Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Tolosan (Gipuzkoa) dagoen «Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola» Lanbide-Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 104
- Hurrenkera-zk.: 2461
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/05/21
- Argitaratze-data: 2025/06/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
«Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatzen baitu baimena alda dakiola lanbide-heziketako oinarrizko mailako heziketa-ziklo bat gehitzeko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuaren bidez aldatua (uztailaren 10eko BOE); otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua (martxoaren 5eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifiko batzuk arautzen dituena, hamalau oinarrizko lanbide-titulu onartzen dituena, haien oinarrizko curriculumak finkatzen dituena eta honako hau aldatzen duena: abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagozkien titulu akademikoak eta lanbide-tituluak emateari buruzkoa; maiatzaren 21eko 498/2024 Errege Dekretua (maiatzaren 28ko BOE), oinarrizko lanbide-heziketako tituluak ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten errege-dekretu jakin batzuk aldatzen dituena; uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua (abuztuaren 11ko EHAA), Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Ikastetxearen kodeak: 012566 (EAE) eta 20005075 (unibertsala).
Izen generikoa: Lanbide-heziketako ikastetxe pribatu integratua.
Izen espezifikoa: «Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola».
Titularra: Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola S. Coop.
Helbidea: Kondeko Aldapa, 5 B.
Udalerria: Tolosa.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ile-apainketako eta estetikako oinarrizko mailako heziketa-ziklo bat gehitzeko baimena ematen da, 15 ikaspostutarako edukieraz.
Lanbide-arloa: Irudi pertsonala.
Ile-apainketa eta estetika, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Lanbide-arloa: Osasungintza.
Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Farmazia eta parafarmazia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Osasun-dokumentazioa eta -administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Diagnosi-irudia eta medikuntza nuklearra, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Erradioterapia eta dosimetria, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Protesi-audiologia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Gizarte- eta kultura-zerbitzuak eta komunitaterako zerbitzuak.
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Haur Hezkuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Gizarteratzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera- eta ixte-baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
Tratamendua beharrezkoa da aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk baliatzeko ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.