Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Getxoko (Bizkaia) «EKFB Kirol Irakaskuntzen Euskal Zentroa» kirol-irakaskuntzen ikastetxe baimenduaren baimena aldatzen duen 2025eko maiatzaren 16ko Agindua aldatzeko dena, Bilbon (Bizkaia) egoitza bat ireki eta martxan jartzeagatik.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 128
- Hurrenkera-zk.: 3048
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/06/30
- Argitaratze-data: 2025/07/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2025eko maiatzaren 16ko Aginduaren testuan (2025eko maiatzaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 101. zk. argitaratua). Agindu horren bidez, Getxoko (Bizkaia) «EKFB Kirol Irakaskuntzen Euskal Zentroa» kirol-irakaskuntzen ikastetxe baimenduaren baimena aldatzen da, Bilbon (Bizkaia) egoitza bat ireki eta martxan jartzeagatik. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Lehenengo ebazpen-zatian, gaztelaniazko bertsioaren 2025/2353 (1/3) eta 2025/2353 (2/3) orrialdeetan, eta euskarazko bertsioaren 2025/2353 (2/1) eta 2025/2353 (2/2) orrialdeetan,
Honela dio:
Kode-zenbakia: 48018907 eta 015908 (EAE) eta 48019742 (unibertsala).
Baina hau esan behar du:
Kode-zenbakia: 015908 (EAE) eta 48019742 (unibertsala).
Gaztelerazko bertsioan, 2025/2353 (3/3) orrialdean,
Honela dio:
Baina hau esan behar du:
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.