Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko ekainaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2023ko ekainaren 21eko Agindua bosgarren aldiz aldatzen duena. 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen ziren agindu horren bidez.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 118
- Hurrenkera-zk.: 2832
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/06/12
- Argitaratze-data: 2025/06/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Deskribapenak
- HERRI ADMINISTRAZIO
- PROZEDURA ADMINISTRATIBOA
- LAGUNTZAILEAK
- ALDAKETA
- LANGILEAK
- BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- IRAKASKUNTZA INTEGRATUEN PRAKTIKA ETA JARDUERETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- FUNTZIONARIO PUBLIKOAK
- OPOSIZIO ETA LEHIAKETAK
- MAISUEN KIDEGOA
- HIZKUNTZ-ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- MATERIA TEKNIKO ETA PROFESIONALEN IRAKASLEEN KIDEGOA
- LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA
- MUSIKAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- FUNTZIO PUBLIKOA
Testu legala
Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2025eko ekainaren 10eko Ebazpenaren bidez, partzialki onartutako errekurtsoak betearaziz, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak betez ere, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 5eko Ebazpenen bosgarren aldaketa egin zen (2023ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzendu ziren). Ebazpen horietan, hurrenez hurren, argitara eman ziren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek barematutako merezimenduen behin betiko puntuazioak eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuko merezimenduen guztizko puntuazioak.
Era berean, aipatutako hautaketa-prozesua arautzen duten deialdiaren oinarriak ikusita, kidego eta espezialitate bakoitzeko izangaiak merezimendu-lehiaketa bidez lortutako guztizko puntuazioen arabera ordenatu behar dira. Horrela, aukeratutako kidegoaren espezialitatean deitutako plaza guztien kopuru bera edo txikiagoa duten hautagaiak hautatuko dira.
Horrenbestez, hautatutako izangaien zerrenden antolamendua aldatzeak, kasu batzuetan, zerrenda horietan agertzen ziren pertsonen posizioa aurreratzea dakar, eta, beste kasu batzuetan, posizio hori atzeratzea. Era berean, hasieran hautatuak izan ez diren eta espezialitate horretan hautatutako azken izangaiak lortutakoa baino guztizko puntuazio handiagoa aitortu zaien pertsonak sartu behar dira.
Horren guztiaren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea. Agindu horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, partzialki baietsitako errekurtsoak betez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak betez, aitortutako puntuazioari eta hautatutako izangaien zerrendako ordenari dagokienez, kasu hauetan:
Virginia Uranga Joaristik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Ekonomia espezialitatean (txanda irekia) lortutako guztizko puntuazioa aldatzea. Orain, 11,8580 puntukoa izango da. Eta, horrenbestez, espezialitatean hautatutako pertsonen zerrendan duen posizioa aldatu behar da, eta Igor Alberdi Zamarreñoren aurretik jarri (11,7000). Posizio hori deialdia arautzen duten 7.1 oinarriaren 2. apartatuan ezarritako berdinketa hausteko irizpideak aplikatzearen emaitza da (izangaiak ordenatzea).
Bigarrena. Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea. Agindu horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, partzialki onartutako errekurtsoak betez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak betez. Aldaketaren helburua hau da:
Miren Edurne Amuniza Achicallende izangai hautatu gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Matematika espezialitatean (txanda irekia, 2. hizkuntza-eskakizuna). Espezialitatean hautatutako azken izangaiak (2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina) 8,2080 puntu lortu zituen guztira; beraz, puntuazio handiagoa aitortu zaionez (9,8536 puntu), hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da.
Miren Oreja Erroz izangai hautatu gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Laneko Prestakuntza eta Orientabidea espezialitatean (txanda irekia, 2. hizkuntza-eskakizuna), Hezkuntzako sailburuaren Agindua betez. Espezialitatean hautatutako azken izangaiak (2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina) 9,0000 puntu lortu zituen guztira, eta, beraz, guztira 10,000 puntu aitortu zitzaizkionez, hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da. Begoña Telletxea Mutuberriaren aurretik (10,000) eta Alaitz Otaegui Eskisabelen atzetik (10,000) agertzen da. Posizio hori deialdia arautzen duten 7.1 oinarriaren 2. apartatuan ezarritako berdinketa hausteko irizpideak aplikatzearen ondoriozkoa da (izangaiak ordenatzea).
Ivan Sorrondo Salazar izangai hautatu gisa sartzea Informatika espezialitatean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan (txanda irekia, 2. hizkuntza-eskakizuna). Espezialitatean hautatutako azken izangaiak (2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina) 7,2910 puntu lortu zituen guztira; beraz, 7,6170 puntu aitortu zitzaizkionez, hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da.
Hirugarrena. Hogei egun balioduneko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautatutako Miren Edurne Amuniza Achicallende, Miren Oreja Erroz eta Ivan Sorondo Salazar izangaiek Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 8.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzaten.
Dokumentazioa online aurkeztuko da, honen bidez: https://hezigunea.euskadi.eus/(«Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) Tramitagune «Administrazio-espedienteak: eskabideak, erreklamazio formalak, errekurtsoak» Gainerako izapideak.
Agindu honen eranskinean, zinpeko aitorpenaren eredua argitaratzen da, bai eta «Hautatuek dokumentazioa entregatzea» eredua ere, zeina bete beharko baita, eta adierazitako helbidean ere aurkeztu.
Laugarrena. Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez duenak, edo dokumentazio hori aztertuta, deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hargatik eragotzi gabe hasierako eskabidean faltsukeriak egiteagatik izan zezakeen erantzukizuna. Halaber, eskubide guztiak galduko ditu azterketa medikoan ez-gaitzat jotzen denak.
Bosgarrena. Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 12a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Zuzendutakoa: AGINDUA, 2025eko uztailaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2025eko ekainaren 12ko Agindua, zeinaren bidez argitara ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.
- Aldatzen du: AGINDUA, 2023ko ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegoko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko irailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena.