Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko irailaren 3koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko; horrez gain, 2025ean proiektuak aurkezteko deialdia ere egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 171
  • Hurrenkera-zk.: 3790
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/09/03
  • Argitaratze-data: 2025/09/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren helburu nagusietako bat euskal kultura-ondarea kontserbatzea eta hedatzea da. Helburu horiek betetzea artxiboen, liburutegien eta museoen zeregina izan da tradizioz. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak pixkanaka sartu izanak funtsezko aldaketa ekarri du ikuspegi horretan. Nahiz eta erakunde horiek oraindik funtsezko zeregina duten kontserbazioan, mundu digitalak erabateko eraldaketa ekarri du zabalkundearen eremuan, eta, txikiagoa bada ere, kontserbazioaren eremuan ere bai.

Beraz, XII. Legealdiko (2020-2024) Gobernu Programaren 115. konpromisoaren hirugarren ekimenean jasotakoa betez (hau da, «berrikuntza eta digitalizazioa sustatzea kulturan»), Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak abian jarri zuen Euskariana Euskal Kulturaren Atari Digitala (https://www.euskariana.euskadi.eus/). Liburutegi nazional digital baten eredu berritzailea da, eta euskal kulturarekin lotutako alderdi guztietarako sarbidea ematen duen plataforma bateratua. Horrez gain, Euskadiko erakunde, kultura-ekipamendu eta sormen-agente guztiek partekatzen duten proiektua da. Halaber, 2020an Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzua sortu zen, Euskariana administratzeko, besteak beste.

Legealdi berria hastearekin batera (2024), azaroaren 26ko 389/2024 Dekretua argitaratu zen (389/2024 Dekretua, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena). Dekretu horren 11.2.6 artikuluan, Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuaren eginkizunak ezartzen dira; besteak beste, euskal ondare digitala sortu, babestu eta zabaltzeko eta ondarerako irispidea bermatzeko mekanismo egokiak jartzea. Gainera, ondare kulturala beste pertsona eta erakunde batzuekin lankidetzan digitalizatzea eta ondarerako irispidea Euskarianan izatea bat dator XIII. Legealdirako (2024-2028) kulturaren arloan hartutako konpromisoekin; hau da, 46. konpromisoarekin (Erakundeen arteko lankidetza handiagoa eta kultura-arloko politika publikoen gobernantza ona) eta 49. konpromisoarekin (Euskadiko kultura-ondareari balioa ematea. Kontserbazioa, kudeaketa eta transmisioa), hurrenez hurren.

Zeregin horiek, ordea, ezin dira ekintza indibidualak izan. Ondare horren ezagutzaren unibertsalizazioak proiektu kolektibo integrala izan behar du, eta, bertan, euskal kulturaren eremuan inplikatuta dauden entitate publiko eta pribatu gehienek hartu behar dute parte, elkarrekikotasunaren eta agente bakoitzaren idiosinkrasiarekiko eta erantzukizunekiko errespetuaren ikuspegitik.

Ikuspegi horrek, era berean, herritarren inplikazio handiagoa eta euskal kulturaren dinamizazioa ahalbidetu behar ditu; izan ere, IKTen potentzialtasuna eta gizarte digital baten usadioak eta ohiturak aprobetxatzen ditu.

Beharrezkoa da, gainera, ahalegin hori esparru horretako nazioarteko ekimenekin lotuta egotea, eta, zehazkiago, Europeanarekin; hau da, Europako Liburutegi Digitalarekin. 2019an, Eusko Jaurlaritzak akordiorako memorandum bat sinatu zuen Europeana Fundazioarekin, haren webgunean euskara erabiltzeko. Akordio hori luzatu egin daiteke, lankidetza-arlo posibleak identifikatzen badira. Lankidetza horren arabera, digitalizazio-prozesuak Europeanak ezarritako deskribapen- eta digitalizazio-jarraibideen arabera gauzatu behar dira. Eredu horiek objektu digitalen elkarreragingarritasuna, ikusgarritasuna, benetakotasuna eta gordetzea bermatzen dituzte. Biltegiak eta, zehatzago esateko, OAI-PMH (Open Archives Initiative Protocol for Metadata Harvesting) protokolora egokitutako biltegiak, informazio digitala gordetzeko eta mantentzeko erabiltzen diren artxibo zentralizatu batzuk dira; protokolo horren helburua da elkarreragingarritasun-estandarrak garatzea eta sustatzea gaur egungo digitalizazio-proiektu nagusien artean; beraz, halako biltegiak orokortzea lagungarria izango da Interneteko edukiak eraginkortasunez hedatzeko. 2024tik aurrera, Euskariana Europeanaren 43. agregatzailea da, eta euskal kultura-ondareaz hornitzen du Europako atari hori.

Bi lan-ildo horien konbinazioari dagokionez hau da, digitalizazio masiboa eta nazioarteko estandarretara egokitzea, komenigarria eta beharrezkoa da Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak euskal kultura-ondarearen baliabideak digitalizatu eta katalogatzeko proiektuak onestea sustatzea, Euskarianaren bitartez hedatu eta ezagutzera emateko.

Laguntzaren izaerari dagokionez, deialdiaren xedea betetzeko, egokitzat jotzen da gauzazko laguntza bat emateko norgehiagoka-prozedura bat erabiltzea; gauzazko laguntza, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 3.2.d) artikuluan emandako definizioaren arabera, ondasunak, eskubideak edo zerbitzuak entregatzea da, baldin eta hirugarren bati emateko xedearekin erosi edo eskuratu badira. Beraz, proiektua egikaritu ondoren, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak pertsona edo entitate onuradunei disko gogor bat emango die, dagozkien proiektuen digitalizazio- edo katalogazio- eta digitalizazio-lanen emaitza duena.

Gauzazko laguntzak ezohikoak izanik, are hobeto justifikatu behar dira sustapen-ildoa laguntza horien bidez jorratzea egokia dela dioten interes publikoko arrazoiak, dirulaguntzen bidez jorratzearen kaltetan.

Alde horretatik, 2022ra arte dirulaguntzak izan direnak gauzazko laguntza bihurtzea justifikatzen duten arrazoiak behar bezala justifikatu dira, eta, laburbilduz, bi arrazoik eragin dute aurreko deialdietako esperientziaren harira sustapen-formula hori aukeratzea: alde batetik, katalogazio- edo digitalizazio-proiektuek partikular eta entitate askorentzat dakartzaten zailtasun teknikoak eta kudeaketakoak, eta, bestetik, euskal kulturari buruzko edukien atari digitalean (Euskariana) sartzen diren euskal kultura-ondarearen baliabideen irudi eta deskripzioen kalitatea bermatzeko beharra.

Era berean, agindu hau 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (PES 2025-2028) sartuta dago. Plan hori Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko otsailaren 27ko Aginduaren bidez onartu zen; agindu beraren bidez onartu zen, halaber, 2025. urterako Dirulaguntzen Urteko Plana (PAS 2025). Bi agindu horiek Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren webgunean daude argitaratuta, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/sail-plana/pes-2025-2028-dirulaguntzen-plan-estrategikoa/

Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoarekin bat Europako Batzordeak estatuko laguntzaren kontzeptuari buruzko komunikazioan (2016/C 262/01) emandako irizpideak kontuan hartuz, deialdi honetan arautzen diren gauzazko laguntzek ez dute izaera ekonomikorik, eta, beraz, ez dira jotzen estatuko laguntzatzat.

Horrenbestez, hau

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu diezaiokete interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 3a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

Deialdiaren oinarriak (deialdia horrek euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak arautzen ditu, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko; horrez gain, 2025ean proiektuak aurkezteko deialdia ere egiten du).

  1. Agindu honen xedea da euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko, bai eta 2025ean kultura-ondarea digitalizatzeko edo katalogatu eta digitalizatzeko proiektuak aurkezteko deialdia egitea ere.

  2. Deialdiaren xedea da euskal kultura-ondarea osatzen duten elementuak kontserbatu eta hedatzea, baliabideak digitalizatzeko edo katalogatu eta digitalizatzeko gauzazko dirulaguntzen bidez, pertsona, entitate edo erakunde interesdunek aurkeztutako proiektuak baloratu, onetsi eta egikaritu ondoren.

  3. Gauzazko laguntzak deialdi honetan hautatzen diren proiektuen digitalizazio- edo katalogazio- eta digitalizazio-lanetatik eratorritako gastuak finantzatuko ditu. Lan horiek Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak egikarituko ditu 2026an zehar, beharrezkoak diren zerbitzuen administrazio-kontratuen bidez, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearekin bat. Lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauak txertatzen dira Espainiako ordenamendu juridikoan.

