Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko ekainaren 10ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei dirulaguntzak emateko 2025ean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 122
  • Hurrenkera-zk.: 2935
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/06/10
  • Argitaratze-data: 2025/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Baliabide genetikoen batez ere autoktonoen kontserbazioa, karakterizazioa eta hobekuntza eredugarri izan da Europako legeria berria diseinatzeko eta FAOren mundu-estrategia diseinatzeko. Eredu horrek eskatu du laguntza-mekanismoak ezartzea, politika horiek abeltzain-elkarteen jarduerara moldatzeko.

Elkarte horiek, batetik, ustiategiak modernizatzeko ahaleginak koordinatu eta bultzatzen dituzte, liburu genealogikoak kudeatuz, hautaketa-programak baliatuz eta errendimenduen kontrola eginez. Bestetik, jakinarazten dute zer emaitza lortzen duten, eta abereak eta haien produktuak merkaturatzen laguntzen dute; horrela, apurka-apurka programa berritzaileak eta teknologia berriak aplikatuta, lortzen dute produkzioa eraginkorragoa izatea eta abeltzaintzako ustiategiak errentagarriagoak izatea. Era berean, laguntzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak eta mendi-nekazaritzako inguruak garatzen eta sustatzen.

Ziurtatzeko neurriak erabat eraginkorrak direla eta bermatzeko hartzaile izan daitezkeenek aukera berberak dituztela laguntzak eskuratzeko eta gozatzeko, eta araudi zooteknikoaren aplikazioa homogeneoa izan dadin, urriaren 24ko 240/2017 Dekretua onartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.

Dekretu arautzaile horren 13. artikuluak xedatzen duenez, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren agindu bidez, urtero deialdi bat egingo da dirulaguntzak emateko Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei. Dekretu horren arabera, deialdi-aginduan zehaztuko da zenbat diru bideratuko den dirulaguntza horietara eta zer epe dagoen eskaerak aurkezteko, eta, hala behar izanez gero, zehaztuko da zein den Emakume Nekazarien Estatutuaren bigarren xedapen gehigarriaren edukia.

Agindu honen bidez iragarritako laguntzak jasota daude Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan. Plan estrategiko hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 28ko Aginduaren bidez onartu zen, zeinak laugarrenez aldatu baitzuen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024, 2025 eta 2026rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa. Zehazki, arraza garbien abeltzain-elkarteentzako laguntzak helburu estrategiko honetan sartzen dira: «27. konpromisoa: elikadura ekologikoa, tokikoa, jasangarria eta osasungarriagoa sustatzea.» Helburua da barne-prozesuak hobetzen eta sektorea egituratzen laguntzea (ekintza EAEko abere arraza garbiak kudeatzen dituzten elkarteak).

Harik eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sail berriaren dirulaguntzen plan estrategiko espezifiko berri bat onartzen ez den arte, dagokion aginduaren bidez, eta 18/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrarekin bat etorriz, indarrean jarraituko du 2023ko abenduan onartutako planak.

Laguntza-deialdi honek aurrekontu-zuzkidura nahikoa dauka Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legeak baimendutako kredituen arabera, eta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubideari dagokionez indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

Laguntzak ematea ebazterakoan, aintzat hartuko dira administrazio publikoen dirulaguntza jarduera arautzen duten publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioak, betiere honako arau hauetan xedatutakoari jarraituz: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko manuak; Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, eta laguntza eta dirulaguntzei aplikatu beharreko gainerako xedapenak. Gainera, diru-baliabide erabilgarriak aplikatzeko, kontuan izango da zer irizpide ezartzen diren agindu honetan.

Horrenbestez, hau

Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteentzako 2025eko dirulaguntzen oinarriak onartzea eta deialdia egitea. Agindu honen eranskinean daude jasota.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri horietan prozeduraren arloan aurreikusi gabeko guztiari dagokionez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatuko dira.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 10a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

  1. oinarria. Xedea eta izaera.

  1. Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteentzako 2025eko dirulaguntzen oinarriak ezartzea. Urriaren 24ko 240/2017 Dekretuan daude aurreikusita laguntza horiek.

  2. Agindu honen babespean ematen diren laguntzak ez dira itzuli beharrekoak izango.

  3. Dirulaguntza hauek bat datoz Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetan eta landa-eremuetan barne-merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria deklaratzen dira Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

  1. oinarria. Onuradunak.

    Laguntza-programa honen onuradunak urriaren 24ko 240/2017 Dekretuaren 3. artikuluan aurreikusitako arraza garbien abeltzain-elkarteak izango dira.

  2. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

  1. Diruz lagundu daitezkeen gastuak deialdia arautzen duen dekretuko 6-8 artikuluetan aurreikusitakoak dira.

  2. 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean eginiko jarduketei dagozkien gastuengatik emango dira dirulaguntzak.

  3. Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, gutxienez hiru eskaintza entitate hornitzaile ezberdinenak eskatu beharko ditu entitate onuradunak, obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez den aski entitate haiek egin, eman edo entregatzeko, edo salbu eta dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik ez den egin eta ordaindu gastua.

    Aurkeztutako eskaintzen artetik bat hautatzeko (justifikazioan aurkeztuko dira eskaintzok), efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraituko zaie; proposamen ekonomikoki abantailatsuena hautatu ezean, memoria batean justifikatu beharko da berariaz erabakia. Era berean, ondasuna edo zerbitzua salbuespenezkoa bada edo merkatuan emaile edo hornitzaile aski ez bada, justifikazio-memoria bat aurkeztu beharko da, hiru eskaintza aurkezteko ezintasunari buruz. Gastua dirulaguntza jaso baino lehen gauzatu bada, amortizazio-gastua lagungarritzat hartuko da, eta ez da beharrezkoa izango hiru eskaintza aurkeztea, baldin eta dirulaguntza eskatu baino lehenago egindako inbertsioetatik eratorritakoa bada.

  4. oinarria. Finantzaketa.

  1. Ekitaldi honetarako, 600.000 euro erabiliko dira agindu honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko dira.

  2. Baldin eta diru-zuzkidura hori nahikoa ez bada elkarte onuradun guztiei diruz lagundu ahal zaizkien gastuen zenbatekoa estaltzeko, hainbanatu egingo da dirulaguntzaren zenbatekoa, bat etorriz urriaren 24ko 240/2017 Dekretuaren 4.4.c) artikuluan aurreikusitakoarekin.

  1. oinarria. Pertsona onuradunek bete beharreko baldintzak.

  1. Programa arautzen duen dekretuaren 3. artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte onuradunek.

  2. Bestalde, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluan jasotako debekuei jarraikiz, ezingo dira onuradun izan inguruabar hauetako edozeinetan dauden entitateak:

    1. Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortuta daudenak, edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortuta daudenak.

    2. Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.

    3. Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izan direnak.

    4. Lege hauetan jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean egotea: 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzkoa eta 1/2014 Legea, ekainaren 26koa, Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena. Halaber, ez izatea Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko kargurik, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako zehaztapenen arabera.

    5. Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dauzkatenak.

    6. Egunean ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako baldintzetan (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).

    7. Ebazpen irmo baten bidez, dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzea dakarren zigorren bat izatea. Zehazki, ezingo du dirulaguntzen onuradun izan sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso duen pertsonak, kasuan kasuko zehapenean ezarritako aldian.

    8. Zigortuta egotea Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bidean emandako ebazpen irmo baten bidez, zuzenketa-neurri egokiak hartu eta zehapena ordaindu arte.

    9. Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete ez izana, hura betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla frogatu gabe.

    10. LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu izana, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.

    11. Berreskuratze-agindu baten mende egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

    12. Gainfinantzaketarik ez egiteko konpromisoa ez adieraztea.

      1. apartatuaren b), d), e), f) eta j) letretan jaso diren debekuak automatikoki hartuko dira aintzat, eta bere horretan iraungo dute kasu bakoitzean zehaztutako egoerek irauten duten bitartean.

      1. apartatuaren e) letran jasotako debekua Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera ezarriko da. Agindu hori, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da.

      1. Artikulu honen 1. apartatuaren a), g), h) eta i) letretan jaso diren debekuak automatikoki hartuko dira aintzat. Epai edo ebazpen irmoak zehaztuko du debekuaren irismena. Halakorik ez badago, irismena araudiz zehaztutako prozeduraren bidez ezarriko da, eta ezingo da bost urtetik gorakoa izan debekua ez bada epai irmo baten ondoriozkoa.

      2. Artikulu honen 1. apartatuaren c) letran jasota dagoen debekua aintzat hartzeko eta haren irismena zehazteko, sektore publikoko kontratazioa erregulatzen duen arautegiak ezarritakoaren arabera jokatuko da.

      3. Eskatzaileek, dirulaguntza emateko proposamena egin baino lehen, egiaztatu beharko dute zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela. Betebehar horri eutsi beharko zaio, gutxienez laguntzaren edo dirulaguntzaren azken ordainketa egiaztatzen den unera arte. Betebehar horiek betetzen direla egiaztatzeko, zerga-organo eskudunek edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko dira. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez, zuzenean eskatuko dizkie dokumentu horiek organo eskudunei. Entitate interesdunak, horren aurka azalduz gero, bere kabuz bilatu eta aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak.

