Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko otsailaren 14koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bidez Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 863
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/02/14
  • Argitaratze-data: 2025/02/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:

Lehenengoa. Leire Uria Salamero andrea Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Komunikazioko aholkulari lanpostutik kentzea (kodea: 5223; dotazioa: 14) izendapena eragin zuten arrazoiak desagertzeagatik, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena. Kargu-uzteak 2025eko otsailaren 23tik aurrera izango ditu ondorioak. Dena dela, kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak ematen dituen azken egunarekin.

Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 14a.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.