Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Urnietan (Gipuzkoa) dagoen «Salesianos Urnieta» lanbide-heziketako ikastetxe pribatu integratuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 104
  • Hurrenkera-zk.: 2460
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/05/21
  • Argitaratze-data: 2025/06/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

«Salesianos Urnieta» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatzen baitu baimena alda dakiola lanbide-heziketako oinarrizko mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua (martxoaren 5eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifiko batzuk arautzen dituena, hamalau oinarrizko lanbide-titulu onartzen dituena, haien oinarrizko curriculumak finkatzen dituena eta honako hau aldatzen duena: abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagozkien titulu akademikoak eta lanbide-tituluak emateari buruzkoa; maiatzaren 21eko 498/2024 Errege Dekretua (maiatzaren 28ko BOE), oinarrizko lanbide-heziketako tituluak ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten errege-dekretu jakin batzuk aldatzen dituena; uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua (abuztuaren 11ko EHAA), Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma ezartzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoan emateko; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Ikastetxearen kodeak: 012572 (EAE) eta 20005270 (unibertsala).

Izen generikoa: Lanbide-heziketako ikastetxe pribatu integratua.

Izen espezifikoa: «Salesianos Urnieta».

Titularra: Padres Salesianos.

Helbidea: Ergoien, 6.

Udalerria: Urnieta.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Merkataritza-zerbitzuetako oinarrizko mailako heziketa-ziklo bat emateko baimena ematen da.

  1. Lanbide-arloa: arte grafikoak.

    1. Arte grafikoak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. Inprimaketa grafikoa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. Argitalpen inprimatuen eta multimedia-argitalpenen diseinua eta edizioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  2. Lanbide-arloa: merkataritza eta marketina.

    1. Merkataritza-zerbitzuak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  3. Lanbide-arloa: elektrizitatea eta elektronika.

    1. Instalazio elektriko eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  4. Lanbide-arloa: instalatze- eta mantentze-lanak.

    1. Mantentze-lan elektromekanikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera- eta ixte-baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk baliatzeko ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.

Araudia:

Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik