorik edo partzialki, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36.1 eta 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta agindu honen 21.2 artikuluan aurreikusitako prozeduraren bidez izapidetuko da, aurretik aipatutako lege horren 40. artikuluan xedatutakoa bete dadin. Horrez gain, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua aplikatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.
Balizko onuradunak hautatzeko prozesuan edo baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozesuetan parte hartzen duten pertsonek adieraziko dute osorik eta inolako erreserbarik gabe ezagutzen eta onartzen dituztela «Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko eskatzen diren iruzurraren aurkako borrokari, interes-gatazkei, finantzaketa bikoitzari eta estatu-laguntzei buruzko betekizunak eta ingurumenari kalte nabarmenik ez egitekoak betetzeko neurrien planaren» baldintzak, bai eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 22ko Aginduaren bidez ondoren planari egindako aldaketa ere (plana 2022ko martxoaren 29ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren bidez onetsi zen).
Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, dirulaguntza emateko eskumena duen organoaren arduradunak, dirulaguntzaren oinarriak edo deialdia idazten dituzten langileek, eskaerak ebaluatzen dituzten aditu eta batzordekideek, baita jarduketa horietan administrazioari laguntza eta aholkularitza ematen dioten entitate pribatuetako pertsona fisiko guztiek ere, iruzurraren aurkako neurrien plana ezagutu eta onartu behar dute.
Aurreko apartatuetan adierazitako pertsonek Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (IGEA) beteko dute (IV. eranskina), hala ezartzen baita Finantza Erregelamenduaren 61.3 artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan.
Interes-gatazka eragin dezakeen kausaren batean dauden agintariek eta langileek ez dute parte hartuko prozeduretan. Norbaitek uste badu interes-gatazkaren bat egon daitekeela, hierarkian gorago dagoenari jakinaraziko dio, idatziz; zerbitzu juridikoek txostena egingo dute, eta hartu beharreko erabakia hartuko da.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, bere kabuz edo Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiarekin lankidetzan arituz (III. maila), auditoretza espezifikoak egin ditzake interes-gatazkak prebenitzeko, atzemateko eta zuzentzeko neurri egokirik ote dagoen ikusteko.
Interes-gatazka bat hautematen denean, kasuan kasuko legezko arau eta barne-erregelamendu aplikagarrien araberako neurriak hartuko dira. Era berean, interes-gatazkaren egoeraren berri eman beharko da gardentasun-printzipioa betetzeko.
Urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduan zehaztutako ondoreetarako, dirulaguntza emateko eskumena daukan organoak egon daitezkeen interes-gatazkak egiaztatu beharko ditu emakida-ebazpena eman aurretik, bat etorriz HFP/55/2023 Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoarekin. Prozesu horretan bandera beltz bat edo gehiago antzematen badira, HFP/55/2023 Aginduaren 7. artikuluan xedatutako prozedura jarraitu beharko dute. Horretarako, benetako titulartasunari buruzko informazioa gehienez ere 5 egun balioduneko epean aurkez dezatela eskatu beharko zaie eskatzaileei, eta informazioa epe horretan aurkezten ez badute, prozeduratik kanpo geratuko dira.
Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, eta, edozelan ere, beste administrazio edo entitate publiko nahiz pribatu batzuetatik beste dirulaguntza batzuk edo bestelako laguntzak jasotzen badira, edota, kasua bada, helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu daiteke, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legearen 25. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta, baldin eta dirulaguntzen onuradun izateko arauetan jarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.
Agindu honetan aurreikusitako likidazio- eta itzultze-egoeretan, prozedura hau beteko da:
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak hasiera emango dio likidazio- eta itzulketa-prozedurari eta hura oinarritzen duten kausei, eta 10 egun balioduneko epea emango zaio egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko. Prozedura hasiz gero, eten egingo dira oraindik egiteke dauden ordainketak.