  4. Proiektuen digitalizazio-lanen edo katalogazio- eta digitalizazio-lanen emaitza disko gogor batean entregatzea izango da laguntza; hala ere, entrega hori beharrezkoak diren kontratazio-espedienteak gauzatzearen mende egongo da.

  5. Hautatutako proiektuen emaitza Euskarianaren bitartez hedatuko da (https://www.euskariana.euskadi.eus); hau da, euskal kulturaren atari digitalaren bitartez, baliabideak zuzenean sartuta, edo haiek biltegian gordeta, proiektuaren pertsona, entitate edo erakunde sustatzaileek OAI-PMH biltegi propioa badute.

Agindu honen ondorioetarako, definizio hauek finkatzen dira:

  1. Euskariana: OAI-PMH biltegia, euskal kulturara sartzeko atari digitala, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak kudeatua.

  2. OCR (Optical Character Recognition): karaktereen ezagutze optikoa. Teknologia honen bitartez, aukera dago eskaner edo kamera batek hartutako testu-irudiak datu editagarri eta bilagarri bihurtzeko.

  3. Biltegia: artxibo zentralizatua, informazio digitala gordetzeko eta mantentzeko.

  4. OAI-PMH biltegia: OAI-PMH (The Open Archives Initiative Protocol for Metadata Harvesting) protokolora egokitutako biltegia, zeinaren xedea baita elkarreragingarritasun-estandarrak garatu eta sustatzea, edukiak modu eraginkorrean hedatzeko Interneten.

  5. Objektu digitala: baliabide baten irudikapen digitala.

  6. Jabari publikoa: ustiapen-eskubideak iraungi zaizkien obrak jabari publikoaren parte dira. Edonork erabili ahal izango ditu jabari publikoko obrak, baldin eta obraren egiletza eta osotasuna errespetatzen baditu, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 14. artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan eta ondorengo arau-eguneratzeetan aurreikusitako eran (1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena arlo horretan indarrean dauden legezko xedapenak erregularizatu, argitu eta harmonizatuz). Laguntza gisa, II. eranskineko taula kontsultatu daiteke.

  7. Ustiaketa-eskubideak: ustiaketa-eskubideek erreproduzitzeko, banatzeko, jendaurrean jartzeko eta eraldatzeko eskubideak barnean hartzen dituzte, bat etorriz apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuan jasotakoarekin eta geroago egindako arau-eguneraketekin (1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena arlo horretan indarrean dauden legezko xedapenak erregularizatu, argitu eta harmonizatuz).

  8. Obra zurtza: jabetza intelektualaren eskubideen titularrak identifikatuta ez dituen obra, edo, identifikatuta badaude, lokalizatuta ez daudenak, horiek aldez aurretik arretaz bilatu arren, maiatzaren 27ko 224/2016 Errege Dekretuan aurreikusitakoarekin bat (224/2016 Errege Dekretua, maiatzaren 27koa, Obra Zurtzen Araubide Juridikoa garatzen duena).

Organo eskuduna Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria da, eta Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari dagokio agindu honen bidez araututako jarduketen kudeaketa-lanak egitea.

Informazio gehiago eskuratzeko, jo ezazu Euskadiko Liburutegi Digitalaren webgunera (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/euskadiko-liburutegi-digitala/), euskadikoliburutegidigitala@euskadi.eus helbide elektronikora, edo 945-01 68 42 telefonora.

  1. Gehienez ere, baliabide ekonomiko hauek jarriko dira agindu honen xedea lortzeko: 100.000 (ehun mila) euro.

  2. Deialdi honetako dirulaguntzak gauzazko laguntzatzat jotzen dira, eta, beraz, bateraezinak dira xede bererako beste laguntza eta dirulaguntza batzuekin.

  3. Lanak pertsona, entitate edo erakunde onuradunei entregatzeko, dagozkion kontratazio-espedienteak ebatzi beharko dira.

  1. Proiektu bakoitzaren gehieneko aurrekontu zenbatetsia ezingo da izan 20.000 (hogei mila) euro baino handiagoa (BEZa barne).

  2. Halaber, proiektuen aurrekontu zenbatetsia ez da inolaz ere izango zenbateko hauek baino txikiagoa, proiektu motaren arabera:

    1. Digitalizazioa: 2.500 (bi mila eta bostehun) euro (BEZa barne).

    2. Katalogazioa eta digitalizazioa: 5.000 (bost mila) euro (BEZa barne).

  3. Proiektuen aurrekontu zenbatetsia kalkulatzeko, taula hauen edukia hartuko da kontuan, eta BEZa duten unitateko prezioak hartuko dira kalkulurako erreferentzia gisa:

    1. Taula honetan dago (I. taula) orrialde/irudi/minutu bakoitzeko unitateko prezioa, baliabide motaren arabera.

      (Ikus .PDF)

    2. Taula honetan dago (II. taula) katalogatutako erregistro bakoitzeko unitateko prezioa, baliabide motaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      1. eta II. tauletan zerrendatuta ez dauden materialei dagokienez, material bakoitzari ondoen egokitzen zaion aukera hautatuko da.

  1. Proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte euskal kultura-ondarea osatzen duten elementuen titular diren eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. artikuluan aurreikusten diren pertsona fisikoek, entitateek edo erakundeek, edozein dela ere haien egoitza soziala eta fiskala dauden tokia, baldin eta baldintza hauetakoren bat betetzen bada:

    1. Elementu horiek jabari publikoan egotea. Obrak jabari publikoan sartzen dira haien ustiaketa-eskubideak iraungitzen direnean, betiere arau honetan ezarritakoaren arabera: Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen eta gaiari buruz indarrean dauden lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta harmonizatzen dituen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua. (Laguntza gisa, II. eranskineko taula kontsultatu daiteke).

    2. Elementu horien titularrek (pertsona fisikoak edo entitate publiko edo pribatuak) horiek ustiatzeko eskubideak izatea.

    3. Elementuak obra zurtzak izatea, Obra Zurtzen Araubide Juridikoa garatzen duen maiatzaren 27ko 224/2016 Errege Dekretuan jasotakoarekin bat, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzean obra zurtzen datu-basean erregistratuta egotea. Datu-base hori Europar Batasunaren Jabetza Intelektualaren Bulegoak sortu eta kudeatzen du.

  2. Baldintzak:

    1. Jarduteko behar besteko gaitasuna izatea, eta, pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea eta dagozkien erregistro eta administrazio-zentsuetan inskribatuta egotea.

    2. Ez izatea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako dirulaguntza publikoen onuradun izateko inolako debekurik. Zehazki, ezin izango dira lege horretan araututako dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan egoera hauetakoren batean dauden pertsonak edo entitateak:

      1. Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta edo delitu hauetakoren bat egiteagatik kondenatuta: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

      2. Borondatezko konkurtsoa deklaratzea eskatuta, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratuta, konkurtsoan deklaratuta (konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri den kasuan izan ezik), esku-hartze judizialaren mende edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaitze-aldia bukatu gabe dagoelarik.

      3. Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eraginda, errudun deklaratuta egoteagatik.

      4. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkari direnak lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu publikodunen jokabide kodea eta interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguren bat izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako eran.

      5. Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.

      6. Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea zerga-egoitza.

      7. Egunean ez egotea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketari dagokionez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).

      8. Dirulaguntzak jasotzea galarazten dion zehapen-ebazpen irmoa jasota, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoak, kasuan kasuko zehapenean ezarritako denboran. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta ez badute egiaztatzen sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta hari aurre egiteko neurriak ezarri dituztela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legedian ezarritako eran.

      9. Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta Ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez zehapena jasota egotea pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

      10. Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota bete ez izana, eta kuota hori betetzeko ordezko neurriak abian jarri izana egiaztatu gabe egotea.

    3. LGTBIfobia gauzatu, bultzatu edo sustatu ez izana, ezta leheneratzeko terapiak sustatu edo egin izana ere, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluaren arabera.

  1. Deialdiaren xede diren proiektuak:

    Euskal kultura-ondareko kultura-baliabideak digitalizatzeko edo katalogatu eta digitalizatzeko proiektuak aurkeztu daitezke deialdian; adibidez, argazkiak, grabatuak, marrazkiak, ikus-entzunezko materialak, soinu-dokumentuak, mapak, planoak, kartelak, prentsa eta funts bibliografikoak. Baliabide horiek originalak izan behar dute; ez da kopiak digitalizatzea onartuko, salbu eta dokumentu originalik ez dagoenean eta behar bezala justifikatzen denean.

