Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko maiatzaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) «Seber Altube Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 105
- Hurrenkera-zk.: 2487
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/05/27
- Argitaratze-data: 2025/06/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Gernika-Lumoko (Bizkaia) «Seber Altube Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da. Eskaeraren helburua baimena eskatzea da Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 1 eta 2 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.
Arau hauek hartu dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa, zeina otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen (martxoaren 12ko BOE); 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa (azaroaren 19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan); eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Ikastetxearen kodeak: 014527 (EAE) eta 48005470 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Seber Altube Ikastola».
Titularra: Gernika, Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Zearreta, z.g.
Udalerria: Gernika-Lumo.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 1 eta 2 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, ikaspostu hauekin:
Unitate bat 0 eta 1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikasposturekin.
Hiru unitate 1 eta 2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikasposturekin.
Bi unitate 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikasposturekin.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikasposturekin.
Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikasposturekin.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikasposturekin.
Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.
Agindu honetan jasota dagoen baimena emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.