Alegazioak jaso ondoren, edo epea alegaziorik egin gabe igarotzen bada, amaiera emango zaio prozedurari, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren agindu bidez. Prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, hasiera emateko erabakiaren egunetik zenbatzen hasita. Ebazpenean jasotzen bada zerbait ez dela bete, laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, adieraziko da Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola dagozkion diru-kopuruak eta laguntza ordaindu zenetik sortutako berandutze-interesak, ebazpena jakinarazi eta gehienez ere bi hilabeteko epean. Epe hori borondatezko alditzat joko da.
Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari jakinaraziko zaio, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoari jarraikiz jardun dezan.
Neurriak, bere izaera dela eta, aurreikusitako eragin txikia izango du edo ez du batere eraginik izango horri lotutako ingurumen-helburuan. Nolanahi ere, energia-birgaikuntzekin lotutako jarduketek helburu hau betetzen lagundu beharko dute: azpiegitura-proiektuetan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen % 70 (pisua aintzat hartuta) berrerabiltzeko, birziklatzeko eta beste material batzuen balioa handitzeko prestatzea, betetze-lanetarako hondakinak erabiltzea barne (beste material batzuen ordez). Ez dute neurri hori bete beharko LER 17 05 04 kodea duten hondakinek. Era berean, zerbait eraistea dakarten finantzatutako proiektuetan, eraispen selektiboa egin beharko da (materialak bereizita).
70eko helburu hori lortzeko, eraikuntzaz arduratzen diren eragileek hondakinen hierarkiaren printzipioa beteko dute, eta lehentasuna emango diote prebentzioari, berrerabiltzeko prestatzeari, birziklatzeari, balorizazio energetikoari eta, azkenik, deuseztatzeari, ingurumenaren ikuspegitik posible den neurrian.
Langileek hondakinen sorkuntza mugatu beharko dute eraikuntzarekin eta eraispenarekin zerikusia duten prozesuetan, EBren eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat etorriz, teknika erabilgarri onenak kontuan hartuta eta eraispen selektiboa erabiliz, substantzia arriskutsuak modu seguruan desagerrarazi eta manipulatu ahal izateko eta kalitate handiko berrerabilpena eta birziklapena ahalbidetzeko, materialak modu selektiboan desagerraraziz, eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskuragarri dauden sailkapen-sistemak erabiliz.
Eraikinen diseinuek eta eraikuntza-teknikek zirkulartasuna bultzatzen dutela bermatu beharko da, ISO 20887 arauari edo beste arau batzuei jarraikiz, ebaluatzeko batetik eraikinek zer-nolako gaitasuna duten desmuntatzeko edo egokitzeko, eta bestetik nola dauden diseinatuta baliabideen erabileran efizienteagoak, moldagarriak, malguak eta desmuntagarriak izateko, berrerabiltzea eta birziklatzea ahalbidetzeko.
Eraikuntzak birgaitzean kontuan hartu beharko dira eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko 2018/844 (EB) Zuzentarauan jasotako gidalerroak, eraikinek ia energiarik kontsumi ez dezaten.
Bestetik, ahal den heinean iraunkortasun eta birziklagarritasun handiko ekipo eta osagaiak erabiliko dira, desmuntatzeko eta berregokitzeko errazak direnak.
Energia-birgaikuntzari dagokionez, neurri honetan jasotako jarduketetan erabilitako eraikuntza-osagaiek eta -materialek ez dute amiantorik izango, ezta baimena behar duten substantzien zerrendan jasotako beste substantzia arriskutsurik ere (1907/2006 (EE) Erregelamenduaren XIV. eranskinean dago zerrenda hori).
Energia fosiletan oinarritutako berotze- eta hozte-sistemak kendu eta batere kutsatzen ez duten beste teknologia batzuk jartzeko jarduketak gauzatzeak aukera emango du airerako emisioak nabarmen murrizteko eta, ondorioz, osasun publikoa hobetzeko.
Eraikinak birgaitu eta energia-eraginkortasunaren kontzeptua aintzat hartzera bideratutako jarduketak gauzatzeak kutsatzaile atmosferikoen emisioek nabarmen behera egitea ekarriko du, nagusiki energia-kontsumoaren beherakadaren ondorioz.
Gainera, neurriak hartuko dira obra-fasean zarata, hautsa eta emisio kutsagarriak murrizteko, eta neurri horri lotutako jarduketak beti egingo dira indarrean dagoen araudi aplikagarria betez, lurzoruak eta ura kutsatzeko arriskuari dagokionez.
Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: Kirolaren arloko laguntzak eta dirulaguntzak.
Arduraduna: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
Helburua: kirol-arloko laguntzen eta dirulaguntzen eskaerak kudeatzea.
Legitimazioa: interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean gauzatutako eginkizun bat betetzea.
Hartzaileak: ez da datuen komunikaziorik aurreikusten.
Eskubideak: datuak kontsultatzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta xehea duzu gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/001600-capa2-eu.shtml
Araudia: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko enplegatu publikoek eta onuradunek edo dirulaguntza-programa honen onuradun izan den enpresak enplegatutako langileek, bai eta dirulaguntza gauzatzeko enpresak azpikontratatzen dituen langileek ere (deialdiaren oinarriek azpikontratatzeko aukera ematen badute), konpromiso hauek dituzte: herritarrak zerbitzatzea, interes orokorrak defendatzea eta esleitu zaizkien zereginak arduraz gauzatzea. Horretarako, Konstituzioa eta gainerako ordenamendu juridikoa aintzat hartu eta bete beharko dituzte.
Honako hauek dira haien jarduna arautzen duten printzipioak:
Konstituzioa eta ordenamendu juridikoa osatzen duten gainerako arauak beteko dituzte.
Herritarren interes orokorrak betetzea izango dute xede, eta inpartzialtasuna eta guztiontzako interesa lortzera doazen jarraibide objektiboak oinarri, printzipio horren aurkakoak izan daitezkeen jokabide guztiak erabat alde batera utzita, pertsonalak, familiartekoak, korporaziokoak nahiz bezeroei dagozkienak izan.
Enplegatu publikoek eta onuradunek leial eta fede onez jokatuko dute; lanean diharduten administrazioarekin lehenek eta hautatutako proiektua gauzatuko dioten administrazioarekin bigarrenek, baita nagusiekin, lankideekin eta herritarrekin ere.
Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak errespetuko dituzte, eta saihestu egingo dituzte era guztietako bereizkeriak, jaiotza, arraza edo etnia, generoa, sexua edo orientazio sexuala, erlijioa edo sinesmenak, iritzia, desgaitasuna, adina edo bestelako egoera edo inguruabar pertsonal nahiz sozialak direla-eta sor litezkeenak.
Abstenitu egingo dira interes pertsonala duten gaietan, baita jardun pribatu eta gainerako interes pribatu guztietan ere, betetzen ari diren lanpostu publikoarekin (enplegatu publikoaren kasuan) eta proiektuaren xedea betetzearekin (onuradunaren kasuan) interes-gatazka sortzeko arriskua izan badezakete.
Ez dute bereganatuko betebehar ekonomikorik edo ezingo dute esku hartu finantza-eragiketetan, ez dute bereganatuko ondare-betebeharrik edo ezingo dute esku hartu negozio juridikoetan pertsona fisikoekin edo juridikoekin, baldin eta bereganatze edo esku-hartze horrek interes-gatazka eragin badezake bere lanpostu publikoa betetzearekin, enplegatu publikoen kasuan, edo proiektua gauzatzearekin, onuradunaren kasuan.
Ez dute onartuko pertsona fisikoen nahiz juridikoen mesede-traturik, ezta bidezko arrazoirik gabeko pribilegioa edo abantaila dakarren egoerarik ere.