    Artxiboko dokumentu-funtsak digitalizatzeko proiektuek ez dituzte jasoko digitalizatzeko edo katalogatu eta digitalizatzeko laguntza hauek.

    Aurreko paragrafoan xedatutakoa argitzeko asmoz, artxibotzat hartzen da dokumentuen bizi-ziklo osoan zehar dokumentuak ekoizteko eta kudeatzeko prozesua metodologia propio bat erabiliz definitzen duen kudeaketa-sistema korporatiboa.

    Adierazitako kasu bakoitzean parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Digitalizazioa:

      bi baldintza hauek bete behar dira agindu hau argitaratzen den egunean:

      Baliabideek erregistro katalografiko/deskribatzaile bat izatea (.mrc, MARCXML edo antzeko formatuetan).

      Baliabideak ez egotea digitalizatuta edo, digitalizatuta egonik, digitalizazio horrek ez betetzea agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoak. Azken kasu horretan, baliabideak berriro digitalizatzeko beharra justifikatu beharko da.

      Digitalizazioei buruzko bilaketa Hispanan (https://hispana.mcu.es/eu/inicio/inicio.do) eta Euskarianan (https://www.euskariana.euskadi.eus/euskadibib/eu/home/home.do) egin beharko da gutxienez. Bilaketak noiz egin diren, zer biltegi kontsultatu diren eta zer bilaketa-estrategia erabili diren adierazi beharko da.

      Ez da aurreikusten jatorriz digitalak diren baliabideak digitalizatzea, ez eta jatorriz digitalak diren baliabideak agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoetara egokitzea ere.

    2. Katalogazioa eta digitalizazioa:

      bi baldintza hauek bete behar dira agindu hau argitaratzen den egunean:

      Baliabideek ez izatea erregistro katalografiko/deskribatzailerik.

      Erregistro katalografikoak edo deskribatzaileak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean (https://www.katalogoak.euskadi.eus) eta Euskadiko Liburutegien Bilgunean (http://www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/bilgunea) bilatu beharko dira gutxienez.

      Baliabideak ez egotea digitalizatuta edo, digitalizatuta egonik, digitalizazio horrek ez betetzea agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoak. Azken kasu horretan, baliabideak berriro digitalizatzeko beharra justifikatu beharko da.

      Digitalizazioei buruzko bilaketa Hispanan (https://hispana.mcu.es/eu/inicio/inicio.do) eta Euskarianan (https://www.euskariana.euskadi.eus/euskadibib/eu/home/home.do) egin beharko da gutxienez. Bilaketak noiz egin diren, zer biltegi kontsultatu diren eta zer bilaketa-estrategia erabili diren adierazi beharko da.

      Ez da aurreikusten jatorriz digitalak diren baliabideak digitalizatzea, ez eta jatorriz digitalak diren baliabideak agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoetara egokitzea ere.

      Bi kasuetan, baliabideak digitalizatzeko modukoak izan beharko dira. Beraz, proiektuan ezin dira sartu hauskorrak izateagatik edo narriatuta egoteagatik garraiatu, manipulatu edo digitalizatzeko prozesuan kaltetu daitezkeen baliabideak.

  2. Baldintza hauetakoren bat bete behar da digitalizatu beharreko baliabideen kasuan:

    1. Baliabide horiek jabari publikoan egotea. Obrak jabari publikoan sartzen dira haien ustiaketa-eskubideak iraungitzen direnean, betiere arau honetan ezarritakoaren arabera: Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen eta gaiari buruz indarrean dauden lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta harmonizatzen dituen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua (lagungarri gisa, II. eranskineko taula kontsultatu daiteke).

    2. Baliabide horien titularrek (pertsona fisikoak edo entitate publiko edo pribatuak) horiek ustiatzeko eskubideak izatea.

    3. Baliabideak obra zurtzak izatea, Obra Zurtzen Araubide Juridikoa garatzen duen maiatzaren 27ko 224/2016 Errege Dekretuan jasotakoarekin bat, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzean obra zurtzen datu-basean erregistratuta egotea. Datu-base hori Europar Batasunaren Jabetza Intelektualaren Bulegoak sortu eta kudeatzen du.

  3. Proiektuak zuzen zehaztu beharko dira, baliabideak behar bezala ordenatuta edo sailkatuta egon daitezen. Proiektu bakoitzarekin batera, gutxienez, inbentario bat aurkeztu beharko da. Digitalizatu edo katalogatu eta digitalizatu beharreko baliabideak zehaztu beharko dira, bolumenari, motari eta edukiari begira. Ildo horretatik, proiektua baloratua izan dadin, proiektuek adierazi beharko dute zenbatekoa den digitalizazioko edo katalogazio eta digitalizazioko objektu digitalen kopurua, eta ez da onartuko digitalizatu edo katalogatu eta digitalizatu beharreko baliabideen bolumena metro linealen, kutxen edo antzeko kontzeptuen terminoetan definitzea.

  4. Ikus-entzunezko eta soinuzko proiektuen kasuan, materialak ebaluatu egin beharko dira digitalizatu daitezkeela bermatzeko. Ebaluazio horretarako, material horien ezaugarriei buruzko informazio zehatzagoa emateko eska daiteke, bai eta material horiek begiz ikuskatzeko aukera emateko ere, dirulaguntza esleitzeko ebazpena eman aurretik.

  5. Europako Batzordearen gomendioei jarraituz, jabari publikokoak diren materialak jabari publikokoak izango dira digitalizatu ondoren ere. Material horiek eskubideen deklarazio honen pean lizentziatuko dira:

    The Public Domain Mark (PDM):

    http://creativecommons.org/publicdomain/mark/1.0/

  6. Obra zurztzat jotzen diren baliabideei dagozkien objektu digitalizatuak eskubideen deklarazio honen pean lizentziatuko dira:

    In Copyright EU Orphan Work (InC-EU-OW):

    http://rightsstatements.org/vocab/InC-OW-EU/1.0/

  7. Jabari publikoan ez dauden eta obra zurztzat jotzen ez diren baliabideei dagozkien objektu digitalizatuak eskubideen deklarazio hauen pean lizentziatuko dira:

    The Creative Commons CC0 1.0 Universal Public Domain Dedication (CC0): https://creativecommons.org/publicdomain/zero/1.0/

    Creative Commons Attribution (BY): https://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

    Creative Commons Attribution, ShareAlike (BY-SA): https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/

    Creative Commons Attribution, No Derivatives (BY-ND): https://creativecommons.org/licenses/by-nd/4.0/

    Creative Commons Attribution, Non-Commercial (BY-NC): https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0/

    Creative Commons Attribution, Non-Commercial, ShareAlike (BY-NC-SA): https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0/

    Creative Commons Attribution, Non-Commercial, No Derivatives (BY-NC-ND): https://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0/

    In Copyright Educational Use Permitted (InC-EDU): https://rightsstatements.org/vocab/InC-EDU/1.0/

  8. Nolanahi ere, objektu digital bakoitzari esleitzen zaion lizentzia mota objektu horren metadatuetan jasoko da.

  9. Baliabideak digitalizatzeko proiektuen kasuan, egikarituko diren proiektuak dituzten pertsona edo entitateek emandako erregistro katalografiko/deskribatzaileak lizentziatu egingo dira edo CC0 1.0 (Domeinu Publikoaren Lagapena) delakoaren pean lizentziatutzat joko dira, eta murrizketarik gabe berrerabili ahal izango dira, helburu komertzialekin ere bai, Europeanarekin (DEA, Data Exchange Agreement) datuak trukatzeko sinatutako akordioan zehazten den bezala (akordio hori 2019ko azaroaren 14an argitaratu zen). Katalogazio- eta digitalizazio-proiektuen kasuan, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak egikaritutako zerbitzu-kontratuaren esparruan sortutako erregistro katalografiko/deskribatzaileek baldintza berak izango dituzte.

  10. Onetsitako proiektuaren pertsona edo entitate sustatzaileak bere gain hartuko du lizentziak oker edo era desegokian esleitu izanaren ondoriozko erantzukizun oro.

  11. Ezin izango dira digitalizatu edo katalogatu eta digitalizatu pertsonen segurtasunari, ohoreari, osasunari, intimitateari edo irudiari eragin diezaieketen datu pertsonalak dituzten baliabideak, eta inondik inora ere ez genero-indarkeriari dagozkionak, Estatuaren segurtasunari edo merkataritzako sekretuari eragiten diotenak eta Konstituzioan eta ordenamendu juridikoan zabalkunderako aurreikusitako salbuespenak edo mugak dituzten beste edozein. Eskabideari horri buruzko erantzukizunpeko adierazpena gehitu beharko zaio.

  12. Baldin eta Euskadiko Liburutegi Zerbitzuak, laguntza emateko ebazpena eman ondoren, akatsak edo zehaztugabetasunak antzematen baditu eskatzaileak proiektuan aurkeztutako datuetan, eta akats horiek berekin badakarte proiektuak eskatutako betekizunak edo zenbateko minimoa azkenean ez betetzea, proiektua ez da gauzatuko.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Eskatzaile bakoitzak, gehienez ere, bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu.

    Proiektu bakoitzerako eskabide bat egin beharko da.

    Pertsona, entitate edo erakunderen batek bi proiektu baino gehiago aurkezten baditu, hamar egun balioduneko epean adierazi beharko du zein bi proiektu nahi duen baloratuak izatea, eta, hala egin ezean, Balorazio Batzordeak hautatuko ditu laguntza jaso dezaketen proiektuak.

  3. Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkeztu ditzakete eskabideak:

    Aurrez aurre: eskabideak Kulturako sailburuordeari bidali beharko zaizkio, eta toki hauetan aurkeztu ahal izango dira: Zuzenean zerbitzuan (soilik aurretiazko hitzorduarekin, https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean helbidera sartuta, edo aurretiazko hitzordua eskatzeko edo bertan behera uzteko telefono esklusiboaren bitartez (945 01 90 00)), edo erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan (Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan jasota daude araututa erregistro horiek) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako tokietan; eskabide normalizatuaren bitartez aurkeztu behar dira, hura osorik eta behar bezala beteta. Eskabide-eredua eskuragarri egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

    Elektronikoki: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskabideak, artikulu honetako 6. apartatuan adierazitako helbideen bitartez.

    Eskabidea eta dokumentuak aurrez aurre aurkezteak edo bide elektronikoa erabiltzeak ez du esan nahi nahitaez baliabide horiek erabili behar direnik prozeduraren ondorengo izapideetan, edozein unetan alda daitezke eta.

  4. Pertsona juridikoek elektronikoki aurkeztu beharko dituzte eskabideak, artikulu honen 6. apartatuan aipatutako helbide elektronikoaren bitartez.

  5. Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

  6. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko argibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoaren esteka honetan eskuratu daitezke:

    https://euskadi.eus/servicios/1106006

  7. Eskabidearen osteko izapideak elektronikoki egingo dira, «Nire karpeta» atalaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoaren helbide honetan:

    https://euskadi.eus/nire-karpeta

  8. EAEko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan onartzen diren identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri:

    https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

  9. Pertsona, entitate edo erakunde eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta atxikitzen diren egiaztagiriak. Era berean, eskabidetik eratorritako jarduketetan, eta prozedura guztian zehar, pertsona edo entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoa betez.

  10. Eskabidea aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

  1. Betekizunak egiaztatzeko, berariaz adierazi beharko da egiazkoak direla eskabide-orriko eta harekin batera doan dokumentazioko datuak, eta bete egiten direla oinarri hauen 6. artikuluan ezarritako baldintza subjektiboak.

  2. Onuradun izateko betekizunak egiaztatzeko modua:

  1. Pertsona eta entitate eskatzaileen baldintza subjektibo eta objektiboak egiaztatzea.

    1. Pertsona juridiko publiko eta pribatuen kasuan:

      1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren erregistroan inskribatuta badaude, ofizioz egiaztatuko dira entitatearen legezko osaera eta entitatearen ordezkaria, bai eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela ere, non eta prozeduran espresuki kontra egiten ez den. Kasu horretan, entitatearen legezko osaera egiaztatu beharko da, baita entitatearen ordezkariak behar adinako ordezkaritza-ahalmena duela ere, eta Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren administrazio-instantziek emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

      2. EAEko Administrazio orokorraz kanpoko erregistro batean badaude inskribatuta, entitatearen legezko osaera egiaztatu beharko da, baita entitatearen ordezkariak behar adinako ordezkaritza-ahalmena duela ere. Ofizioz egiaztatuko da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, non eta prozeduran espresuki kontra egiten ez den. Kasu horretan, Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren administrazio-instantziek emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

    2. Pertsona fisikoen kasuan:

      1. Deialdi hau kudeatzeko ardura duen zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko ditu NANeko datuak, non eta prozeduran espresuki kontra egiten ez den. Kasu horretan, eskatzailearen NANaren fotokopia aurkeztu beharko da nahitaez.

      2. Pertsona eskatzaileen kasuan, deialdi hau kudeatzen duen zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko du haiek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta, horretarako, ez du haien baimenik eskuratu beharko, non eta prozeduran espresuki kontra egiten ez den. Kasu horretan, eskatzaileak Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren administrazio-instantziek emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

  2. Digitalizatu edo katalogatu eta digitalizatu beharreko baliabideak jabari publikoan badaude, pertsona/entitate eskatzaileak behar bezala zehaztu beharko ditu egoera hori ebaluatzeko beharrezkoak diren datak, proiektuaren definizioaren III. eranskineko «Digitalizatuko edo katalogatu eta digitalizatuko diren baliabideen gaia edo edukia» epigrafean.

    Digitalizatuko diren edo katalogatu eta digitalizatuko diren baliabideak obra zurztzat jotzen badira, pertsona/entitate eskatzaileak egiaztatu beharko du Europar Batasunaren Jabetza Intelektualaren Bulegoaren obra zurtzen datu-basean erregistratuta daudela, bulego horrek emandako egiaztagiriaren bidez.

    Digitalizatuko diren edo katalogatu eta digitalizatuko diren baliabideak jabari publikokoak ez badira eta obra zurztzat jotzen ez badira, pertsona/entitate eskatzaileak dokumentazioa aurkeztu beharko du egiaztatzeko horien gaineko jabetza intelektuala ustiatzeko eskubideak dituela. Pertsona edo entitate eskatzaileak, dokumentazio hori ez badu, eskabidearekin batera erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du (IV. eranskina), eta bertan adierazi beharko du, bere erantzukizunpean, digitalizatu edo katalogatu eta digitalizatu beharreko baliabideekin lotutako jabetza intelektuala ustiatzeko eskubideak dituela.

    Digitalizatu edo katalogatu eta digitalizatu beharreko baliabideen originaltasuna, oinarri hauetako 7.1 artikuluan ezarritako betekizuna, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da.

  3. Onuradun izateko gainerako baldintzak eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko dira.

    Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, subjektu onuradun izateko aurkezten direnek berretsi egin beharko dute erantzukizunpeko adierazpenean jasotako alderdiak egiazkoak direla, ordeztutako dokumentazioa aurkeztuta dagokion dirulaguntza emateko prozedura ebatzi aurretik.

Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

  1. Eskabidea: 9. artikuluan aipatzen diren erantzukizunpeko adierazpenak jasoko ditu eskabide horrek, onuradun izateko betekizunak eta aurkeztutako proiektuetako betekizunak egiaztatzeko. Era berean, eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena ere jasoko du eskabideak.

  2. Proiektua, agindu honen III. eranskinean jasotako ereduaren arabera. Eduki hau izango du:

    Proiektuaren memoria; oinarri hauen 13.2 artikuluan adierazitako irizpideei jarraikiz balioetsiko da.

    Proiektuaren aurrekontu zenbatetsia, oinarri hauen 5.3 artikuluaren I. eta II. tauletan finkatutako balioen arabera; balio horiek baliabide motaren araberako unitateko prezioei buruzkoak dira.

  3. Digitalizatuko edo katalogatu eta digitalizatuko diren baliabideak obra zurztzat jotzen badira, Europar Batasunaren Jabetza Intelektualaren Bulegoaren obra zurtzen datu-basean erregistratuta daudela egiaztatzeko dokumentazioa.

  4. Digitalizatuko diren edo katalogatu eta digitalizatuko diren baliabideak jabari publikokoak ez badira eta obra zurztzat jotzen ez badira, pertsona edo entitate eskatzaileak horien gaineko jabetza intelektuala ustiatzeko eskubideak betetzen dituela egiaztatzeko dokumentazioa, oinarri hauen 9.2.2) artikuluan adierazitako eran.

  5. Hala badagokio, aditu independenteek idatzitako txostenak; txosten horien bitartez egiaztatu ahal izango da digitalizatzeko edo katalogatzeko eta digitalizatzeko proposatutako baliabideak interesgarriak direla erabiltzaileentzat, bat etorriz 13.2 artikuluaren b.2) apartatuan adierazitakoarekin.

  6. Baliabideak digitalizatzeko proiektuetan, dagozkien erregistro katalografiko/deskribatzaileak entregatu beharko dira, ahal dela.mrc, .marc, MARCXML edo antzeko formatuan.

