Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko ekainaren 26koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2025. urtean egingo edo hasiko diren nazioarteko kategoria absolutuko kirol-lehiaketa ofizialetan eta kategoria absolutuko emakumeen taldeko kirolen estatu mailako ligetan parte hartzea finantzatzeko aurkezten diren dirulaguntzen eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 127
- Hurrenkera-zk.: 3026
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/06/26
- Argitaratze-data: 2025/07/07
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, 2025eko ekainaren 10ean, agindu hau eman zuen: 2025. urtean egingo edo hasiko diren nazioarteko kategoria absolutuko kirol-lehiaketa ofizialetan eta kategoria absolutuko emakumeen taldeko kirolen estatu mailako ligetan parte hartzea finantzatzeko dirulaguntzen deialdia arautzen duena.
Agindu horren 10. artikuluak ezartzen du ezen, alde batetik, balorazio-batzorde bat osatuko dela aurkezten diren eskabideak eta dokumentazioa aztertzeko, eta, bestetik, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide izateko.
Horiek horrela, hau
Lehenengoa. Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Hauek izango dira Balorazio Batzordeko kideak:
Batzordeburua: Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko arduraduna).
Batzordekideak:
Aitor Alberdi Rodriguez (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria).
Leire Bengoa Luengo (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria); batzordeko idazkaria izango da.
Bigarrena. Agindua ematea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, herritar oro jakitun izan dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 26a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.