Jarduketa guztietan eraginkortasun-, ekonomia- eta efizientzia-irizpideen arabera jardungo dute eta agintaritza publikoaren helburuak betetzean interes orokorra izango dute xede.
Ez dute eragin negatiborik izango, tartean justifikatutako arrazoirik izan gabe, administrazio-izapideak edo -prozedurak ebaztean, ez eta interes partikularren aldeko pribilegiorik eragingo ere hirugarrenen interesen aurka.
Dagozkien edo agintzen zaizkien zereginak arduraz beteko dituzte, ezartzen diren epeen barruan.
Enplegatu publikoek zerbitzu publikoko dedikazioaren printzipioari jarraituko diote, eta onuradunek proiektuaren helburua betetzearen printzipioari, eta ez batzuek eta ez besteek ez dute interes publikoaren aurkako jokabiderik izango, ez zerbitzu publikoen jardunean zaindu beharreko neutraltasuna kolokan jartzen duenik ere.
Sekretupean gordeko dituzte klasifikatuta dauden gaiak edo legez zabalkundea debekatua dutenak, eta behar besteko zuhurtasunez jokatuko dute beren kargua edo dirulaguntza honen xedea betetzea dela-eta dakizkiten gaietan; eta eskuratu duten informazio hori ezin izango dute erabili ez beren mesederako ez hirugarren batzuenerako, ezta interes publikoaren kalterako ere.
Enplegatu publikoei dagokionez, printzipio horiek administrazio publikoen zerbitzura diharduten funtzionarioen eta langile lan-kontratudunen estatutu-erregimena arautzen duten legezko testuetan daude: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua, eta 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
Horrez gain, goi-kargudunei dagokienez, haien ekintzek publiko zein pribatuek bat etorri beharko dute gobernu onaren balio, printzipio eta estandarrekin. Horrek berekin dakar, aurreko paragrafoetan jasotako printzipioak betetzeaz gain, ustelkeriarik, iruzurrik, arbitrariotasunik, gaitasun ezik, xahukeriarik, eta eraginkortasun eta efizientzia ezik eta antzekorik ez egotea, bai eta erabakiak hartzeko eta politikak ezartzeko prozesuak parte-hartze demokratikoan, gardentasunean, kontu-ematean eta legeekiko errespetuan oinarritzea ere.
Azken batean, goi-kargudunen jarduketa guztietan eredugarri izatea eta erakundeen irudia babestea lortu nahi da, herritarrek erakundeetan duten konfiantza sendotzeko bide gisa. Etengabeko hobekuntzan inplikatzea eta ahalegin jarraitua egitea eskatzen duen bikaintasuna lortu nahi da, herritarren eskakizunak guztiz betetzeko erabaki publikoetan eta hornitzen eta ematen diren zerbitzu publikoetan. Modu efizientean jardun behar da, antolakundean eta antolakundearentzat lan egiten dutenen helburuekin bat egiteko.
Erakundeen kalitatea hobetzeak izan behar du xede, politikaren eta kudeaketaren arteko lankidetza kooperatibo estuaren bidez. Horretarako, ezinbestekoa da estrategiak, helburuak eta baliabideek behar bezala hedatzea goi-zuzendaritza exekutiboaren eta zuzendaritzako nahiz bitarteko mailen artean, bai eta Administrazioan eta Administrazioarentzat lan egiten duten gainerako pertsonen artean ere, besteak beste, dirulaguntza honen xedea betetzean. Horiek horrela, proiektuak eta informazioa partekatu beharko dira, konfiantzarako eta talde-lanerako espiritua garatu beharko da eta Gobernu Programa garatzeko ideiak eta ekintza bultzatu, interes orokorreko beharrak betetzeko.
Bandera gorriak balizko iruzurraren adierazle dira, hau da, bandera gorri bat egoteak ez du esan nahi iruzurra dagoenik, baizik eta jarduera-eremu batek aparteko arreta behar duela, iruzurrik ba al dagoen baztertu edo egiaztatzeko.
1. IRUZURRA DIRULAGUNTZETAN
Ustelkeria, eroskeria eta legez kanpoko komisioak.
Iruzurraren adierazleak:
Gizarte-harreman estua izatea Balorazio Batzordeko kide baten eta laguntzaren eskatzaile edo onuradun baten artean.
Laguntza ematen duen administrazioko langile baten ondasuna azalpenik gabe edo bat-batean handitzea.
Eskatzaileak edo onuradunak eroskerian aritzeko ospea izatea sektorean.
Laguntza ematen duen administrazioko langile batek uko egitea dirulaguntzen emakidarekin zerikusirik ez duen lanpostu batera igotzeari.
Laguntza ematen duen administrazioko langile batek ez aurkeztea edo ez betetzea Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena.
Interes-gatazkak.
Iruzurraren adierazleak:
Eskatzaileak edo onuradunak azaldu gabeko edo ohiz kanpoko faboritismoa izatea.
Laguntza ematen duen administrazioko langile batek uko egitea dirulaguntzen emakidarekin zerikusirik ez duen lanpostu batera igotzeari.
Laguntza ematen duen administrazioko langile batek ez aurkeztea edo ez betetzea Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena.
Laguntza ematen duen administrazioko langile batek negozio bat zuzentzea edo deialdian lehiatu daitekeen entitate batean senitartekoa izatea.
Laguntza ematen duen administrazioko langile batek edo goi-kargudun batek behin eta berriz eskatzea, beharrezkoa izan gabe, deialdiaren dokumentazioa idazteko kanpoko entitate batera jotzeko.
Zehaztapen itunduak.
Iruzurraren adierazleak:
Deialdian eskatzaile batek edo oso eskatzaile gutxik parte hartzea.
Sektoreko pertsona edo entitateek erreklamazioak aurkeztea.
Zehaztapenak aurreko antzeko deialdietakoak baino zorrotzagoak edo nabarmenki orokorragoak izatea.
Zehaztapenak ohikoak edo oso arrazoizkoak ez izatea.
Onuradun batek emakida ugari jasotzea.
Laguntza ematen duen administrazioko langile baten eta eskatzaile batzuen artean harreman edo kontaktu pertsonalak izatea proiektuak ebaluatzeko prozesuan.
Datuak filtratzea.
Iruzurraren adierazleak:
Emakida-prozedurak gutxi kontrolatzea (adibidez, epeak ez aplikatzea).
Eskaerak epez kanpo onartzea.
Laguntza ematen duen administrazioko langile baten eta eskatzaile batzuen artean harreman edo kontaktu pertsonalak izatea dirulaguntzak eskatzeko fasean.
Laguntza ematen duen administrazioko langile batek informazioa behin eta berriro eskatzea, ohi ez bezala, prozedura izapidetzearen arduradun izan gabe.
Aurkeztutako proiektuak manipulatzea.
Iruzurraren adierazleak:
Sektoreko pertsona edo entitateek erreklamazioak aurkeztea.
Emakida-prozedurak gutxi kontrolatzea (adibidez, epeak ez aplikatzea).
Jasotako eskaerak, dokumentu ofizialak edo harrera-ziurtagiriak aldatu izanaren zantzua egotea.
Akatsak zituzten eskaerak bidegabe baliogabetzea, nahiz eta horiek zuzentzeko eskatu beharra zegoen.
Eskatzaileak zalantzazko arrazoiengatik baztertzea.
Balorazio Batzordeko kideek beharrezkoa den ezagutzarik ez izatea eta pertsona bakar batek haiengan erraz eragin ahal izatea.
Gainfinantzaketa eta gehigarritasun-printzipioa ez betetzea.
Iruzurraren adierazleak:
Laguntzaren eta beste finantzaketa batzuen bateraezintasuna ez definitzea.
Hirugarren iturrietatik jasotako finantzaketaren dokumentazio-euskarririk ez izatea.
