Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko azaroaren 6koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetako auzialdiko auzitegien bulego judizialak, erregistro zibileko bulego orokorrak eta udalerriko eta horien elkarteetako justizia-bulegoak ezartzearen ondorioz eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa behin betiko ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 5119
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/11/06
  • Argitaratze-data: 2025/12/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, berariazko lehiaketa deialdia egin zen Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetako Auzialdiko Auzitegien bulego judizialak, erregistro zibileko bulego orokorrak eta udalerriko eta horien elkarteetako justizia-bulegoak ezartzearen ondoriozko eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko.

Berariazko lehiaketa horren ondorioz izapidetutako espedientea ikusita, eta bat etorriz Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko uztailaren 30eko Aginduaren hamaikagarren oinarriarekin, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren VI. liburuko VIII. tituluarekin eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduaren 43. artikuluarekin eta hurrengoekin (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori), honako hau

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Aldi berean argitaratzea lortzen ez bada, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 6a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)