Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko irailaren 18koa, Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia organismo autonomoko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 192
- Hurrenkera-zk.: 4262
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/09/18
- Argitaratze-data: 2025/10/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia organismo autonomoko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboaren 9. artikuluaren bitartez, lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuak baloratzeko batzordea sortu zen (jatorrian, Herrizaingo Sailaren eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoaren lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboa; 2008ko apirilaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 73. zk.).
Segurtasun Sailean izandako antolamendu-aldaketak kontuan hartuta, balorazio-batzordearen osaera berria argitaratu behar da.
Horrenbestez, hau
Administrazioaren ordezkariak:
Batzordeburua:
Titularra: Giza Baliabideen zuzendaria.
Ordezkoa: Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
Titularra: Baliabide Orokorren zuzendaria.
Ordezkoa: Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko zuzendaria.
Titularra: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia.
Ordezkoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria.
Titularra: langile-burua.
Ordezkoa: Plangintza eta Langileen Kudeaketa Alorreko burua.
Batzordekide-idazkaria:
Titularra: Mercedes Aldekoa García andrea.
Ordezkoa: Mónica Basañez Zuazola andrea.
Langileen ordezkariak:
Titularra: Oscar García Fernández jauna.
Ordezkoa: Endika Etxebarria Villafruela jauna.
Titularra: Irantzu Aguirregoitia Martínez andrea.
Ordezkoa: Lourdes Carrón Alcón andrea.
Titularra: María José Tudanca Zallo andrea.
Ordezkoa: Gonzalo López Arroyo jauna.
Titularra: Garbiñe Ibáñez de Opakua Ormaetxebarria andrea.
Ordezkoa: Elisa Pereda López andrea.
Indargabetuta geratzen da Segurtasuneko sailburuaren 2025eko otsailaren 24ko Agindua, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen dituena.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 18a.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.