Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko azaroaren 3koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko behin-behineko langilearen kargu-uztea xedatzeko dena, erretiroagatik.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 220
- Hurrenkera-zk.: 4847
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/11/03
- Argitaratze-data: 2025/11/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
Lehenengoa. Jose Javier Ramos Salazar jauna Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko erakundeen arteko harremanetarako aholkulariaren kargutik (5230 kodea, 7 dotazioa) kentzea, erretiroa hartu duelako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Agindu honek 2025eko azaroaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 3a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.