Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko ekainaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen «Egibide» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 121
- Hurrenkera-zk.: 2889
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/06/16
- Argitaratze-data: 2025/06/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
«Egibide» ikastetxe pribatu integratuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatzen baitu baimena alda dakiola lanbide-heziketako goi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); abenduaren 14ko 1445/2018 Errege Dekretua (urtarrilaren 18ko BOE), Turbina-motorreko hegazkinen mantentze aeromekanikoko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena, maiatzaren 21eko 500/2024 Errege Dekretuak aldatua (maiatzaren 28ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Ikastetxearen kodeak: 010248 (EAE) eta 01001531 (unibertsala).
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Egibide».
Titularra: Fundación Diocesanas Jesus Obrero Fundazioa.
Helbidea: Frantzia 32 eta Nieves Cano 10.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde historikoa: Araba.
«Turbina-motorreko hegazkinen mantentze aeromekanikoa» goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko baimena ematen da, 20 ikaspostutarako.
Lanbide-arloa: administrazioa eta kudeaketa.
Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.
Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
Zuzendaritzari laguntza ematea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
Lanbide-arloa: merkataritza eta marketina.
Merkataritza-zerbitzuak, oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Garraioa eta logistika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: eraikuntza eta obra zibila.
Eraikuntza proiektuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: elektrizitatea eta elektronika.
Elektrizitatea eta elektronika lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Instalazio elektroteknikoak eta mekanika lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
Mantentze-lan elektronikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Telekomunikazio eta informatika-sistemak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: fabrikazio mekanikoa.
Elementu metalikoen fabrikazioa, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Mekanizazioa erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 6 ziklo.
Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Fabrikazio mekanikoko-diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
Lanbide-arloa: ostalaritza eta turismoa.
Okintzako eta pastelgintzako jarduerak, oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Sukaldaritza eta gastronomia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Jatetxe arloko zerbitzuak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Sukaldaritza-zuzendaritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: irudi pertsonala.
Estetika eta edergintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Ile-apainketa eta kosmetika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Estetika integrala eta ongizatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: elikagaien industriak.
Okintza, gozogintza eta konfiteria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: informatika eta komunikazioak.
Informatika eta komunikazioak, oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Plataforma anitzeko aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Bideo-jokoen eta errealitate birtualaren garapena, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
Informazioaren teknologien inguruneetan zibersegurtasuna, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
Lanbide-arloa: instalatze- eta mantentze-lanak.
Mantentze-lan elektromekanikoa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
Lanbide arriskuen prebentzioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: kimika.
Laborategiko eragiketak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Ingurumen-kimika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: osasungintza.
Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
Laborategi kliniko eta biomedikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: segurtasuna eta ingurumena.
Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: gizarte eta kultura zerbitzuak.
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Animazio soziokulturala eta turistikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Gizarteratzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Genero-berdintasuna sustatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.
Ibilgailu automobilen elektromekanika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Automozioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Turbina-motorreko hegazkinen mantentze aeromekanikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.
Araudia:
Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.