  1. Eskabidearen izapidetzea onartzeko behar den dokumenturen bat falta bada edo dokumentu horietan zerbait gaizki dagoela ikusten bada, edo baloratzeko aurkeztutako dokumentazioan akatsak aurkitzen badira, hamar egun balioduneko epea emango zaio pertsona edo entitate interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa egiten ez badu eskabidean atzera egin duela edo izapideak egiteko eskubidea galdu duela iritziko zaiola, ebazpena eman ondoren.

  2. Agindu honi jarraikiz, eskabidea elektronikoki aurkeztu behar duen pertsona juridiko eskatzaileren batek eskabidea aurrez aurre aurkezten badu, eskabidea bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztuta zuzentzeko eskatuko zaio.

  3. Baliabideen digitalizazio hutserako proiektuen kasuan, Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuak eskabidearekin batera aurkeztutako erregistro katalografiko/deskribatzaileen analisia egingo du. Uste badu aurkeztutako erregistroak ezin direla erabili, pertsona edo erakunde interesdunari aukera emango zaio proiektua aldatzeko eta katalogazio- eta digitalizazio-proiektu gisa planteatzeko. Horretarako, pertsona edo entitate interesdunari hamar egun balioduneko epea emango zaio proiektua zuzentzeko, eta ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa egiten ez badu eskabidean atzera egin duela edo izapideak egiteko eskubidea galdu duela iritziko zaiola, ebazpena eman ondoren.

  1. Balorazio-batzorde batek egingo du aurkeztutako proiektuen azterketa eta ebaluazioa, agindu honetako hurrengo artikuluan ezarritako parametroei jarraikiz. Horren harira, Balorazio Batzordeak gaitasun osoa izango du aurkeztutako proiektuen edukia eta irismena interpretatzeko, proiektu horiek modu koherente eta osoan irakurriz eta haiei dagokien puntuazioa emanez.

    Batzordea osatzeko, kontuan hartuko da Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoa.

  2. Hauek izango dira Balorazio Batzordeko kideak:

    Urkiri Salaberria Gracia, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria; batzordeburua izango da.

    Gumersinda Barbeito Meizoso, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuaren arduraduna.

    Karmele Aguayo Rico andrea, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuko teknikaria.

    Julen Ruiz de Arkaute Zenarruzabeitia izango da Balorazio Batzordeko idazkaria; Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako aholkulari juridikoa da bera, eta hitz egiteko eskubidea izango du, baina botoa emateko eskubiderik ez. Balorazio Batzordeko idazkariaren egitekoa izango da kide anitzeko organo horren jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaintzea, haren jarduketak ziurtatzea eta eraketarako nahiz erabakiak hartzeko prozedura eta arauak errespetatzen direla bermatzea.

    Balorazio Batzordearen osaera aldatu ahal izango da Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko baita.

  3. Balorazio Batzordeak, egoki deritzonean, proiektuaren gai zehatz eta espezifikoan edo zeharkako gaietan (adibidez, genero-ikuspegian) aditu diren aholkularien laguntza eskatu ahal izango du.

  4. Balorazio Batzordea balio osoz eratzeko, beharrezkoa izango da, gutxienez, batzordeburua eta idazkaria egotea, bai eta, gutxienez, batzordekideen erdiak ere.

  5. Balorazio Batzordea osatzen duten pertsonak abstenitu egin beharko dira eta errekusatuak izan daitezke, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritako kasuetan.

  1. Proiektuak onesteko ebazpen-proposamena prestatzeko eta zenbatekoa ezartzeko, Balorazio Batzordeak hemen adierazten diren irizpideen eta horien haztapenaren arabera aztertuko du eskabideen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa.

  2. Balorazioa gehienez 100 puntukoa izango da, bost irizpide hauetan banakatuta:

    1. Baliabideen ondare-balioa. 30 puntu, gehienez.

      Euskal Kultura Ondarearen kontzeptua kontuan hartuta, irizpide hauek hartuko dira kontuan ondare-balioa zehazteko:

      1. Balio iraunkorra izatea euskal kultura-ondarea osatzen duten baliabide gisa, euskara erabiltzeagatik, Euskal Herriari buruzkoak izateagatik, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruko edo kanpoko euskal erakundeek sortuak izateagatik, edo euskal kulturaren esparruan izen handikoak diren pertsonek edo entitateek sortutakoak izateagatik. 15 puntu, gehienez.

      2. Digitalizatuko diren edo katalogatu eta digitalizatuko diren materialen antzinatasuna edo zaharkitzea. 7,5 puntu, gehienez.

      2.1. Testu-materialen eta material grafikoen kasuan, baliabideen antzinatasuna:

      1900 baino lehenagoko baliabideak: 7,5 puntu.

      1900 baino geroagoko eta 1975 baino lehenagoko baliabideak: 3,75 puntu.

      1975 baino geroagoko baliabideak: 0 puntu.

      Digitalizatu edo katalogatu eta digitalizatu beharreko baliabideak tarte batean baino gehiagotan sartzen badira, puntuazioa modu proportzionalean emango da, tarte bakoitzean sartzen den objektu digitalen portzentajearen arabera. Horretarako, horrelakorik gertatuz gero, eskatzaileak zehaztu beharko du definitutako tarte bakoitzean sartzen den objektu digitalen portzentajea.

      2.2. Soinuzko eta ikus-entzunezko materialen kasuan, material horien edo haien erreprodukzio-gailuen zaharkitzea edo desagertzeko arriskua (ez da beharrezkoa izango zehaztea mota honetako materialen antzinatasuna). 7,5 puntu, gehienez.

      3. Baliabideen kontserbazio-egoera, baldin eta egoera horrek digitalizatzeko aukera ematen badu. Materialaren egoeraren eta hura egon den lekuko edo lekuetako kontserbatzeko baldintzen deskribapen zehatza behar da. 7,5 puntu, gehienez.

    2. Proiektuaren koherentzia eta osotasuna. 25 puntu, gehienez.

      1. Koherentzia. 15 puntu, gehienez.

      Proiektuan aurkeztutako baliabide guztiak egile edo erakunde batek sortuak izatea baloratuko da, edo baliabide horiek osatzen duten multzoa kohesionatuta egotea edo egokia izatea gai bat aztertzeko.

      2. Erabiltzaileentzako interesa. 10 puntu, gehienez.

      Proiektuan aurkeztutako baliabideen eskari handia egotea edo eskari potentzial handia aurreikustea baloratuko da, bai publiko orokorraren eskaria, bai talde espezifikoena; halaber, baliabide horiek hezkuntzako, prestakuntzako, ikerketako edo euskal kulturako beste ingurune batean aplikatzeko modukoak izatea ere baloratuko da.

      Eskatzaileak, justifikazioarekin batera, gaian edo digitalizatu edo katalogatu eta digitalizatu nahi den baliabidean adituak direnen txostenak edo gomendioak aurkeztu ahal izango ditu.

      Puntuatzeko irizpideak:

      Eskari handia egotea, datu objektiboen, txostenen eta adituen gomendioen bidez justifikatua: 10 puntu, gehienez.

      Eskari handia egotea, datu objektiboen bidez justifikatuta, baina adituen txostenik edo gomendiorik gabe: 7,5 puntu, gehienez.

      Eskari potentzial handi baten aurreikuspena, eskatzaileak baliabideei buruz duen ezagutzaren arabera justifikatua: 5 puntu, gehienez.

    3. Lizentzia mota. 15 puntu, gehienez.

      1. 15 puntu emango zaizkie sortutako objektu digital guztiak eskubide-adierazpen hauetako baten pean lizentziatzen dituzten proiektuei:

      The Public Domain Mark (PDM): https://creativecommons.org/publicdomain/mark/1.0/

      The Creative Commons CC0 1.0 Universal Public Domain Dedication (CC0): https://creativecommons.org/publicdomain/zero/1.0/

      Creative Commons Attribution (BY): https://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

      Creative Commons Attribution, ShareAlike (BY-SA): https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/

      2. 7,5 puntu emango zaizkie sortutako objektu digital guztiak eskubide-adierazpen hauetako baten pean lizentziatzen dituzten proiektuei:

      Creative Commons Attribution, No Derivatives (BY-ND): https://creativecommons.org/licenses/by-nd/4.0/

      Creative Commons Attribution, Non-Commercial (BY-NC): https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0/

      Creative Commons Attribution, Non-Commercial, ShareAlike (BY-NC-SA): https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0/

      Creative Commons Attribution, Non-Commercial, No Derivatives (BY-NC-ND): https://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0/

      In Copyright EU Orphan Work (InC-EU-OW): https://rightsstatements.org/vocab/InC-OW-EU/1.0/

      5 puntu emango zaizkie sortutako objektu digital guztiak eskubide-adierazpen honen pean lizentziatzen dituzten proiektuei:

      In Copyright Educational Use Permitted (InC-EDU): https://rightsstatements.org/vocab/InC-EDU/1.0/

      3. Proiektu batean hainbat eskubide-adierazpen sartzen badira, puntuazioa modu proportzionalean kalkulatuko da, eskubide-adierazpen bakoitzaren pean lizentziatzen diren objektu digitalen portzentajearen arabera. Horretarako, eskubide-adierazpen bakoitzaren pean lizentziatutako objektu digitalen kopurua zehaztu beharko da.