      4. Onuradun izatea galarazten duen debekurik ez dutela frogatzeko artikulu honen 1. paragrafoan adierazten dira debekuak, bide hauek dituzte entitateek: lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu-transmisioak, betiere Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan xedatutakoaren arabera; edo, bestela, ziurtagiri administratiboa, kasuaren arabera. Agiri hori agintari eskudunak egiterik ez badu, haren ordez Administrazioko agintari edo notario publiko baten aurrean egindako erantzukizunpeko adierazpen bat aurkez daiteke.

      1. oinarria. Eskabideak eta dokumentazioa.

      1. Hilabeteko epea egongo da urriaren 24ko 240/2017 Dekretuan ezarritako laguntzen 2025eko deialdiko eskabideak aurkezteko, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei dirulaguntzak emateko modua arautzen da.

      2. Eskabideak aurkezteko, eskatzaileek bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte. Helbide elektroniko hauetan eskuratu ahal izango dira eskabideak izapidetzeko xehetasunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako agiriak:

        https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1046109

        Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bideak helbide hauetan daude eskuragarri:

        https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

      3. Eskaeraren ondorengo izapideak, kanal elektroniko bidezkoak, jakinarazpenak eta justifikazioak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» aukeraren bitartez egingo dira:

        https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

      4. Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

        Ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez:

        https://www.euskadi.eus/ordezkariak

      5. Eskabideak 1. apartatuan adierazitako helbideetan eskura daitezke, eta bat datoz urriaren 24ko 240/2017 Dekretuaren eranskineko eredu normalizatuarekin. Eskabide horiek aurkezteko, elkarte eskatzailearen legezko ordezkaritza duen pertsona batek sinatu beharko ditu, dekretu horren 11. artikuluaren 5., 6. eta 7. apartatuetan zehazten diren agiriekin batera.

      6. Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte dirulaguntza-eskabidea eta agiriak. Gainera, dirulaguntza-eskabidetik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, elkarte eskatzaileak zer hizkuntza aukeratu, hizkuntza hori baliatuko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoari jarraituz.

      7. Eskabidea aurkezten duen elkarteak aurreko deialdietan ere aurkeztu badu, ez da beharrezkoa izango honako agiri hauen kopiarik aurkeztea, baldin eta aldatu ez badira: eratze-akta, elkartearen estatutuak, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria edo euskararen normalizazio-plana.

      8. Dokumentazioarekin batera, eskatzaileek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, non adieraziko baitute eskabidea aurkezteko unean betetzen dituztela agindu honetako betekizunak, eta egiazkoak direla aurkeztutako dokumentu guztiak, agindu honen II. eranskinean jasotako ereduaren arabera.

        Era berean, eskabidearen bitartez, organo kudeatzaileari baimena emango zaio inskripzioa Elkarteen Erregistroan indarrean dagoela egiaztatzeko.

      9. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluarekin bat etorriz:

        Administrazio jarduleak izapideak egiteko behar diren agiriak eskatu edo kontsultatu ahal izango ditu bertan daudenak edo beste administrazio batzuek egin dituztenak. Hala ere, entitate eskatzaileak tratamendu horren aurka egin ahal izango du, eta, kasu horretan, betebeharra bete duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.

        Entitate eskatzaileak ez daude behartuta prozedura bideratzeko organo eskudunak lehendik dituen agiriak aurkeztera, eta eskabidean adierazi beharko dute zein den orduko hartan jakinarazi zitzaien espediente-zenbakia, baldin eta bost urte igaro ez badira dagokien prozedura amaitutzat eman zenetik. Ezin bada agiria zuzenean eskuratu, entitate eskudunak agiri hori aurkezteko eskatu ahal izango dio entitate eskatzaileari, edo, aurkeztu ezin badu, agirian aipatzen diren eskakizunak beste gisa batez egiaztatzeko.

      10. Pertsona fisikoei, enpresei, fundazioei eta enpresa-elkarteetako ordezkariei bermatu egingo zaie beren hizkuntza, euskara edo gaztelania, ahoz zein idatziz erabiltzeko eta arreta hizkuntza horretan jasotzeko eskubidea, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin izango dituzten harremanetan.

      1. oinarria. Laguntzen kudeaketa.

      1. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza da laguntza hauek kudeatzeko organo eskuduna.

      2. Kide anitzeko organo bat eratuko da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzorde deiturikoa. Hiru kide izango ditu, zuzendaritza eskudunari atxikiak; horietako bat programaren arduraduna izango da, eta beste biak zuzendaritza horretako teknikarien artean aukeratuko dira. Halaber, ordezko bat izendatuko da batzordekide bakoitzeko. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak izendatuko ditu horiek guztiak, ebazpen bidez, eta ebazpen horretan adieraziko da nor izango diren batzorde horretako idazkaria eta batzordeburua. Ebazpena EHAAn argitaratuko da. Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko adituei eskatu ahal izango die bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten dionean.

      3. Balorazio-batzordeak honako hauek egin beharko ditu:

        1. Aurkeztutako eskabide guztiak aztertzea, eta aplikatzekoa den araudia betetzen ez dutenak baztertzea. Baztertutako horien zerrenda egingo du, eta banan-banan azalduko du zein izan den baztertzeko arrazoia.

        2. Araudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea, laguntzen irizpide objektiboen eta kuantifikazioaren arabera.

        3. Ebaluazioaren emaitzari buruzko txostena egitea laguntza-mota bakoitzerako. Txostena behar bezala justifikatu eta arrazoituko da.

        4. Hainbanaketa aplikatzea, baldin eta dirulaguntzak jasotzeko betekizunak betetzen dituztenek eskatutako zenbatekoen batura handiagoa bada deialdiaren xede den zenbatekoa baino, laguntza horiek arautzen dituen dekretuaren 12. artikuluaren arabera.

      4. Organo kudeatzaileak, zuzendaritzako teknikariek eginiko txostena ikusi ondoren, behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta. Ebazpen-proposamena interesdunei jakinaraziko zaie, eta 10 egun balioduneko epe luzaezina emango zaie alegazioak aurkezteko. Jakinarazpen hori bitarteko elektronikoen bidez egingo da, «Nire Karpeta» ataletik.

      5. Behin-behineko ebazpen-proposamen arrazoituak honako hauek jasoko ditu gutxienez:

        1. Onartzea proposatzen diren proiektuen zerrenda, bakoitzari buruz hauek adierazita: entitate onuraduna, ebaluazioan lortutako puntuazioa; onartutako/onetsitako aurrekontua, proiektua gauzatzeko epeak eta zer zenbateko ematea proposatzen den.

        2. Deialdiaren betekizunak ez betetzeagatik ezestea proposatzen diren eskaeren zerrenda, eta, horrekin batera, ezesteko arrazoia, eta, hala badagokio, ebaluazioan lortutako puntuazioa.

      6. Aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, organo kudeatzaileak behin betiko ebazpenaren proposamena egingo du, eta bertan adieraziko ditu dirulaguntza jasotzeko proposatzen diren eskatzaileen zerrenda eta bakoitzari dagokion zenbatekoa, bai eta, hala badagokio, eskabideak ebaluatzeko erabilitako balorazio-irizpideak ere.

        Laguntzak emateko espedientean organo kudeatzailearen txosten bat jasoko da, non adieraziko baita organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera onuradunek betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko eskakizun guztiak.

      7. Behin-behineko eta behin betiko ebazpenaren proposamenek ez diete administrazio-arloko eskubiderik ekartzen onuradun izateko proposatuta daudenei.

      8. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8. artikuluaren arabera, beharrezkoak diren neurriak hartuko dira eskabideen balorazioan edo prozedura horien ebazpenean parte hartzen duten pertsona guztien interes-gatazkak eragozteko. Interes-gatazka egon daitekeela ulertuko da baldin eta aurrekontua gauzatzen parte hartzen duten finantza-agenteek, prestaketa-ekintzak barnean direla, beren eginkizunak inpartzialtasunez eta objektiboki betetzea arriskuan ikusten badute, arrazoi familiarrengatik, afektiboengatik, kidetasun politikoagatik, interes ekonomikoagatik edo interes pertsonaleko beste arrazoi batzuengatik.

      1. oinarria. Eskabideko akatsak zuzentzea eta prozeduraren antolamendua.

      1. Eskabidea puntu guztietan behar bezala beteta ez badago, edo aurreko artikuluan adierazitako agiri guztiak aurkezten ez badira, 10 eguneko epea emango zaio entitate eskatzaileari akatsa zuzentzeko edo beharrezkoak diren agiriak aurkezteko. Epe hori igarota hala egin ez badu, eskabidean atzera egin duela ulertuko da, eta hala adieraziko da, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloan eskumena duen zuzendariaren ebazpen baten bidez, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 23.5 artikuluarekin.

      2. Dirulaguntzaren kudeaketa-organoak beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatu ahal izango die eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabideak behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetu ahal izateko, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 73.2 artikuluan ezarritakoarekin.

      3. Baldin eta, aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, organo kudeatzaileak akats argi eta nabarmena ikusten badu eskatutako laguntza-lerroaren hautaketan, eta interesdunarentzat onuragarriagoa den beste lerro bat badago, organo kudeatzaileak eskatzaileari ohartarazi ahal izango dio berriz egin dezala eskabidea, dokumentazio horri hobekien egokitzen zaion laguntza-lerroa zein den adierazita. Eskabide berria 10 egun balioduneko epean egin beharko da. Hala egin ezean, organo kudeatzaileak hasierako eskabidean jasotako informazioa hartuko du kontuan.

      1. oinarria. Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epea, jakinarazteko modua eta publizitate-prozedura.

      1. Prozedura bakar batean ebatziko dira aurkeztutako eskabideak, eta, ebazpenean, entitate interesdunek azaldutako gai guztiak erabakiko dira. Abeltzaintzaren arloan eskumena duen sailburuordeak emango du ebazpen hori, kudeaketa-organoaren proposamenez.

      2. Ebazpenean, zehaztuko da zein diren hautatutako eta onartutako proiektuak, eta bakoitzari buruz adieraziko da, orobat, entitate onuraduna, ebaluazioan lortutako puntuazioa, onartutako/onetsitako aurrekontua, gauzatzeko epea eta emandako laguntzaren zenbatekoa; horrekin batera, aditzera emango da ezetsitako eta baztertutako proiektuen zerrenda, ezesteko arrazoiak eta, hala badagokio, ebaluazioan lortutako puntuazioa.

      3. Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa entitate interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, laguntzen deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute entitate interesdunek, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

        Hartzen den ebazpenak ez dio amaiera emango administrazio-bideari. Ebazpen horren aurka, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten denetik aurrera, edo edozein unetan, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan xedatutakoaren arabera.

      4. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie elkarte interesdunei. Nolanahi ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da elkarte onuradunen zerrenda, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta finantzatutako jarduketa adierazita.

        Betiere lehenengo egin denaren data joko da jakinarazpen-datatzat.

      1. oinarria. Entitate onuradunen betebeharrak.

        Agindu honetan araututako laguntzen onuradunek oinarri honetan ezarritako betebeharrak bete behar dituzte, baita Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan eta Europako erregelamendu aplikagarrietan jasotakoak ere. Honako hauek dira:

      1. Laguntza zer urtetarako eman den, urte horretan egin beharko dira inbertsioak eta gastuak edo aurreikusitako gastu-konpromisoak. Auditoretza-txostenari dagozkionak, berriz, egikaritze-epea bukatu eta hurrengo lau hilabeteetan fakturatu ahal izango dira.

      2. Agindu honetan araututako dirulaguntzen entitate onuradunek indarrean dagoen araudia bete beharko dute, baita xedapen hauetan ezarritako betebeharrak ere: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.p), 14., 27. eta 42. artikuluak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikulua.

      3. Entitate onuradunek, orobat, beren jarduera ekonomikoa merkatuaren baldintza arrunten arabera gauzatzeko, xedapen hauetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte: Batzordearen «Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatu-laguntzei buruzko esparrua» (2024-06-27ko EBAO, C 198) jakinarazpenaren 2.2.1 apartatuan eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 15. artikuluan.

      4. Entitate onuradunek, gainera, honako betebehar hauek izango dituzte:

        1. Emandako dirulaguntza onartzea. Hala, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jasotzen duen egunetik hasi eta hamabost eguneko epean entitate onuradunak dirulaguntzari espresuki uko egiten ez badio, dirulaguntza onartutzat hartuko da.

        2. Dirulaguntza zer jardueratarako esleitu den, horiexetarako erabiltzea, eta ez beste ezertarako, hargatik eragotzi gabe abeltzaintzaren arloan eskumena duen sailburuordetzak onartu ahal izatea jarduera horiek egikaritzean sor litezkeen aldakuntzak, baldin eta aldakuntza horiek guztiz justifikatu badira.

        3. Abeltzaintzaren arloan eskumena duen sailburuordeari edota hark izendatutako auditoreari baimena ematea, proiektuaren garapena osatzen duten lanetarako eta proiektu horri lotutako bestelako dokumentuetarako sarbide librea izateko.