Onuradunak gastuak ez kontrolatzea eta, ondorioz, diruz lagundutako jardueraren gastuak eta sarrerak identifikatu ahal ez izatea.
Lagundutako finantzaketa gehiegizkoa izatea eta gainfinantzaketa ekartzea.
Proiektu bera finantzatzen laguntzen duten pertsonak edo entitateak egotea eta horren berri ez ematea.
Hirugarren iturrien finantzaketa ez izatea finalista, eta finantzaketa hori banatzeko irizpiderik ez egotea.
Onuradunak ez kontrolatzea proiektuari jarritako mugarriak edo helburuak.
Kostuak bidegabe egoztea.
Iruzurraren adierazleak:
Lan-karga gehiegi edo ohiz kanpokoak egoztea, edo proiektuaren garapenarekin bat ez datozenak.
Lan-fitxetan aldaketa nabariak egotea edo lan-fitxak ezin egiaztatzea.
Material-kostu berak proiektu bati baino gehiagori egoztea.
Zeharkako kostuak zein zuzenekoak egoztea.
Prezioak desegoki finkatzea.
Iruzurraren adierazleak:
Onuradunak ez aurkeztea kostuen egiaztagiriak, berandu aurkeztea edo aurkezteari uko egitea.
Onuradunak dokumentazio desegokia edo osatugabea aurkeztea.
Prezioak ezartzeari buruzko informazioa zaharkitua egotea.
Prezioak altuak izatea antzeko proiektuen prezioekin edo sektoreko batez besteko prezioekin alderatuta.
Proiektuaren zehaztapenak ez betetzea.
Iruzurraren adierazleak:
Proben eta ikuskapenen emaitzak eta proiektuaren zehaztapenen emaitzak bat ez etortzea.
Ez egotea probak eta ikuskapenak egiaztatzeko dokumenturik.
Kalitatea eta emaitzak txarrak izatea eta erreklamazio ugari egotea.
Ez eskuratzea diruz lagundutako proiektua gauzatzeko beharrezkoa dena.
Faktura faltsuak, puztuak edo bikoiztuak.
Iruzurraren adierazleak:
Eskabideetan dokumentazio faltsua aurkeztea.
Zenbateko bera, faktura-zenbaki bera eta data bera dituzten faktura ugari egotea.
Kateko azpikontratazioak egitea, deialdiaren oinarrietan aurreikusitako gehieneko ehunekoa gainditzen dutenak.
Eskudirutan ordaintzea edo paradisu fiskaletan inskribatuta dauden enpresei ordainketak egitea.
Diruz lagundu daitezkeen gastu gisa sartutako ondasun edo zerbitzuen errealitatearen berri ezin ematea edo ondasun edo zerbitzu horien egiazkotasuna sinesgarria ez izatea.
Lehia mugatzea.
Iruzurraren adierazleak:
Legez eskatutako publizitate- eta gardentasun-printzipioak ez betetzea eta deialdiaren oinarriak ez hedatzea.
Onuradunek bete behar dituzten baldintzak argi ez adieraztea edo baldintza horiek anbiguoak izatea, horrek ekar baitezake deialdira aurkezteko erabakia burutik kentzea edo onuradun jakin bat nahita hautatzea.
Epean aurkeztutako eskaerak baztertzea edo epez kanpo aurkeztutakoak onartzea.
Oinarri arautzaileak argitaratzean ez sartzea eskaerak baloratzeko baremoak.
Auditoria-aztarna galtzea.
Iruzurraren adierazleak:
Eragiketari buruzko dokumentazioa okerra izatea auditoriak egiteko arrastoak izateko.
Deialdiaren oinarrietan ez adieraztea nola dokumentatu behar diren diruz lagundu daitezkeen gastuak, ez eta nola kalkulatu behar diren kostuak ere.
2. FALTSUTUTAKO DOKUMENTUAK HAUTEMATEA
Dokumentuen formatua.
