Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko otsailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez honako agindu hau aldatzen baita: Agindua, 2025eko urtarrilaren 16koa, Bilboko (Bizkaia) «Esclavas SC-Fátima» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatzeko dena Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeagatik.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 40
- Hurrenkera-zk.: 939
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/02/12
- Argitaratze-data: 2025/02/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2025eko urtarrilaren 16ko Aginduaren testuan (2025eko urtarrilaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 19. zenbakia). Agindu horren bidez, Bilboko (Bizkaia) «Esclavas SC-Fátima» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatu zitzaion, Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeagatik. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2025/450 (2/2)orrialdean, hau dio:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, bakoitzak 30 ikaspostutarako edukiera duena.
Baina hau esan behar du:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 13 unitate, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 12a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.