Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko martxoaren 25ekoa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, Zerbitzu Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 66
- Hurrenkera-zk.: 1499
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/03/25
- Argitaratze-data: 2025/04/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 18ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren bat etorriz (2025eko otsailaren 24ko EHAA), honako hau
Lehenengoa. Bete gabe uztea Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua betetzeko deialdia: 520010 kodea eta 214 dotazioa.
Bigarrena. Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtso jar dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 25a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.