Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko irailaren 15ekoa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025eko «Auzolandegiak» programan esleitutako plazen zerrenda ezagutzera ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 4155
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/09/15
- Argitaratze-data: 2025/10/03
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola
- Azpigaia: ---
Testu legala
2025eko martxoaren 17an argitara eman zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 20ko Agindua, 2025ean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako plazen deialdia egiten duena.
Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak agindu horren I. eranskineko 9. oinarrian ezarritakoa betez esleitu ditu «Auzolandegiak» programako plazak. Esleipenak pertsona interesdunei jakinarazi zaizkie.
Halaber, aginduaren I. eranskinaren 9. oinarrian bertan xedaturikoari jarraituz, «Auzolandegiak» programan esleitutako plazen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek horren berri izan dezaten.
Ondorioz, honako hau
Argitara ematea, guztiek horren berri izan dezaten, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025eko «Auzolandegiak» programan esleitutako plazen zerrenda. «Auzolandegiak» programako plazen 2025eko deialdia Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 20ko Aginduaren bidez arautu da (52. EHAA, 2025eko martxoaren 17koa).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 15a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
(Ikus .PDF)