Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko martxoaren 18koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita 2025 ekitaldirako Hirigune Programa: hiri merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutakoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 59
- Hurrenkera-zk.: 1358
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/03/18
- Argitaratze-data: 2025/03/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Merkataritza-sektoreak egitura-aldaketa sakonei egin behar die aurre, eraldatzeko premia handia baitauka kontsumitzaileen erosketa-ohitura berriei ondo erantzuteko moduan egoteko. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta banaketa-bide berriak itzelezko indarrez ari direnez bere lekua hartzen, beharrezkoa da estrategia berriak eta negozio-eredu berriak hartzea, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko, eraldaketa digitalean eta jasangarritasunean oinarrituta.
Nabarmendu behar da merkataritza-jarduera gure gizartearen eta hirietako bizimoldearen oinarrizko elementuetako bat dela, eta asko laguntzen duela tokiko ekonomikoa hazten eta enplegua sortzen. Eskura dauden datuei begiratuta, barne-merkataritzaren sektorea da Euskadiko ekonomian pisu handiena duena; hain zuzen, 2025ean, enplegu osoaren % 11 sektore horrekin loturik zegoen EUSTATen datuen arabera.
EAEko 2025eko Ekonomia Jardueren azken Direktorioaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 33.754 merkataritza-establezimendu daude; horietatik, 22.127 txikizkako saltokiak dira, hots, guztizkoaren % 65,55. Establezimendu kopuru horretan, gaur egun, 135.776 enplegatu ari dira lanean, horietako 82.149 txikizkako merkataritzan, hots, merkataritza-sektore osoaren % 60,50.
legegintzaldiko 2024-2028 Gobernu Programak, «Ongizatea Hazi 2024-2028», lau ardatz dauzka programa egituratzeko eta, hain zuzen, II. ardatza «Hazkunde Eredua» izenekoa da. Bertan, azpimarratuta agertzen dira ekonomia berriak ehun ekonomiko moderno, dinamiko, garatu eta jasangarria bultzatzeko eskaintzen dituen aukerak, besteak beste. Kalitatezko enpleguaren bidez aberastasuna sortzea eta banatzea ahalbidetuko duten baldintzak, zerbitzu publiko sendoak sostengatzea eta inor atzean ez geratzea bermatuko duten gizarte-politikak garatzea. Gainera, programan jasotzen den bezala, merkataritza-jarduera gure gizarte- eta hiri-bizitzaren ereduaren oinarrizko elementua da, eta tokiko hazkunde ekonomikoari eta enplegua sortzeari bultzada ematen dio.
Ardatz honen bederatzi jardun-eremuetako bat merkataritzari eta ostalaritzari buruzkoa da, aberastasuna garatzeko eta banatzeko motor direlako, eta funtsezko zeregina betetzen dute Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialean. Hurbileko sektore horren egitura-gaitasunak tokian tokiko hazkunde ekonomikoari eta enplegua sortzeari laguntzen dio. Funtsezkoa da, halaber, jasangarritasuna, ekonomia zirkularra eta hurbileko produktuak bultzatzeko. Bilakaera teknologiko eta digital etengabeak tokiko merkataritzaren bertuteak aintzatestea eskatzen du, hala nola hurbiltasunari eta arreta pertsonalizatuari. Gainera, beharrezkoa da gaitasun berriak egokitu, profesionalizatu eta garatzea, sektorean belaunaldien arteko erreleboa bermatuta. Eraldaketa sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoak, eta, batez ere, eraldatze horren abiadurak, ezinbesteko bihurtu dute pribatuaren eta publikoaren arteko lankidetza, tokiko merkataritzaren eraldaketa kontsumitzaile digitalaren eta presentzialaren eskaerekin egokitzea lortuko duena, etorkizunari begira.
Konpromiso eta ekintza horiek guztiak dagoeneko onartuta dauden bi ildotatik joango dira (2030erako EAEko Merkataritzaren Estrategian eta 2023-2025 Merkataritza Plana). Hain zuzen ere, plan horren helburua sektorearen eraldaketari, modernizazioari eta gaztetzeari erantzutea da. Horrez gainera, Merkataritzaren Estrategiaren gakoetako bat zera da: EAEko politika komertziala bultzatu behar duen gobernantza-eredua, erakundearteko elkarlana eta eragile publiko eta pribatu guztien lankidetza oinarri hartuta.
2020an, COVID-19aren osasun-krisiak bereziki eragin zion merkataritza-sektoreari, eta merkataritza-azpisektoreen arabera inpaktua desberdina izan bazen ere, txikizkako merkataritzaren salmenta-indizeak % 4,9ko jaitsiera metatua izan zuen aurreko urtearekiko, lan-egutegiaren baldintza homogeneoetan eta prezio konstanteetan. 2021. urtean, % 3,6ko igoera izan zuen 2020. urtearekiko, eta suspertze-zantzu horiek berretsi egin dira 2022an, txikizkako merkataritzaren salmenta-indizeak % 2,9ko igoera metatua izan baitu aurreko urtearekiko. Hala ere, indize hori moteldu egin da 2023an, igoera % 0,9koa baino ez baita izan. 2024an % 4,2ko igoera izan du.
COVID-19aren osasun-krisiaren ostean merkataritza-sektoreak duen egoeragatik, Ukrainako gerraren eragin ekonomikoagatik eta suspertze-fasean orokortu zaigun ziurgabetasun ekonomikoagatik, babesa eta bultzada premiazkoak bihurtu dira, jarduera berreskuratu eta merkataritza-sektorea biziberrituko bada.
Azaldutako guztiagatik, egokia da Hirigune Programa (Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programa) martxan jartzea; horretarako, laguntzak emango zaizkie elkarte-sareei eta Merkataritza Elkarteen jarduketei eta ostalaritza eta zerbitzuetako elkarte mistoen jarduketei, aurrekontuetarako.
Hain zuzen, lan partekatua eta enpresen arteko elkarlana sustatzen duten merkataritza-elkarteetara bideratuko dira, helburu hauek lortzeko: sektorea indartzeko eta modernizatzeko jarduketak egitea; merkataritza-giro bizia eta estimulatzailea sortzea, eta, ondorioz, tokiko eta hurbileko merkataritzaren ikusgarritasuna areagotzea (inoiz baino gehiago, oraintxe behar baita); merkataritza-sektorearen modernizazioa bultzatzen duten irtenbide berriak sortzea eta merkaturatze-bitarteko guztietan haien presentzia sustatzea; kontsumitzailearen ohitura-aldaketetara egokitzen laguntzea eta merkatariei eraldaketa- eta gaikuntza-prozesuari bultzatzea, eta politika publikoak garatzen laguntzeko proaktiboki parte hartzea. Ez dugu ahaztu behar, hiri-ingurunea dela Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lehentasunezko lan-arloetako bat.
Programa honen bidez diruz lagunduko diren jarduketak udalen jarduketa publikoen barruan kokatu beharko dira sinergikoki; hain zuzen, merkataritza sustatzeko plan berezietan (MSPB) edo merkataritzaren plan estrategikoetan, eta merkataritza-mahaietan kogobernantzarako foro naturalak baitira tokian-tokian jasotzen diren jarduketa publikoen barruan.
Hori guztia Garapen Jasangarrirako 2030 Agendarekin bat etorriz egingo da, eta Sailak eta Jaurlaritzak agenda horrekin duten konpromisoa indartuz, bereziki, Garapen Jasangarrirako Helburuei dagokienez: GJH5: genero-berdintasuna; GJH8: hazkunde inklusibo eta jasangarria sustatzea, bai eta guztientzako enplegua eta lan duina ere; GJH9: industria, berrikuntza eta azpiegitura; GJH11: hiri eta komunitate jasangarriak; GJH12: kontsumo- eta ekoizpen-modalitate jasangarriak; GJH13: klimaren aldeko ekintza, bereziki ekonomia zirkularraren sustapena; eta GJH17: helburuak lortzeko aliantzak.