    4. Genero-ikuspegia txertatzea edo emakumeek euskal kultura-ondareari egiten dioten ekarpena ikusaraztearen aldeko ekintza positiboak sartzea. 5 puntu, gehienez.

      Kontuan hartuko da aurkeztutako proiektuek...

      Emakume bat edo emakume talde bat izatea egilea.

      Emakumeek ondareari eta kulturari egiten dizkieten ekarpenak agerian jartzea eta genero-estereotipoak eta aurreiritzi sexistak gainditzen laguntzea; edo memoria soziala eta memorializazio-prozesuak genero-ikuspegitik eratzen eta berreraikitzen laguntzea.

    5. Proiektuaren aurrekontu zenbatetsia. 25 puntu, gehienez.

      1. Katalogatu eta digitalizatzeko proiektuen kasuan, formula hau aplikatuko da:

      P = 25 x (Ppr 5.000) / 15.000

      Azalpena:

      P: puntu kopurua.

      Ppr: proiektuaren aurrekontu zenbatetsia.

      2. Digitalizatzeko soilik diren proiektuen kasuan, formula hau aplikatuko da:

      P = 25 x (Ppr 2.500) / 17.500.

      Azalpena:

      P: puntu kopurua.

      Ppr: proiektuaren aurrekontu zenbatetsia.

  3. Berdinketa bada, e) irizpidean puntuazio handiena duen eskabideari emango zaio lehentasuna. Berdinketak jarraitzen badu, c) irizpidean puntuazio handiena duen eskabideari emango zaio lehentasuna.

  1. Deialdia norgehiagoka bidez ebatziko da. Horretarako, 13. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz lortutako puntuazioaren arabera antolatuko dira eskabideak, eta proiektuak onetsiko dira, hasi puntu kopuru handiena lortu duenetik eta, ondoz ondo, 4. artikuluan aurreikusitako aurrekontu-kreditua amaitu arte.

    Halaber, gutxienez 40 puntu lortu dituzten proiektuak bakarrik onetsi ahal izango dira.

  2. Balorazio Batzordeak dagokion txostena egingo du, 13. artikuluan ezarritako irizpideak aplikatuta proiektuen ebaluazio konparatua egin ondoren eta 5. artikuluan xedatutakoaren arabera zenbatekoak zehaztu ondoren. Txosten horretan, hauek adierazi behar dira: zer proiektu onesten diren eta proiektu horien kostua, zer proiektu ezesten diren eta zergatik (entitate edo pertsona eskatzailearen arabera antolatua), eta zer proiektu ez diren onesten eta zergatik.

    Balorazio Batzordeak Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari helaraziko dio txosten hori.

  3. Era berean, zerrenda bat ere sartu behar da txosten horretan. Zerrenda horretan jasoko dira, deialdian ezarritako gehieneko kreditua gainditu delako, onesteko oinarrietan ezarritako baldintza administratibo eta teknikoak bete arren ezetsiak izan diren proiektuak. Eta adieraziko da zenbat puntu eman zaizkion proiektu bakoitzari, deialdian aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera.

  1. Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak, espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena ikusita, ebazpen-proposamen arrazoitua egingo du, eta, espediente osoarekin batera, Kulturako sailburuordeari bidaliko dio, dagokion ebazpena eman dezan. Interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogak bakarrik daudenez eta aintzat hartzen direnez prozeduran, ebazpen-proposamen hori behin betikoa izango da.

  2. Kulturako sailburuordeak emango du ebazpena, eta banan-banan jakinaraziko zaie pertsona, entitate edo erakunde interesdunei sei hilabeteko epean, deialdiaren agindua indarrean jartzen denetik aurrera. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Jakinarazpena bide batetik baino gehiagotatik egiten denez, lehenik egindakoaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

  3. Banan-banan jakinarazteari dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.6 artikuluaren arabera, abisu bat bidaliko da interesdunak adierazitako gailu elektronikora edo helbide elektronikora, eta jakinaraziko zaio jakinarazpen bat ikusgai duela EAEko Administrazio Nagusiaren egoitza elektronikoko "Nire karpeta" atalean (https://euskadi.eus/nirekarpeta). Abisu hori ez emanagatik ere, jakinarazpena guztiz balioduna izango da.

  4. Ebazpen-epea igarota interesdunei ebazpena jakinarazi ez bazaie, eskabidea ezetsi dela esan nahi du horrek, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan.

  5. Zerrenda bat ere sartuko da ebazpen-proposamenean. Zerrenda horretan jasoko dira, deialdian ezarritako gehieneko kreditua gainditu delako, onesteko oinarrietan ezarritako baldintza administratibo eta teknikoak bete arren ezetsiak izan diren proiektuak. Eta adieraziko da zenbat puntu eman zaizkion proiektu bakoitzari, agindu honen 13. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera.

    Aurrekoaz gainera, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, ebazpenak espresuki adierazi beharko du dirulaguntza nork jasoko duen edo duten, zertarako den dirulaguntza, zer kopuru ematen den, nola eta zer epetan ordainduko den, nola justifikatu behar den, zer xedapenen babesean eman den eta dirulaguntzaren oinarri erregulatzaileek eskatzen dituzten gainerako baldintza eta betekizunak, bai eta gainerako eskabideen ezespena ere.

  6. Pertsona, entitate edo erakunderen batek uko egiten badio onetsitako proiektu bati emandako laguntzari, dirulaguntza ematen duen organoak erabakiko du, Balorazio Batzordea berriz bildu beharrik gabe, zerrendan puntuazioaren arabera hurrena dagoen pertsona edo entitate eskatzaileak aurkeztutako proiektua onestea, baldin eta eskatzaile hori ados badago. Onetsitako proiektu berriaren zenbatekoa ez da izango inolaz ere uko egindako proiektuarena baino handiagoa. Proiektuak onesten dituen organoak aukera horren berri emango die pertsona, entitate edo erakunde interesdunei, proiektua onesteko proposamen hori onets dezaten 10 eguneko epe luzaezinaren barruan. Behin pertsona edo entitate eskatzaileak edo eskatzaileek proposamena onartuta, administrazio-organoak dirulaguntza emateko egintza gauzatuko du.

  7. Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa betez.

  8. Era berean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluari jarraituz, dirulaguntza ematen duen organoak, ofizioz edo interesdunak eskatuta, emandako dirulaguntza edo haren baldintzak aldatzea erabaki dezake, betekizun hauek betetzen direnean:

    1. Aldaketa interesdunak eskatuz gero, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14.e artikuluan jasotako betebeharra betez jakinaraztea onuradunak, jakin bezain laster eta, nolanahi ere, laguntzak emateko ebazpena eman aurretik.

    2. Zenbatekoa handitu behar ez izatea.

    3. Oinarri erregulatzaileen xedeen artean egotea gauzatu den edo gauzatzekoa den jarduera edo jokabidea.

    4. Onuradunaren borondateak zerikusirik ez izatea aldaketa justifikatzen duten inguruabarrekin.

    5. Aldaketa dakarten elementu eta inguruabar berriak, hasierako dirulaguntza emateko unean gertatu izan balira, dirulaguntza ez emateko arrazoi ez izana, eta aldaketak ez eragitea hasieran onetsitako proiektua nabarmen aldatzea.

    6. Hirugarrenen eskubideei kalterik ez egitea.

  9. Era berean, laguntzak emateko ebazpenaren bidez, Euskarianako datu-bazkidearen izaera aitortuko zaie pertsona, entitate edo erakunde onuradunei, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko irailaren 28ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera, zeinaren bidez ezartzen baita Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuak kudeatutako Euskariana Euskal Kulturaren Atari Digitaleko datu-bazkide gisa aitortzeko prozedura (2023ko urriaren 5eko EHAA, 191. zk.).

  1. Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza onartutako proiektuak egikaritzen hasiko da 2026 urtean zehar; horretarako, dagozkion zerbitzuak emateko kontratuak egingo ditu. Beraz, onetsitako proiektuen pertsona, entitate edo erakunde onuradunek ez dute jasoko inolako zenbateko ekonomikorik.

  2. Kontratuen lizitazioaren oinarrizko aurrekontua bat etorriko da onetsitako proiektuei emandako laguntza-zenbatekoen baturarekin (BEZa barne); hala ere, lizitazioaren prezioak ez du inolaz ere gaindituko oinarri hauen 4.1 artikuluan finkatutako kreditua.

  3. Kontratuaren esparruan, erantzukizun zibileko aseguru bat sinatuko da; aseguru horren zenbatekoa ez da izango diruz lagundutako proiektua osatzen duten baliabideen balioa baino txikiagoa, deialdi honen oinarrietako 16.5 artikuluan aipatzen den baliabide horien tasazio-txostenaren arabera. Kontratatutako erantzukizun zibileko polizak proiektuaren xede diren dokumentuak estali beharko ditu, baita manipulazio- eta digitalizazio-prozesuan zehar eta dirulaguntza honen helburuak betetzeko behar diren eragiketetan zehar ere.

  4. Kontratuaren esparruan, aurreko epigrafean adierazitako zenbatekoa duen «atez ateko» aseguru bat ere sinatuko da; aseguru horren helburua izango da digitalizatuko edo katalogatu eta digitalizatuko den materialari kalteren bat eragin diezaioketen arriskuei (hondatzekoa, galtzekoa, garraioan kaltetzekoa, zamalanek edo tarteko egonaldiek eragindakoak eta abar) estaldura ematea; gainera, garraioa ez ezik, dokumentuak beren jatorrizko lekuetatik edo erakundeetatik kanpo ematen duten denbora guztia ere estali beharko du; hau da, lehenbizi entregatzen denetik azkenean itzultzen den artekoa.

  5. Hirugarren eta laugarren epigrafeetan aipatutako aseguruak kontratatzeko, pertsona edo erakunde onuradunak, aurkeztutako digitalizazio- edo katalogazio- eta digitalizazio-proiektuan jasotako baliabideen tasazio-txostena egin beharko du. Txosten hori kasu bakoitzeko baliabide motaren tasazioan adituak diren langileek egin beharko dute. Pertsona edo entitate onuradunak ez badu txosten hori aurkezten, Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuak proposatutakoa onartu beharko du (teknikari gaitu bati eskatuko zaio egiteko).

    Tasazioa digitalizatu beharreko objektuen ezaugarrietara egokituko da. Objektu horiek berezituak badira (hala nola monografiak edo ikus-entzunezko pieza bakarrak), banaka tasatu eta haien identifikaziorako behar diren datuak jaso behar dira. Argitalpen seriatuak badira, zenbakiak osotasun bateko antzeko zatiak direlarik, tasazio bakarra egin ahal izango da zenbaki baliokideetarako. Alabaina, tasazio desberdina eskatzen duten ezaugarri bereziko zenbakiak badaude, aparte baloratu ahalko dira.

    Ez dira tasatu behar digitalizatu behar diren objektuak soilik, baita entitate onuradunak gordeta dituen lekutik kanpora lekualdatu behar diren haiek guztiak ere.

  6. Baliabideen digitalizazio-lanak edo digitalizazio- eta katalogazio-lanak kontratuen enpresa esleipendunen egoitzan egingo dira, non eta ez den komeni, egoera berezia dela-eta, lan horiek materiala dagoen lekuan bertan egitea; azken kasu horretan, Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuak hala baieztatu eta baimendu behar du.

  7. Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak, Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuaren bitartez, onetsitako proiektuak aurkeztu dituzten pertsona, entitate edo erakundeekin adostuko ditu digitalizatuko diren edo katalogatu eta digitalizatuko diren funtsak garraiatu eta zaintzeko era eta baldintzak.

  8. Akta batean jasoko da digitalizatuko diren baliabideak kontratuaren enpresa esleipendunari entregatu zaizkiola. Aktan, entregatutako baliabide guztien zerrenda jasoko da, eta kontratuaren enpresa esleipenduneko langileek sinatu beharko dute, bai eta onuradunak edo entitate onuradunaren ordezkariak ere. Prozedura berari jarraituko zaio baliabideak itzultzeko unean.

  9. Kontratuaren enpresa esleipendunak gehienez ere 3 hilabeteko epea izango du lanak amaitu ondoren baliabideak itzultzeko, baliabideak jasotzen dituenetik zenbatzen hasita.

    Onuradunek une oro jakin ahal izango dute prozesuaren zer fasetan dauden baliabideak eta zer egunetan itzuli nahi diren.

  10. Enpresa esleipendunak, Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuaren aurretiazko baimenarekin, material jakin batzuk digitalizatzeko edo katalogatu eta digitalizatzeko betebeharrari uko egin ahal izango dio, baldin eta garraiatzeko, manipulatzeko edo digitalizatzeko zereginean kaltetu badaitezke hauskorrak izateagatik edo oso narriatuta egoteagatik.

  11. Baldin, lanak gauzatzen ari diren bitartean, Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuak ziur badaki digitalizatzeko edo digitalizatu eta katalogatzeko proposatutako baliabideetako batzuek ez dituztela betetzen agindu honen 7. artikuluan ezarritako baldintzak, proiektutik kanpo utzi ahal izango ditu. Erabaki hori hartu aurretik, proiektua sustatu duen pertsona, entitate edo erakundearekin jarriko da harremanetan zerbitzua, behar den informazioa biltzeko.

  12. Era berean, 7.12 artikuluak adierazten duen moduan, baldin Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuak, egikaritze-fasean, akatsak edo zehaztugabetasunak ikusten baditu eskatzaileak proiektuan aurkeztutako datuetan, eta, akats horien ondorioz, proiektuak ez baditu betetzen eskatutako betekizunak edo zenbateko minimoa, proiektu hori ez da gauzatuko.

  13. Baliabideak digitalizatzeko proiektuen kasuan, onetsitako proiektuak dituzten pertsona, entitate edo erakundeek Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuari eman beharko dizkiote digitalizatu beharreko baliabideen erregistro katalografiko/deskribatzaileak.

  14. Digitalizazio-prozesuan, gutxienez, fitxategi hauek sortuko dira:

    (Ikus .PDF)

    Karaktereen ezagutze optikoaren prozesua (OCR prozesua) izan dezakeen testu-materialaren kasuan, PDF/A fitxategian ezkutuko testua sartuko da, eta ALTO fitxategiak ere sortuko dira.

  15. Katalogazio-prozesuan fitxategi hauek sortuko dira:

    1. Oro har, MARCXML fitxategi bat, baliabide bakoitzaren deskripzioarekin.

      Katalogazioan erabiliko diren autoritateak AUBItik hartuko dira (autoritate elebidunen katalogotik), edo berariaz sortuko dira, bat etorriz Autoritateak katalogatzeko eskuliburuarekin (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eips_dokumentazioa/eu_def/adjuntos/2023-Autoritateak_baq.pdf).

    2. Entitate onuradunak Museotik katalogoko museoak badira, haiek erabiltzen duten museo-kudeaketako aplikazio informatikoan egingo da katalogazioa.

  16. Kontratua amaitzen denean, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak disko gogor bat emango die egikaritutako proiektuak dituzten pertsona, entitate edo erakundeei, beren proiektuen digitalizazio-lanen edo katalogazio- eta digitalizazio-lanen emaitzak eta 14. puntuan eta, hala badagokio, 15. puntuan zerrendatutako fitxategiak dituena, aurkeztutako proiektuarentzat aukeratutako egituraren arabera. Egitura hori bi aukeraren artean hautatu beharko da eskabidean. Entrega harrera-dokumentu baten bidez formalizatuko du onuradunak.

  17. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, kultura-ondareari buruzko legediak ematen dizkion eskumenak betetze aldera, kopia bat jasoko du kontratuaren esparruan egikaritutako proiektuen emaitzarekin, eta kopia horren erreprodukziorako eta komunikazio publikorako eskubideak lagatzat joko dira. Lagapen horrek lurralde-eremu globala hartzen du eta mugagabea da denboran.

  18. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 33. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta 16. puntuan aipatzen den entregaren aurretik, deialdi hau kudeatzen duen zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko du onuradunek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere, non eta prozeduran egiaztapen horien aurka daudela berariaz adierazten ez duten. Kasu horretan, onuradunak Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren administrazio-instantziek emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

  19. OAI-PMH biltegi propioa duten pertsona, entitate edo erakundeek bertan kargatu beharko dituzte laguntza honen esparruan digitalizatutako edo katalogatu eta digitalizatutako baliabideak, eta baliabide horien gune espezifiko bat sortu beharko dute. Gune horren URL-helbideak abian egon behar du, eta Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio disko gogorra entregatzen denetik urtebete igaro baino lehen, zerbitzuak baliabideak bildu eta Euskarianan sar ditzan.

