Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko otsailaren 17koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, «Kiroletik Bagoaz Euskaraz» sariaren 2024ko Edizioaren irabazlea izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 42
- Hurrenkera-zk.: 989
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/02/17
- Argitaratze-data: 2025/03/03
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
2024ko uztailaren 8ko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Aginduz, 2024. urtean «Kiroletik Bagoaz Euskaraz» saria arautu eta horretarako deialdia egin zen.
Deialdi horren xedea da kirol munduan euskararen erabilera era sistematikoan lantzen duten pertsona, elkarte edota taldeei aitortza egitea eta kirol arloan gertatzen den euskararen erabilera gizarteratzea. Izan ere, Kirolean Euskara Sustatzeko Planean kirol munduan «euskararen prestigioa handitzea» aipatzen da azken helburu lez eta horretarako «Kiroletik Bagoaz Euskaraz» saria antolatu da arestiko Aginduaren bidez.
Agindu horri jarraiki halaber, epaimahaia eratu zen eta lanean izan da 2024ko iraila eta abendu bitartean. Bada, epaimahai horrek ebaluatu zituen honako 9 hautagaitzak betiere 2024ko uztailaren 8ko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Aginduan xedatutako irizpideen arabera:
(Ikus .PDF)
Eta 2024ko azaroaren 28ko azken batzarrean aho batez eta ebaluazioaren puntuaketa aintzakotzat hartuz «Kiroletik Bagoaz Euskaraz» sariaren 2024ko edizioaren irabazlea nor den proposatu du epaimahaiak.
Lehenengoa. Irati Anda Villanueva anderea izendatzea «Kiroletik Bagoaz Euskaraz» sariaren 2024ko edizioaren irabazle.
Bigarrena. Interesdunei jakinarazten zaie administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 17a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.