Iruzurraren adierazleak:
Enpresaren logotiporik gabeko fakturak eta gutunak egotea.
Ezarritako inprimakien papera ez bezalakoa den paper batean inprimatutako fakturak egotea.
Ageriko desberdintasunak egotea dokumentuaren letra motan, tamainan, egituran eta kolorean.
Ezabatutako edo zirriborratutako zifrak egotea, edo baimendutako pertsonen sinadurarik gabeko baliogabetzeak.
Baimendutako pertsonen sinadurarik gabe zenbatekoak eskuz idaztea edo inprimatutako dokumentu bateko elementuak behar bezala justifikatu gabe egotea.
Letra nahikorik ez egotea edo gehiegi egotea, edo testuaren lerroetan jarraitutasunik ez egotea.
Zigilu ofizialetan ezohiko koloreak edo ertz biziegiak egotea, ordenagailu-inprimagailu bat erabili dela adieraz dezaketenak.
Pertsonen sinadura guztiz berdinak (formatuan eta tamainan) egotea dokumentu batean baino gehiagotan, ordenagailuz faltsifikatu direla iradokitzen dutenak.
Dokumentuen edukia.
Iruzurraren adierazleak:
Ezohiko datak, zenbatekoak, oharrak, telefono-zenbakiak eta kalkuluak egotea.
Kontrol sekuentzialetan erregistrorik ez izatea.
Faktura batean edo elektronikoki egindako hartzekoen orri batean kalkulu okerrak egotea (adibidez, eragiketekin baturarekin bat ez datozen guztizko zenbatekoak).
Faktura batean nahitaezkoa den elementuren bat falta izatea: data, identifikazio fiskaleko zenbakia, faktura-zenbakia.
Zenbait dokumentutan zigilu batek eta sinadura pertsonal batek posizio bera izatea (horrek iradoki baitezake irudi bat erabili dela).
Kontratistaren harremanetarako daturik ez jartzea.
Fakturetan eta salgaien emate-oharretan zenbaki-serierik ez egotea.
Ondasunen edo zerbitzuen deskribapena zehaztugabea izatea.
Banku-kontuko zenbakietan ezberdintasunak eta anomaliak egotea.
Dokumentuen inguruabarrak.
Iruzurraren adierazleak:
Onuradunaren helbidea eta administrazio emakida-emaileko enplegatuarena helbide bera izatea.
Onuradunaren helbidea enpresak helbideratzen dituen erakunde batean egotea.
Fakturak edo salmenta-zerrendak enpresa-jardueren erregistroan inskribatu gabeko entitateek jaulkitzea.
Informazioa ezohiko atzerapenez aurkeztea.
Onuradunak jatorrizko dokumentuak ez aurkeztea.
Dokumentuan jasotako datuak bisualki bat ez etortzea onuradun berak emandako antzeko dokumentu batekin.
Sozietateen erregistro publiko eskuragarrietan erregistratuta ez dagoen edo baliabide publikoetan aurkitu ezin den enpresa bat aipatzea.
Fakturak sortu berri den enpresa batek egindakoak izatea.
Sozietatearen posta elektronikoko helbidea faktura atzerriko Interneteko zerbitzari batean jaulkitzen duena izatea.
Dokumentazioaren eta eskuragarri dagoen informazioaren arteko koherentziarik eza.
Iruzurraren adierazleak:
Entitate berak jaulkitako fakturen datak eta zenbakiak bat ez etortzea.
Fakturak kontabilitatean erregistratu gabekoak izatea.
Fakturak bat ez etortzea aurrekontuekin, prezioari, kantitate eta kalitateari, produktu motari edo egindako obraren deskribapenari dagokienez.
Gutuna/kontratua/dokumentua enpresaren ordezkari gisa diharduen pertsona batek sinatuta egotea eta pertsona hori ez egotea enpresaren ordezkari gisa izendatuta enpresen erregistro nazionalean.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)