    OAI-PMH biltegi propioa duten pertsona, entitate edo erakundeek ez badituzte baliabideak kargatzen edo ez badute sortzen gunea, Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuak Euskarianan kargatu ahal izango ditu kontratuaren esparruan digitalizatutako edo katalogatu eta digitalizatutako baliabideak, 16.17 artikuluan aipatutako kopiatik abiatuta.

  20. Lanak egiteak ez dakar berekin Euskadiko Liburutegi Digitalak konpromisoa hartzea sortu diren objektu digitalak Euskarianan sartzeko, baldin ez sartzea egokitzat jotzen bada arrazoi teknikoengatik.

  21. Nolanahi ere, proiektuak behin betiko gauzatzea, kreditu egokia eta nahikoa egotearen, baliabideen digitalizazioaren bideragarritasun teknikoaren eta dagokion kontratuaren (edo kontratuen) esleipenaren mende dago.

Pertsona, entitate edo erakunde onuradunek betebehar hauek dituzte:

  1. Proiektua onesteko proposamena onartzea. Alde horretatik, proiektua onetsi dela pertsona, entitate edo erakunde onuradunei aditzera ematen dien jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean ez badiote dirulaguntzari espresuki uko egiten, proposamena onetsi dutela iritziko zaio. Hala ere, oinarri hauen 15.6 artikuluan adierazten den moduan, pertsona, entitate edo erakunderen batek laguntzari uko egiten badio, eta laguntza eman duen organoak erabakitzen badu puntuazioaren arabera laguntza hurrengo pertsona, entitate edo erakunde eskatzaileari ematea, berariaz onartu beharko da proiektua onesteko proposamena.

  2. Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari jakinaraztea laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu dela, hura gertatu orduko. Aldaketa hori Kulturako sailburuordeak baimendu beharko du.

  3. Digitalizatzeko edo katalogatu eta digitalizatzeko lanak egiteko behar den denbora guztirako ematea Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari digitalizatuko edo katalogatu eta digitalizatuko diren baliabideak. Digitalizatu edo katalogatu eta digitalizatu beharreko baliabideak zuzen antolatu edo sailkatu beharko dira, inbentario zehatz batean.

  4. Digitalizazioaz arduratzen den enpresari baimena ematea baliabide horiek enbalatzeko, enpresaren egoitzara eramateko eta ondoren egingo diren lanetarako. Enbalajea proiektuaren sustatzailea den entitate edo erakundeko pertsonaren edo solaskidearen aurrean egingo da.

  5. Baliabideak digitalizatzeko proiektuen kasuan, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuari ematea digitalizatu beharreko baliabideen erregistro katalografiko/deskribatzaileak, ahal dela.mrc, .marc, MARCXML edo antzeko formatuan. Erregistro horiek CC0 1.0 lizentziaren pean argitaratuko dira (Domeinu Publikorako Lagapena).

  6. Baliabideak katalogatzeko eta digitalizatzeko proiektuetan, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzarekin lankidetzan jardutea, eskuragarri dagoen informazioa emanez katalogazioa zehatzagoa izan dadin.

    16.16 artikuluan aipatutako harrera-dokumentua sinatu eta aurkeztea, eta entregatutako ondasunak ondo erabiltzea.

  1. OAI-PMH biltegi propioa duten pertsona, entitate edo erakundeen kasuan, emandako laguntzaren esparruan sortutako baliabide digitalak kargatzea eta horiek jasotzeko gune espezifiko bat sortzea. Gainera, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari edo edozein OAI-PMH biltegiri gune hori biltzea ahalbidetuko diote. Halaber, baliabideak eskuragarri jarriko dituzte oso-osorik, doan eta libre, webgunean.

  2. OAI-PMH biltegi propioa duten pertsona, entitate edo erakundeen kasuan, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuari jakinaraztea biltegiko aldaketa oro, baldin eta laguntzaren esparruan digitalizatutako edo katalogatu eta digitalizatutako baliabideen datuei eragin badiezaiekete.

  3. Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren mende dagoen Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuak egingo dituen egiaztatze-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketak ere, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura eskuratu diren dirulaguntzen kasuan. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziak xedatutako jarduketak ere onartu beharko dituzte, bai eta finantzaketa dela-eta beste kontrol-organo batzuek egin ditzaketenak ere.

  4. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak emandako babesa beren-beregi adieraztea onetsitako proiektuan oinarrituta egiten diren jarduera eta agiri guztietan, bai eta horien publizitatean ere.

  5. Edozein formatutako argitalpenek, haien publizitateak eta onetsitako proiektuaren bitartez gauzatzen diren jardueren publizitateak Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzetan egon beharko dute. Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak hartu beharko dira kontuan, hizkuntza-kalitatea bermatzeko.

  1. Hizkuntza eta irudiak ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuaren eta generoaren alderdia errespetatuz erabiltzea diruz laguntzen den jarduerak edo proiektuak eskatzen dituen dokumentu eta material guztietan.

  2. Dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena eman aurretik eta hura ordaintzeko unean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzea, bai eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak ere, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14.f) artikuluan adierazi bezala.

  1. Diruz lagundutako proiektua osatzen duten baliabideei dagokien tasazioa aurkezten ez bada, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak izendatutako agenteei erraztea baliabide horien balorazioa eta tasazioa, oinarri hauen 16.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

  2. Oro har Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean eta zehazki haren 14. artikuluan jasotako beste edozein betebehar eta dirulaguntzen arloan aplikatzekoak diren gainerako lege-xedapenetan jasotako beste edozein.

  1. Hauek izango dira ez-betetzeak:

    1. Ez ematea Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari digitalizatzekoak edo katalogatu eta digitalizatzekoak diren baliabideak lan horiek egiteko behar den denbora guztirako.

    2. Baliabideak digitalizatzeko proiektuen kasuan, ez ematea Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuari digitalizatu beharreko baliabideen erregistro katalografiko/deskribatzaileak.

    3. Ez sortzea digitalizatutako baliabideen gune espezifiko bat urtebeteko epean, baliabide horiek entregatzen direnetik aurrera zenbatuta, OAI-PMH biltegi propioa duten entitateen kasuan.

    4. Agindu honetan edo oro har dirulaguntzen arloan aplikatzekoa den beste xedapen batean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea, eta, bereziki, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan araututako ez-betetzeen kasuren bat izatea.

  2. Baldin c) kasua egiaztatzen bada, Euskadiko Liburutegi Digitalak zuzenean sartu ahal izango ditu digitalizatutako baliabideak bere zerbitzarietan.

    c) kasua ez den besteren bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. eta 41. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

    Horri dagokionez, gauzazko laguntza itzultzea bidezkoa dela deklaratzen bada, itzuli beharreko zenbatekotzat hartuko da gauzatu ez den proiektuaren zatiari dagokion zenbateko zenbatetsia, oinarri hauen 5. artikuluko I. eta II. taulak oinarri hartuta, eta, nolanahi ere, dagokion berandutze-interesa eskatu ahal izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Ez-betetze partzialak onartu ahalko dira, baldin eta diruz lagundutako proiektuari loturiko helburuak eta konpromisoak betetzeko egindako ahalegina argi eta garbi frogatzen bada, eta eskabidean aurkeztutako proiektu osoaren aurrekontu zenbatetsiaren % 65 gauzatu bada gutxienez. Kasu horretan, emateko ebazpena aldatu beharko da, proiektuaren zenbatekoa aurrekontu zenbatetsi osotik dagokion kopuruaren arabera murriztuta.

    Salbuespen gisa, onuradunari egotzi ahal zaizkion arrazoiengatik gauzatzen ez bada proiektua lehen ezarritako ehunekoan, laguntza kudeatzen duen organoak kasu honetan erabaki dezake ez-betetze partzialak daudela: proiektuek ezaugarri berezi objektiboak dituztenean eta berezitasun horiek diruz lagundutako proiektuaren xedeari eta helburuari balio erantsia ekartzen dietenean.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: Kultura-ondarearen arloko laguntzak eta dirulaguntzak.

Arduraduna:

Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba.

Telefonoa: 945 01 80 00.

Webgunea: https://euskadi.eus

Xedea: kultura-ondarearen arloko laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzea.

Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean eginkizun bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak baliatzeko.

20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.

Hartzaileak: arlo honetan eskumenak dituzten administrazio publikoei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehea duzu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/026100-capa2-eu.shtml

Araudia: Datuak Babesteko Araudi Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik