Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko ekainaren 27koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Ana Iturriaga Madariaga andrea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 137
- Hurrenkera-zk.: 3168
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/06/27
- Argitaratze-data: 2025/07/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, kargu-uztea formalizatuko dut, honako honen arabera
Lehenengoa. Ana Iturriaga Madariaga andrea Saileko ekintzailetzako aholkulari kargutik kentzea (5343 kodea, 1 dotazioa, zuzendari mailako), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu uzteak 2025eko uztailaren 3an izango ditu eragina.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 27a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.