        4. Publikoki zabaltzeko sortzen diren agirietan, karteletan, propagandan edo argitalpenetan, Eusko Jaurlaritzaren logotipoa eta «Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua» dioen esaldia azaldu beharko dira, dirulaguntza emateko ebazpenari erantsitako jarraibideetan ezarritako moduan. Entitate onuradunek bi hizkuntza ofizialak erabili beharko dituzte, nahitaez, diruz lagundutako jarduerak argitaratzean, iragartzean eta horiei buruzko publizitatea egitean.

        5. Laguntza ematea abeltzaintzaren arloan eskumena duen sailburuordeari, emandako dirulaguntzen inguruan egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egiten; alde horretatik, entitate onuradunek eskatzen zaien informazio osagarri guztia eman beharko dute.

        6. Behin betiko fakturak artxibatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea gutxienez hamar urtez.

        7. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen xedearen fiskalizazio-funtzioak betetzean eskatzen duten informazio guztia ematea.

        8. Abeltzaintzan eskumena duen Zuzendaritzari jakinaraztea helburu bera edo antzekoa betetzeko dirulaguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo lortu direla beste edozein administraziotatik edo entitate publiko nahiz pribatutatik. Hura jakin bezain laster eman beharko dute haren berri, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertarako erabili diren justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

        9. Dirulaguntza jasotzeko kontuan hartu zen edozein egoera objektiboren edo subjektiboren aldaketa oro jakinaraztea dirulaguntza eman dion entitateari. Hura jakin bezain laster eman beharko diote haren berri, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertarako erabili diren justifikatu baino lehen.

          1. oinarria. Ez-betetzeak eta diru-itzulketak.

          1. Entitate onuradunak agindu honetan ezartzen den eskakizunen bat betetzen ez badu, edo Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako gainerako kasuetan, ezin izango du eskatu laguntza edo dirulaguntza ordaintzeko, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, bai eta aplikatzekoak diren berandutze-interesak ere.

            Horrez gain, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainetik eskuratutako soberakina itzuli beharko da, eta dagokion berandutze-interesa ordaindu, baldin eta beste laguntza edo dirulaguntza batzuekiko bateragarritasun-muga gainditzen bada, agindu honen 8. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

            Aipatutako zenbatekoak diru-sarrera publikotzat hartuko dira dagozkien ondorioetarako.

          2. Itzultzeko prozedura izapidetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan eta haren aurkakoak ez diren abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio. Dekretu horrek, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du, eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko eskakizunak, araubidea eta betebeharrak ezartzen ditu. Espedientea hasteko ebazpenean, hauek jakinaraziko zaizkio onuradunari: itzulketa-prozeduraren hasiera, bete ez diren betebeharrak eta ukitutako dirulaguntza-zenbatekoa. Prozeduraren ebazpenak dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela adieraziko du, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak eta bidezkoak diren berandutze-interesak itzultzea erabakiko du.

            Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordeari dagokio itzulketa-espedientea hastea eta ebaztea.

          3. Dirulaguntza ematea onartzeko oinarritzat hartu zen aurrekontuko partidaren batean kontsignatutako zenbatekoen % 25eko beheranzko desbideratzea edo txikiagoa bada ez-betetzea, horrek ez du nahitaez ekarriko dirulaguntza osorik kobratzeko eskubidea galtzea, ez eta aurretik jasotako zenbatekoak itzultzea ere, baldin eta administrazio-organoak inguruabar hauek atzematen baditu, justifikazio-prozedurari amaiera ematen dion ebazpenean:

            Egiaztatzea onuradunak jardun argi eta garbia izan duela bere konpromisoak osorik betetzeko.

            Ez zaiela kalterik eragin hirugarrenen eskubideei.

            Onuradunak behar bezala arrazoitu eta egiaztatu dituela desbideratze horren zergatiak.

            Kasu horretan, emandako dirulaguntzatik egiazki eta behar bezala justifikatutako zenbatekoa ordainduko zaio onuradunari, entitate emaileak justifikazioa egiaztatu eta onartu ondoren.

          4. Aurreko paragrafoan ezarritako baldintzak partzialki betetzen badira, onuradunak argi eta garbi konpromisoak betetzeko jardun duela egiaztatzen bada, betiere, dirulaguntzaren zati bat ordainduko da, edo, hala badagokio, zati bat itzuliko da, eta egindako jarduera osoak guztizkoarekiko duen proportzioa kalkulatuko da. Nolanahi ere, onuradunak kobratzeko eskubidea duen zenbateko partziala onartutako dirulaguntzatik benetan eta behar bezala justifikatu den zenbatekoa izango da, justifikazioa egiaztatu eta entitate emaileak onartu ondoren.

          1. oinarria. Laguntzen aldaketa.

          1. Dirulaguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, edo beste dirulaguntza batzuk lortzen badira aldi berean beste edozein administraziotatik edo entitate publiko nahiz pribatutatik, edo bestelako diru-sarrerak badaude helburu bera lortzeko, kudeaketa-organoari horren berri eman beharko zaio idatziz, eta horrek dirulaguntza emateko erabakia aldatzea ekarri ahal izango du, baldin eta betetzen badira agindu honetan ezarritako betekizunak eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritakoa.

            Bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluarekin, dirulaguntza ematen duen organoak aukera izango du emandako dirulaguntza edo haren baldintzak aldatzeko, ofizioz edo entitate interesdunak hala eskatuta, betekizun hauek betetzen direnean:

            1. Dirulaguntza aldatzea entitate onuradunak eskatuz gero, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14.e) artikuluan adierazitako betebeharra betez jakinaraztea onuradunak, jakin bezain laster, eta betiere jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen.

            2. Zenbatekoa gehitu behar ez izatea.

            3. Oinarri erregulatzaileen xedeen artean egotea gauzatu den edo gauzatzekoa den jarduera edo jokabidea.

            4. Onuradunaren borondateak zerikusirik ez izatea aldaketa justifikatzen duten inguruabarrekin.

            5. Aldaketa dakarten elementu eta inguruabar berriak, hasierako dirulaguntza emateko unean gertatu izanez gero, dirulaguntza ez emateko arrazoi ez izatea, eta aldaketak ez eragitea hasieran onetsitako proiektua nabarmen aldatzea.

            6. Hirugarrenen eskubideei kalterik ez egitea.

              Emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa edo zati bat jaso badu entitate onuradunak, eta aldaketaren ondorioz dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu behar bada, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan agindutakoari jarraituko zaio.

          2. Eskabidea egiteko unean aurkeztutako memorian adierazitakoak jaso beharko dizute jarduketek. Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloan eskumena duen sailburuordeak baimena eman dezake memorian aldaketak egiteko, betiere entitate onuradunak aldez aurretik hala eskatuz gero eta jarduerak amaitu aurretik behar bezala justifikatuz gero, baldin eta jardueren helburuak eta nondik norakoak desitxuratzen ez badira.

          1. oinarria. Eskaerak baloratzeko eta laguntzak kuantifikatzeko irizpide objektiboak.

          1. Eskaerak baloratzeko, urriaren 24ko 240/2017 Dekretuaren 4.4 artikuluan zehaztutako prozedurari jarraituko zaio. Dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa zehazteko, kontuan izango da zer muga ezartzen duten dekretu horretako 6., 7. eta 8. artikuluek, eta, horretako, 10. artikuluan bildutako kuantifikazio-irizpideak aplikatuko dira. Inoiz ez da diruz lagunduko balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa), salbu eta hura ez denean berreskuratzeko modukoa BEZari buruzko legeria nazionalaren arabera.

          2. Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren arabera, zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia gutxienez orekatua ez duten elkarteei ez zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik emango.

          3. Ezingo da gasturik diruz lagundu, baldin eta gastuok ez badira ordaindu aplikagarri den araudi sektorialak ezarritako epeetan, edo, halakorik ezean, Merkataritza Eragiketetan Berankortasuna Ekiditeko Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako epeetan.

          1. oinarria. Kudeaketa-organoa eta Europar Batasunarekiko izapideak.

          1. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailean, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza da agindu honetako dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta bideratzeko organo eskuduna.

            Eskabideak ebaluatu ondoren, txosten bat egin beharko du agindu honen 7. artikuluan aipatzen den kide anitzeko organoak, eta bertan zehaztuko ditu egindako ebaluazioaren emaitzak. Kudeaketa-organoak, espedientea eta kide anitzeko organoaren txostena ikusi ondoren, behin-behineko ebazpenaren proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta. Proposamena entitate interesdunei jakinarazi beharko zaie, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez, eta 10 eguneko epea emango da alegazioak aurkezteko.

            Aintzat hartzen ez badira entitate interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta froga batzuk, ez da entzunaldiaren izapidea egiteko beharrik izango. Kasu horretan, eginiko ebazpen-proposamena behin betikoa izango da.

          2. Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduari lotutako laguntzen argitalpenari eta informazioari dagokienez erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako sektoreei dagokienez, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, adierazi behar da laguntza-programa hau kudeatzeko ardura duten agintariek konpromisoa hartzen dutela erregelamendu horren 9. artikuluan definitutako betebeharrak zorrotz betetzeko eta errespetatzeko.

          3. Era berean, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako sektoreei dagokienez, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, agintaritza arduradunek urteko txosten bat egingo dute, laguntza-araubide honen aplikazioa eta garapena zehaztuta.

          1. oinarria. Datuen babesa.

            Agindu hau aplikatuta biltzen diren datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

            Helbide honetan dago jasota datuak babesteari buruzko informazioa:

            https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/113000-capa2-eu.shtml

Erantzukizunpeko adierazpenak, legezko debekuren bat ez izateari buruz.

[Ordezkatzen dudan entitatearen izenean],

Adierazten dut, nire erantzukizunpean, betetzen ditudala Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan laguntzaren onuradun izateko ezarritako betekizunak, eta ez dudala han aipatzen den legezko debekurik, «Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteentzako 2025eko laguntzak» dirulaguntza-programari dagokionez; programa hori 2025-06-30eko EHAAn (122. zk.) argitaratu zen (informazio hori deialdi bakoitzerako finkatuko da, oro har):

Ez galdu izana dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera epai irmo bidez, eta ez egotea kondenatuta delitu hauetako bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe eralgitzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

Ez egin izana hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaririk, ez egotea kaudimengabetzat deklaratuta ezein prozeduratan, ez egotea hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu, eta ez egotea epailearen esku-hartzearen mende edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.

Ez eragin izana Administrazioarekin egindako ezein kontraturen amaiera irmoa, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.

Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea; edo ez izatea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko kargudunak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

Egoitza fiskala ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).

Ez galdu izana dirulaguntzak eskuratzeko aukera epai irmo bidez, hala xedatzen duen edozein legeri jarraituz. Zehazki, jaso ez izana zehapen administratibo edo penalik sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-arloko araudia ez betetzeagatik, edo kasuan kasuko zehapenean ezarritako aldia igarota ez egotea.

Ez urratzea estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izateko betebeharra, ez eta emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko estatu-legeriak xedatutako baldintzetan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezartzeko betebeharra ere (50 langiletik gorako enpresak).

Elkarte ordezkatuak ez izatea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan adierazitako debeku-kausarik.

Entitate ordezkatuaren inskripzioa egiteko administrazio-prozedura ez egotea etenda ez-zilegitasun penalaren zantzu arrazionalak aurkitzeagatik, bat etorriz Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoarekin, betiere dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela dioen ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean (elkarteen kasuan. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.4 artikulua).

LGTBI-fobia ez gauzatzea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).

Ez egotea zigortuta Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bidean emandako ebazpen irmo baten bidez, neurri zuzentzaile egokiak hartu eta zehapena ordaindu arte.

Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete ez izana, hura betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla frogatu gabe.

Fundazioen kasuan, beren estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean xedatutakora egokitu izana, eta egokitzapen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu izana (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 1. xedapen iragankorra).

Enpresa-deslokalizazioaren deklaraziorik ez jaso izana, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 51. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Zerga-arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak betetzea, legeak ezarritakoari jarraikiz. (Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 6.6 eta 8. artikuluen kasuetan aplikatuko zaio, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).

Eskatutako laguntza jarduera berberetarako onartuta edo ordainduta dauden beste batzuekin bateragarria izatea baimenduta egonik, gainfinantzaketarik ez izatea. Nolanahi ere, etorkizunean helburu bererako jasotzen dituenak jakinarazi beharko ditu, laguntza likidatu arteko aldian. (Betiere deialdiak beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna aurreikusten badu).

Aurreko hiru ekitaldietan jasotako minimis laguntzen zenbateko osoak 300.000 euroko muga ez gainditzea laguntza hau eman aurreko hiru urteetan muga hori Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan dago jasota, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoan, ezta gainerako arauetan minimis mekanismo horretarako berariaz ezarritako beste muga batzuk ere. (Minimis mekanismoari atxikitako laguntzen kasuan).

2025ean garatu beharreko jarduerak deialdi honetako laguntzaren mende egotea, eta laguntza horrek efektu pizgarria izatea, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoa betez.

Betekizunak bete izanaren eta aurkeztutako datuen zehaztasunaren erantzukizunpeko adierazpenak.

Indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen ditut.

Egiazkoak eta osoak dira eskaera honetako datu guztiak, baita aurkezten ditudan agiri guztiak ere, eta neure gain hartzen dut horren erantzukizuna (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 28.7 artikulua).

Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, orduan ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 69.4 artikulua).