Azkenik, laguntza-programa honek badu aski aurrekontu-kreditu aurreikusita Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan; gainera, jasota dago Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren 2024-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2024ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez onartu, eta Sailaren egoitza elektronikoaren eta webgunearen iragarki-taulan argitaratu zen). Bada, Plan horren barruan, 47. konpromisoa dago: «Tokiko merkataritza eta ostalaritza bultzatzea». Horri dagokionez, azpimarratu behar da Hiriguneren laguntza funtsezkoa dela txikizkako merkataritza sustatzeko, egungo erronkei aurre egiteko jarrera sendotzeko ekintzen bidez, antolatutako ekintzen eta kanpainen bidez. Gainera, jasangarritasuneko, sare sozialetako sustapeneko eta merkatari-elkarteen parte-hartze aktiboko ekimenek salmentetan eragin positiboa izango dutela ziurtatzen dute, tokiko ekonomia indartuz eta merkataritzak ehun sozialaren ardatz gisa duen zeregina sendotuz.
Eta, horrenbestez, honako hau
Deialdi hau lege-xedapen hauen mende dago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea, eta Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorrak eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuak jasotzen duten oinarrizko araudia.
Horrek ez du eragotziko honako hauek ere bete beharra: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko 20/ 2023 Legeak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak xedatutakoa. 698/1991 Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoaren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete behar dituzten betekizun, erregimen eta betebeharrak ezartzen dituena.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 18a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.
Agindu honen xedea da merkatarien elkarteen jarduera bultzatzeko 2025eko laguntzak arautzea, hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzeko, hartara, merkataritza-sektorea biziberri dadin.
Deialdi honetan araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 2.100.000 eurokoak dira guztira: 1.680.000 euro 2025eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 420.000 euro, berriz, 2026ko konpromiso-kredituari.
Laguntza guztiak aldi berean esleituko dira, egintza bakarrean, lehiaketa-teknika erabili gabe; kontuan hartuta programa honen helburua dela laguntzak ematea onuradun izateko agindu honetako eskakizunak betetzen dituen entitate orori, baldin eta sasoiz eta behar bezala egin badituzte eskabideak.
Ziurtatzeko aurkeztutako eskabide guztiak ekitatiboki bideratuko direla, programa finantzatzeko aurrekontua ez bada nahiko onartutako gehieneko zenbatekoak emateko, dauden funtsen hainbanaketa egingo da edo proportzionalki banatuko dira funtsok, eskabideen artean. Banaketa hori egiteko oinarri izango da dagokion agindu horren 8.2 artikuluarekin bat udal bakoitzerako kalkulatutako muga, eta ezarritako hainbanaketaren proportzioaren araberakoa izango da. Horrela eginez, onuradun guztiek dagokien laguntza era zuzen eta ekitatiboan jasotzen dutela ziurtatzen da.
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan daitezke bai EAEko udaletako merkatarien elkarteak, bai elkarte mistoak bai EAEko hiru hiriburuetako hiri-merkataritzako plataformak, elkarte multzoak edo elkarteak.
Horiek horrela, honako hauek izango dira laguntzen onuradun, baldin eta gutxienez 10 merkataritza-establezimendu ordezkatzen badituzte:
Eremu zonaleko merkatarien elkarteak eta elkarte mistoak, behar bezala eratuta badaude eta haien izaera juridikoa edo haien funtzioak direla-eta dagozkien erregistroetan inskribatuta badaude 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen.
Hiri-merkataritzaren plataformak, elkarte multzoak edo elkarteak, pertsona fisiko edo juridikoen multzo gisa eratuak, publikoak zein pribatuak, edo nortasun juridiko propioa duten edozein motatako unitate ekonomiko edo ondare-unitate gisa eratuak, eta zuzenbideak onartutako edozein eran 2025eko urtarrilaren 1ean horrela inskribatuta badaude.
Eskatutako gutxieneko ordezkari kopurua ofizioz egiaztatuko du administrazio honek Merkatarien Elkarteen Erroldan kontsulta eginez.
Aurreko apartatuan aurreikusitako baldintzez gain, entitate onuradunek eskakizun hauek bete beharko dituzte:
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai dirulaguntza emateko unean, bai ordaintzeko unean, hala baitago adierazita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan (zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoan) eta dirulaguntzen itzulketari buruzkoetan, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan.
Laguntza eman aurretik eta hura justifikatu ondorengo ordainketak eta likidazioa egin aurretik, espedientearen organo kudeatzaileak, bere zerbitzu interaktiboen bidez, zuzenean eskuratuko ditu aipatutako betebeharrak betetzen direla ziurtatzen duten administrazio-ziurtagiriak, organo eskudunak emanda. Hala ere, entitate eskatzaileak badu aukera adierazteko ez duela nahi organo kudeatzaileak inguruabar horiek zuzenean egiaztatzerik, eta, kasu horretan, bere kabuz aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak.
Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten entitateen jarduketak ez dira diruz lagunduko.
Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea (lehen aipatutako 2023ko otsailaren 13ko Agindua).
Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik, eta ez izatea laguntzak jasotzeko aukera galarazten duen lege-debekurik (sexu-diskriminazioagatik sortutakoak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuari edo Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoari jarraikiz).
Ez egotea Dirulaguntzen Araudia Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluak 1,2,3,4 eta 5 apartatuetan dirulaguntzen onuradun izateko aurreikusitako gainerako inongo egoeratan.
Ez egotea Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legeak 82. artikuluan xedatutako inongo egoeratan.
Ezin izango dira onuradun izan nortasun juridikorik gabeko taldeak (4.1 artikuluko hirugarren paragrafoan aurreikusitakoak), baldin eta taldeko kideren batek aurretik aipatutako debekuetako bat badu.
Agindu honetan araututako dirulaguntzak, estatu kideen arteko merkataritza-trukeei eragiten ez dietenez, ez dira estatu-laguntzatzat hartuko, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, eta, beraz, ez zaie aplikatuko 107.1 artikuluan ezarritakoa.
Udalerri berean hainbat elkarte badaude, deialdi honetara udalerri bakoitzean eskabide bakarra aurkeztea komeni da; eskabide horretan, udalerri bereko merkatarien elkarte guztiek edo gehienek (ezarrita dagoena) lortutako akordioa jasoko da.
Udalerri bereko elkarteen arteko akordio batera heltzeko borondatea dagoela egiaztatu beharko da era fede emanda eta dokumentuen bidez; horretarako, egindako bilerak eta alderdien arteko komunikazioak jaso beharko ditu eskabideak. Akordioa lortu ezean, eta ezintasunaren arrazoiak justifikatuz gero, elkarteek banakako eskabidea aurkezterik izango dute. Udal akordio bakarra lortzeko egindako ekintzak fede emanda eta dokumentuen bidez egiaztatu ezean, eskabideari uko egingo zaio.
Elkarteen arteko akordioa lortuz gero, horien guztien ordezkaria nor izango den zehaztu beharko da bertan, eta taldea ordezkatuko duen pertsona izendatuko da, eta behar bezainbat ahalmen emango zaio, laguntzaren onuradun izateagatik dagozkion obligazioak bete ditzan; erabakiko da, orobat, elkarte bakoitzak nolako parte-hartze maila izango duen proiektua gauzatzean, eta elkarte bakoitzari zenbat esleituko zaion, dirulaguntza zenbatekoa izango den zehatz adierazteko. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko 20/2023 Legearen 11. artikuluarekin bat, nortasun juridikorik gabeko elkartzetzat joko dira eta, ondorioz, laguntzaren onuraduntzat.
Vitoria-Gasteiz, Bilbao eta Donostiaren kasuan, hiriburu bakoitzaren hiri-merkataritzaren plataformak ordezkatuko ditu udalerriko merkatarien elkarte guztiak, eta, horretarako, elkarte guztien adostasuna eta parte-hartzea bilatzen ahaleginduko da, baita plataformaren barruan ez dauden elkarteenak ere.
Elkarteen arteko akordioak alderdi hauek zehaztuko ditu:
Zein merkatarien elkarte, elkarte misto edo hiri-merkataritzaren plataformak, elkarte multzok edo elkartek sinatu duten akordioa, eta haien enpresa-ordezkaritzaren maila.
Zein den eskabidea aurkeztuko duen merkatarien elkartea edo, hala badagokio, Hiri Merkataritzako Plataforma.
Zer jarduketa egingo dituen elkarteak:
Akordioa sinatu duen elkarte bakoitzak egin beharrekoak, eta haiei buruzko azalpenak.
Jarduketa nagusi bakoitzaren barruan egin behar diren ekintzak.
Akordioa sinatu duen elkarte bakoitzak egin beharrekoetan izango duen partaidetza-maila.
Akordioa sinatu duen elkarte bakoitzak egin beharreko jarduketen zenbatekoa eta aurreikusitako finantzaketa-sistema.
Ekintza bakoitzaren betetze-mailaren adierazleak.
Jarduteko eremuaren mugaketa eta merkataritza-sektorean izango duen eragina.
Aurreikusitako egutegia.
Aurreikusitako gastuen aurrekontu zehatza.
Jarduketak gauzatzeko erabiliko diren baliabide ekonomikoak, eta haien jatorria.
Akordioan parte hartu duten udalerriko merkatarien elkarteen artean dirulaguntza nola banatuko den azaltzeko aurreikuspena.
Udalerri bakoitzeko eskabide bat baino gehiago badago eta denen artean eskatutako zenbatekoak udalerriari zuzendutako muga ekonomikoa gainditzen badu, jasotako eskaera guztiak aztertuko dira, eta, ebaluazio hori oinarri hartuta, Merkataritza Zuzendaritzak zehaztuko du nola banatuko den udalerriari emango zaiona, eskaeraz eskaera; besteak beste, honako irizpide hauek kontuan hartuta: proiektuen kalitate teknikoa, ekintzen tipologia, aurretik parte hartu duten dirulaguntzen programak gauzatzen eta horiek ze emaitza izan duten, kudeaketarako gaitasuna eta eraginkortasuna zenbatekoa den, eragin potentziala eta ordezkagarritasuna.
Eskabide bakoitza aztertzeko, kontuan hartuko dira elkarteen akordioan jasotako zehaztapenak. Merkatarien elkarte bati baino gehiagori atxikitako establezimenduren bat badago, zehaztu beharko da zein elkarterekin joango den establezimendua, ordezkaritzaren ondoreetarako eta haren afiliazio-baldintzen arabera.
Diruz laguntzeko modukoak izango dira II. eranskinean ezarrita dauden ezaugarriak dituzten jarduketak, merkataritza-jarduera edo hiri-merkataritzarekin zerikusia duten zerbitzuak dinamizatzea eta sustatzea helburu dutenak, baldin eta EAEko merkatarien elkarteek, elkarte mistoek edo merkataritzaren plataforma, elkarte multzo edo elkarteek sustatzen badituzte.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean gauzatuko dira.
Diruz lagundu daitezkeen gastu izango dira II. eranskineko zehaztapenak zorrotz eta zalantzarik gabe betetzen dituzten jarduketen ondoriozko gastuak, baldin eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan aurreikusitakoa betetzen badute.
Aldiz, III. eranskinean jasotako gastuak ez dira diruz laguntzeko modukoak izango.
Aipatutako III. eranskinean jasotako gastuez gain, ez dira diruz laguntzeko modukoak izango langile propioek sortutako gastuak eta autofakturaziotik eratorritako gastuak, ez eta zeharkako gastuak, egitura-gastuak edo proiektua egiteagatik sortutako finantza-gastuak ere.
Nolanahi ere, aurreko paragrafoan ezarritakotik kanpo geratzen dira, eta, beraz, diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira elkarteetako langileen gastuak, diruz lagundutako proiektuaren edo jarduketaren kudeaketatik eratorritako zeharkako kostu diren aldetik; diruz lagundutako jarduketa bakoitzerako zenbat dedikazio-ordu aurreikusi diren adierazi beharko da.
Formula honen arabera kalkulatuko da proiektuan edo jarduketan parte hartzen duen langile bakoitzaren orduko kostua:
(Ikus .PDF)
Hauxe da balore bakoitzaren edukia:
X = langilearen urteko soldata gordina.
Y = ugazabak langile horrengatik Gizarte Segurantzari ordaintzen dion urteko kuota, kotizazio-oinarriaren arabera kalkulatua (TC2 ereduetan adierazia eta behar bezala identifikatua), entitate onuradunak Gizarte Segurantzari langile horrengatik egindako ekarpenaren amaierako koefizientearekin biderkatuta.
H = langilearen urteko orduak, entitate onuradunari aplikatu beharreko hitzarmenaren arabera.
Nolanahi ere, zeharkako kostutzat onartuko da jarduketari edo proiektuari egotzitako zuzeneko gastuen % 15, gehienez, eta dokumentu ofizialen bidez behar bezala justifikatu beharko dira egindako ordu-kalkulua eta orduen egozpena, baldin kostu horiek diruz lagundutako jarduerari badagozkio benetan. Horri dagokionez, dagokion ekintza garatzeko langileek egindako egitura-lanen deskribapen zehatza eskatuko da.
Diruz lagundutako jardueraren % 100 kontratatu daiteke. Kontratazio horrek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 31. artikuluan xedatutako baldintzak bete beharko ditu.
Baldin kontratazioa artikulu horietan adierazitako ehunekoaren eta zenbatekoaren esparruan egiten bada, baimen hori emateko eskumena duen organoa Merkataritza Zuzendaritza izango da. Hala ere, 31. artikuluko 7.d idatz-zatian jasotzen den bezala, ezingo da onuradunari lotutako erakundeekin kontraturik egin, organo emaileak aldez aurretik berariazko baimena eman ezean, eta betiere diruz lagundu daitekeen kostuak ez badu gainditzen egindako benetako kostua, behar bezala justifikatutakoa. Irregulartasunen susmoa izanez gero (esate baterako, onuradunarentzako jarduera esklusiboa edo enpresa-simulazioa), litekeena da kontrol-prozeduraren bat martxan jartzea, funtsak itzultzeko, edo, hala badagokio, zehapen administratibo edo penalak ezartzeko prozeduraren bat, AJAPELen IV. tituluan jasotakoarekin bat etorriz.
Baimen-eskaera egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko da, eta Merkataritza Zuzendaritzak ebatziko du 15 eguneko epean. Administrazio-isiltasunak ezespena adieraziko du, 39/2015 Legearen 25.1.a artikuluan ezarritakoaren arabera.
Era berean, baldin hornitzaileren batek gauzatutako jardueraren batek gainditu egiten baditu kontratu txikietarako legeria arautzailean ezarritako zenbatekoak hau da, zenbatekoa 15.000 eurokoa edo handiagoa bada, BEZik gabe; onuradunak gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen 20/2023 Legearen 30. artikuluan jasotako kasuetan izan ezik. Atal horretan jasotzen denez, aurkeztutako eskaintzen artetik bat hautatzeko, efizientzia- eta ekonomia-irizpideak aplikatuko dira, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez bada. Horri dagokionez, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 99.2 artikulua gogorarazi behar da, honako hau baitio: «Ezin izango da kontratu bat zatitu haren zenbatekoa murrizteko eta dagozkion publizitate-betekizunak edo esleipen-prozedurak saihesteko».
Emandako laguntzen zenbatekoa ahalik eta handiena izango da, 2. artikulua aplikatu ondorengo emaitza eta artikulu honen hurrengo puntuan zehaztutako udalerriko muga kontuan hartuta.
2 Tarte ekonomiko batzuk ezarriko dira, udal bakoitzeko merkataritzako bereizgarriak eta udal elkarteen ahalmena aintzat hartuta.
Udalerriko elkarteen multzorako dirulaguntzaren gehieneko muga eragiketa honen emaitza izango da: merkataritza-tartearen araberako dirulaguntza bider udalerriko merkataritza-dentsitatearen koefizientea (IV. eranskinaren arabera).
(Ikus .PDF)
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.
Eskabide bakarra aurkeztuko da aurreikusitako ekintza guztietarako, eta oso-osorik beteta egon beharko du onartua izateko.
Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta agindu honetan inplikatutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bitartez egingo dira.
Eskabidea EAEko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoaren bidez besterik ezin izango da eskuratu eta bete, Herritarrei Arreta Integrala eta Kanal Anitzekoa emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan jasotakoa betez. Honako hau da:
https://www.euskadi.eus/servicios/1015612
Elektronikoki nola izapidetu jakiteko zehaztapenak eta eskabideak berak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektroniko horretan egongo dira eskuragarri. Halaber, eredu horien edukiak agindu honetako V. eranskinean daude jasota.
Espedientean sartzeko, errekerimenduak eta jakinarazpenak jasotzeko eta prozedurarekin lotutako gainerako izapideak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» aplikazioa baliatu behar da (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).
Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
Eskabidearekin batera, entitate eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonaren edo entitatearen sinadura elektroniko aitortu ez ezik, aurkeztu beharreko beste dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira, bai eta Administrazioak urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera eskatutakoak ere, eskatuz gero.
Ordezkari bidez jardun nahi izanez gero, baliteke ordezkaritza beste pertsona bati ematea, interesdunaren izenean jardun dezan bitarteko elektronikoen bidez agindu honi buruzko prozedura guztietan. Horretarako, bitarteko hauek erabiliko dira:
ahalordeen Erregistro Elektronikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/ordezkariak), edo
behar bezala betetako eskabideari borondatezko legezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua: https://www.euskadi.eus/ordezkaritza-ematea.
Ordezkariak (pertsona fisikoa edo juridikoa) identifikatzeko bitarteko elektroniko onartu bat eduki beharko du. Horrez gain, pertsona juridikoek ordezkaritza-ahalordearen kopia erantsi beharko dute, edo zuzenbidean baliozkoa den edozein dokumentu, legitimatzeko ahalorde-emailea beste pertsona bati ordezkaritza ematen dion erakundearen legezko ordezkari dela.
Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztuko da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.
Espedientearen tramitazioaren edozein unetan begiratzerik izango da eskabidean jasotako datuak egiazkoak diren. Erantzukizunpeko adierazpenean agertzen den daturen bat faltsua izanez gero, entitate eskatzaileak zehapen administratiboa edo penala jasoko du, zer araubide dagokion.
Eskabidea aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.
Laguntza-eskabidearekin batera, V. eranskinean zehazten den dokumentazio digitalizatua aurkeztu beharko da.
Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Eskatzailearen identitatea egiaztatzen duen dokumentazioa; horretarako, eratze-eskritura, estatutuak eta erregistroko inskripzioa aurkeztu beharko ditu.
Erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartela, baldin eta ez badu nahi instrukzio-organoak informazio hori lortzea administrazio-arteko elkarreragingarritasun-zerbitzuen bitartez.
Laguntzaren bidez finantzatu nahi den jarduera bakoitzaren azalpen-memoria, merkataritza-ikuspegitik egina, gutxienez informazio hau jasoko duena:
Garatu beharreko jarduketa bakoitzaren gauzatze-proiektua, hau jasotzen duena:
a. Lortu nahi diren helburuak.
b. Gauzatu beharreko ekintzak.
c. Egindakoaren eraginkortasuna neurtzeko adierazleak.
Sarreren eta gastuen aurrekontu xehatuak.
Gauzatze-egutegia.
Jarduera hori MSPB azterlanean edo hura ordezkatzen edo osatzen duen beste azterlan batean sartzen dela.
Udalerriak ez badu MSPB azterlanik, egiaztatu behar du egin nahi diren jarduketa egokiak direla udalerriko merkataritza garatzeko.
Jarduera bakoitzean parte hartzeko aukera badagoela jakinarazteko erabiliko den sistema, egoki den kasuetan.
Hiri-merkataritzako dena delako elkarte, plataforma, elkarte-multzo edo elkarteko idazkariak prestatutako ziurtagiria, kideen zerrenda jasotzen duena, 2024ko abenduaren 31n eguneratua, eta kide bakoitzarengandik azken ekitaldian bildutako kuotak. Enpresen zerrenda sexuaren arabera bereizi behar da; alegia, adierazi beharko da merkataritza-enpresa kideetan zeintzuetan den titularra emakumezkoa eta zeintzuetan gizonezkoa.
Udalerriko elkarteek sinatutako akordioa, 4. artikuluan adierazitakoaren arabera.
Aldeko administrazio-ziurtagiriak, Dirulaguntzen Lege Orokorraren Erregelamenduko 22.2 artikuluan identifikatuak, baldin eta eskatzaileak aurka egiten badio organo kudeatzaileak ziurtagiria zuzenean lortzeari, agindu honen 6. artikuluaren arabera: Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa.
Eskabidea ez bada osorik bete, harekin batera ez bada aurkeztu nahitaezko dokumentazioa edo akatsen bat antzematen bada, entitate eskatzaileari eskatuko zaio akatsa zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko, 10 egun balioduneko epean, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskabidea bertan behera laga duela ulertuko dela, eta horretarako dagokion ebazpena emango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 68. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Jakinarazpenak eta zuzenketak bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bitartez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Jakinarazpen-sistemak aukera emango du egiaztatzeko noiz eta zein ordutan jarri den erakunde interesdunaren eskura jakinarazi beharreko egintzaren edukia. Jakina bada jakinarazpena egin dela, hamar egun natural igaroz gero edukira sartu gabe, ulertuko da jakinarazpenari uko egin diola eskatzaileak, eta izapidea egintzat joko da. Prozedurak aurrera jarraituko du, betiere ofizioz edo erakunde hartzaileak eskatuta ez bada egiaztatzen teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela sartzea.
Merkataritza Zuzendaritzako teknikariek aztertu eta ebaluatuko dituzte epe barruan aurkeztu diren eskabideak, ezarritako betekizunak betetzen diren edo ez egiaztatzeko, eta eskabide bakoitza behar bezala ulertzeko eta ebaluatzeko beharrezko ikusten duten dokumentazio eta informazio osagarria ere eskatuko diote entitate eskatzaileari, behar izanez gero, 11. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aurkeztutako eskabideak lehiaketa ez den norgehiagokako prozeduraren bidez izapidetuko dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.2 artikuluarekin bat. Oinarri hauetan dator zehaztuta prozedura.
Eskaerak ebaluatu ondoren, lege honen 19.1 artikuluan aipatzen den kide anitzeko organoak txostena prestatu beharko du, egindako ebaluazioaren emaitza zehazteko.
Organo kudeatzaileak, espedientea ikusita, behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta. Proposamen hori interesdunei jakinarazi beharko zaie behin-behineko txosten teknikoarekin batera, eta hamar eguneko epea emango da alegazioak aurkezteko.
Entzunaldiaren izapidea alde batera utzi daiteke, prozeduran interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogak besterik agertzen ez badira eta kontuan hartzekoak ez badira. Kasu horretan, egindako ebazpen-proposamena behin betikoa izango da.
Interesdunek aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da, dirulaguntza ematea proposatzen zaien eskatzaileen zerrenda eta zenbatekoa adierazteko, eta, hala badagokio, ebaluazioa eta hura egiteko jarraitutako balorazio-irizpideak zehazteko.
Dirulaguntzak emateko espedienteak organo kudeatzailearen behin betiko txostena jasoko du. Txosten horretan jasoko denez, haren esku dagoen informaziotik ondorioztatzen da onuradunek ondo betetzen dituztela dirulaguntza horiek eskuratzeko behar diren baldintza guztiak.
Organo ebazleak (Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzak) egindako behin betiko ebazpen-proposamena kudeaketa-fasean onuradun izateko proposatu direnei jakinaraziko zaie, oinarri horietan aurreikusitako epean onartu dutela jakinaraz dezaten. Onartzen ez bada, ulertuko da onuradun izateko proposatutako pertsonak emandako dirulaguntza ez duela onartu.
Prozedura gauzatzerakoan, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legearen 8.5 artikuluan aurreikusitakoa aplikatu beharko da. Horren arabera, eskabideak baloratzean edo prozedura ebaztean esku hartzen duten pertsona guztien interes-gatazkako egoerak saihesteko beharrezko neurriak hartuko dira.
Merkataritza Zuzendaritzak ofizioz lortuko du informazioa jakiteko balio erantsiaren gaineko zergari dagokionez entitate eskatzailea zer egoeratan dagoen; horretarako, ekonomia jardueren gaineko zergaren erregistrora joko du.
Onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzen diren heinean emango dira dirulaguntzak, dokumentazioa bete ondoren eta 2. eta 8. artikuluetan ezarritakoari jarraituz; ez da beharrezkoa izango eskabideak konparatzea, ezta eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera ezartzea ere.
Eskabide bakoitzeko behin betiko txosten tekniko bana bidaliko da, informatzeko aldera; txosten horretan, onuradun izateko proposatutako entitateak dirulaguntza jasotzeko betekizun guztiak betetzen dituela adieraziko da, eskura dagoen informazioaren arabera. Era berean, honakoak identifikatuko dira: laguntza jasotzeko modukoak izanik ontzat jo diren gastuak, ontzat jo ez direnak, onartuak ez izateko arrazoiak adierazita; dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoak, agindu honen 2. eta 8. artikuluetan adierazitako mugen barruan, betiere. Txosten hori entitate eskatzaileari jakinaraziko zaio edo, hala badagokio, elkarteen arteko udal-akordioan ordezkaritza bakarra gauzatzen duen elkarteari; izan ere, hura arduratuko da gainerako sinatzaileei jakinarazteaz.
Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzako titularrak, egintza bakar batean ebatziko du deialdia, gehienez ere sei hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta, eta gero entitate interesdunei jakinaraziko die.
Sei hilabeteko epea pasata prozedurari buruzko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, administrazioaren isiltasun hori ezezkoaren adierazpena dela joko da eta, ondorioz, entitate eskatzaileak eskabidea ezetsi dela ulertuko du, halere organo eskudunak berariazko ebazpena emateko eta jakinarazteko betebeharra izan dezake.
Baietsitako eskabideen kasuan, ebazpen horrek erakunde onuradunak zein izan diren identifikatuko du, bai eta eskatutako eta emandako zenbatekoak ere, besteak beste (Dirulaguntzen Araubidearen 22.3 artikuluan jasotako alderdien artean). Ezetsitako eskabideen kasuan, ezesteko arrazoia adieraziko da. Onuraduna nortasun juridikorik gabeko talde bat bada, kontuan hartuko da Dirulaguntzen Araubidean 11.4 artikuluan xedatutakoa, eta ebazpenean berariaz jasoko da kide bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa.
Laguntzen deialdiaren ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) eta argitalpena egin eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak.
Entitate eskatzaileek abisu bat jasoko dute beren eskabidean identifikatutako gailu elektronikoan eta/edo helbide elektronikoan, eta bertan, prozeduraren ebazpena egoitza elektroniko horretan argitaratu dela jakinaraziko zaie. Abisu hori ez emanagatik ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da.
Prozeduraren ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoaren arabera. Gora jotzeko errekurtsoa egoitza elektronikoaren bidez bakarrik izapidetuko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Itzulketa-prozedura hasteko erabakia hartu bada, automatikoki etengo dira dirulaguntzatik ordaintzeke zegoena ordaintzeko igorpenak. Gainera, 34. artikuluak ordainketak atxikitzea aukera emango du kautelazko neurri gisa, Administrazioak berak emandako beste dirulaguntza batzuen ondorioz ordaintzeke dauden zenbatekoen ordainketa-igorpenak eteteko, baina itzulketa-espedientea hasteko proposamenean edo ebazpenean finkatutako zenbatekoa gainditu gabe, une horretara arte sortutako berandutze-interesak ere kontatuta.
Turismo eta Merkataritza sailburuordeak, ebazpen baten bidez, berariaz onartuko du uko-egitea, eta, ordainketaren bat dagoeneko eginda baldin badago, itzultzeko betebeharra dagoela adieraziko du, sortutako berandutze-interesak barne; halaber, amaitutzat emango du prozedura, delako entitate horri dagokionez.
Hala ere, uko egitea ez zaio onartuko entitate interesdunari baldin jadanik jakinarazi bazaio deialdiaren esparruan ez-betetze edo zehapen-prozedura bat abiarazi zaiola. Prozedura horrek aurrera jarraituko du, ebazpena eman arte.
Justifikazio eskuratzeko eta hura betetzeko egoitza elektronikora jo behar da, hori da bide bakarra. Helbide honetan dago: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Proiektua gauzatzeko epea 2025eko abenduaren 31n amaituko da.
Deialdi honetako justifikazio-agiriak jasotzeko epea 2026ko martxoaren 31n amaituko da. Epe hori igaro eta justifikazio-agiririk aurkeztu ez bada, hamabost eguneko epe luzaezina emango zaio erakunde onuradunari, agiriak aurkez ditzan. Alabaina, ezarritako epe horretan ez badu justifikazio-agiririk aurkeztu, baldintza hori bete gabe geratuko da, eta, horrenbestez, ordaindutako dirulaguntza eta berandutze-interesak itzuli beharko ditu.
Entitate onuradunek justifikatu egin beharko dute ezarritako baldintzak betetzen dituztela eta laguntzaren helburua lortu dutela. Horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
Justifikazio-memoria. Memoria horretan, gutxienez, informazio hau azaldu beharko da:
Lortutako helburuak.
Gauzatutako jarduketak edo ekintzak.
Elkarte bakoitzak jarduketa bakoitza gauzatzean izan duen partaidetza-maila.
Egindako gastua.
Jarduketa edo ekintza bakoitzaren gastuak eta diru-sarrerak.
Dokumentazio grafikoa.
Betetako egutegia.
Egindakoaren eraginkortasuna neurtzeko adierazleen azken emaitzen balioespena.
