Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 22koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2024ko azaroaren 12ko Aginduan aurreikusitako hautaketa-batzordearen osaera. Agindu horren bidez, dirulaguntzen deialdia egiten da 2024-2025 ikasturtean ikasleen nazioarteko mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateentzat, unibertsitate-ikastetxeentzat eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeentzat.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 104
  • Hurrenkera-zk.: 2462
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/05/22
  • Argitaratze-data: 2025/06/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2024ko azaroaren 12ko Aginduaren bidez, 2024-2025 ikasturtean ikasleen nazioarteko mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateentzako, unibertsitate-ikastetxeentzako eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeentzako dirulaguntzen deialdia egin zen.

Agindu horren 12. artikuluak ezartzen duenez, eskabideak aztertu, proposatu eta ebazteko, hautaketa-batzorde bat eratuko da. Hala ere, gerora sortutako eta deialdi honekin zerikusirik ez duten inguruabarrak direla-eta, izendatutako pertsona batzuek ezin dute prozedura horretan parte hartu, eta, horregatik, haien ordezkoak izendatu behar dira.

Hori horrela, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, behin betiko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen organoaren osaera ezartzeko.

Azaldutako guztiagatik, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, honako hau

Lehenengoa. 2024-2025 ikasturtean ikasleen nazioarteko mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateentzako, unibertsitate-ikastetxeentzako eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeentzako dirulaguntzen deialdiko hautaketa-batzordea osatuko dutenak izendatzea.

Unibertsitateetako arduradun M.ª Eugenia Santos Urdiain, batzordeburu gisa, edo ikerketa-arloko programen arduradun Ainhoa Goienetxea Murgiondo, ordezko gisa.

Unibertsitateetako teknikari Ane Ayastuy Gallastegui, batzordekide eta batzordeko idazkari gisa, edo unibertsitateetako teknikari Pavel Viñas Zapirain, ordezko gisa.

Unibertsitateetako teknikari Ibai Arruza Crespo batzordekide gisa, edo administrazio orokorreko teknikari M.ª Nieves Rodriguez Plagaro, ordezko gisa.

Bigarrena. Agindu hau Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 22a.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.