Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko azaroaren 20koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5163
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/11/20
- Argitaratze-data: 2025/12/03
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Ekainaren 30eko 119/2015 Dekretuak, zeinaren bidez arautzen baita Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako dirulaguntzak emateko modua, 7. artikuluan jasotzen da zer zuzendaritzak parte hartu behar duen Balorazio-organoan.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko urriaren 17ko Agindua, zeinaren bidez 2025. urteko dirulaguntza-deialdia egiten baita Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako, 2025eko urriaren 31 argitaratu zen EHAAn.
Agindu horren 7. artikuluan, Balorazio-batzordea izendatu zen, eta honako osaera honekin:
Itziar Redondo Dominguez, kultura sustatu, bultzatu eta hedatzeko eskuduntza duen zuzendaritzako teknikaria, izango da balorazio-batzordeko presidentea.
Aitor Mate Martinez, Fundazioen eta Elkarteen Erregistroaren arloko eskumena duen zuzendaritzako teknikaria, izango da balorazio-batzordeko presidenteordea; huts egiten badu, Borja Domingo Fernandez arituko da haren ordez.
Ana Altuna Riaño izango da Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) teknikaria, eta balorazio-batzordeko idazkaria (hitzarekin eta botoarekin); huts egiten badu, Lorea Manterola Mancisidor arituko da haren ordez.
Elene Etxezarreta Etxeberria izango da hizkuntza-politikaren arloan diharduen teknikaria; huts egiten badu, Larraitz Murgiondo Artano arituko da haren ordez.
Izendatutako kide batzuk dagoeneko ez dira Zuzendaritza horietako langileak.
Horiek horrela,
Lehenengoa. Balorazio-batzordeko kideak izendatzea, eta batzorde horren osaera argitaratzea.
Itziar Redondo Dominguez, kultura sustatu, bultzatu eta hedatzeko eskuduntza duen zuzendaritzako teknikaria, izango da balorazio-batzordeko presidentea.
Aitor Mate Martinez, Fundazioen eta Elkarteen Erregistroaren arloko eskumena duen zuzendaritzako teknikaria, izango da balorazio-batzordeko presidenteordea; huts egiten badu, Beatriz Garcia Garcia arituko da haren ordez.
Nerea Espeja Ballestero izango da Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) teknikaria, eta balorazio-batzordeko idazkaria (hitzarekin eta botoarekin); huts egiten badu, Miren Aizpuru Bilbao arituko da haren ordez.
Elene Etxezarreta Etxeberria izango da hizkuntza-politikaren arloan diharduen teknikaria; huts egiten badu, Larraitz Murgiondo Artano arituko da haren ordez..
Bigarrena. Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila, jende guztiak izan dezan beronen berri.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 20a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.