Elkartearen txostena (balorazio-akta). Bertan, gauzatutako jardueren adierazleetatik lortutako hasierako eta amaierako emaitzak jasoko dira, bai eta lortutako ondorioak eta garatutako jarduera bakoitzari buruz egindako balorazioa ere. Gainera, berariaz aipatu beharko dira erabilitako adierazleak, hala nola parte-hartzea, asistentzia, azken urteetan izan duten bilakaera (aurreko aldietan egin bada), eta eragin ekonomikoa, bai eta hurrengo ekitaldietan errepikatzea komeni den eta zergatik.
Jarduketa bakoitzaren laburpen-koadroa, fakturak zerrendan jarrita eta zenbatuta (faktura-zenbakia, kontzeptua eta zenbatekoa). Justifikazio-agiriak taldekatuta aurkeztu behar dira: zuzeneko gastuak, batetik, eta zeharkako gastuak, bestetik. Diruz lagundutako jardueren zenbateko osoari dagozkion fakturak zerrendatu beharko dira.
Fakturak gauzatze-epearen barruan emanak eta horien banku-ordainagiriak: merkataritzako plataforma, elkarte multzo edo elkartearen izenean edo enpresa-antolakundearen izenean egon daitezke, edo entitate horietako (plataforma edo taldea) kide den edozein elkarteren izenean.
100 euro edo gehiagoko fakturak (BEZik gabe) besterik ez dira onartuko, eta diruz lagundu daitezkeen jarduketen deskribapena ondo identifikatuta badakarte; ez dira onartuko kodetutako kontzeptuak.
Diruz laguntzeko modukotzat onartu diren jardueren zeharkako gastuak justifikatzeko, nominak, Gizarte Segurantzari egindako ordainketak edo kontratazioen egiaztagiri ofizialak erantsi beharko dira. Erantzukizunpeko adierazpen bat ere aurkeztuko da, diruz lagundutako jarduketari benetan dagokion zeharkako gastuaren egozpena justifikatzeko eta erabilitako denbora eta egotzitako zenbatekoen kalkulua azaltzeko.
Berariazko parte-hartzea beharrezkoa den kasuan, jarduketara bildutako establezimenduen zerrenda, elkarte antolatzailearen kide den edo ez zehaztuta.
Kide ez diren saltokiek jarduketa bakoitzean izan duten partaidetza-mailaren ziurtagiria.
Zein saltoki diren parte-hartzaile.
Bakoitzaren partaidetza-maila.
Helburu bererako lortu diren beste laguntza, diru-sarrera eta baliabideen aitorpena, berdin dio administrazioetatik edo ente publiko nahiz pribatuetatik datozen, baldin eta diruz lagundutako jarduketak finantzatzeko badira. Hauek zehaztuko dira:
Zer urtetan egin den eskaera.
Erakunde finantzatzailea.
Finantzaketaren jatorrizko programa.
Jarduketa.
Jarduketaren zenbatekoa, guztira.
Eskatutako laguntzaren zenbatekoa.
Emandako laguntzaren zenbatekoa.
Merkataritza Zuzendaritzak finantzatutako jarduerari lotutako beste edozein agiri eskatzen badu, jakina, hori ere aurkeztu beharko da, justifikatutako jarduketak osorik egiaztatzeko beharrezko jotzen badu.
Emandako dirulaguntza likidatzeko, justifikatutako gastuak aztertuko dira, eta egiaztatuko da laguntzaren xede diren jarduketek agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela eta diruz lagundutako proiektura egokitzen direla.
Dokumentazioa egiaztatzean ikusten bada zuzendu daitezkeen akatsak daudela dirulaguntzaren entitate onuradunak aurkeztu dituen justifikazio-agirietan, erakunde onuradunari jakinaraziko zaio, eta hamar eguneko epea emango zaio akatsak zuzentzeko.
Diruz lagundutako jarduketetan badago aldaketaren bat egiterik, onartutako jarduketaren bateko ekintzen artean. Salbuespen gisa eta behar bezala justifikatuta, onartutako jarduketa desberdinen artekoak ere onartuko dira, bai eta jardueren birformulazioa eta diruz lagundutako zenbatekoen birbanaketa ere; laguntzak kudeatzen dituen organoak berariaz baimendu beharko ditu beti aldaketa horiek, egokitzat ikusiz gero.
Diruz lagundutako jarduketaren edo jarduketen justifikazioan, emandako zenbateko globalarekiko % 25etik beherako beheranzko desbideratzea gertatzen bada, dirulaguntza proportzio berean murriztuko da.
% 25eko edo hortik gorako beheranzko desbideratzeak dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea eragin dezake, salbu eta egoera hori aparteko eta ustekabeko zirkunstantzien ondorioz gertatzen bada, eta dirulaguntza ematea eragin zuten helburuak bete direla behar bezala eta modu frogagarrian justifikatzen bada. Merkataritza Zuzendaritzako teknikariek, ofizioz, horri buruzko informazio gehigarria eskatzerik izango dute. Onartzen bada, dirulaguntzaren zenbatekoa aurreko paragrafoan aurreikusitako moduan murriztuko da. Gainera, adierazi behar da laguntza emateko ebazpenean egin daitezkeen aldaketak dagokion administrazio-espedientea izapidetzearen eta LRRSaren 25. eta 40. artikuluetan eta LGSaren 37. artikuluan xedatutakoaren mende geratuko direla.
Hala ere, dirulaguntzaren justifikazioan aurkeztutako gastu guztiak onartzen ez badira eta horrek dirulaguntza gutxitzea badakar, Merkataritzako zuzendariari dirulaguntzaren likidazioa proposatu baino lehen, hamabost eguneko entzunaldia emango zaio entitate interesdunari, aurkeztutako dokumentazioa zuzen dezan, hala badagokio.
Aipatutako alderdi guztiak egiaztatu ondoren, Merkataritzako zuzendariak dagokion likidazio-ebazpena emango du, teknikarien txostena kontuan hartuta.
Justifikazioa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legearen 32. artikuluak xedatutakoaren arabera egingo baita, dirulaguntzarekin finantzatu diren egindako jarduerena eta haien kostuarena izango da, egindako gastu bakoitza bereizita.
Era berean, eta aipatutako legearen 16.5 artikuluak ezartzen duen bezala eta deialdiaren hurrengo artikuluaren arabera, erakunde onuradunei igorritako funtsengatik finantza-etekinak sortzen badira, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa handitu egingo da, eta diruz lagundutako jarduerari ere aplikatuko zaio handitze hori. Horrelakorik gertatuz gero, adierazi egin beharko da, dirulaguntzaren justifikazioaren erantzukizunpeko adierazpenean jasota, zenbatekoa zehaztuta.
Honela ordainduko dira laguntzak:
Emandako zenbatekoaren % 80 dirulaguntza onartzeko ebazpena eman ondoren ordainduko da, 18.a) artikuluan aurreikusitako epea igarota, ukorik izan ez bada.
Gainerako zenbatekoa agindu honen 15. artikuluan xedatutakoaren arabera gastuen justifikazioa likidatu ondoren ordainduko da.
Ordainketa horiek egitekotan, onuradunak ondo beteta izan beharko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzaren bat itzuli behar izatearen ondoriozko ordainketa-betebeharrak ere.
Administrazioak laguntzak eman eta ordainduko baditu, entitate eskatzaileak Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko du edo bere banku-datuak aldatu beharko ditu telematikoki (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa).
Merkataritzaren arloan eskumena duen zuzendaritzari dagokio agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzea.
Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradunek indarrean dagoen araudia bete beharko dute, betezeke utzi gabe Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluek ezartzen dituzten betebeharrak. Halaber, betebehar hauek izango dituzte:
Emandako dirulaguntza adierazten duen behin betiko ebazpen-proposamena onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza emateko ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek berariaz eta idatziz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
Dirulaguntza eman den xederako erabiltzea.
