Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko irailaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, sail honetan lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 3867
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/09/09
  • Argitaratze-data: 2025/09/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostu-zerrenda onartzen duenak, Hezkuntza Ikuskaritzako lurraldeburuaren lanpostua ezarri zuen. Lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 14. artikuluan daude jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 13.5 artikuluak xedatzen duenez, lurraldeburuak ikuskari nagusiaren mende egongo dira zuzenean, eta hezkuntza-arloan eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskari nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 102. eta 103. artikuluetan eta Hezkuntzako sailburuaren 2024ko abuztuaren 27ko Aginduak (sail honetan lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duenak) laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2024ko irailaren 10eko EHAA), honako hau

Lehenengoa. Maria Meijide Bermudez andrea izendatzea Gipuzkoako Ikuskaritzako lurraldeburu.

Bigarrena. Izendapen horrek 2025eko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.