Bi hizkuntza ofizialak erabiliko dira diruz lagundutako jarduketen argitalpen, iragarki eta publizitate-lan guztietan, eta erabiltzaileei eta kontsumitzaileek ziurtatuta izango dute entitate onuradunekin dituzten harremanetan gaztelania eta euskara erabiltzeko eskubidea.
Ez erabiltzea hizkera edo irudi sexistarik inongo euskarritan ez publizitaterako, ez informaziorako. Halaber, zuzenean sortzen dituzten agirietan hizkera inklusiboa erabili beharko da.
Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuaren arabera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa jaso dela adierazi beharko da espresuki, merkatarien elkarteen eta hiri-merkataritzaren plataforma, elkarte multzo edo elkarteen diruz lagundutako jarduketen euskarri, kartel eta seinaleetan nahiz hedapenean, zabalkundean edo publizitatean. Hori betetzen dela justifikatzeko, gutxienez horietako bakoitzaren ale bat helarazi beharko da.
Merkatarien elkarteek eta hiri-merkataritzaren plataforma, elkarte multzo edo elkarteek honakoa jakinarazi beharko dute, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu estekaren bidez:
Gutxienez zazpi egun balioduneko aurrerapenarekin, diruz lagundutako jarduerak zer lekutan, egunetan eta ordutan egingo diren.
Diruz lagundutako jardueretan izandako edozein aldaketa, egin aurretik.
Beste edozein administraziotatik edo ente publiko zein pribatutatik xede bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jasoz gero, horren berri ematea.
Hark eskatutako informazio osagarri guztia ematea Merkataritza Zuzendaritzari, berak egoki irizten dituen egiaztapen guztiak egin ditzan diruz lagundutako jarduketen garapenaren eta gauzatze-lanen inguruan.
Merkataritza Zuzendaritzari jakinaraztea dirulaguntza emateko kontuan hartutako gorabehera objektibo zein subjektibo ororen aldaketa.
Haiek eskatutako informazio guztia ematea Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzei buruz beste ezer behar balute.
Jasotako funtsak aplikatu direla egiaztatzen duten dokumentuak eta fakturak gordetzea, baita dokumentazio elektronikoa ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak horiek egiaztatzeko eta kontrolatzeko aukera izan dezan, gutxienez 4 urteko denbora-tartean, diruz lagundutako jardueraren azken justifikazioa egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
Jasotako funtsak, edo gauzaturiko jarduerarako nahiz jarduketarako emandako dirulaguntzaren kostuaren gaineko soberakina itzultzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotako kasuetan.
Ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokion alderdia errespetatzen dituzten hizkera eta irudiak erabiltzea diruz lagundutako jarduera edo proiektuak behar dituen agiri eta material guztietan.
Herritarren hizkuntza-eskubideak eta bereziki euskararen erabilera ziurtatzea, diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean.
Agindu honen babesean eskuratutako dirulaguntzak bateragarriak izango dira entitate onuradunek administrazio publikoetatik edo erakunde pribatuetatik xede bererako jaso dezaketen beste edozein dirulaguntzarekin.
Dirulaguntzaren zenbatekoak Estatuko zein nazioarteko beste administrazio publikoen edo erakunde pribatu edo publikoen laguntzekin edo dirulaguntzekin batera ezin izango du gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua; gaindituz gero, agindu honen bidez emandako laguntza murriztu egingo da, soberako kopurua kenduta.
Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira dirulaguntzaren xedea beteta, jakina eta, hala badagokio, beste entitate publiko zein pribatu batzuetatik beste dirulaguntza eta laguntza bateragarriren bat jaso bada, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzerik izango da, Dirulaguntzen Araudia Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.k), 16.4 eta 25. artikuluek diotenaren arabera.
Emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa edo zati bat dagoeneko jaso badu onuradunak eta aldaketaren ondorioz dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu bada, dagokion itzultzeko prozedura abiaraziko da, berandutze-interesak ere kontuan hartuta.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak aurrera eramango ditu egoki iritzitako ikuskaritza eta egiaztapen guztiak, diruz lagundutako jarduketen garapenari eta egikaritzeari dagokienez; horrela, entitate onuradunek eskatzen zaien informazio osagarri guztia aurkeztu beharko dute, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egin dezaketen kontrola, beren eginkizunak egikaritzean, jasotako laguntzei dagokienez.
Entitate onuradunak ez badu betetzen agindu honetako betebeharren bat edo dirulaguntza emateko ebazpenak ezartzen duen baldintzaren bat, ez badu betetzen proiektuaren zati bat (eta, modu horretan, laguntzaren xedea osorik desitxuratzen badu), edo dirulaguntza edo laguntza publikoak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badago, Dirulaguntzen Araudia Erregulatzeko 20/2023 Legearen 36. artikuluarekin bat etorriz, laguntza eman zuen organo eskudunak, ez-betetzearen espedientea izapidetu ondoren (entitate interesdunari entzun eta gero), ebazpen baten bidez, dirulaguntza osoa edo zati bat jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari aginduko dio itzul ditzala hartu dituen laguntzak (guztia edo zati bat, proiektuaren betetze-mailarekiko proportzionalki) baita berandutze-interesak ere, Dirulaguntzen Araudia Erregulatzeko Legearen 40. artikuluak EAEko aurrekontu orokorren konturako dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzkoa xedatutakoarekin bat, hargatik eragotzi gabe dagozkion beste ekintza batzuk. Aipatutako diru-zenbateko horiek zuzenbide publikoko sarreratzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.
Ez-betetzearen espedientea egoitza elektronikoaren bidez bakarrik izapidetuko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Eskatzaileen datu pertsonalak «Merkataritza-arloko laguntzak eta dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira.
Datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.
Baldintza hauek betetzen dituzten jarduketek jaso dezakete dirulaguntza:
Udalerriko hiri-ekonomia garatzeko planteamenduekin bat datozenak, tokiko merkataritza-jarduera eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Plan Estrategikoan ezarritako dinamizazio- eta sustapen-jarraibideekin bat datozenak;
MSPB azterlanean edo horren ordezko edo osagarri den azterlanean jasota daudenak.
Ez dutenak mugatzen ez baldintzatzen txikizkako saltokien parte-hartzea, ez eta jardueretan elkartuta ez dauden merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak ere. Elkartekideen tratamendu bera izango dute ekitaldiaren komunikazioari eta antolaketari dagokienez, eta, beraz, udalerriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza-establezimendu eta zerbitzu guztietarako irisgarriak diren bitartekoak erabiliko dira, edo eragin geografikoko eremu mugagarria duten jarduketen kasuan, aipatutako eragin-eremuan kokatutako establezimendu guztientzat.
Diruz lagundu daitezkeen jarduketak lerro hauetan kokatuko dira, lehentasunez:
Hurbileko merkataritza dinamizatzera bideratutako azterlanak.
Aholkularitza-enpresa espezializatuek beharrizan-azterketak eta programak egitea, merkataritza-jarduketako proposamen zehatzak, jarduteko plan estrategikoak eta establezimendu elkartuen salmenta-puntuko diagnostikoak formulatzeko, erosketa-esperientzia hobetze aldera. Azterlan horiek zehatz-mehatz definituta izango dituzte gauzatze-epeak, zuzeneko eragina izango dute hurbileko merkataritzaren dinamizazioan, eta merkataritza-zona edo merkataritza-sektore espezifikoetara zuzenduta egongo dira.
Lerro honen gehieneko zenbatekoak, diruz lagundu daitekeen guztizko zenbatekoari dagokionez, ezingo du haren % 20 gainditu, eta, nolanahi ere, diruz lagundu daitekeen zenbatekoa gehienez 20.000 euro izango da.
Hurbileko merkataritzari laguntzea.
Hurbileko merkataritzari laguntzea, merkataritza-sektorea edo zona batzuk sustatzeko ekintzak eginez, xede espezifiko hauetara bideratuta:
Erakunde onuradunek sustatuta, azokak, animazio-jarduerak eta antzeko ekitaldi egitea, merkataritza-zona jakin bat sustatzeko, eremu jakin batean edo jarduera-sektore batean kontsumoa bultzatzeko edo udalerria erosketetarako helmuga gisa ezagutzera emateko. Sustapen-ekitaldien kasuan, hornidura-kontzeptuen gastua ezingo da izan jarduketaren guztizkoaren % 20 baino handiagoa.
Sustapen-kanpainak egitea, zuzeneko salmentak bultzatzeko eta kontsumitzaileak fidelizatu eta erakartzeko, saltoki txikien abantailak azpimarratuz.
Merkataritzaren arloa eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak sustatzea, kontsumitzaileei sariak, opariak eta primak emanez; horretarako, lehiaketak, zozketak edo merkataritza-sustapeneko eta -ordezkaritzako antzeko beste metodo batzuk erabiliko dira, barnean hartuta saltoki-bonuaren berezko kanpainak eta antzeko beste toki-kanpaina batzuk. Kanpoan geratuko dira eskudiruzko sariak.
Zona jakin batera merkataritza-fluxuak erakartzea erraztuko duten merkataritzaren zerbitzu osagarriak antolatzea eta sustatzea.
Sektore guztiarentzat interesa duten lankidetza-zerbitzuak garatzea eta kontratatzea, eskalako ekonomiak sortzen dituzten proiektuak egiteko, negoziazio onuragarriak lortzeko eta abar.
Gizartearen eta ingurumenaren aldetik kontsumo jasangarria bultzatzen duten jarduketak, bai eta kontsumo arduratsua, kontzientea eta hurbilekoa bultzatzen dutenak ere, helburua izanik bertako produktuen aldeko apustua finkatzea.
Tokiko merkataritzari buruz sentsibilizatzeko jarduketak, eta ingurumeneko eta kontsumo arduratsuko jardunbide onen balioa azpimarratzen dutenak.
Auzoetan lokal hutsek sortzen dituzten arrakalak ezabatzera bideratutako jarduketak; hau da, lokal hutsak dinamizatzeko helburua dutenak.
Digitalizazioa eta teknologien erabilera.
Digitalizazioko eta teknologiak erabiltzeko tresnak ezartzea merkataritza-zonetan; adibide gisa aipatzen dira hauek:
Merkataritzarako aplikazio digitalak ezartzea: soluzio eta gailu digitalak instalatzea (erakusleiho birtualak, sentsoreak, eskanerrak, mikrofonoak); marketineko tresna digitalak aplikatzea (kudeaketako software aurreratua, ordainketa-sistemak eta abar).
Big data edo datuen prozesamendua; adibidez, sare sozialetako mezuak, telefono mugikorreko seinaleak, mezu elektronikoak, inkestetako datuak eta abar.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabiltzea, gehiago balia daitezen sare sozialak, webguneak eta merkataritzara bideratutako mapa komertzial geoposizionatuak.
Onlineko eta formatu txikiko erosketak jasotzeko guneak ezartzea, bai gune fisikoetan, bai etxerako bidalketetan.
Proba pilotu teknologikoak ezartzea eskala txikian, sektorearen eta kontsumitzaileen eskariei erantzuteko.
Onlineko merkataritza garatzea eskura dauden salmenta-plataformen bidez, eta haien mantentze-lanak egitea.
Mugikorrerako aplikazioak garatu eta mantentzea, eta txikizkako saltokien berri ematea aplikazio horien bidez.
Dinamizazio-plataformak ezarri eta mantentzea, horietan txertatuko baitira udalaren hiri-ekonomiaren ikuspegia eta, besteak beste, aisialdiarekin, ostalaritzarekin, turismoarekin eta kulturarekin dituen sinergiak.
, g) eta h) letretan adierazitako mantentze-lanetarako ekintzen zenbatekoak ezingo du gainditu dirulaguntzaren guztizko zenbatekoaren % 25, ekintza horiek garatzera eta mantentzera bideratutakoei dagokienez, ehuneko horrek ezin izango du eskaeran aurkeztutako zenbateko osoaren % 35 gainditu. Nolanahi ere, merkataritza-zuzendaritzako teknikariak arduratuko dira proiektuak baloratzeaz eta horien eraginkortasuna eta egokitasuna aztertzeaz.
Konpetentzia digitalei buruzko prestakuntza.
Konpetentzia digitalak areagotzeko prestakuntza-ibilbideak, saltoki bakoitzaren digitalizazio-mailari egokituak, helburu dutenak udalak tokiko hiri-ekonomia dinamizatzeko egiten dituen jardueretan txikizkako saltokiak sartzea; eta txikizkako saltokietan beharrezkoak diren teknologiak txertatzeko ezinbestekoak diren konpetentzien gaineko prestakuntza, fakturazioaren eta tributazioaren arloetan indarrean dagoen araudia bete dezaten (adibidez, TicketBai sistemarena).
Jarduketa eta gastu hauek ez dira diruz lagunduko:
Ongi definitu eta justifikatu gabeko jarduerak, kalitate tekniko nahikorik ez dutenak, ezinezkoa izanik, ondorioz, proposatutako lanen edukia eta irismena balioestea laguntzen edo jarduketen xedeari dagokionez.
Ordezkaritza- eta protokolo-gastuak.
Erakundearen merkataritza-jarduerari dagozkion elementu suntsikorrak eta kontsumitu ezin daitezkeenak, hala nola sustapen-kanpaina edo -ekintza jakin bati zuzenean lotuta ez dauden sustapen-materialak eta -opariak.
Merkataritza-jarduketetarako proposamen zehatzik erantsita ez duten azterlanak; onuradunarentzat zuzeneko irismen maila handirik ez dutenak; edo kalitate- edo prezio-irizpideei modu desorekatuan erantzuten dietenak, nahitaez erantsi behar diren merkataritza-jarduketetarako proposamen zehatzei dagokienez.
Zenbait jarduketaren ondoriozko gastuak: hornitzailea dirulaguntzaren eskatzaileari lotutako pertsona, enpresa edo entitatea diren kasuak, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 29. artikuluan eta Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorraren 68. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Ez dira inola ere finantzatzeko moduko gastutzat hartuko zeharkako zergak, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu badaitezke. Horrenbestez, zerga-oinarriaren zenbatekoa finantza-gastu izango da, eta onuraduna balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) ordaintzetik salbuetsita badago edo zerga horren tributazioari lotuta ez badago, orduan bakarrik, zerga horren zenbatekoa ere gastutzat hartuko da. Bestera esanda, BEZa diruz lagundu daitekeen gastu izango da onuradunak haren zati bat edo kopuru osoa ordaintzen duenean eta ezin duenean berreskuratu, orduan soilik; % 0tik % 100era bitartekoa izan daiteke, jardueraren eta onuradunaren tributazio-araubidearen arabera. BEZ osoa edo haren zati bat ez berreskuratzeak salbuespenezko zerga-egoera dakar, eta onuradunak justifikazioarekin batera aurkeztutako dokumentazioan egiaztatu beharko da, salbuespen-ziurtagiri edo hainbanaketa baten bidez. Merkataritza Zuzendaritzak ofizioz eskatuko du erakunde eskatzaileei buruzko informazioa, EJZren erroldan duten egoera tibutarioari buruz, diruz lagunduko zaien BEZaren ehunekoa ezagutzeko.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)